Berria
Berriketan
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Tubos Reunidosen tentsioa gori-gori 12.03.2026 15:39
Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hodigintza enpresak 301 langile kaleratu nahi ditu eta Amurrioko lantegia itxi. Oraingoz ez da akordiorik zuzendaritzaren eta sindikatuen artean, eta bihar eginen dute azken bilera Trapagaranen. Tubos Reunidosen egoera oso txarra da, zor handia pilatu baitu, eta inbertsore bat aurkitzea ere ez da erraza. Imanol Magro Eizmendi...
Plan bat, berandu izan aurretik 11.03.2026 12:27
Hizkuntza politikaren inguruan UEMAk egindako proposamena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen larrialdi egoeraz ohartarazi ondotik, horri konponbidea emateko proposamena aurkeztu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Lurgune euskaldunenetarako «lege babesa eta plan integral bat» lortzeko urratsak abiarazi ditu. Arantxa Iraola BERRIAko euskara gaietako kazetari...
Ke guziaren atzean, Zisjordania 10.03.2026 10:57
Zisjordaniako egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gazako sarraskiak lehenbizi eta Iranen kontrako erasoek ondoren arreta mediatuko guzia bereganatu duten arren, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelgo militarrek eta kolonoek nabarmen gogortu dute Zisjordaniako palestinarren kontrako indarkeria eta jazarpena. Berriki, Israelek urratsak egin ditu lur horiek bere egiteko. Beñat Muj...
Europa, AEBen kolonia digitala 09.03.2026 13:05
Europako Batasunaren mendekotasun teknologikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur gaurkoz AEBen kolonia digital da Europako Batasuna. Teknologiaren alorra funtsezkoa da besteren esku egoteako, beraz, horretaz ohartuta, subiranotasun digitalerako bidea urratzen hasi da EB. Nolanahi ere, luze joko du lan horrek. Irune Lasa BERRIAko ekonomia saileko kazetariak gai horri buruzko nondik no...
Beste mundu bat, baina feminista 06.03.2026 12:28
Emakumeen Nazioarteko Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mugimendu feministak bestelako mundu feminista bat aldarrikatuko du, eta elkarlanerako deia eginen du zapalkuntza guziei elkarlanean erantzuteko. Hala ere, aurten inoiz baino deialdi gehiago izanen dira Euskal Herrian martxoaren 8an. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte gaietako koordinatzaileak egoeraren berri eman digu. Atal hau L...
Arranoaren hegaldi suntsitzailea 05.03.2026 15:32
AEBek sistema politikoak aldatzeko egin dituen aireko erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekainaren 28an Israelek eta AEBek Iranen kontrako aire erasoari ekin zioten, errepublika islamiarrarekin bukatzeko helburuarekin. Ali Khamenei lider gorena eta goi kargu militarrak hil badituzte ere, ez da oraingoz aldaketa politikorik izan. Baina posible al da erregimen politiko bat aireko e...
Presioari ezin eutsi 04.03.2026 17:30
Iranen kontrako erasoa eta horren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekainaren 28an Israelek eta AEBek eraso egin zioten Irani, eta Ali Khamenei lider gorena eta goi mailako zazpi ofizial hil zituzten, baita ehunka lagun ere. Iranek erantzun egin du, eta erasoak Ekialde Hurbil osora zabaldu dira. Presio eltzeak ez du askoz gehiago jasango. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko k...
Itxi gabeko bala zauriak 03.03.2026 18:56
Martxoaren 3ko sarraskia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 50 urte igaro dira Espainiako Poliziak Gasteizko San Frantzisko Asiskoaren eliza setiatu eta bost langile hil zituztela. Ehun zauritu baino gehiago ere izan ziren sarraski hartan. Gaur gertakari horiek gogoratzeko ekitaldiak eginen dituzte, eta «egia, justizia eta erreparazioa» eskatuko dute. Gaur egunetik atzera begir...
