EITB Radio Televisión Pública Vasca

Hitza Jolas

Society EU ↓ 92 episodes

Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Jun 27, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Lazkaoko Gerrikokoak eta Antzuolakoak 27.06.2026

2026ko irailaren 15ean beteko da mendea Joxe Miguel Iztueta, “Lazkao Txiki”, jaio zela. Urteurren hori abiapuntutzat hartuta Lazkaoko Gerrikon osatutako saioko bertsoaldiekin, eta, Antzuolan San Isidro eguna zela eta antolatutako saioko bertsoaldiekin osatu dugu “Hitza jolas” saioko atal hau.

Seigarren Señora Sariketa 20.06.2026

Ibilian ibilian, Señora Sariketak seigarren edizioa osatu du. Moldez edota formatuz aldatzen joan bada ere, bada oraindik festa eta aldarrikapenak uztartzeko oholtza. “Hitza jolas” saioaren atal honetan, Plentzian jokatutako finaleko bertsoaldiak entzungo ditugu.

Durangoko eta Getxoko historia eta istorioak 13.06.2026

Maria izeneko emakume bat izan zen Durangoko Arte eta Historia museoko ibilbidearen ardatz. Unai Elorriaga idazlearen Francesco Pasquale, berriz, Getxoko Muxikebarriko protagonista. “Hitza jolas” podacastaren atal honetan, bi saioetako istorioak lotzen saiatu gara.

2026ko Nafarroaren Egunekoak 06.06.2026

Baigorrin ospatu da 2026ko Nafarroaren Eguna, eta han entzundako bertsoaldien hautaketa egin dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoak, ahots soilez baino, akordeoiz jantzita entzungo ditugu Ainhoa Elizondo musikariaren eskutik.

Modelokoak eta Matienakoak 30.05.2026

Zarauzko Modelo aretoan eta Abadiñoko Traña-Matiena auzoko jaietako saioan entzundako bertsoaldien hautaketa da “Hitza jolas” podcastaren atal honetan topatuko duzuna. Jolaserako prest al zaude zu ere?

Oiartzungo saio musikatua 16.05.2026

Bertsoa, hitzen eta doinuen uztarketa izan ohi da; tarteka baina, musikaz lagundutako saioak ere izan ohi dira. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, Oiartzungo Landetxe kultur etxean entzundakoen errepasoa egingo dugu.

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala 02.05.2026

Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi zioten txapela 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunari, Iñaki Viñaspreri. Gasteizko Europa Jauregian 800 lagun batu ziren finalaz gozatzeko. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, finaleko bertsoaldiak errepasatuko ditugu.

Osinalde sariketako finalekoak eta Mendarokoak 25.04.2026

“Hitza jolas” podcastaren atal honetan Gabirian, 2026ko apirilaren 11n, jokatutako 54. Osinalde Sariketako finaleko bertsoaldiak errepasatuko ditugu. Mendaron, Motxaila eguneko saioko hainbat bertsoaldi ere bai.

Azkoitian eta Andoainen ondutakoak 18.04.2026

Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen 30garren urteurrena ospatzeko bertso saioa antolatu zuten Azkoitian. Andoainen, berriz, Hurria Sahara elkarteak urtero antolatzen duen bertso saioa izan zen Basteron. Bi saio horietako bertsoaldien errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.

Oñatiko bertso elektronikoak; “1TZ4L1 3T4 P1ZTU” egitasmokoak 11.04.2026

Saio musikatuak ugaritu diren arren, ez da ohikoena, musika elektronikoa, autotunea eta bertsoa uztartzea. Bada, Oñatiko Verdury Hall-en egindako “Itzali eta piztu” saioko bertsoaldiak entzungo ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.

Arabako finalaren atarian, bi finalaurrekoak 28.03.2026

Arabako Bertsolari txapelketaren finalaren atarian, Dulantzin eta Aramaion jokatutako bi finalaurrekoen errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Martxoaren 3 elkarteak jantziko dio txapela 2026ko txapeldunari. Bertsolarien asmo eta helburuen berri ere jaso dugu.

Pasaia eta Ordiziakoak 21.03.2026

Pasaia eta Ordizia artean, denetariko gaiak izango ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan; inauteri girokoak, umorerako bidea eskaintzen dutenak, gizartean bolo-bolo dabiltzanak edota tartean-tartean hausnarketarako gai sakonak ere bai.

Iruñeako Bertsoaroa egitarauko bi saio 14.03.2026

Otsailaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolan izandako saiokoak eta otsailaren 19an, Txantreako Salestarren Zentro komunitarioan entzundako bertsoaldiak ditugu ardatz “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoaroa egitarauko bi saio izan dira. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.

Galdakaoko bertso-derbikoak eta Zeraingo Oiharte sagardotegikoak 07.03.2026

Athleticek eta Realak sarri jokatu dute azken aldian elkarren kontra. Hori dela eta, “Hitza jolas” podcastaren atal honetan otsail hasieran Galdakaon jokatutako bertso-derbiko bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Zeraingo Oiharte sagardotegian denboraldi hasieran kantatutakoak ere jasoko ditugu.

