Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Goizeko Izarretan

News EU ↓ 50 episodes

Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea whatsappez informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan gizarte gaien tertulia 08:30ean, eta hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulia.

Author

Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Category

News

Podcast website

bizkaiairratia.eus

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Kaitin Allende bakarrizketaria eta Olatz Salvador abeslaria ekitaldian izango dira 16.06.2026

Urdaibaiko Esentziak Mahastietan  ekitaldiak txakolina, gastronomia, umorea eta musikea uztartuko ditu barriro Urdaibaiko bihotzean. Bagilaren 19an eta 20an izango da hitzordua, Gernika-Lumoko Itsasmendi Upategian . Jardunaldi bakotxean mahastien arteko ibilaldi bat, lau txakolin eta lau pintxo dastatzeko aukerea eta kultur proposamen berezi bat izango dira, Urremendi Landa Garapen Alkarteko geren...

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak 3.805 alkargokide ditu, gehienak bizkaitarrak 15.06.2026

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak erakundearen etapa barri bati emon deutso hasierea , gobernu-organoak hautatzeko eta barritzeko ohiko prozesuaren esparruan presidentetza barritu ostean. Mirian Echazarrak bere gain hartu dau presidentetza , bai eta erakundeak garatutako lanari jarraipena emoteko eta fisioterapiak osasun-sistemaren barruan funtsezkoa dan osasun-lanbide gisa daukan zeregi...

'Triskel' Aranzadi alkarteko kolaboratzaileak gidatuko dau ibilbidea 15.06.2026

Enkarterriko Museoak ekimen barri bat antolatuko dau bagilaren 19an , barikuan,  1937ko ekaina. Enkarterriko okupazioa zuri-beltzean  aldi baterako erakusketagaz lotuta, eta frankismoaren erresistentziak Sopuertan eukazan lekuetatik ibilbide gidatua egingo dau . Horren harira, Javier Barrio Enkarterriko Museoko zuzendariagaz egin dogu berba . Jarduerea museoan bertan hasiko da, Abellanedan, 10:00e...

23. Munduko Arrozak egingo da bihar Bilboko San Frantzisko auzoan 12.06.2026

Hogeita hirugarrenez  egingo da bihar Munduko Arrozak Bilbon . Mariaren Bihotza plaza n batuko dira talde desbardinak. Gogoratu daigun, ekimen honegaz bizikidetza bultzatzea dala helburua. Idel Aguilera antolaketa taldeko kidea izan dogu Bizkaia Irratian, eta Aguilerak baieztatu dauanez auzo nortasuna eraikitzea eta hobetzea lortu dabe ekimen honi esker.  2.000 lagun baino gehiagok emon dabe izena...

Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxara batuko dira astegoienean 11.06.2026

Gazte Euskaltzaleen Sareak martxa egingo dau Urepeletik Iruñera gaurtik zapatura arte, bagilaren 11tik 13ra . Izan be, Euskaltzaleon Martxa antolatu dau Euskalgintzaren Kontseiluak bagilaren 13rako Iruñean. Bertan, ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna aldarrikatuko dabe. Gazteek  Gazte euskaltzaleok bidea urratu  lelopean ekingo deutsie martxari gaur eta egun bi ba...

Azpiegitura barritzeko prozesua etenda dago aspalditik 11.06.2026

Durangaldeko Mankomunidadeak hilabete honetan erabagiko dau Berrizko belodromoa estaltzeko proiektuagaz aurrera jarraitu ala ez . Atzo, bagilaren 10ean, bilera bat egin eben gaia jorratzeko. Dirudienez, egitasmoak ez dau aurrera egingo momentuz, oso garestia dalako. Horren aurrean, Bizkaiko txirrindulariek, klubek eta txirrindularitza eskolek ezinegona adierazo dabe SOS Berrizko Belodromoa lelopea...

