EITB Radio Televisión Pública Vasca

Hitza Jolas

Society EU ↓ 92 episodes

Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Jun 27, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Pernando Amezketarra txapelketatik 40 urte 01.03.2025

Joxerra Gartziak eta Pello Zabaletak Pernando Amezketarra bertsolari txapelketa nolatan sortu zuten eta nola izan zen kontatu digute. Euskadi Irratiko "Debaldeko Festa" irratsaiotik sortu zela aurreratuko dizuegu. Edizio bakarra izan bazen ere, jendeak oso oroitzapen politak dituela eta bertsolaritzari ekarpen ugari egin zizkiola baieztatu ahal izan dugu.

Pleibak-ekin baina Playback egin gabe, Birakoak eta Baigorriko bertsoaldi musikatuak 22.02.2025
Tolosaldeko Atariak antolatutako saioa 15.02.2025
Lesakako bertso egunekoak 08.02.2025
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea 27.01.2025

Zenbait etxetan zapi zuri-urdinak prestatzen hasiak izango dira baina guk malba kolorekoa dakargu; Zaldibian zazpigarren zapi-janztean, irabazleak jantzitakoa hain zuzen ere. Bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoa eta aste honetan bertsolaritza munduan izan den galera ere aipatuko dugu; Mixel Aireren heriotza.

Hendaiako Gaztelu Aretokoak eta Bartzelonako Euskal Etxekoak 24.01.2025

Hendaiako eta Bartzelonako Euskal Etxeko bertsoaldiak dituzu saio honetan. Lehenbiziko musuaz, denboraren joanaz, ikasketa ezberdinez eta etorkizunaz ere aritu dira. Umore kutsuko bertsoaldiak ere badaude; Hendaiako hondartzakoa kasu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. Ba al dakizu hau nondik nora ote dabilen?

Markina-Xemeingo pilotalekukoak eta Bilboko Zientzia saiokoak 10.01.2025

Abendukoa urteroko hitzordu estimatua izan ohi da: Markina-Xemeingo Uni Frontoian egin ohi dutena. Gabon atariko saioa izaki, gabon kutsuko bertsoaldi umoretsuak entzun ahal izan ziren. Markinakoez gain, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko aretoan, zientzia ardatz hartuta osatutako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu, gure bederatzikoarekin batera.

Nafarroako Bardoen finala eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zientzia saioa 03.01.2025

Udazken honetan, Nafarroan Bardoen sariketa osatu da. Taldekako sariketa izan da eta ibilian ibilian, finala ere jokatu da. Horren errepasoa egiteko tartea hartuko dugu gaur. Nafarroatik Arabara egin da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, zientzian ardaztutako saioa ere osatu zuten. Horko ale batzuk ere entzun ahal izango dituzu saio honetan.

Txirristaka ezagutuz eta hitz etzanekin jolas eginez 27.12.2024

Eusebio Mugertza Azpiazu bertsolariaren biografia liburua plazaratu dute Mendaron; Andoni Egañarena izan da testu lana eta Ainara Azpiazu "Axpi"k jantzi du irudiz. Azken horrek lagundu digu liburua ezagutzen. Baina saio honetan Andoni Egañaren bertsoak entzutzeko aukera ere izango dugu, Maialen Akizurekin batera, Berriako zutabeetan oinarritutako saio bateko bertsoaldiak ere ekarri baititugu. Goza...

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa 20.12.2024

Bost ordutan gertatutakoa ordubetean laburtzea zaila izan zaigu, baina hemen dituzue 2024ko abenduaren 14an, Donostia Arenan entzundako hainbat bertsoaldi, finalari nolabaiteko errepasoa egin ahal izateko. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin.

Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa 06.12.2024

Arrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den jakin da. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera.

Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara 29.11.2024

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diet...

Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak 22.11.2024

2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren undo eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso-saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua.

Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik 13.11.2024
Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak 08.11.2024

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan bostgarren eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500. urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horretaz gain gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.

Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz 11.10.2024
Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa 04.10.2024
Señora sariketa formatu berritzaile eta dotorez; Pamela eta Tokadoarekin 21.06.2024

Portugaleten egin zen Señora sariketaren laugarren edizioa. Sailkapen eta final kontuak albo batera utzi eta egun bakarreko saio gisa osatu zuten. Aldarrikapenerako tartea hartu zuten, espazio seguruan, ohiko umore kutsu eta guzti. Orain arte bezala, Pamela jantzi zuen garaileak, baina Tokado saria ere eskaini zuten. Honen inguruko xehetasunak ere jasoko ditugu siao honetan. Uda sasoiari hasiera e...

Iragana eta oraina; oihalak eta bertsoak ehunduz Villabonako Subijanan 14.06.2024

Amasa-Villabonako Subijana etxea, oihal fabrika izan zen 1860tik 1980ra. Gaur egun, Euskal Herriko Bertsozale elkartearen egoitza da. Hala, Subijana etxearen memoria historikoa berreskuratzeko garai batean nolakoa zen, zer eta nola egiten zuten ezagutu, eta gaur egungo begietatik aztertuko dugu. Lana egiteko zituzten moduak, horien ajeak, soldataren ingurukoak edota lantokian izandako aldaketak ez...

Mugaz gaindikoa; eskolarteko bi final eta Uztapide eta Xalbadorren liburua 07.06.2024

Gaztetxoak izango ditugu saio honetan ardatz. Datorren astean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoaren atariko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskolarteko finaletako printzak ekarri dizkizuegu. Eskola garaia aitzakiatzat hartuta, gure artxiboko perla bat ere berreskuratu dugu. Baina etorkizunean perla izan litekeen liburu bat ere aurkeztuko dizuegu; hain zuzen ere belaunaldi berriek bertako errefere...

Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehenengo fasekoak 24.05.2024

Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, Maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan entzundako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londondik iritsi zaigu oraingoan; Nora bidali ote dute orain erronka?

Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen bertso saioa 17.05.2024

Zuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 19...

Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak 10.05.2024

Ekin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoako eta Gabiriako kasuan bateko zein besteko aleak batu ditugu.

Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde 03.05.2024

Biriatun urteroko bertso-saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets arraroak ulertzeko doktorearen gomendioak... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere to...

Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa 26.04.2024

Azpeitian jokatu zen XII. Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso-saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak... Denetarikoak izango ditugu. Gure bederatzikoak ere jarraipena izango du.

Listen to the Hitza Jolas podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.