Zuzeu Podcast
Urpeko Bonbarda
Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#108 - Hippy hezigaitza (David Crosby) 28.01.2023 55:30
urpekoBONBARDA #108 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 2023ko urtarrilaren 19an zendu da David Crosby , 81 urte zituela, besteak beste The Byrds taldea sortu eta Crosby, Stills, Nash & Young taldean jardun zuena, eta folk rock generoa definitzen lagundu zuena . Bere omenez osatu dugu saioa. Kalifornian familia dirudun batean jaioa, 60ko hamar...
#107 - BADOKen iazko kuttunenak (urteko onenak) 21.01.2023 1:00:56
urpekoBONBARDA #107 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 2022a bukatu eta gurean ere hasi dira ugaritzen urteko onenen zerrendak. Badok atariak, azken urteotan egin izan duen bezala, urteko hamabi disko kuttunenak aukeratzeko eskatu die dozena bat musika adituri , eta emaitzak dakartzagu Urpeko Bonbardara. Iritzia Berria egunkariko Andoni Tolosa, I...
#106 - Herri musiketan iaz (urteko onenak) 13.01.2023 1:02:58
urpekoBONBARDA #106 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Urte hasieran aurrekoak utzitako uzta jasotzea maite dugu Urpeko Bonbardan, eta gaur 2022an World Music ere deitzen duten horretan argitaratutako lanik azpimarragarrietako batzuekin osatu dugu saioa, munduari bira berri bat emanda. Bidaia Japonian hasiko dugu Oki Kanorekin. Ainu etniakoa da...
#105 - Emakumeak 2022ko jazzean (urteko onenak) 04.01.2023 59:57
urpekoBONBARDA #105 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Iragan berri den 2022a ere urte zirraragarria izan dugu jazz musikan , eta azken urteotan gertatu den bezala, generoa berritzeko orduan emakumeak duen presentzia eta garrantzia gorantza doa , geldiezin. Gaurko saioan abangoardiako jazza jorratzen duten hiru emakume entzungo ditugu, eta janzke...
#104 - Urteko azkena (streamingez entzunenak) 31.12.2022 58:02
urpekoBONBARDA #104 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 2022ko hogei kanturik entzunenen artean hautaketa eginda gatoz gaurkoan -zerrendako euskal kantuak alde batera utzita-, streaming plataformak egin digun laburpenak gu geu ere harritu egin gaitu -eta. Hasteko “Take Five” kantutzarra entzun diogu the Dave Brubeck Quartet taldeari, izugarri mait...
#103 - 2022an zenduak (herioaren abaroan) 27.12.2022 1:02:01
urpekoBONBARDA #103 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 2022an zendu diren musikariekin osatu dugu 103. Urpeko Bonbarda. We Heart Music atariaren arabera, 800-etik gora izan dira aurten zendu direnak, eta hauetako batzuk izan dute monografikoa gurean, The Sadies taldeko Dallas Good gitarra jolea eta Streamin´Trees taldeko frontman izandako Mark La...
#102 - Soulak 15 (Luis Lapuente) 19.12.2022 58:07
urpekoBONBARDA #102 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Urpeko Bonbardaren 102. saioan soul musikak izan dituen diskorik gogoengarrienetako batzuk izango ditugu hizpide. Luis Lapuente madrildar medikuak soul musikari buruzko hiru liburu idatzi ditu, aditu eta zale amorratua baita, eta azkena aurkezterakoan El País egunkariak 15 lan ezinbesteko gom...
#101 - Thriller (40 urte) 10.12.2022 58:58
urpekoBONBARDA #101 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Urpeko Bonbardaren 101. saioan historiako diskorik salduenetako bat izan dugu mintzagai. 1982ko azaro bukaeran plazaratu zen Michael Jackson zenaren “Thriller” , eta berrargitaratu egin dute orain, jatorrizko diskoari makina bat bitxikeria gehituta; kantuen zirriborroak, nahasketa berriak eta...
