Javi Onaindia eta Gontzal Galán
Goizeko Izarretan
Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea whatsappez informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan gizarte gaien tertulia 08:30ean, eta hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulia.
No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: bizkaiairratia.eus
Autor
Javi Onaindia eta Gontzal Galán
Categoría
Web del podcast
Último episodio
11 de nov. de 2026
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
Kongresuko Diputazino Iraunkorrean bozkatuko dira etxebizitza dekretu biak bihar 11.11.2026
Huelga orokorrean bete-betean sartuta gagoz gaurko egunean . Dakizuenez, eskari bat baino gehiago badago be, etxebizitzea eta etxebizitzearen inguruko aldarrikapenak dira nagusi . Hori dala eta, Bilboko AZET Etxebizitza Sindikatura jo dogu , gaurkoaz berba egiteko. Ane Salvador AZETeko kideak esan deusku ondo doazela grebaren lehenengo orduak : "Greba eguna abiatu da eta jentea kalean dago. Ekintz...
Etxebizitza sindikatu sozialistako eta Itaiko kideek sindikatura jo daben emakumeen testigantzak bildu ditue 11.11.2026 0:14
Etxebizitza sindikatu sozialistako eta Itaiako kideek etxebizitzaren arazoak emakumeen bizitzetan dituan ondorioak azaltzen dituan ikerketa-txostena garatu dabe : Etxebizitza, emakumeon aurkako indarkeria-espazio . Bertan emakume langileek etxebizitza eskuratzeko daukezan zailtasunak jaso ditue, baita kalidadezko etxebizitza bermatua ez izateak dituan ondorioak be. Horretarako, besteak beste, sind...
Huelga orokor egunaren bezperan gagoz 10.11.2026 0:04
Huelga orokor egunaren bezperan gagoz eta gauzak zelan dagozan jakin gura izan dogu Bizkaia Irratian. Deitzaileetariko bat LAB sindikatua da eta geugaz izan da Igor Arroyo, LABeko koordinatzaile orokorra . Esan deuskunez, sentsazino positiboak daukez biharko egunari begira: "Greba orokorra beharrezkoa da. Ganera, arrakastatsua izango dala aurreikusten dogu. Etxebizitza zein lan prekarioren arazoak...
Egondako arazo batetik sortu zan Beernikolas 10.11.2026
XII. Beernikolas garagardoaren jaia egingo dabe astegoienean Portugaleteko Merkaduan . Hori dala eta, Nerea Alaña, Portugaleteko Kuadrillakeko kideagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Azaldu deuskunez, egondako arazo batetik sortu zan Beernikolas : "Orain dala urte batzuk irailean egiten dogun San Nikolas jaia bertan behera gelditu zan euriagaitik. Hori dala eta, Beernikolas jaia sortu genduan"....
Berba-jolasak mota askotako erabiltzaileei zuzenduta dagoz 09.11.2026 0:06
Elhuyarrek sei berba-jolas jarri ditu martxan jolasen bidez euskerea aberasteko . Berbakaz jolasteak euren hiztegia osotzeko eta berben inguruko informazino osogarria izateko aukerea emongo deutse erabiltzaileei, Klara Ceberio, Elhuyarren Hiztegiko arduradunak esan deuskunez . Berba-jolasak Elhuyar Hiztegiaren webgunean txertatu dira. Jolasak mota askotako erabiltzaileei zuzenduta dagoz : egunerok...
Legebiltzarkideak uste dau alderdi sozialistak barriro irabaziko dituala hauteskundeak Euskadin 09.11.2026 0:01
Pedro Sanchez Espainiako presidentea Bilbon egon zan atzo , Euskalduna Jauregian, hauteskunde kanpainaurrean. Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak Bizkaia Irratian esan deuskunez, oso ekitaldi arrakastatsua eta jentetsua izan zan atzokoa. Bitartean, Aitor Estebanek Euskadiko sozialistei leporatu deutse Madrilen sukursala izatea eta ez egitea Euskadiren interesen alde . Blasi ez dago ados: "Betiko...
Egindako lana gizarteratzeko, liburua, aldizkaria eta dokumentala prestau dabez 06.11.2026 0:13
Euskal Herriko herri mugimenduen eraginkortasun politikoa aztertu eta indartzeko prozesua egin dabe azken hilebeteotan hainbat eragilek eta militantek, Mirari Gonzalez Joxemi Zumalabe fundaziñoko kidea k azaldu dauenez. Hiru fasetan garatu dabe lana: lehenengo, mugimenduen egoeraren inguruko diagnostikoa egin dabe; ondoren, eraginkortasun politikoa mugatzen daben 40 korapilo identifikau dabez; eta...
Teknologia barriek eskola jazarpenean eragin handia euki dabe 05.11.2026 0:02
Eskola Jazarpen eta Biolentziaren Kontrako Eguna, ziber-erasoak barne, da zemendiaren 5a. Goizane Laiseka Gernikako San Fidel Ikastolako alkarbizitza arduraduna da eta beragaz bat egin dogu Bizkaia Irratiko sintonian. Eskola jazarpenak kezka handia eragiten dau eskola komunidadean: "Gogorra da pentsetea ikasle bat eskolara bildurragaz etor daitekela" . Teknologia barriek eskola jazarpenean eragin...
