ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: argiapodcast.buzzsprout.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Oroimen Histerikoa 5x02: Alienatuak 13.10.2026 26:33
Estralurtarrak existitzen direla uste al duzue? Guk zalantzak ditugu, baina behintzat badakigu piramideak ez zituztela beraiek egin, Eiffel dorrea egin ez zuten bezala. Zientziak dio bizitza estralurtarra existitzeko probabilitate handiak daudela, baina gure esperientziak, giza historiak dio horren frogarik ez dagoela. Eta, hala ere, zenbaitzuek uste dute baietz, estralurtarrak existitzen direla e...
Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk 12.10.2026 1:04:05
Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi du, eta horren bueltan egin dugu saioa. Marco Aurelio, adibidez, ez zegoen pozik bere daimonarekin, Kevin bila dabil, Mari Karmen ez dakigu, Brian ziur baietz, Silveira auskalo, Hondarribiko Babacar ez, eta pistola eskuan et...
Menda Bikoitza 4x01: Suteen eraginak gorputzean 07.10.2026 32:07
Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio honetan oso maitea dugun intxusa bertan ikusteak poz eman digu. Gaurko sendabelarra, berriz, azeri-buztana (Equisetum arvense) da eta gomendioa ere berarekin egingo dugu. Udazkeneko prestaketak I deitu diogu...
Oroimen Histerikoa 5x01: Miss Oginia 06.10.2026 24:38
Oporren ondoren, munduko arazo sakonei heltzeko gogoz itzuli gara, eta horregatik loa kentzen digun gai garrantzitsu bat jorratzea erabaki dugu: emakumeen edertasun lehiaketak, miss lehiaketak.
Beranduegi 7x02: Eki Timorren txeetoak jaten 01.10.2026 1:09:39
Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak, ETAko gizonak... Saio amaieran jarri dugun kanta: Gorka Urbizu - 'Etorkizuna Ginenean' E! Gogorat...
Beranduegi 7x01: Oñatin enkaputxatuak eta Jonan Saloun 17.09.2026 1:08:35
Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak, ETAko gizonak... Saio amaieran jarri dugun kanta: Gorka Urbizu - 'Etorkizuna Ginenean' E! Gogorat...
Beranduegi 6x20: Zipaioak ere arbitroak zarete 16.07.2026 1:06:09
Urrutitik antzematen zaie gidari onei eta txarrei, eta zuen ustez zein zakutan sartzen da Kevin? Ba tuneletako X gorriak abisu hutsa direla uste duen horietakoa da, beraz, imajinatu. Gizonkerian hasitakoak ezin beste biderik hartu, eta futbolaz aritu gara gaur: munduko kopaz eta arbitroz jantzitako ertzaiez. Hauxe da uda baino lehen esateko dugun guztia supremazismo beltzaren aldeko lau zurik. E!...
Oroimen Histerikoa 4x32: Oporretara goaz Leninen baimenarekin 23.06.2026 13:03
Hendaiako hiruen oporrak errepasatu ondoren, orain bagenuen non aukeratu faxisten artean, zerrenda nahi baino luzeagoa da. Baina aspertu gara, eta ikasturteko azken saio honetan, konpentsatzeko asmoz, ez dugu opor faxistez hitz eging, opor iraultzaileez baizik: motxila bizkarrean hartu eta Suitzara goaz Leninekin.
Egonarria 4x14: Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea) 18.06.2026 28:56
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla? Modu erabat artisauan ari da lanean, eskuz biltzen ditu kimuak, Asiako landaketetan baino askoz kopuru txikiagoa bilduz, eta goi mailako kalitatea lortzeko helburuarekin. Te landarea eta ekoizpenaren zikloa nolakoak diren kontat...
Beranduegi 6x19: GKS eta ETS txosnetan 18.06.2026 1:03:41
Polemika non, gu han. Eta nola ez, gai gatazkatsuei heldu diegu gaurkoan ere: ETA, txosnetako betoa, ETS... iritzi aniztasuna eta eztabaida gaitasuna zentroan dituen plaza denez Beranduegi, eztabaida bideratzeko teknika guztiz parte hartzaile eta demokratikoa erabili dugu: alde ala kontra? Eta zuei, ze konbinazio ateratzen zaizue? Alde eta alde? Kontra eta alde? Alde baina kontra?... Saio amaieran...
Oroimen Histerikoa 4x31: Francoren udako ipurdi zuria 16.06.2026 15:14
Pasa den astean Hitler izan genuen hizpide, eta oraingoan, Hitlerrekin 1940ko urriaren 23an Hendaiako geltokian bildu zen faxistaren oporrei buruz hitz egingo dugu: Francisco Franco. Oporrak Euskal Herrian pasatze zituen, Donostian zehazki, Aieteko Jauregian.
Zarata ateratzen utzi behar diegu haurrei? 15.06.2026 12:42
Ikasturte honetako azken podcastean, oporretan irudikatu dugu gure burua. Hondartzan, piszinan, errekaren baten alboan… Baina idilikoa izan daitekeen irudi horren atzean, antzeko ika-mika errepikatzen da uda guztietan: batzuk kexu dira, umeen zalapartak beren lasaitasuna zapuzten duelako. Ibon Herran Muruaga hezitzaileak gaiak dituen erpinak aztertzen lagundu dio Mikel Garcia Idiakezi.
Menda Bikoitza 3x18: 'Psyllium' baino plantaina nahiago 11.06.2026 34:23
Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela. Zuntz hau plantaina familiako hazia da eta idorreriari aurre egiteko erabili izan da. Baina gaur egun asko apetitua erregulatzeko erabiltzen ari dira, gosea kentzeko, eta hemen datoz arazoak . Horren aurrean, erabili zuhur eta zentz...
