EITB Radio Televisión Pública Vasca

Hitza Jolas

Society EU ↓ 92 episodes

Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Jun 27, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Nafarroako bertsolari txapelketako finalak utzitakoak 06.12.2025

2025eko azaroaren 29an jokatu zen, lehenengoz Nafarroa Arenan, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala. Xabat Illarregi Marzol izan zen txapeldun. 4 ordu eta erdiko finaleko alerik nabarmenenak hautatu ditugu podcast honetan entzun ditzazun.

Nafarroako finaleko atarikoak, "Azken afaria" komikia eta artxiboko hainbat perla 29.11.2025

2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finaleko oholtzan izango diren 8 bertsolarien sentipen, asmo eta nahiak bildu ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bestalde, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiek sortu duten "Azken afaria" komikia aurkeztu digute eta gure artxiboan ere murgildu gara hainbat perla erreskatatzeko. Hori guztia egiteko, bidelagun berri bat ere izan dugu atalean. Entz...

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak 22.11.2025

Agoitzen, Leitzan eta Tafallan jokatu dira 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak. Horien errepasoa egin dugu "Hitza Jolas" podcastaren atal honetan. Dagoeneko zehaztuta geratu da 2025eko azaroaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den finaleko zortzikotea.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen faseko errepasoa 15.11.2025

Finaletik gertuago dago jada Nafarroako txapelketa, baina lehen faseko lau saioen errepasoa egin nahi dugu "Hitza Jolas" podcastean. Gai sakonak bezala, umore kutsukoak ere badira txapelketan.

Gau Beltzeko kalabazak, bestelakoak eta heriotzaren ingurukoak 01.11.2025

Domu Santu Eguna, Gau Beltzaren biharamuna ere bada. Heriotzaz, arimaz, kalabaza ezberdinez eta beste hainbat gairi buruz ariko gara. Artxiboan murgildu gara eta sasoi ezberdinetan, gai hauen inguruan botatako bertsoaldiak hautatzen saiatu gara. Ohi bezala, seriotasunez, baina umore kutsua galdu gabe. Entzun!

Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota 25.10.2025

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta bederatzikoari ere segida emango diogu.

Irura eta Amorotoko saioak 25.10.2025

Irurako San Migel eguneko saioko bertsoaldiak, eta Amorotoko herriko plazan osatutako bertso saiokoak hartuta gatoz. Gaurkotasun beteko gaiez gain, bizitzako etapa ezberdinei buruzkoak, galdera sakonak zein jolastiagoak ere hautatu ditugu “Hitza jolas” saioan.

Bizkaiko Txapelketako lehenengo fasekoak 18.10.2025

Urdulizen, Lekeition, Mungian, Galdakaon eta Getxon jokatu dira 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen faseko saioak. Hitzordu horietan entzundako hainbat bertsoaldi hartu ditugu "Hitza jolas"en atal honetan. Egin errepasoa gurekin!

Markinako organo jaialdikoak eta Donostiako Euskal Jaietakoak 11.10.2025

Donostiako euskal jaietako bertso-saioko aleak eta Markina Xemeingo Musika-Haizeak zikloaren barruan, organoarekin osatutako saio musikatukoak batu ditugu, gure bederatzikoarekin batera.

Galdakaokoak eta Atarrabiako saio musikatukoak 04.10.2025

Astelehenez egokitu zen Galdakaoko jaietako bertso saioa. Hango bertsoaldiak eta Atarrabian egindako "ez da kasualitatea" formatuko bertsoaldi musikatukoak ere hautatu ditugu. Gaurkotasuna aletzeaz gain, haurtzarora ere joko dugu. Entzun!

Bertsolariak, aktore ere ba ote dira? 27.09.2025

Galdera horretatik abiatuta, gure fonotekako artxibategian murgildu gara eta Donostiako Zinemaldiari, zinemari edota aktore lanari lotutako bertsoaldiak hautatu ditugu. Entzun eta gozatu izarrekin!

Lakuntzako eta Orozkoko herriko jaietan entzundakoak 20.09.2025

Nafarroa eta Bizkaia artean ibiliko gara. Batetik bestera hainbat aldiz egingo dugu, festa-giroa galdu gabe eta umoreari eutsiz. Gure bederatzikoa ere jasoko dugu eta hau Arabatik iritsiko zaigu..

Sorabilla auzoko eta Gorlizko jaietako bertsoaldiak 13.09.2025

Andoaingo Sorabilla auzoko jaietako bertsoaldiak eta Gorlizko jaietakoak hautatu ditugu denboraldiari hasiera emateko. Bederatzikoari ere berrekin diogu, 2025eko udazkenean izango dugunaren aurrerakina eskaintzeaz batera.

