Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Goizeko Izarretan

News EU ↓ 50 episodes

Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea whatsappez informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan gizarte gaien tertulia 08:30ean, eta hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulia.

Author

Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Category

News

Podcast website

bizkaiairratia.eus

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Sare honek belaunaldien arteko konexinoa eta lan-munduan lehen urratsak emoten laguntzen dau, besteak beste 10.07.2026

10 urte bete dauz EHUAlumni sareak . Atzo ospatu zan Bilboko Bizkaia Aretoan EHUAlumniren hamargarren urtebetetzea. Euskal Herriko Unibertsidadeko ikasle ohien sarea da honakoa. Belaunaldien arteko konexinoa balioan jarri eta sareak lan-munduan lehen urratsak emoten ari diranen garapen profesionalean laguntzen dau. Iñigo Lamarca da presidentea eta berak azaldu deusku, helburu bi daukazala egitasmo...

2025. urteko txostena egin dau Euskadiko gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundeak 09.07.2026

Gobernuz kanpoko erakundeen euskal koordinakundetik larritzat jo dabe erakundeek emoten dabezan diru-laguntzen ganeko legea ez betetea . 2025. urteko txostena aurkeztu dau euskal gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundeak. Igaz, 4 miloi pertsona baino gehiagori lagundu eutsen 69 herrialdetan , 949 lankidetza proiektu ren bitartez. Gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundetik, Nerea Uriarte Goitia...

2021. urtean abian jarritako Linguatec-IA egitasmoaren barruan, Bikaitasun Sarearen Adierazpena sinatu da 08.07.2026

Adimen artifizialaren aroan, Pirineoetako hizkuntzen presentzia bermatzeko adierazpena sinatu da. Mugaz Gaindiko Bikaitasun Sarearen Adierazpena sinatu da, hain zuzen. Pirineoetako hizkuntzen presentzia bermatzea da sare honen helburua. Euskera z gain, katalanera , aragoiera eta okzitaniera dagoz tartean. Ekimena, Linguatek-IA izeneko proiektuaren barruan sartzen da. Aitzol Astigarraga   Orain NLP...

Kontzertu bi eskeiniko dauz hilaren 10 eta 11n 07.07.2026

Gorka Knörr ek eszenatokian ospatuko dau asteon, 55 urte igaro direla lehenengo emonaldia eskeini ebanetik. Gasteizen eskeiniko dauz kontzertu bi bariku eta zapatu honetan. Manuel Iradier Txangolari izeneko alkartearen areto nagusian eskeini eban Gorka Knörrek bere lehenengo kontzertua 1971. urtean. Erakunde horrek bultzatuta datoz aste honetako emonaldi biak. Musikariak gaur esan deusku poz berez...

Ostean etorri zan legea egokia izan arren, interpretazinoan ikusten dau arazoa abogaduak 06.07.2026

Bea Ilardia abogadua rentzat prebentzinoan eta kontzientziazinoan egin behar da lan handia, orain 10 urte Sanferminetan gertatu zan talde bortxaketa kasuak ez errepikatzeko. 2016. urteko garagarrilaren 7ko goizaldean izan zan gertaerea Iruñean. Sevillako bost gizonek, La Manada izenagaz ezagutzen zirenak, 18 urteko Madrileko neska gazte bat bortxatu eben Iruñeako atari baten. Handik urte bira etor...

Ekitaldi berezia Eibarko Coliseo antzokian 03.07.2026

ELA sindikatuak azken 50 urteetako bere ibilbidea gogoan hartuko dau 'Oinarri sendoak etorkizunerako'  goiburupean.  Orain 50 urte egindako 3. kongresua gogoan hartuko dabe. Zati bitan egin eben orduan, lehenengoa garagarrilaren 3an, Amorebieta Etxanon (Euban) , eta bigarrena urrian, Eibarren . Orduan bere printzipioak berretsi zituan sindikatuak. Orduko adierazpenean sindikatuaren sorrera akteare...

"Ideien inguruko eztabaidak indartu behar dira, eta irainak zein liskarrak baztertu" adierazo dau EH Bilduko Bizkaiko bozeroaleak 02.07.2026

Iker Casanovak Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan saioan adierazo dau eztabaida politikoa argumentuetan eta ideietan oinarritu behar da la. Bere esanetan, helburua ez da irainak edo eraso pertsonalak erabiltzea, baizik eta proposamenak eta eretxiak errespetuz plazaratzea .  Casanovak azpimarratu dau ez dabela gatazkan edo ahazkundean jausi gura. Horren ordez, euren esku dagoen neurrian, politika e...

Alkarrizketan, Espainiako Gobernuaren egoera politikoa be izan dogu berbagai 30.06.2026

PSE-EEko legebiltzarkide Pau Blasi k adierazo dau Euskal Herriko Unibertsidadean (EHU) USaP azterketen inguruan sortutako egoereak kezka handia eragin dauela, eta auzia lehenbailehen konpontzeko eskatu dau. Bere esanetan, azterketetako gorabeherek familien haserrea eta ziurbakotasuna handiagotu dabez, eta kasua epaitegietara iritsi danez, konponbidea zaildu egin da. Blasik nabarmendu dau unibersid...

