ARGIA

ARGIA

News EU ↓ 545 episodes

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

Author

ARGIA

Category

News

Podcast website

argiapodcast.buzzsprout.com

Latest episode

Jun 23, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Menda Bikoitza 3x15: 'Ogiek' herrialdea eta transmisioa 30.04.2026

Hainbat herrialde indigenentzat sendabelarren inguruko jakintza altxor handia da, baina lanak dituzte ondorengoei transmititzen. Keniako adibide bati buruz aritu gara gaurkoan: Ogiek herrialdeari buruz, sendabelarren inguruko jakintza nola bildu eta helarazi behar den ikusteko adibide ona baitira.  Gaurko sendabelarra, berriro ere, txikori-belarra da. Baina oraingoan Japonian sendabelar honek ditu...

Oroimen Histerikoa 4x24: Goizean kafea, arratsaldean... 28.04.2026

Gaur kafeari buruz hitz egin dugu, baina ez kafearen onurez edo kalteez, honek monarkiarekin izan duen harreman historikoari buruz baizik. Historian zehar Europako hainbat errege kafea debekatzen ahalegindu baita.  

Etxerako Lanak 1x14: Nola landu sexualitatea ludotekan? (2) 27.04.2026

Jolaserako eta deskubrimendurako espazioak dira ludotekak, gazte-txokoak, udalekuak… eta testuinguru horretan, sexualitateari lotutako galderak, kezkak eta bizipenak nola kudeatu azaldu diote Mikel Garcia Idiakezi Ibai Fresnedo eta Lide Galdosek.

Egonarria 4x10: Zizareekin ongarria egiten | Monika Prieto (Amalurra proiektua) 24.04.2026

Zizareen mundu miragarrian murgildu gaitu Monika Prietok. Ba al zenekien hiru hilero bikoiztu dezaketela euren populazioa? Zizareei jaten nola ematen dien ikusiko dugu, zizareek materia organikoa transformatu dezaten. Lur bizia izateko kide garrantzitsuak dira. Horregatik, baratzerik baduzu, interesatuko zaizu: zizare humusa egiteko behar den azpiegitura sinplea eta urratsak azaldu dizkigu.  Honda...

Beranduegi 6x15: Sionista zuriak gara 22.04.2026

AEK-k esango lukeen bezala, kontraesana gara, eta halaxe gabiltza: monarkiaren aurka gaude, baina errege kopak bihotza poztu digu; Palestina defendatzen dugu, baina sionista zuriak garela ikasi dugu. Saio zinez autokritikoa atera zaigu aste honetakoa. E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.     Egin zure ekarpena    Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo konta...

Oroimen Histerikoa 4x23: Artearen hastapenak 21.04.2026

Azken urtean, artearen hastapenei buruz genekiena zalantzan jarri duten bi aurkikuntza egin dituzte. Adibidez, duela aste batzuetako albistea izan da margolanik zaharrena topatu dutela Sulawesi uhartean (egungo Indonesian). Eta saio honetan zalantzan jartzen den guztia gustatzen zaigunez, horretaz aritu da aste honetan Nagore Irazustabarrena. 

Etxerako Lanak 1x13: Nola landu sexualitatea eskolan eta etxean? (1) 20.04.2026

Bi saiotan banatutako lehenengo podcast honetan, gorputzak, emozioak, generoa, pornoa eta orokorrean sexualitatea haur eta gazteekin lantzeko estrategiez mintzatu zaizkio Mikel Garcia Idiakezi hiru sexologo: Mikel Oribe, Nahia Rojo eta Olatz Berastegi.

Menda Bikoitza 3x14: Zuhaitzak ere sendagai 16.04.2026

Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean, komunikatu egiten direla ikusi da berriro ere. Gizakiak entzun ezinezko hertzio maila batean gertatzen da hau e...

Beranduegi 6x14: Izar erditu eta Oskar agertu 15.04.2026

Beranduegi ama izan da, eta badugu gure armadarako lehendabiziko soldadua, Izarren baginatik etorrita. Izarren faltan, azken saioetan oso presente izan dugun kontzeptu bat hezur-haragitu zaigu: "Oskar".  Paristik ez, baina Bilbotik datorren artista bat da bera, galderaz beteta Euskadirentzat. AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere...

