Berria

Dunbala

Music EU ↓ 82 episodes

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Author

Berria

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 30, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Musika Zuzenean egitasmoaz hizketan Koldo Otamendirekin 17.09.2021

Udako atsedenaldiaren ostean itzuli da 'Dunbala', eta beste itzulera bat izan du hizpide atal honetan. Izan ere, Musikazuzenean.eus kontzertuen agenda digitala hasi da berriz martxan. Halaber, Hamaika Telebistako Musika Zuzenean saioak 150. atala aireratu du aste honetan. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Koldo Otamendi gonbidatu dute podcastera.

EHZ jaialdia 02.07.2021

Gaur hastekoa den Euskal Herria Zuzenean jaialdiak bete du ikasturte honetako azken saioa. 2020ko etenaren ostean, indartsu itzuli da festibala eta nagusiki Euskal Herriko taldeez osaturiko egitarau erakargarria eskainiko du hiru egunez Irisarrin (Behe Nafarroa). Egitarauaren errepaso zehatza egiteaz gain, Julen Oillarburu antolakuntza taldeko kidearekin mintzatu dira.

Biolontxeloaren izaera poliedrikoaz, Eñaut Zubizarretarekin 18.06.2021

Pop eta rock doinuetatik aldendu eta musika klasikoari lotu izan zaion instrumentu bat da atal honetako protagonista: biolontxeloa. Horretarako, Eñaut Zubizarreta 'Trigger' musikaria elkarrizketatu dute; hainbat proiektutan dabil murgilduta Zubizarreta, biolontxeloaren adierazpide ezberdinak ikertuz eta arakatuz.

Talde instrumentalak 04.06.2021

Sofa taldearen itzulera baliatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek musika instrumentala jorratzen duten taldeei buruzko saio monografikoa osatzeko. Horrela, Zarauzko (Gipuzkoa) hirukoteaz gain, Yakuzi, Alba, Buffalo, Hyedra eta Giranice bezalako taldeen abestiak entzuteko parada izan dugu.

Musikarien arteko kolaborazioak 21.05.2021

Unean uneko kolaborazioa, musikarien artean hain ohikoa den elkarlan mota hori, izan da atal honetako ardatz eta gai nagusia. Saioa osatzeko zerrenda "apur bat nostalgikoa" prestatu dute Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek, eta besteak beste Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, Kaskezur eta Miren Narbaiza, Gatibu eta Izaro edota Pelax eta Telmo Trenor entzun ahal izango ditugu.

Kontzertuen kartelgintzaz, Alots Arregirekin 07.05.2021

Kartelen garrantzia, kontzertu baten erakargarritasuna azpimarratzeko duten ahalmena, izan da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek atal honetarako aukeratu duten gaia. Alots Arregi gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Azkoitiko Matadeixe gune autogestionatuko kontzertuen afixak sortzen ditu Arregik. Horrez gain, Keu Agirretxea eta Ziztada & Rlantzen abesti berriak entzun eta komentatu dituzte.

Abestien letragintzaz, Gartxot Unsainekin 23.04.2021

Abestietarako hitzak idazteko langintzaz aritu dira 'Dunbala' podcastaren atal honetan. Gartxot Unsain musikaria gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Hainbat taldetan aritutakoa da Unsain (Madeleine, Yaw, Bananas, Bi Zaldi, Grises...) eta hitzak idatzi ditu beste zenbait talderentzat (Nerabe, Merina Gris...).

Burdin hotsak, Inaxio Esnaola metalaren "aktibistarekin" 09.04.2021

Euskal metal musikari eskaini diote 'Dunbala' podcastaren atal berria eta horretaz hitz egiteko ia inor baino aproposagoa den Inaxio Esnaola Aranzadi kazetari eta "metalaren aktibista" gonbidatu dute. Hogei urte betetzear den Herriko Burdina webgunearen arduraduna da Esnaola, euskal metala sustatzeko martxan jarri dituen beste hainbat ekimenen artean.

Estilo askotariko abesti berriak 26.03.2021

Azken asteetan argitaratutako kantu berrien errepasoa egin dugu atal honetan. Horrela, estilo askotariko laginak entzun ahal izan ditugu: Lamiak hirukoteak riff gitarra sendoak ekarri ditu, LauKatuk pop-rocka, Xatiro eta Raperuk jarri dute rap alea, muturreko metalera hurbildu gara Broken Legacyrekin, blues akustikoan murgildu gara Rolan Garcesekin eta esperimentazio elektronikoa dastatu dugu Myri...