#100 - Fedea (Lander Garro) 04.12.2022 58:51
urpekoBONBARDA #100 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Urpeko Bonbardak ehun saio uhineratu ditu gaurkoarekin. 2021eko urtarrilaren 2an lehen saioa plazaratu genuenetik astero-astero sareratu dugu podcasta, hutsik gabe. Eta ehungarrenera iritsi garen honetan, ezohiko formatuan eman gura izan dugu saioa, liburu bati erreparatuta: Lander Garroren "...
#099 - Borreroa hil da (Wilko Johnson) 26.11.2022 48:18
urpekoBONBARDA #099 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hemeretzigarren saioan, zendu berri den Wilko Johnsoni eskaini diogu saioa. Dr. Feelgood britainiar talde bikaineko kide izana da Wilko Johnson , eta Game of Thrones telesail famatuan borrero mutuaren papera jokatu zuen, ezin aproposagoa gitarra jotzeko hain era berezia zuen “aizko...
#098 - Telefonoa joka (deiak kantuetan) 16.11.2022 57:33
urpekoBONBARDA #098 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamazortzigarren saioan, telefonoa joka izan dugu Urpeko Bonbarda osatzeko hautatu ditugun kantuetan. Gatibu taldearen debut laneko "Musturrek sartunde" entzunez abiatu dugu saioa, telefono dei batek aktibatu eta beste batek desaktibatzen baitu kantuko istorioa. Eta Debbie Harry en...
#097 - Hiltzailea (Jerry Lee Lewis) 09.11.2022 41:54
urpekoBONBARDA #097 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamazazpigarren saioan, 2022ko urriaren 28an, eta 87 urte zituela, hil zen Jerry Lee Lewis jaunari monografikoa eskaini diogu, rockanrollaren aitzindarien artean bizirik zen bakarra zelako. Saioa osatzeko, gainera, Itziar Ugarte kazetariak Berria egunkarian idatzi izan dugu ardatz....
#096 - Elkarri mokoka (musikarien arteko aferak) 02.11.2022 51:33
urpekoBONBARDA #096 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamaseigarren saioan, ezinbestez, maiz oholtzara ere heldu izan diren musikarien arteko liskarrak izan ditugu hizpide. Inoiz, gainera, sorkuntzaren bidez ere egin izan diote errieta elkarri. Gaur Urpeko Bonbardan, artisten arteko ika-mikek eragindako abestiak entzungo ditugu . Hasi...
#095 - Galegoz (egungo galiziar musika eszena) 26.10.2022 51:03
urpekoBONBARDA #095 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamabostgarren saioan, eta 70.-nean kataluniarrarekin egin genuen legez , egungo Galiziar musika eszena ezagutu gura izan dugu, bizitasun handia duela-eta. Entzun dugun apurrarengatik, gainera, esango genuke han ere, gurean bezala, gutxinaka gutxinaka pop eta rocka baztertzen ari d...
#094 - Funk-a-latina (Japonian) 20.10.2022 58:31
urpekoBONBARDA #094 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamalaugarren saioan, The Free Waven arabera dantzarako azpigeneroa den funk-a-latina dakargu; popera lerratua edo, zehatzago, oinarrian musika latinoak eta funk erritmoek kutsatutako britainiar New Wave-ra. Azpigeneroa Blue Rondo á la Turk taldearen 1981eko “Me and Mr. Sanchez” si...
#093 - Ahots indigenak (bost amerikar emakume) 13.10.2022 48:40
urpekoBONBARDA #093 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamahirugarren saioan, bost amerikar artista indigena aurkeztera gatoz, bost emakume musikari. 1994an Nazio Batuek horrela erabaki zutenetik, herri indigenek abuztuaren 9an dute beren eguna, baina Amerikan, edo Abya Yalan, gero eta gehiago dira urriaren 12a indigenen erresistentzia...
#092 - Meatzariaren alaba (Loretta Lynn) 07.10.2022 59:07
urpekoBONBARDA #092 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamabigarren saioan, 2022ko urriaren 4an zendu den Loretta Lynn izan dugu mintzagai. Country musikaren erregina deitua, itzal handia zuen AEBetan, baina bere musika ezagutzen ez genuela-eta, Urpeko Bonbardan monografikoa osatu diogu, bere ibilbidea ezagutzeko asmoarekin. Meatzari t...