Pailazoaren Nazinoarteko Eguna da gaur 05.11.2026 0:02
Pailazoaren Nazinoarteko Eguna da gaur . Hori dala eta, Gure Zirkura hurreratu gara Bizkaia Irratian, Iker Galartza pailazoa gaz berba egiteko asmoz. Esan deuskunez, pailazoak beti egon dira presente bere bizitzan: "Txikitan Fofo eta Miliki egozan Espainiako telebistan. Ostean, Txirri, Mirri eta Txiribiton heldu ziran ETBra" . Clown klaseak existidu arren, Galartzak uste dau barruan eroaten dan ta...
UNESCOren Eguna dala aprobetxauta, UN Etxera jo dogu 04.11.2026 0:01
UNESCOren Eguna da gaur . UNESCO, dakizuenez, Nazino Batuen erakundea da eta bere helburuak personen bizi kalidadea hobetzea eta bakea sustatzea dira, hezkuntza, komunikazino, kultura eta zientzia arloetan nazinoarteko lankidetza sustatuta. Hemen, geurean be badaukagu UNESCOren Euskadirako alkartea: UN Etxea . Hain zuzen be, UN Etxeko zuzendaria da Arantza Acha: "Orain dala 81 urte sortu zan UNESC...
Ingeniaritzaren eragina ospitaleetan oso nabarmena da 04.11.2026
Gaur hasi eta barikura arte luzatuko da Bilbon Osasun Arloko Ingeniaritzaren 43. Kongresu Nazionala , Ospitale Ingeniaritzaren Espainiako Elkarteak antolatuta. Hori dala eta, Galder Abos, Bilbo-Basurtu ESIko Finantza-ekonomia Saileko zuzendariordeagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Honako kongresuetan ospitaleek daukiezan erronkak eta ingeniaritza aldetik zeintzuk erantzun emon leikezan aztertz...
Irakurtearen garrantziaz ohartarazo deuskue 04.11.2026 0:08
Azken PISA txostenaren emaitzen ondoren irakurtearen garrantziaz asko entzuten gabilz, eta gaur gai hori aztertu gura izan dogu Roberto Mielgo BAMeko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktikako Departamenduko irakaslea gaz. Beti jakin dogu irakurtea garrantzitsua dala, baina aspaldion gehiagotan entzuten gabilz. Izan be, irakurteak eragin nabarmena dauka pentsamenduaren garapenean : "Irakurteak hizkun...
Ikerketa CIC nanoGUNEko talde batek gidatu dau 03.11.2026 0:06
CIC nanoGUNEko Nanogailuak taldeko ikertzaileek esperimentalki probau dabe posible dala informazino magnetikoa garraiatzeko gai dan spin-korronte bat lortzea altermagneto batetik . Hori dala eta, Jone Mencos, CIC nanoGUNEko ikertzailea euki dogu Goizeko Izarretan irratsaioan. Altermagnetoak material-mota barri bat dira , iman konbentzionalen bereizgarria dan magnetizazino garbia izan ez arren, hor...
Euzko Alderdi Jeltzaleak Oscar Puente ministroaren dimisinoa eskatu dau 03.11.2026
Aktualidade eta politika gaiak aztertu doguz gaur. Dagoeneko zemendian sartu gara bete-betean eta hilabete garrantzitsua izango da. Datorren asterako huelga orokorra dago deituta , eguaztenerako, azaroaren 11rako. Ganera, hile amaieran, zemendiaren 29an, hauteskunde orokorrak izango dira . Alderdiak aurrekanpainan sartuta dagoz eta gaur geugaz Idoia Sagastizabal, Kongresurako Euzko Alderdi Jeltzal...
Babes fisikoaz gan, babes politikoa, segurtasun-prestakuntzea eta laguntza psikosoziala eskaintzen dabez 02.11.2026 0:14
Nazinoarteko Bake Brigadek komunikazinoaren inguruko dekalogo bat aurkeztu dabe Bilbon, giza eskubideen defendatzaileak eta kazetariak babesteko helburuagaz . Miriam Garcia erakundeko teknikaria k Goizeko Izarretan saioan azaldu dauanez, pertsona horreek mehatxuak, erasoak eta kriminalizazio-prozesuak jasaten dabez euren lanagaitik, eta askotan euren herrialdeak itxi behar izaten dabez. Horren atz...
Kongresuak omenaldirako tartea izango dau, baina gaur egungo erronkei buruzko hausnarketea be izango da ardatz 02.11.2026 0:05
Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresua ren bigarren edizinoa egingo dabe abenduaren 16tik 18ra bitartean, Donostiako EHUren Carlos Santamaria zentroan. Jakin Fundazioak eta Jose Azurmendi Katedrak antolatu dabe ekitaldia, euskal pentsalariaren lana eta ideak lantzen jarraitzeko eta pentsamentuaren inguruko komunidadea batzeko helburuagaz. Iñaki Zabaleta katedrako zuzendaria k Goizeko Izarretan...