1.425 eguneko setioa 02.03.2026 14:44
Sarajevoko setioa eta horren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 30 urte bukatu zen lau urte iraun zuen setioak, baina zauriek irekita jarraitzen dute oraindik Bosnian. Gertakari hura gogoratu eta gaur egungo egoera zein den aztertu dugu Igor Baigorri Perez BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldea...
Sekretu gutxi eta galdera asko 27.02.2026 15:46
Antonio Tejeroren kolpeari buruz desklasifikatutako dokumentuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak esan du eskura dituen agiri guziak argitaratu dituela, baina hutsune nabarmenak daude. Agiri horiek bertsio ofiziala berresten dute, eta ez dakarte berritasun nabarmenik. Agirietan agertzen denaz eta agertzen ez denaz, Tejeroren figuraz eta sekretupean diren beste agiri...
Obusak egiteko zen altzairua 26.02.2026 12:47
Sidenor auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Poliziak Sidenor metalurgia enpresaren bulegoetan aurkitutako agiri batek aditzera ematen du jakin bazekitela IMI System enpresa Israeldarrak obusak egiteko baliatu zezakeela haiek saldutako altzairua. Espainiako Auzitegi Nazionala Sidenorreko hiru buru ikertzen ari da bi deliturengatik: kontrabandoa eta gizadiaren aurkako delitu...
Herriko etxeak berrantolatzera 25.02.2026 18:40
Ipar Euskal Herriko herrietako bozak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Martxoaren 15ean eta 22an eginen dira hauteskundeak Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko 158 herrietan, eta bozen inguruan jakin beharreko guziak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko politika gaietako kazetariak. Kanpaina eta bozen inguruko atal gehiago izanen denez gero, hau atarikoa izanen da. Atal hau...
Euskarak merezi ez duen dekretua 24.02.2026 14:45
Nafarroako merezimenduen dekretua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024 hondarrean onartu zuen Maria Txibitek gidatzen duen gobernuak, eta euskalgintzak hasieratik kontra egin du. Nafarroako lan deialdi publikoetan euskara eskakizuna nabarmen murrizteaz gainera, udalei ere langa paratu die dekretuak, baina halako mugarik ez die ezarri atzerriko hizkuntzei. Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak...
Bestarik gabe ere utzi zituzten 23.02.2026 14:09
Sarakoetxeko erromeria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 1970ean Lemoizko zentral nuklearra egiteko proiektua abiatu zenean, Iberduero argindar konpainiak Basordako kala eta inguruko lursail eta baserriak erosi zituen. Komunitatearekin batera, erromeria ere desagertu zen. 2022tik besta hura errekuperatzen ari dira Lemoizko bizilagunak. Labayru fundazioko Akaitze Kamiruaga Garitaonandiak g...
Gurasoek ez dute 'perreatu' nahi 20.02.2026 15:09
Reggaetonaren bilakaera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oriol Rosell kultur kritikari, dibulgatzaile eta irakasleak gaia aztertu du, eta bere ondorioa da X eta Z belaunaldien arteko haustura ekarri duela genero musikal horrek, 1950eko urteetan rock and rollak egin zuenaren antzera. Julen Azpitarte BERRIAko musika kritikariak azaldu dizkigu gai horri buruzko nondik norakoak. Atal hau Ain...
Ez zen deliturik 19.02.2026 13:50
Harrera ekintzaileen absoluzioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024ko Korrikan antolatutako taldean 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea egotzita epaitu dituzten zazpi ekintzaileak errugabe eta zigorrik gabe atera dira Baionako epaitegitik. Auzi honen bukaeraz aritu gara Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariarekin. Gaia interesekoa baduzu, aurreko atalak aditu ditzakezu: &...
