Berria
Dunbala
Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Behi Bideko Andere Xuriak eta Asier Burguete 05.06.2020 44:09
Behi Bideko Andere Xuriak taldea izan da 'Dunbala' podcastaren zazpigarren atalaren protagonistetako bat. Pantxix Bidart taldekidea elkarrizketatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek, "t'mAmAztAng"t" izenburuko disko berriaren harira. Horrez gain, Asier Burguete aktore eta dantzariarekin mintzatu dira, haren gustu musikalak ezagutzeko, eta BADOK atarian aurkitutako azken edukien berri eman d...
'Hautsi da anphora' diskoak 40 urte 22.05.2020 48:58
'Dunbala' podcastaren seigarren alea 'Hautsi da anphora' diskoari buruzko saio monografikoa da. 40 urte bete ditu euskal kantagintzan mugarri ezarri zuen Ruper Ordorikaren lehen diskoak. Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek lau lagun gonbidatu dituzte diskoari buruz hitz egitera: Josu Zabala eta Maite Larburu musikariak, Imanol Agirre Loraldia jaialdiko zuzendaria eta Fermin Etxegoien kazetari et...
Diskoen azalak, Raitx eta Danele Sarriugarte 08.05.2020 52:13
Dunbala podcastaren bosgarren saioan, azken bi asteetan argitaratutako zenbait kantu berri aipatzeaz gain, diskoen azalak hartu dituzte hizpide Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Horretarako helduleku, Xabier Gantzarainek BADOKeko 'Azaletik' atalean idatzitako artikuluak izan dituzte. Horrez gain, Rakel Arenaza elkarrizketatu dute, Raitx proiektuaren lehen diskoaz solasteko, eta Danele Sarriuga...
Haurrentzako kantak, Mukuru kolektiboa eta Asisko Urmeneta 24.04.2020 48:47
Konfinamendu garaian haurrak etxetik atera ahal izatea eskatzeko Maite Arroitajauregik sortutako "Txakurran lepokoa erosi dut merke online" abestitik abiatuz, haurrengan pentsatuta sortutako abestien errepasoa egin dute Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek laugarren saioan. Horrez gain, Mukuru kolektiboko bi kiderekin hitz egin dute eta Asisko Urmenetaren gustuko musika ezagutarazi digute.
Elektronika, bideogintza eta beste 10.04.2020 43:12
Hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek hirugarren saioan: Krii Kolektiboari Badok-en egindako elkarrizketa aitzaki, musika elektronikoari heldu diote; bideoklipak ekoizten dituen Arriguri kolektiboko Xabi Ojinagarekin mintzatu dira eta Itziar Ituño aktorearekin abiatu dute euskal kulturgileen gustuko musika ezagutzeko atal berria. Sara Zozaya, Nizuri Tazuneri & Urga...
Etxetik etxeetara 27.03.2020 53:50
Koronabirusaren krisiak ere eragin dio 'Dunbala' podcastaren ekoizpenari, eta ohiko grabazio estudiotik beharrean norbere etxetik osatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek bigarren atala. Pandemiak bertan behera utzitako kontzertuen hutsunea betetzeko sarean sortutako ekimenak izan dituzte hizpide eta horri buruzko hainbat musikariren iritziak bildu.
Elkarrekin egoteko gonbita 13.03.2020 45:17
Badok atariaren 'Dunbala' podcast berria martxan da. Lehen saioan hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek: Gernikan ehundik gora emakume musikarik egindako 'Elkarrekin egon ginen' topaketa izan dute abiapuntu, eta ondoren Arima taldearen zuzenekoaz, Keu Agirretxearen 'Lagunak, ura eta bakea' proiektuaz, eta Testura, Verde Prato eta Liherren disko berriez hitz egin du...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.