Eskolarteko finala eta “Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian” liburua 28.06.2025

Nafarroa eta Gipuzkoa artean ibili gara "Hitza jolas"en atal honetan. Arantzan burutu zen 37 garren Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketa eta Gabirian aurkeztu duten “Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian” liburuaren nondik norakoak jasoko ditugu.

1985eko Pernando Amezketarra txapelketako finaleko bertsoaldiak 21.06.2025

2025eko martxoan, Joxerra Gartziarekin eta Pello Zabaletarekin aletu genituen Pernando Amezketarra herri arteko txapelketaren kontuak. Bada, 1985eko txapelketa hartako finaleko bertsoaldiak hartuta gatoz atal honetan. Segura eta Zestoa izan ziren Tolosan jokatutako finalean kantari. Gozatu gure fonotekako altxor hauekin.

Gernika-Lumon izandako “Gaztetxeak Bertsotan” sariketako finala 14.06.2025

“Gaztetxeak Bertsotan” sariketaren finala jokatu zuten Gernika-Lumon 2025eko maiatzaren hasieran. Hiru bikote iritsi ziren finalera eta lagun giroko saioan, umore kutsu betean ariketa berritzaileak eta denetariko gaiak jorratu zituzten. Entzun!

Leitzako 3. Mingañe Saltsan sariketako finala 07.06.2025

Hirugarren edizioa izan du 2025ean Mingañe Saltsan sariketak. Leitzako Torrea tabernan jokatu zen finala, afal osteko saioan. Sei bertsolari aritu ziren nor baino nor, eta buruz buruko fasera bi sailkatu ziren. Txapeldun, ordea, bakarra izendatu zuten: Jon Maia. Umore kutsu handiko saioa izan zela esango genizuke, baina badaezpada, zeuk egiaztatzea litzateke onena.

Irurtzungo V. Aixita sariketa 31.05.2025

Euskal Herriko sei bertsolari gazteri ematen zaie aukera Aixita sariketan parte hartzeko eta ahal dela, Euskal Herriko herrialde guztiak ordezkatzen dituzte. Aurten, Ane Zuazubiskar izan da garailea. Saio horretako bertsoaldiak berreskuratu ditugu “Hitza jolas”podcastaren atal honetan.

Bertsolari gazteen 53. Osinalde sariketa 24.05.2025

2025eko martxoaren amaieran abiatu, Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztiria auzoan, hiru kanporaketa jokatu eta sei bertsolari gazte sailkatu ziren apirilaren 26ko finalerako. Hemen dituzue mikrofonorik gabe kantatu ohi den Gabiriako Osinalde elkartean jokatutako finaleko hainbat bertsoaldi.

Euskaraldia dela eta, Ibarrako saioa 17.05.2025

2025eko Euskaraldiaren atariko, Ibarrako San Bartolome elizan osatutako jardunetik berreskuratu ditugu aleak “Hitza jolas” podcastaren atal honetarako. Umorea lagun, hizkuntzaren inguruko hausnarketarik ere ez zen falta izan.

Gasteizko kuadrilarteko txapelketaren finala eta Biriatuko saioa 10.05.2025

Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketaren finala jokatu da Gasteizen. Lagun arteko giroan ospatu zen finalean botatako bertso batzuk entzungo ditugu, baita Biriatun bertako ikastolaren alde izandako jaialdiko aleak ere.

Amurrio eta Ondarroa 09.05.2025
Itziarko eta Ordiziako afalostekoak 03.05.2025

Afalosteko bi bertso-saiorekin osatu dugu “Hitza Jolas”en atal hau. Itziarko auzo-udalaren urteurrenekoa bata, Ordiziako Emaneurre taldearen urteroko hitzordua bestea. Biak ere umore kutsu handiko saioak izan zirela jabetuko zara.

Iruñeako Bertsoaroan eta Azkoitian entzundakoak 15.03.2025
Aramaiokoak eta Usurbilgo Aginako Eliza Zaharrekoak 08.03.2025

Araba eta Gipuzkoa artean jauzika ariko gara. Aramaioko urte hasierako saioko bertsoaldiak ekarri ditugu. Bestetik, Usurbilgo Agina auzoan egindako Erromeri Eguneko bertso-afariko aleak ere bai. Hausnarketarako gai sakonak eta umorerako tarteak ere izan ziren noski.

Listen to the Hitza Jolas podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.