Tolosako Atariakoak eta Osinalderen xehetasunak 28.02.2026

Tolosaldeko Atariak ohikoa du urte hasierako bertso-saioa eta Leidorren entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu “Hitza Jolas” podcastaren atal honetan, baina Gabiriako Bertsolari Gazteen Osinalde sariketaren 54. edizioari dagozkion berritasunak ere jaso ditugu.

Amurrioko urteroko saiokoak eta Gasteizko Unibertsolariak 21.02.2026

Arabara begira jarriko gara. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, Amurrion urtero izaten den bertso-saioari erreparatuko diogu, baita Gasteizen, unibertsitate giroan dabiltzan gazteek antolatutako Unibertsolariak saioari ere.

Hernani eta Hendaia; urteroko bi hitzordu 14.02.2026

"Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urte hasieran Hernanin entzundako bertsoaldiak eta Hendaian, Harrera taldeak urtero antolatzen duen hitzordukoak entzungo ditugu. Batetik bestera ibiliko gara, bateko eta besteko bertsoaldiak josiz; haria bai, baina jostorratzik gabe, hitzekin harilkatzen saiatuko gara.

Xilabako finalean entzundakoak 07.02.2026

Historian lehenengoz emakumezko bat izan zen Xilabako garaile, Maddi Ane Txoperena eta emakumezko batek jantzi zion gainera txapela: Maialen Hiribarrenek. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai Alain jokatutako finalean entzundako bertsoaldiak bildu ditugu. Lehenengo fasetik hasi eta buruz buruko fasekoak barne.

Xilabaren final aitzinekoak: Baigorrikoak eta Bardozekoak 31.01.2026

Xilaba txapelketa finalera heldu da. Honen aurretik baina, final aitzinekoen errepasoa egingo dugu. Baigorriko saioko bertsoaldiak eta Bardozekoak hartuta gatoz “Hitza jolas” podcasten atal honetan

Ondarruko hotzari aurre egiteko bertsoak eta Xilabaren finalaren atarian esanak 24.01.2026

Eguzkiaren kontrako norabidean egingo dugu podcasta; Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuz. Ondarroan ekingo diogu Erregetako saio giro hotza berotzeko bertsoaldiak entzungo ditugu eta Xilabaren finalaren atariko, Donibane Lohizuneko Pavlosky erakusgelan esandakoak ere bilduko ditugu "Hitza jolas" podcastaren atal honetan.

Soraluzeko urte hasierakoa 17.01.2026

Soraluzeko neguko bertso-saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaurko “Hitza jolas” saiorako. Soraluzeko eta inguruko herrietako albisteekin abiatu baziren ere, gabonetako sukaldeetako usainek eta mahai bueltako loturek ere emango dute zer esana. Bizkaiko finala pasa berri dela eta, horrekin lotutako bertsoaldiren bat ere entzungo dugu, gure bederatzikoaz gain.

Bizkaiko finalaren errepasoa 17.01.2026

2025eko abenduaren 20an jokatu zen Bilboko Casillan 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. 4700 zaleren aurrean, zortzi bertsolari aritu ziren lanean. Horietako bi sailkatu ziren buruz buruko fasera eta epaileen puntuaketak batuta, Aitor Etxebarriazarraga izan zen garaile. Puntu erdira geratu zen Onintza Enbeita. Gainerako bertsolariak aldiz, 10 puntuko tartean geratu ziren. Final pareka...

Xilabaren errepasoa 10.01.2026

Xilaba; Zuberoa, Lapurdi eta Baxe-Nafarroako bertsolari txapelketa finalaurrekoen atarian dagoenez, errepasoa egiteko tartea hartu dugu. Lehen faseko lau saioetako (Bidarteko, Domintxaineko, Ainhoako eta Ligiko) eta bigarren faseko hiru saioetako (Aiherrako, Muskildiko eta Hiriburuko) bertsoaldien artean egin dugu aukeraketa “Hitza jolas” podcast honetan.

Bizkaiko Finalaren atarikoak eta finalaurrekoen bigarren itzulikoak 20.12.2025

2025eko Bizkaiko finala ate-joka dugunez, finaleko oholtzan izango diren bertsolariek esandakoak bildu ditugu, baita txapela jartzeko ardura izango duen Arantza Plazarenak ere. Bertsoei dagokienez, "Hitza jolas"en atal honetan Bizkaiko finalaurrekoen bigarren itzulikoak, Bermeo eta Markina Xemeingoak hautatu ditugu.

Bizkaiko finalaurrekoen lehen itzulia 13.12.2025

2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako bidean, finalaurrekoen lehenengo itzuliko aleak jaso ditugu saio honetan. Zeanuri, Abadiño eta Barakaldoko saioetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Bestalde, gure artxiboan murgildu eta 30 urte atzera egingo dugu: nolakoa izan ote zen 1995eko urtekaria?

Listen to the Hitza Jolas podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.