2025eko txostena aurkeztu eban Caritas Bizkaiak pasa dan astean 10.06.2026

Caritas Bizkaiak 2025eko txostena argitaratu dau, euren jardueren iazko datuak batuta . Aitatutako datuak, egia esatearren, kezkatzeko modukoak dira. Igaz 11.600 persona ingururi lagundu eutsen Caritas Bizkaiak. Elena Unzueta Caritas Bizkaiko zuzendariak zifren atzean persona arruntak dagozala gogorarazo deusku : "Azpimarratzekoa da gaur egun lana eukiteak ez dauala ezer bermatzen, etxebizitzaren...

Pasa dan urtean Europako Kontseiluaren Museo Onenaren saria jaso eban Euskararen Etxeak 09.06.2026

Bilboko Euskararen Etxeak Urteko Europako Museoen Sarien (EMYA) ekitaldia hartuko dau asteon , bagilaren 10etik 14ra arte. Pasa dan urtean Europako Kontseiluaren Museo Onenaren saria jaso eban Euskararen Etxeak eta, hori dala eta, anfitrioia izango da aurtengo edizinoan. Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko zuzendariak Euskararen Etxearen gaineko argibideak emon deuskuz , euskerearen interpretazino z...

Gaur egun 900 alkartek inguruk osotzen dabe Innobasque 08.06.2026

Innobasquek, Barrikuntzaren Euskal Agentziak, bere XIX. Batzar Nagusia egin eban pasa dan astean , eta bertan alkartu ziran Agentziaren oinarria osotzen daben entidadeetako ordezkariak. Leire Bilbao zuzendari nagusiak esan deuskunez, gaur egun, 900 baino gehiago dira Innobasqueko bazkideak : enpresak, administrazino publikoak, hezkuntzako eragileak, zientzia eta teknologia munduko entidadeak, barr...

Gartziak mundu osoko pentsalari, idazle eta zientzialariak aitatzen ditu bere obra barrian 08.06.2026

Sasi arteko sugarrak poesia liburua kaleratu dau Sebas Gartziak . Autoreak berak esan deusku orain arte erantzun positiboa jaso dauala liburuak bere lagunen partetik, oindino egun gitxi eroan arren merkaduan. Gartziak lau gai desbardin jorratu ditu obran, erlijinoa eta maitasuna tartean . Ganera, mundu osoko pentsalari, idazle eta zientzialariak aitatzen ditu bere obra barriaren pasarte batzuetan....

'Aita Santua Bilbotik' ekimenaren barruan bigiliaren zuzeneko emonaldia eskainiko dau pantaila handi baten 05.06.2026

Bilboko Elizbarrutiko 90 bat gazte k Madrilera bidaiatuko dabe bagilaren 6an eta 7an, Leon XIV.a aita santuaren bisitako ekitaldi nagusietan parte hartzeko. Gazteen aburuz, beste errealidade batzugaz harremanak sendotzeko eta eliz komunidadean sareak ehuntzen jarraitzeko balio izango dau. Gazteek zapatuan Plaza de Liman egingo dan otoitz-bigilian eta domekan Cibelesen ospatuko dan Corpus Christi m...

Luisa Puertas bolondresak esan deusku nahiko ondo dabilzala boluntario kopuruari jagokonez 04.06.2026

Janari bilketa handia egingo dau Bizkaiko Elikagaien Bankuak astegoien honetan, bagilaren 5ean eta 6an . Beraz, makina bat jente batuko da supermerkaduetan, boluntario moduan, beharrizana dabenen artean banatzeko elikagaiak batzeko bihar eta etzi. Horren harira, Luisa Puertas Bizkaiko Elikagaien Bankuko boluntarioagaz egin dogu berba . Bolondresak esan deusku nahiko ondo dabilzala boluntario kopur...