Maite Arroitajauregirekin elkarrizketa, Goya saria jaso berritan 12.03.2021

Urtebeteko ibilbidea egin du 'Dunbala' podcastak, eta urtemugak beste albiste pozgarri batekin egin du bat. Izan ere, aste honetan jaso du Maite Arroitajauregi musikariak Espainiako zinema Akademiak ematen duen Goya saria, Aran Callejarekin batera 'Akelarre' filmerako egindako musikarengatik. Lan horretaz eta Mursegoren hurrengo proiektuez luze eta zabal mintzatu da Arroitajauregi.

Raparen bueltan, La Basurekin 26.02.2021

Euskal Herriko rap musikaren eszena izan dute hizpide 'Dunbala' podcastaren atal honetan. Horretaz hitz egiteko La Basu gonbidatu dute, gurean ibilbide luzeenetakoa duen rap abeslaria. Luze eta zabal mintzatu dira hip hop kulturaz, euskarazko rapaz, emakumearen eta raparen arteko harremanaz, zuzenekoez eta abar. Horrez gain, Orbain Unit eta TOC taldeen kantu berriak izan dituzte aipagai Jagoba Sal...

Irrati libreei buruz, Asier Mendizabalekin 12.02.2021

Euskal Herrian tradizio luzea duten Irrati libreak hartu dituzte hizpide atal honetan. Horretarako, Asier Mendizabal Donostiako Ttan Ttakun irratiko kidea gonbidatu dute. Horrez gain, Arima, Bakelite, Muskulo eta Bamms taldeen abestiak entzun daitezke Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek zuzendutako saioan.

Olatz Salvadorrekin elkarrizketa, 'Aho uhal' diskoaz 29.01.2021

Olatz Salvador izan da atal berriaren protagonista. 'Aho uhal' diskoa plazaratu berri du kantari donostiarrak eta horri buruz aritu da solasean Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin. Horrez gain, Grises taldearen "Galdu arte" abestia eta Mursegok 'Akelarre' filmerako egindako musika izan dituzte hizpide, besteak beste.

2020. urteak emandakoari gainbegiratua 15.01.2021

Amaitu berri den urteak emandakoari gainbegiratua eman diote podcastaren 2021eko lehen saioan. Horretarako hiru lagun gonbidatu dituzte: Jon Eskisabel BADOK atariko arduraduna, Ihintza Orbegozo 'Berria' egunkariko disko kritikaria eta Lorea Argarate disko jartzailea (Las Tea Party). Haien ustez gehien nabarmendutako diskoak izan dituzte hizpide solasaldian.

Ahotseneaz hizketan Miren Narbaizarekin 18.12.2020

Miren Narbaiza musikari eta Ahotseneako koordinatzailea izan da atal honetako gonbidatu nagusia. Amaitu berri den Durangoko Azokaren ezohiko ekitalditik ateratako ondorioez luze eta zabal mintzatu da. Horrez gain, Mikel Iraetaren eta Rafa Ruedaren lan berriak hizpide izan dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak esatariek.

Burrundaria eta 'Kantu eskukadak' liburua 04.12.2020

Bi gonbidatu izan dituzte 'Dunbala' podcastaren atal honetan. Batetik, Unai Pelayo elkarrizketatu dute, Burrundaria izenpean kaleratu duen diskoaren harira. Ondoren, Beñat Rodriguez Olrait estudioko diseinatzailarekin mintzatu dira 'Kantu eskukadak' liburuaz. Ehun euskal talderen hitzak eta haientzat egindako ilustrazioak biltzen ditu 'Gaztezulo' aldizkariak argitaratutako lanak.

Pleura taldeari elkarrizketa 20.11.2020

Durangoko Azoka hurbildu ahala lan berriak plazaratzen ari dira. Horietako bat da Pleura taldearen "Bakarhilketa", Nafarroako laukotearen estreinako diskoa. Ion Mayordomo eta Unai Urroz taldekideak elkarrizketatu dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Halaber, Izaki Gardenak eta Nabilen kantu berriak entzun ahal dira saio honetan.