#091 - Makinarekin ados (Radiohead) 01.10.2022 57:58
urpekoBONBARDA #091 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamaikagarren saioan, Sergio Ariza kazetariak Mondosonoro aldizkarian plazaratutako "La alargada influencia de Radiohead y su `Ok Computer´" erreportajea izan dugu ardatz. Radiohead britainiarren hirugarren lan luzea da "Ok Computer" maisulana, 1997koa; rock musikaren azken disko h...
#090 - Biraka (herri musikak) 21.09.2022 59:31
urpekoBONBARDA #090 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hamargarren saioan, munduak biraka jarraitzen duela-eta, bidaia soniko borobil bat osatu dugu, doan eta nekatu barik. AMAK taldearekin ekin diogu bideari, trikitilari laukoteak single berria agertu baitu plazara, "Gu". Afrikar doinuekin dantzari gustura aritzen gara beti, eta horre...
#089 - Zinemaldikoak (filmak eta beste) 14.09.2022 1:00:33
urpekoBONBARDA #089 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita bederatzigarren saioan, Donostiako Zinemaldira begira jarri gara gaur Urpeko Bonbardan, modu batean edo bestean musikarekin zerikusia duten filmak aurkitzen baititugu beti bertan, batzuetan zeharka bada ere. Hamahiru film hautatu eta kantu banarekin uztartu ditugu saioa osatzeko, b...
#088 - Erreginak (Elizabeth II.) 09.09.2022 55:33
urpekoBONBARDA #088 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita zortzigarren saioan, argitaratzear genuen saioa zokoratu eta atoan berri bat prestatu dugu, Ingalaterrako Elizabeth II. hil dela-eta, erreginei eskainia. The Smiths taldearen hirugarren lan luzeari izena ematen dion kantuarekin hasi gara, jakina: "Erregina hilda dago" , eta Pet Sho...
#087 - Elkarlanean (Zetak & Bomba Estéreo) 01.09.2022 57:18
urpekoBONBARDA #087 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita zazpigarren saioan, euskal talde eta musikariek atzerriko artistekin gauzatutako elkarlanak izan ditugu hizpide, Zetak nafarrek Bomba Estéreo kolonbiarrekin batera plazaratutako singlea ezagutu berritan. Pello Reparaz eta Li Saumet "Zoriontasuna (la vida es de verdad)" kantatzen en...
#086 - Samurtasun zakarra (Chavela Vargas) 24.08.2022 57:30
urpekoBONBARDA #086 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita seigarren saioan, 2019an Chavela Vargas jaio zela ehun urte bete eta 2022ko abuztu honetan, hil zenetik hamar urte igaro direla-eta (2012ko abuztuaren 5ean zendu zen), bere musika ekarri dugu Urpeko Bonbarda saiora. Saioan zehar, tartekatu egin ditugu Vargasek kantatutako abestiak...
#085 - Hazierarekin loturikoak (Hazi Hezi) 17.08.2022 54:29
urpekoBONBARDA #085 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita bostgarren saioan, Hazi-Hezi aldizkariak 10. urtemuga bete berritan atondu zuen zerrenda gureganatu dugu, hazkuntzarekin lotua, Badok ataritik jasoa. Jaiotzari, haurtzaroari, hazkuntzari eta seme-alaba eta gurasoen harteko harremanei buruzko kantuekin osatutako saioa Xalbador berts...
#084 - Izateari utzi (The Beatles "Let It Be") 10.08.2022 42:27
urpekoBONBARDA #084 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita laugarren saioan, Berria egunkariko Mikel Lizarralde kazetariak orain bi urte, "Let It Be" diskoak 50 urte betetzen zituela-eta, idatzi zuen "Izateari utzi zion momentua" ardatz hartuta, The Beatles taldearen bukaeraz mintzatu gara, tartean azken diskoko kantuak entzunez, beste a...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.