Mozala ahotik kendu ezinik 18.02.2026 15:00
Mozal legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urte luze igaro dira Espainiako Gobernuak onartu zuenetik; orduan PP zegoen indarrean, baina PSOEk ere ez du bertan behera utzi. Hamar urte hauetan Poliziek erruz erabili dute legea Euskal Herritarrei isuna paratu eta milioika euroko zigorra ezartzeko. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak hamar urte hauetako datuak bi...
Denak paperetan daude 17.02.2026 13:44
Epsteinen paperak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Jeffrey Epsteinekin lotutako agiriek hautsak harrotu dituzte, luzea baita harekin lotura izan duten ospetsuen zerrenda. Adingabeen sexu trafikoan aritzeagatik epaitua izateko zain zegoela hil zen Epstein, 2019ko abuztuan. Agiriek zenbait pertsona boteretsu ikerketapean paratu ditu, beste batzuk susmopean, eta badira dimisioa eman behar...
Etxe seguru bat adingabeentzat 16.02.2026 13:46
Barnahus zentroak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sexu abusuak jasaten dituzten umeak artatzeko egitasmo integrala da, Islandian duela 25 urte abiatu zen, eta aurten Euskal Herrira iritsi dena Iruñean eta Gasteizen ireki berri dituzten bi zentroen bidez. Maite Asensio Lozanok Barnahus egitasmoaren sortzailea elkarrizketatu du, eta zentro hauei buruzko azalpenak eman dizkigu.
Cerdanen kontraerasoa 13.02.2026 17:06
Santos Cerdanen agerraldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Otsailaren 11n Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordera joan zen. Batzordea Belateko tuneletako lanen esleipenari buruzkoa bada ere, Nafarroako politikako trapu zikinak atera zituen argitara Cerdanek, UPNko Javier Esparzarekin izandako solasaldi gogorrean. Joxerra Senar BERRIAko kazetaria han izan zen, eta saio hartan gertatu...
Zetazko sare zabala 12.02.2026 13:21
Armiarma sareak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki, orain arte aurkitutako handiena topatu dute Albaniaren eta Greziaren arteko kobazulo ilun batean. Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak armiarmen mundu lilulagarriaren berri eman digu. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Azaleko irakurketek, ondorio faltsuak 11.02.2026 12:06
Poliziak atxilotutakoen jatorria ezagutaraztea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzak urritik egiten duen moduan, Donostiako Udaltzaingoak ere atxilotzen dituen lagunen jatorria argitara emanen du, gainerako hiriburuetan ez bezala. Eskuina eta eskuin muturra ari da gai hori mahai gainean jartzen, datu horien erabilera okerrak migratzaileen estigma indartu dezakeela jakitun. Isabel...
Torturaren mina baretzeko, feminismoa 10.02.2026 14:05
'Tortura feminismotik erreparatu' jardunaldiak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Prozesu bat abiatua da torturari begirada feminista batetik heltzeko. Orain arte bildu gabeko begiradak txertatu eta torturaren ondorengo osatze prozesuetan ekarpen bat egin nahi dute, betiere ikuspegi feminista batean oinarrituta. Gurutze Izagirre Intxauspe eta Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariek eman...
Ate kirrinkariak 09.02.2026 14:36
Ate birakariak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez dira gutxi alderdi eta instituzio publikoetatik atera eta enpresa munduan postu dotoreak topatu dituzten politikariak. Baina legezkoa al da hori? Nola kontrolatzen da? Nork egiten du? Eta batez ere, ohiko jarduna al da gurean? Horri buruz aritu gara Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariarekin.
Inauteria izan dadin denentzat 06.02.2026 13:38
Kaldereroen besta du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela sei urte Gaz Kalo Nafarroako ijitoen elkarteen federazioak esan zuen ez zirela eroso sentitzen bestarekin, eta horri buruz hausnarketa egiteko gonbitea luzatu zioten gizarteari. Iruña Taldeak hausnarketa egin ondotik, aurten ez du kaldererorik eginen, muskilen besta baizik. Ijito elkarteen eskariez, inauterietako arrazakeria...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.