Musika jaialdien ekosistema 06.11.2020

Musika jaialdien eremuan murgildu dira Eneritz Furyak eta Jagoba Salvador. Arkaitz Villar Beratu jaialdiaren antolakuntza taldeko kidea elkarrizketatu dute. Hirugarren urtez antolatu dute jaialdia Oñatin, azaroaren 4tik 8ra, eta besteak beste Sua, Joseba Irazoki, Gaizka Insunza, Hakima Flissi eta Los Sua Fontanen emanaldiak eskainiko ditu. Azaroan egitekoa den beste jaialdi bat ere izan dute hizpi...

Kontzertuetako argazkilaritzaz 23.10.2020

Kontzertuetako argazkigintzari eskaini diote Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek 14. atalaren tarte nagusia. Horretarako, Jon Iraundegi eta Eider Iturriaga elkarrizketatu dituzte. Iraundegi 80ko hamarkadatik ari da zuzeneko emanaldietan argazkiak ateratzen; Iturriagak berriz, hainbat lan egin ditu, tartean Berri Txarrak taldearentzat. Horrez gain, Merina Gris talde berriaren lehen singlea aipaga...

Kontzertu aretoen memoria 09.10.2020

Durangoko Plateruena kafe antzokiaren itxieraren berri izan genuen duela egun batzuk. Euskal musikarien lana plazaratzeko ezinbesteko aterpe izan da Plateruena hamasei urtez. Abiapuntu horretatik, beste zenbait areto hartu dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek, eta haiekin lotutako oroitzapen pertsonalak aletu dituzte, Glaukoma, Akauzazte, Willis Drummond eta Liberen musikaz lagund...

Zinemarekin lotutako abestiak 25.09.2020

Donostiako Zinemaldiaren aitzakian, modu batean edo bestean zinemarekin loturiko abestiek osatu dute 'Dunbala' podcastaren 12. atala. Besteak beste, Mursego, Ama Say, Norman, Jousilouli, Amorante, Joxe Ripiau, M-ak, Aizkorak Zorroztu eta Markos Untzetaren kantuak entzun ahal dira saioan.

Udak ekarritakoari gainbegiratua 11.09.2020

Abuztuko etenaldiaren ostean itzuli da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek zuzendutako saioa. Azken asteetan argitaratutako nobedadeak izan dituzte hizpide, tartean Dena hirukote gaztearen rock sendoa, Kyxo taldearen "pop axolagabea" edota Argazki Bat Behelainoan izeneko proiektu minimalista.

#10 Hannot Mintegia (Moxal) eta etorkizuneko hainbat asmo 24.07.2020

Abuztuan oporrak hartu aurreko azken saioan, Hannot Mintegia elkarrizketatu dute Moxal proiektuaren azken lanaz hitz egiteko, eta hainbat musikarik (Olatz Salvador, Bananas, Peru Galbete, Nogen, Birkit, Ro eta Urgatz) etorkizun hurbileko asmoak azaldu dituzte. Halaber, ohi bezala, BADOKen aurkitu daitezkeen eduki interesgarrietako batzuk aipatu dituzte.

#9 Joanes Garcia Basurko (UsoPop) eta Edurne Azkarate 10.07.2020

Hamar urtez UsoPop jaialdia antolatu duen lagun taldeko kide Joanes Garcia Basurko elkarrizketatu dugu podcastaren bederatzigarren saioan. Azaroan egitekoa den Mapa Galduak jaialdi berriaren inguruko azalpenak eman dizkigu. Horrez gain, Edurne Azkarate antzezlearen gustu musikalak ezagutu ditugu, eta BADOK atarian aurkitu daitezkeen zenbait eduki interesgarri aipatu ditugu.

Gaztain grabazio estudioa eta Maddi Castro 26.06.2020

'Dunbala' podcastaren zortzigarren saioan, Badok atarian aurkitu daitezkeen azken nobedadeen berri eman dute Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek, eta ondoren Zestoako (Gipuzkoa) Gaztain estudiora jo dute , hango soinu teknikari, ekoizle eta musikari Eñaut Gaztañagarekin hitz egiteko. Saioaren azken minutuetan, Maddi Castro 'Pikuak' websailaren zuzendariaren gustu musikalak ezagutu ditugu.

Listen to the Dunbala podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.