ESEK, EHPEA eta EHOP agenteek egin dabe dokumentua 04.06.2026

Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak (ESEK), Euskal Herriko Pediatria Elkarteak (EHPEA) eta Lehen Mailako Arretako Pediatriako Euskal Elkarteak (EHOP) ohartarazo dabe ondorio kaltegarriak eragin ahal leikiezala haurtzaroak eta nerabezaroan gailu digitalak gehiegi eta gainbegiratu gabe erabilteak , Bizkaiko Medikuen Elkargoan atzo arratsaldean aurkeztu eben dokumentu baten bidez. Mirene Beri...

Ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna aldarrikatuko dabe 03.06.2026

Euskaltzaleon Martxa  antolatu dau Euskalgintzaren Kontseiluak bagilaren 13rako Iruñean. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak esan deusku egun horretan "euskeraz bizi izateko behar dan guztia" eskatuko dabela : ofizialtasun osoa, hizkuntza politiketan emon beharreko jauzia eta euskaltzaletasuna. Ekitaldia jentetsua izatea aurreikusten dabe : "Giro polita sumatzen gabilz....

Jasoten dabilzan hezkuntza-esperientzia formakuntza arlo bitan oinarrituta dago 03.06.2026

10 gazte afganiar etorri dira Bilbora Mondragon Unibersidadeak diseinatutako laguntza akademikoko programari esker . Berez, maiatzaren 20an hasi zan Bilbon Yaran Foundation-ek bultzatutako  Enhancing Gender Equality and Mainstreaming in Afghanistan ( EGEMA ) programa . Esan doguz lez, ekimen horrek Afganistango 10 gazte emakume lagunduko ditu hainbat hilabetez euren bizitza eta ibilbide profesiona...

274 lagunek egingo dabe lan Bizkaiko hondartzetako garbiketa, sorospen, istripuen prebentzino eta arretako zerbitzuetan 02.06.2026

Bizkaiko Foru Aldundiak Zaindu barruan duzun hondartza kanpaina bultzatuko dau aurten, lurraldeko hareatzen errespetua eta zainketa partekatua sustatzeko asmoz . Kanpaina barriak hondartzen zainketa, bizikidetza eta natura-ingurunearen babesa jarten ditu arreta-gunean, ikuspegi positibo eta partekatu batetik. Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputaduak esan deusku urtarr...

Webguneak sei atal ditu; tartean Aulestiko mapa interaktiboa 02.06.2026

Jabier Aranguena aulestiarrak Izkilimine webgunea jarri dau martxan, herriaren inguruan bere bizitzan zehar batutako materiala auzokideen eskura be ipinteko asmoz . Orain dala aste batzuk jarri eban martxan webgunea Aranguenak. Momentuz, esan deuskunez, oso ona da jasotako erantzuna : "Jentea oso pozik dago webguneagaz". Dinogunez, daukan material guztia herritarrekaz partekatzea izan da bere helb...

Taupa Garabide, Plazara eta Soziolingustika Klusterragaz alkarlanean antolatzen ari dan topaketa da 'Bihar' 01.06.2026

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Biharko Taupada jardunaldia antolatu dau eguenerako , bagilaren 4rako, Getxon , hizkuntzen bizibarritzearen inguruko kontakizun eta diskursoak erdigunean jarteko asmoz , Ertzak hurbilduz, hizkuntzen inguruko kontakizunak josten izenburupean. Horren harira, Ane Arruti Biharko Taupada ko komunikazino arduradunagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko sintonian. Esan deusk...

Milaka euskaltzale batu ziran Bilbon atzo 01.06.2026

Milaka euskaltzale batu ziran Bilbon atzo Ibilaldiaren bueltan . Dinogunez, lagun mordo bat batu zan Bizkaiko uriburuko Santutxu eta Txurdinaga auzoetan Kirikiño Ikastolak antolatutako Ibilaldian. Jardunaldiaren balorazinoa egiteko asmoz, Amaia Galindez Kirikiño Ikastolako zuzendariagaz egin dogu berba egun handiaren biharamonean. Esan deuskunez, ederra izan zan atzoko eguna : "Oso ondo joan zan,...