Oroimen Histerikoa 4x30: Hitlerren maitasun habia 09.06.2026 20:05
Udako saioak faxisten oporrei buruz egingo genituela esan genizuen, eta gaur zerrendaren lehen postuetan dagoen baten txanda da: Hitler. Aurreko saioan komentau genuen Mussolinik hondartza aukeratu zuela bere opor leku moduan, Hitlerrek, aldiz, mendia, zehazki bavariar alpeak. Han eraiki zuen bere maitasun habia Eva Braunekin.
Egonarria 4x13: Sahatsa lantzen Garaion Sorgingunean | Alazne Goñi eta Miren Beitia 08.06.2026 21:48
Ozaetako (Araba) Garaion Sorgingunean egon gara Alazne Goñi eta Miren Beitiarekin, zumegintzaz ikasten. Sahats landarea nola zaintzen duten, urtean zehar zumearen zikloa nola den, eta zumearekin ze saski eta egitura ezberdinak sortu daitezkeen ikusi dugu.
Nola eman klaseak kanpoan? 08.06.2026 13:22
Uda gainean dugu eta ziur bat baino gehiago animatuko dela ikasgelatik atera eta klasea kanpoan egitera. Eta animatzen ez bada, horretarako arrazoiak eta estrategiak eman dizkio Dani Zuazagoitia irakasleak Mikel Garcia Idiakezi.
Beranduegi 6x18: Izarren hautsa 03.06.2026 1:04:16
Zerbait falta zen azken hilabeteotan Beranduegin, eta azkenean, bete da hutsunea eta bueltan da gure Izar. Erditu ostean oso osorik etorri da, eta bere erditzea eta ondorena kontatu dizkigu, saio honetan ohikoa dugun bezala, xehetasun askorekin. Ospitalera bidean jarri zen unetik bizidun bat titira itsatsita izan arteko prozesu guztia. Saio amaieran jarri dugun kanta: Viagra Boys - 'Research...
Nola goxatu instituturako saltoa? 02.06.2026 13:03
Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera igaortzeak ikasleengan sortzen dituen mamu eta kezkez aritu da Mikel Garcia Idiakez, eta trantsizio hori leuntzeko Irunen martxan duten Zubiak eraikiz plana ezagutu dugu, irakasleen euren ahotik.
Oroimen Histerikoa 4x29: Mussolinirekin hondartzan 02.06.2026 15:07
Aurten uda aurreratzea erabaki dugu eta ekainean ekin diogu urteroko Summer edition deituari; uda giroko gaiak, saio motzagoak eta ahots berriak mikrofonoan. Eta zer okurrituko eta faxisten oporraldiei buruz aritzea. Nora joaten dira oporretan? Zer egiten dute? Baina ez eodozeinek, faxismoaren sortzailearekin hasi gara: Benitorekin.
Oroimen Histerikoa 4x28: Aurrena Ikea, gero bakea 26.05.2026 29:54
Gerra hotsak han eta hemen dabiltzan honetan, txanponaren beste aldeari begira jarri gara: bakeari. Muga nahiko lausoa dela badakigu, baina gerra luzatzearen ondorioei eta bake negoziazioei buruz aritu gara. Vietnamen hasi eta auskalo non amaituko dugun.
Ingelesak itsututa? 25.05.2026 13:07
Parkean seme-alabei ingelesez hitz egiten dieten guraso euskaldunak, ingeleseko akademia pribatuen negozioa eta Nafarroako PAI programa ditu oraingoan hizpide, besteak beste, Mikel Garcia Idiakezek. Zuriñe Zubillaga eta Aitziber Ibarbia irakasleek lagundu diote gaia borobiltzen.
Beranduegi 6x17: Oligomaitasuna 22.05.2026 1:00:57
Gure entzule bizizale batek proposatu digu polimaitasunari buruz aritzea, eta zuen esanak agindu direnez guretzat, praktikatu, informatu eta ikerketa lan sakona egin ostean, gaur elkarrekin partekatu ditugu gure ideia eta bizipenak. Eta nola ez, Kevinek oligomaitasunaren alde dagoela deskubirtu du, eta bere zita tamalgarri bat partekatu du gurekin. Zita batean zer egin behar den ez dakigu, baina z...
Egonarria 4x12: "Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da" Judit Gartzia (ENEEK) 21.05.2026 29:18
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek haien herri lurrak ekologikoan ziurtatu dituzte. Bestetik, ikerketek berretsi dute ongarri organikoek lurraren emankortasunari egiten dioten mesedea. Hirugrrenik, Europako I...
Oroimen Histerikoa 4x27: Ice ice baby 19.05.2026 21:07
Azken hilabeteetan gure albistegiak AEBetatik datozen notiziekin bete dira, edo bete ditugu, esan beharko genuke. Eskandaluak bata bestearen atzetik, bata bestearen gainean, distrakzio maniobra bihurtzen da: Epstein, Groenlandia, ICE, Trumpen aurkako ustezko atentatuak, Iran… Baina hauen artean bat hautatu behar, eta gaur ICE-i buruz aritu dira Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopez; Miigrazio eta...
Etxerako Lanak 1x17: Eskolako gurasoen Whatsapp taldean zer berri? 18.05.2026 14:17
Seme-alaben ikasgelako gurasoen whatsap taldea foro eraginkorra eta baliagarria izan daiteke, baina baita desesperagarria ere, zertarako den eta nola erabili behar den ezberdin ulertzen dutelako sarri guraso batzuek eta besteek. Taldeotako hizkuntza hautuak ere buruhauste bat baino gehiago eragin ohi du. Gaiari heldu dio Mikel Garcia Idiakezek.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.