Bakardadea, estresa eta antsiedadea gero eta zabalduago dagoz gazteen artean 29.06.2026

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua k ohartarazo dau etxebizitzea eta lan-prekariedadea dira la gazteen arazo nagusiak . Kontseiluko presidentea dan Iratxe Uriarte ren esanetan, egoera horrek gazteen emantzipazinoa atzeratzen dau eta bizitza proiektua martxan jartzea gatx egiten dau. Uriartek etxebizitza publiko gehiago eta kalidadezko enplegua eskatu ditu, gazteek etxetik urteteko benetako aukerak e...

Eusko Legebiltzarrak lan eskaintza publikoetan euskeraren babesa indartzeko erreforma onartu eban atzo 26.06.2026

Bizkaiko Batzar Nagusien tertuliari ekin deutsagu gaurkoan Bizkaia Irratiko mikrofonoetan. Betiko moduan, Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ), Iker Casanova (EH Bildu), Eneritz de Madariaga (Elkarrekin Bizkaia) eta Ana Berta Campo (PSE-EE) geure tertulian izan dira . Zerga-neurriei buruzko Foru Arau Barria eta Euskal Enplegu Publikoaren Legea izan dira protagonista gaur. Bizkaiak zerga-neurri multzoa bult...

Mikel Urdangarinek eta Olaia Inziartek kontzertuak eskainiko dabez 26.06.2026

Amorebieta-Etxanok LandaLand Jaiaren lehen edizinoa ospatuko dau bihar Jauregibarrian . Jaia adin guztietako herritarrak alkartzeko helburuagaz sortu dabe, familia giroko kultura eta aisialdi eskaintza barria eskainita . Goizetik gauera arte luzatuko dan egitarauak jarduera ugari eskainiko ditu, herritarren parte-hartzea sustatuz eta Jauregibarria udalerriko kultur eta aisialdi gune nagusietako ba...

Gazako Franjako Sol Band musika talde palestinarraren parte hartzea izango da 25.06.2026

Bilboko Plaza Biribila herri palestinarrarekiko alkartasunaren epizentroa izango da barriro gaur , bagilaren 25ean. Palestinaren aldeko Herritar Batzordeak konzentrazino barri baterako deia egin dau , arratsaldeko 19:00etan, gatazkaren "normalizazino faltsua" salatzeko, lurreko errealidadeak aurrekaririk gabeko suntsipen mailak lortzen dituan bitartean. Manifestua irakurteaz gain, Gazako Franjako...

'Gorrotoak kanporatzen duenean, komunitateak besarkatzen du' da aukeratutako leloa 25.06.2026

Bilbao Bizkaia HARROk 2026ko bere programazino nagusia burutuko dau bagilaren 25etik 28ra arte Bilbon , LGBTI+ Harrotasunaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez. Aurton HARROk identidadeetan jarriko dau arreta eta, bereziki, gorrotoagaitik, jazarpenagaitik edo indarkeriagaitik beren herrialdea, etxea edo ingurua itzi behar izan daben LGBTI+ migratzaileengan. Horren harira, Nagore Espin Ortzadar LGBT...

Alkateak uste dau egoera onean dagoala Maruri-Jatabe 24.06.2026

Maruri-Jatabera osterea egin dogu gaur Bizkaia Irratian. Erlantz Urresti alkatearen eskutik , udalerriaren errealidadea ezagutzeko aukerea euki dogu. Urrestik uste dau egoera onean dagoala Maruri-Jatabe : "Herria nahiko txukun dago. Esango neuke Maruri-Jatabe egoera onean dagoala. Udalerri txikia gara, baina dinamikoa eta bizia. Etorkizun oparoa daukagu". Hain zuzen be, etorkizunari begira, hainba...

Zemendian hartu eban kargua Tapiak 24.06.2026

Sabino Arana Fundazioan sartu gara gaur Bizkaia Irratian, Arantxa Tapia presidentearen eskutik. Zemendian hartu eban kargua Tapiak. Orain arteko balorazinoa positiboa da: "Sabino Arana Fundazioak badauka bere ibilbidea eta horrek laguntzen dau hasieran. Orain, gauza batzuk barritu gura doguz. Hausnarketa bat martxan jarteko prest nago ". Ezagutzen ez dauenarentzat, Sabino Arana Fundazioak dituan z...

Autogobernuaren mugarrietatik ibilbidea egiten daben gaikako hamar panelen bidez antolatzen da erakusketa ibiltaria 23.06.2026

Bizkaian batera eta bestera dabil Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurreneko erakusketea . Testu juridiko horren balioa eta gaurkotasuna erakusten ditu. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak bere garrantzia nabarmendu deusku Goizeko Izarretan irratsaioan: " Bizkaiko Foru Barria testu juridiko bat baino askoz gehiago da . Akordioan, ordezkaritzan eta norbanakoaren eta taldearen a...