Bizkaiko Foru Aldundiak adingabe migratzaileentzako Galdakaoko Viveroko zentroa itxiko dau 29.05.2026

Hileko azken barikua dan heinean, Bizkaiko Batzar Nagusien tertulia euki dogu Bizkaia Irratiko sintonian. Gaur geurean izan dira Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu) . Batez be, EITB Focus-ek atzo kaleratu eban inkestan zentrau gara . Oindino urtebete falta da hauteskundeak izateko, baina aitatutako inkestaren arabera, EAJk irabaziko leukez nagusitasunez hauteskundeak eta EH Bi...

Datorren ikasturterako barrikuntzen artean, hiru gradu bikotx barri dagoz 29.05.2026

Deustuko Unibersidadeak ate irekien jardunaldia antolatu dau Bilboko eta Donostiako campusetan, bereziki batxilergoko 1. mailako ikasleentzat, eta bihar egingo dau , maiatzaren 30ean, ikasleei datorren ikasturteko graduko eskaintza aurkezteko. Horren harira, Borja Aldazabal eta Larraitz Elorriagagaz egin dogu berba. Aldazabal ikasle barriez arduratzen da eta Elorriaga Ingeniaritza Fakultadeko komu...

Erosteko zein alokatzeko asmoagaz profil ezbardinetako jentea dabil, baina gazteak nagusitzen dira 28.05.2026

Etxebizitza arloari heldu deutsagu Mungiako Iturburu higiezinen agentziaren eskutik gaur . Izan be, etxebizitzaren kontuak buruko min ugari emoten deusku, batez be gaur egun bila dabilzanei, eta ez dira gitxi. Sabin Goirigolzarrik esan deuskunez, merkaduan ez dago eskaintzarik : "Mobimendua badago, pasa dan urteko alegrantzia egon ez arren. Arazoa da ez dagoala eskaintza nahikorik dagoan eskaerari...

'Reset' da aurtengo gaia, hasiera barri baten aurrean gagozalako 28.05.2026

GetxoPhotok edizino barri bat ospatuko dau gaurtik , maiatzaren 28tik, bagilaren 21era bitartean Getxon. Jokin Aspuru GetxoPhotoko zuzendariak esan deuskunez, Reset da aurtengo gaia , Pausa , Play eta REC gaiak jorratu eta gero. Hasiera barri baten aurrean gagoz, beraz. Aurton, Maria Ptqk ikertzaile eta kultur-kudeatzaile bilbotarrak komisariatuko dau azken aldiz GetxoPhoto. Aurtengo edizinorako 2...

Esperientzia horreek etorkizun profesional eta pertsonalerako garrantzitsuak dira 27.05.2026

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibersidade Eskolak Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta gradu bikotxeko ikasleek atzerrian ikasteko eta praktikak egiteko aukerak eskaintzen ditu . Esperientzia horreek etorkizun profesional eta pertsonalerako daben garrantziaz egin deusku berba Itxaso Vazquez Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibersidade Eskolako mobikortasun programen arduraduna k: "Aprobetxau behar...

“Ez egoan pentsauta Ertzaintzaren dispositiborik aireportuan, baina AENAk dei bat egin eutsien oztopatzen egozalako" 27.05.2026

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua k Loiuko aireportuan Palestinaren aldeko flotillako kideen harreran jazotako istiluen inguruko balorazinoa egin dau: “Bihotzez sentitzen dot gertatu dana” . Zupiriaren berbetan, irudiek eta gertakariek oihartzun handia izan dabe, eta gainera “munduan zehar dabilz gertatutakoaren bideoak, eta ez gaitu toki onean uzten”, nazinoartean izan dauan oihartzuna kontuan...

Listen to the Goizeko Izarretan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.