Oroimen Histerikoa 4x22: Irango Mitoaroa 14.04.2026

Iranen iraganaz hitz egingo dugu. Zertarako? Gaur egun gertatzen ari denaren kausak ezagutzeko? Ez. Alderantziz. Antzinako Pertsiaz arituko gara, egungo egoeratik ahalik eta gehien urrunduta. Eta horretarako, unikornioez, adarbakarrez hitz egingo dugu, existitzen ez den animalia famatu honetaz. 

Etxerako Lanak 1x12: Euskal dantzak eskolako ikasgai? 13.04.2026

Euskal dantzak interesgarriak dira, bai, baina dena ez da kabitzen eskolako curriculumean. Zergatik eskaini ikasgai bat euskal dantzei? Eta zer eta nola irakatsi? Tira, hor errazago dugu: DBH4rako proposamena egina dago jada. Gaia mamitu duen Julen Agirreri egin dizkio galderak Mikel Garcia Idiakezek.

Egonarria 4x09: Saguzarren misterioak | Naiara Corcuera (Naturtzaindia) 26.03.2026

Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira... Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau bakarrean.  Saguzarretan espezie ugaritasuna handia da, pentsa, ugaztun espezie basatien %20 dira saguzarrak, eta Euskal Herrian bertan 27 saguzar espezie ditugu. Espezie bakoitzak ditu bere elikatzeko eta bizitzeko ohit...

Menda Bikoitza 3x13: Txikori belarra, berriz ere 26.03.2026

Txilen “belar txarrei” buruz egindako ikerketa lan bat ekarri dugu gaurkoan, eta belar txartzat hartutako hauetako bost landareri buruz aritu gara, sendabelarrak baitira. Baztertuak izanagatik badituzte onurak, eta gainera, Euskal Herrian ere baditugu aipatu bost sendabelarrok. Hemendik hara mugitutakoak dira, sendabelar kosmopolitak. Gaurko sendabelarra txikori-belarra izan da. Bai, berriz ere se...

Oroimen Histerikoa 4x21: Amerikako Estatu Itsusiak 24.03.2026

Amets amerikarra deitua amesgaizto bihurtzen ari dela ikusten ari gara, baina batzuentzat beti izan da hala. Aukeren lurraldean batzuei ez zaie sekula aukerarik eman. Zehazki, eta garai batean legalki, pertsona itsusiei. Historian atzera egin eta AEBtako beste garai ilun bat gogorarazi digu Nagore Irazustabarrenak. 

Etxerako Lanak 1x11: Amatxo, aitatxo, gizena nago? 23.03.2026

Gizena naiz? Itsusia? Arraroa? Ezberdina?... “Ez, maitea, noski ezetz!” erantzungo diogu boteprontoan seme-alabari. Baina gaia sakonagoa dela erakutsi digu Eider Salegi psikologo eta irakasleak. Haurra eta nerabea bere gorputzarekin seguruago sentitzeko hainbat pista eman dizkio Mikel Garcia Idiakezi.

Beranduegi 6x13: Aita, zer da ETA? 18.03.2026

AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak...

Etxerako Lanak 1x10: Futbolik gabeko eskola-patioak? 16.03.2026

Futbola ikastetxeetako jolas-garaian mugatu/ezabatu ala jolas librea errespetatu? Espazioen antolaketaz, parte-hartzeaz, liskarrez eta haurrei eurei tresnak emateaz aritu dira oraingoan Mikel Garcia Idiakez eta gure podcastera itzuli den Ainhoa Azurmendi kirol aholkularia.

Menda Bikoitza 3x12: Goroldio xumetik azafraira 12.03.2026

Artsenikoz kutsatutako ura garbitzen duen goroldio bat ekarri dugu gaurkoan. Izan ere, artseniko kutsadura osasun publikoko arazoa da egun, glifosatoa bezalako agrotoxikoengatik, eta ez da batere samurra kutsadura honi ihes egitea. Baina bada berri on bat: Warnstorfia fluitans goroldio xumeak uretako kutsadura modu eraginkorrean garbitzeko gaitasuna duela frogatu du, eta guri aipatzeko moduko albi...

