EITB Radio Televisión Pública Vasca
Hitza Jolas
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus
Author
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Category
Podcast website
Latest episode
Nov 20, 2026
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
EHBT: Mendiluzek eskuratu du Gernikako txartela 20.11.2026 55:09
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen itzuliko hirugarren saioa jokatu zen Gernikako Jai-Alain 2026ko azaroaren 7an. Bertan entzundako bertsoaldien errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” saioaren atal honetan.
EHBT: Ibarzabal garaile Eibarren eta Xalbador gogoan 07.11.2026 1:09:31
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen Eibarren 2026ko urriaren 31n. Orduko bertsoaldiak berreskuratuko ditugu. “Hitza jolas” saioaren atal honetan, artxiboan murgildu eta Fernando Aire “Xalbador” bertsotan entzungo dugu, bere heriotzatik 50 urte bete direnean.
EHBT: Larraun-Lekunberriko lehenengoan, Amets garaile 31.10.2026 1:03:29
Finalaurrekoen faseari heldu dio Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak. “Hitza jolas” saioko atal honetan, Larraun-Lekunberriko saioan entzundako bertsoaldiak errepasatuko ditugu. Artxiboan ere murgildu gara, Gau Beltzean erretzeko moduko beldurren bila. Duela 30 urte Ainhoa Agirreazaldegik eta Maialen Lujanbiok Altzon ondutako bertsoaldi bat berreskuratu dugu.
EHBT: Gotaine-Irabarne eta Agurain 24.10.2026 54:15
Amaitu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen fasea. Honenbestez, seigarren eta zazpigarren saioak errepasatuko ditugu “Hitza jolas” saioaren atal honetan; Gotaine-Irabarneko eta Aguraingo saioak alegia. Txapelketaz gain, gure bederatzikoa nondik nora doan jakin nahi al duzu?
EHBT: Donapaleu eta Tolosa 17.10.2026 1:12:32
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko laugarren eta bosgarren saioko aleak hautatu ditugu “Hitza Jolas” saioaren atal honetarako. Txapelketaz haratago, gure bederatzikoa ere herriz herri dabil.
200. atalean, Txapelketako lehen saioak 03.10.2026 1:15:34
2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasi da dagoeneko bere bidea osatzen. “Hitza jolas” saioaren atal honetan, txapelketako lehen hiru saioen errepasoa egingo dugu. Podcast gisako 200garren atala izaki, hainbat entzuleren iritziak ere jaso ditugu, bederatzikoa berreskuratzeaz gain.
Joxe Migel Iztueta “Lazkao Txiki”ri buruzko monografikoa 26.09.2026 55:51
1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkaoko Lazkaomendi auzoan, Abaliñe baserrian, Joxe Migel Iztueta, “Lazkao Txiki” bertsolaria. “Hitza Jolas" saioko atal honetan gure artxiboan murgildu gara, eta hark botatako hainbat bertso bildu ditugu.
Lazkaoko Gerrikokoak eta Antzuolakoak 27.06.2026 54:21
2026ko irailaren 15ean beteko da mendea Joxe Miguel Iztueta, “Lazkao Txiki”, jaio zela. Urteurren hori abiapuntutzat hartuta Lazkaoko Gerrikon osatutako saioko bertsoaldiekin, eta, Antzuolan San Isidro eguna zela eta antolatutako saioko bertsoaldiekin osatu dugu “Hitza jolas” saioko atal hau.
Seigarren Señora Sariketa 20.06.2026 58:30
Ibilian ibilian, Señora Sariketak seigarren edizioa osatu du. Moldez edota formatuz aldatzen joan bada ere, bada oraindik festa eta aldarrikapenak uztartzeko oholtza. “Hitza jolas” saioaren atal honetan, Plentzian jokatutako finaleko bertsoaldiak entzungo ditugu.
Durangoko eta Getxoko historia eta istorioak 13.06.2026 1:17:42
Maria izeneko emakume bat izan zen Durangoko Arte eta Historia museoko ibilbidearen ardatz. Unai Elorriaga idazlearen Francesco Pasquale, berriz, Getxoko Muxikebarriko protagonista. “Hitza jolas” podacastaren atal honetan, bi saioetako istorioak lotzen saiatu gara.
2026ko Nafarroaren Egunekoak 06.06.2026 55:05
Baigorrin ospatu da 2026ko Nafarroaren Eguna, eta han entzundako bertsoaldien hautaketa egin dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoak, ahots soilez baino, akordeoiz jantzita entzungo ditugu Ainhoa Elizondo musikariaren eskutik.
Modelokoak eta Matienakoak 30.05.2026 1:04:56
Zarauzko Modelo aretoan eta Abadiñoko Traña-Matiena auzoko jaietako saioan entzundako bertsoaldien hautaketa da “Hitza jolas” podcastaren atal honetan topatuko duzuna. Jolaserako prest al zaude zu ere?