Datorren ikasturtean bertan jarraituko dabe 23.06.2026

Urtebete pasa da Eusko Jaurlaritzak Atxuriko Eskolako eskola-komunidadea Txurdinagako Pio Baroja ikastetxera lekualdatzeko erabagia hartu ebanetik , eskola-eraikinaren pinakulu batetik bigarren kasko bat erori ondoren. Familiek egun dauken informazinoaren arabera, 2026/2027 ikasturtean lekualdatuta jarraituko dabe, Aitziber Ibaibarriaga Atxuriko Garcia Rivero Eskolako IGEko kideak esan deuskunez ....

Liburua Amuriza.eus webgunean eskuragarri dago 22.06.2026

Naiz naute liburua argitaratu dau Xabier Amurizak . Idazle zornotzarrak orain dala aste batzuk igon eban bere azken obra Amuriza.eus webgunera. Horren harira, Amurizagaz egin dogu berba gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Esan deuskunez, pozik dago orain arte jasotako erantzunagaz. Liburuak 47 kontakizun jasoten ditu guztira, bere bizitzako etapa ezbardinetakoak . Beraz, makina bat gai jorratzen...

Baserrietan egon daitekezan dokumentu zaharrak askotarikoak dira, eta herriko historian zein ohituretan sakontzeko baliogarriak 22.06.2026

Garaiko ondarea biltzeko lanean hasi da Gerediaga Elkartea, Garaiko Udalak bultzaturik . Datozan hilabeteetan garatuko dan egitasmoak izaera etnografikoa dauka, hiru ardatz dituelarik: alkarrizketak, material grafikoaren bilketea eta herriko etxeetan gordeta dagozan eskuizkribu eta dokumentuen inbentarioa. Beraz, herriko ondare materiala eta ez materiala jasotea da egitasmoaren helburua, Erramun O...

Urte amaierarako egin gura dabez 19.06.2026

Urtearen lehen erdia amaituta, Abanto-Zierbenako Udalak balantze positiboa egin dau martxan daukazan proiektuen inguruan. Besteak beste, auzoetako hobekuntza lanak, irisgarritasuna handitzeko obrak eta etxebizitzen birgaitzeak nabarmendu dauz udal gobernuak. Aurrera begira, urtearen bigarren zatian garatuko dabezan egitasmoen barri emon dau Iñaki Urrutia del Cura alkateak. Datozen hileetan argiter...

USaP azterketan 0 emaitza atera dabe ikasle batzuk, Bilbo inguruko bost itunpeko ikastetxetakoak 18.06.2026

Gizarte gaien gaurko tertulian Unibertsitatera Sartzeko Proba azterketako euskera azterketako emaitzak eta Soziometroa izan dira protagonista . Aitatutako gai biak jorratu doguz Miren Josune Ariztondo, Onintza Enbeita eta Roberto Mielgo geure kolaboratzaileen eskutik. Dinogunez, euskerea barriro daukagu fokoan, eta txarrerako beste behin. USaP azterketan 0 emaitza atera dabe ikasle batzuk . 60 ing...

Euskadin istripuetan hildako biktimei buruzko datuak eta estadistikak aurkeztuko dira 18.06.2026

Helduak Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak beste berbaldi bat eskainiko dabe gaur etxeko segurtasunari eta etxeko istripuen prebentzinoari buruz . Hitzaldia 19:00etan izango da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon, eta Javier Larrea Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokiko (OPRA) presidenteak emongo dau . Horren harira, Naiara Larrea OPRAko zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaian...

Bosgarren astez, medikuak grebara deituak dagoz Euskadin 17.06.2026

Medikuak grebara deituak dagoz asteon Euskadin, bosgarren astez . Ganera, euren aldarriei jaramon egin ezean, medikuek greba mugagabeari ekingo deutsie udatik bueltan, irailean. Horren harira, Joseba Artaraz medikuagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian: "Estatutu propioa eskatzen deutsagu Espainiako Osasun Ministerioari. Azken asteetan ez da ezelango mobimendurik edo nobedaderik egon ". Beraz, euro...

Bagilaren 20an ospatzen da Errefuxiatuen Nazinoarteko Eguna 17.06.2026

Gurutze Gorriak 460 errefuxiatu baino gehiagori lagundu deutse Euskadin 2025ean, gizarteratze-prozesuan . Harrera Fasearen ibilbideak ostatua, laguntza juridikoa, hizkuntza ikastea eta arreta psikosoziala buztartzen ditu. Prozesuak Autonomia Faseagaz jarraitzen dau, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, eta lehen urtean Gurutze Gorriak 39 pertsonari lagundu deutse bizitza independenterako bidean. Bagilar...

Israelek ez dauka Libanon burrukaldiak amaitzeko asmorik 16.06.2026

Ameriketako Estatu Batuek eta Iranek barikuan sinatuko dabe gerreari amaierea emoteko akordioa, antza danez . Domekan adostu ei eben eta orain sinatzea baino ez ei da falta. Dana dala, Israelek ez dauka Libanon burrukaldiak amaitzeko asmorik eta horrek baldintzatu leike gerra amaiera hau. Honetaz argibideak eskatu deutsaguz Txente Rekondo nazinoarteko adituari gaur. Rekondo baikorra da, baina esze...

Listen to the Goizeko Izarretan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.