Oroimen Histerikoa 4x20: Klip antifak 10.03.2026

Gaur klipaz hitz egin digu nagore Irazustabarrenak; paperak eusteko erabiltzen den alanbre kiribil horretaz. Objektu sinplea da, oso praktikoa, eta aro digitalean oraindik erabilgarria. Baina ez dugu kliparen erabileretan sakondu, dagokiguna egin eta begirada historikotik begiratu diogu objektuari, eta hara non, klipak eta naziak gurutzatu zaizkigun. 

Etxerako lanak 1x08: Hezkuntza, amen kontua? 09.03.2026

Eskolako bileretan, guraso elkarteetan edota heziketari lotutako saio eta tailerretan, amak dira gehiengo oraindik ere, ala aita inplikatuekin partekatzen dituzte espazio horiek? Seme-alaben hezkuntzan eta heziketan amek eta aitek dituzten ardurez eta rolez mintzatu zaigu oraingoan Mikel Garcia Idiakez, iritzia eman duten hainbat ahotsez lagunduta. 

Etxerako lanak 1x09: Eta irakasleen zaintza? 09.03.2026

Haur eta gazteen zaintza emozionalari eskolek arreta berezia jartzen dioten garaiotan, nork zaintzen du zaintzailea? Egoerak gaindituta dauden irakasleei laguntzeko gako eta estrategiez mintzatu da Mikel Garcia Idiakez, Ibane Baseta aholkulariarekin.

Beranduegi 6x12: Blandina potolduta hegan 04.03.2026

Ez da oso ohikoa Beranduegin, baina nahiko saio kultureta atera zaigu gaurkoa: Jakina zen, baina Joselontxo da Espainiako aktore onena Akademiaren arabera. Akademia nor den, hori ez dugu hain argi. Zinematik literatur gomendioetara iritsi gara nahi gabe moduan, eta Kevinen ‘balndinari’ buruz hitz egiten amaitu dugu. Dena beti bezain logikoa. Saio amaieran jarri dugun kanta: Sociedad Alkoholoika -...

Oroimen Histerikoa 4x19: Ponpeiako Twitter 03.03.2026

Nazioarteko ikerlari talde batek Ponpeiako (Italia) kale batean 300 graffiti inguru deszifratu ditu berriki, eta honen berri eman dute bertako Parke Arkeologikoko arduradunek: Bruits de couloir (korridoreko ahotsak) du izena proiektuak, eta hiriko antzokien eremua Via Stabianarekin lotzen zuen kale txiki bateko hormak aztertu dituzte. Eta bertan aurkitutakoa ekarri digu aste honetan Nagore Irazust...

Menda Bikoitza 3x11: Artemisa, sendabelar onirikoa? 26.02.2026

Atapuerca esanda ez zaigu landaredia etortzen burura, baina bertan loratzen diren 600 landareren katalogoa aurkeztu dute, beraz, bada landarerik zonalde honetan. Burgoseko probintziako lau landaretik bat Atapuercan dago, eta hori izugarrizko proportzioa da. Albiste horrekin hasi dugu saioa. Gaurko sendabelarra artemisa izan da. Erabilera anitzeko sendabelar honek sinesmen asko ditu bere inguruan,...

Egonarria 4x08: Emakume baserritarrak Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu, haien liburuak eskutan 25.02.2026

EHNE Bizkaia sindikatuko hamar emakumeren testigantza jaso du Maribi Ugarteburuk Erein, borrokatu, bizi liburuan eta Feli Madariagarena jaso du Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak liburuan. Biak kaleratu dira ikasturte honetan. Mintzatu dira emakume hauek lurrarekin duten harremanaz, haien gorputzak zenbat zapalkuntzek zeharkatu dituen, ez kasualitatez emakumeek eredu txikiko laborantza egin i...

Listen to the ARGIA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.