Oiartzungo saio musikatua 16.05.2026 53:09
Bertsoa, hitzen eta doinuen uztarketa izan ohi da; tarteka baina, musikaz lagundutako saioak ere izan ohi dira. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, Oiartzungo Landetxe kultur etxean entzundakoen errepasoa egingo dugu.
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala 02.05.2026 1:04:01
Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi zioten txapela 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunari, Iñaki Viñaspreri. Gasteizko Europa Jauregian 800 lagun batu ziren finalaz gozatzeko. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, finaleko bertsoaldiak errepasatuko ditugu.
Osinalde sariketako finalekoak eta Mendarokoak 25.04.2026 1:07:54
“Hitza jolas” podcastaren atal honetan Gabirian, 2026ko apirilaren 11n, jokatutako 54. Osinalde Sariketako finaleko bertsoaldiak errepasatuko ditugu. Mendaron, Motxaila eguneko saioko hainbat bertsoaldi ere bai.
Azkoitian eta Andoainen ondutakoak 18.04.2026 1:18:55
Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen 30garren urteurrena ospatzeko bertso saioa antolatu zuten Azkoitian. Andoainen, berriz, Hurria Sahara elkarteak urtero antolatzen duen bertso saioa izan zen Basteron. Bi saio horietako bertsoaldien errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.
Oñatiko bertso elektronikoak; “1TZ4L1 3T4 P1ZTU” egitasmokoak 11.04.2026 51:05
Saio musikatuak ugaritu diren arren, ez da ohikoena, musika elektronikoa, autotunea eta bertsoa uztartzea. Bada, Oñatiko Verdury Hall-en egindako “Itzali eta piztu” saioko bertsoaldiak entzungo ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.
Arabako finalaren atarian, bi finalaurrekoak 28.03.2026 1:01:13
Arabako Bertsolari txapelketaren finalaren atarian, Dulantzin eta Aramaion jokatutako bi finalaurrekoen errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Martxoaren 3 elkarteak jantziko dio txapela 2026ko txapeldunari. Bertsolarien asmo eta helburuen berri ere jaso dugu.
Pasaia eta Ordiziakoak 21.03.2026 1:09:40
Pasaia eta Ordizia artean, denetariko gaiak izango ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan; inauteri girokoak, umorerako bidea eskaintzen dutenak, gizartean bolo-bolo dabiltzanak edota tartean-tartean hausnarketarako gai sakonak ere bai.
Iruñeako Bertsoaroa egitarauko bi saio 14.03.2026 1:04:11
Otsailaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolan izandako saiokoak eta otsailaren 19an, Txantreako Salestarren Zentro komunitarioan entzundako bertsoaldiak ditugu ardatz “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoaroa egitarauko bi saio izan dira. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.
Galdakaoko bertso-derbikoak eta Zeraingo Oiharte sagardotegikoak 07.03.2026 54:59
Athleticek eta Realak sarri jokatu dute azken aldian elkarren kontra. Hori dela eta, “Hitza jolas” podcastaren atal honetan otsail hasieran Galdakaon jokatutako bertso-derbiko bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Zeraingo Oiharte sagardotegian denboraldi hasieran kantatutakoak ere jasoko ditugu.
Tolosako Atariakoak eta Osinalderen xehetasunak 28.02.2026 59:13
Tolosaldeko Atariak ohikoa du urte hasierako bertso-saioa eta Leidorren entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu “Hitza Jolas” podcastaren atal honetan, baina Gabiriako Bertsolari Gazteen Osinalde sariketaren 54. edizioari dagozkion berritasunak ere jaso ditugu.
Amurrioko urteroko saiokoak eta Gasteizko Unibertsolariak 21.02.2026 1:09:20
Arabara begira jarriko gara. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, Amurrion urtero izaten den bertso-saioari erreparatuko diogu, baita Gasteizen, unibertsitate giroan dabiltzan gazteek antolatutako Unibertsolariak saioari ere.
Hernani eta Hendaia; urteroko bi hitzordu 14.02.2026 1:29:40
"Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urte hasieran Hernanin entzundako bertsoaldiak eta Hendaian, Harrera taldeak urtero antolatzen duen hitzordukoak entzungo ditugu. Batetik bestera ibiliko gara, bateko eta besteko bertsoaldiak josiz; haria bai, baina jostorratzik gabe, hitzekin harilkatzen saiatuko gara.
Xilabako finalean entzundakoak 07.02.2026 1:04:18
Historian lehenengoz emakumezko bat izan zen Xilabako garaile, Maddi Ane Txoperena eta emakumezko batek jantzi zion gainera txapela: Maialen Hiribarrenek. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai Alain jokatutako finalean entzundako bertsoaldiak bildu ditugu. Lehenengo fasetik hasi eta buruz buruko fasekoak barne.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.