Sindikatuak poliziaren jarduna eta erakunde judizialen erantzukizuna salatu dauz 30.10.2026 0:14
Abusuko emakume bat eta bere alaba adintxikikoa etxebakotu dabez gaur goizean, Arrigorriagako Santa Isabel kaleko etxebizitza batetik. Batu Etxebizitza Sindikatua k erresistentzia-deialdia egin dau etxebakotzea geldiarazoteko, baina Ertzaintzak goizaldeko lauretan zabaldu dau polizia-dispositiboa, eta azkenean kaleratzea gauzatu dabe. Gai horri buruz, Peio Molinuevo Batu Etxebizitza Sindikatuko bo...
Parte-hartzaileek biktimen senideei eta hurbilekoei alkartasuna adierazo deutsee, eta ikerketak argitu arte zuhurtziaz jokatzeko be eskatu dabe 30.10.2026 0:06
Goizeko Izarretan saioan egin dan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulian, tren istripua ren inguruko hausnarketa egin dabe gaur Iker Casanovak, Jesus Lekerikabeazkoak eta Ana Berta Campok . Parte-hartzaileek biktimen senideei eta hurbilekoei alkartasuna adierazo deutsee, eta ikerketak argitu arte zuhurtziaz jokatzeko eskatu dabe. Era berean, istripua zelan jazo dan argitzea eta, halan badagokio, er...
UNICEF Españak alderdi politiko guztiekaz batzartzeko intentzinoa dauka 29.10.2026 0:12
UNICEF Españak hauteskunde-programetarako proposamenak aurkeztu ditu azaroaren 29ko hauteskunde orokorrei begira. Izan be, estaduko haurrek eta nerabeek erronka handiei egin behar deutsee aurre, Maider Gabilondo Nafarroako UNICEFeko koordinatzaileak esan deuskunez . Hori dala eta, UNICEFetik hainbat proposamen egin dabez, alderdi politikoei zuzenduta. Ganera, alderdi politiko guztiekaz batzeko int...
Tubos Reunidosen etorkizuna airean dago oindino 29.10.2026 0:08
Aste pare bat barru egitekoa da hainbat sindikatu eta eragilek deitutako huelga orokorra, zemendiaren 11an hain zuzen be. Baina egia esan arlo sozioekonomikoan deialdi gehiago be badago eginda, hainbat gatazka dagozalako konpondu barik: osagileena, Bizkaiko erresidentzietakoa eta abar. Guzti horretaz berba egiteko Mitxel Lakuntza, ELA sindikatuko idazkari nagusia euki dogu Bizkaia Irratiko mikrofo...
BBK-k eta Lurgaia Fundazioak bultzautako proiektuak 5.655 boluntario izan ditu 28.10.2026
10 urte bete dira aurton BBK-k eta Lurgaia Fundazioak BBK Basoan lehen zuhaitza landatu ebenetik . Proiektua anbizino argi bategaz jaio zan: herritarrak Bizkaiko ondare naturalaren berreskurapenean inplikatzea eta balio ekologiko handiko baso autoktonoen lehengoratzean aurrera egitea. 10 urte horreetan, 36.446 zuhaitzek eta zuhaixkek euren lekua hartu dabe barriro paisaian, eta berreskuratutako ba...
Aktualidade eta politika gaiak aztertu doguz Senadurako EH Bilduren Bizkaiko hautagaiagaz 28.10.2026 0:02
Aktualidade eta politika gaiak aztertu doguz gaur Bizkaia Irratian Senadurako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia dan Idurre Bidegurenegaz . Hasteko, Bilbon astelehenean jazotako istiluak gaitzetsi ditu Bidegurenek, bere alderdiak Bilboko Udalak egindako adierazpenagaz bat egin ez arren : "Egondako istiluak ez dira onargarriak eta gaitzesten doguz. Izan be, istiluek egun osoan zehar egondako protestak...
Etxea bizimodurako ardatz garrantzitsua da 27.10.2026 0:01
Caritas Bizkaiak etxe barik dagozanei eskaintzen deutsiezan laguntzeaz eta zerbitzuez egin dogu berba Bizkaia Irratian . Horretarako, Caritas Bizkaian etxebakoen arloko arduraduna dan Gema Orbe euki dogu telefonoaren bestaldean. Etxerik ez daukien personatan ikusten dauan joerea plazaratu deusku berak: "Geroz eta persona gehiago dagoz geure herrietako eta urietako kaleetan bizitzen" . Bitartean, I...
Odola emotea milaka euskaldunen konpromisoari esker egin daitekeen ekintza solidarioa da 27.10.2026
Osakidetzak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emoile handi omendu ebazan pasa dan barikuan Gernika-Lumon . Omendutako personak emoile handitzat hartzen dira, 40-50 odol-emote egin dabezalako, eta, osasunaren zaintza kolektiboaren herritarren ibilbide solidarioaren eta inplikazino aktiboaren eredutzat hartzen diralako. Izan be, odola emotea milaka euskaldunen konpromisoari esker egin daiteke...
251 postu Urriko Azken Astelehenean Gernikan 26.10.2026 0:02
Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko diputaduagaz izan gara Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenean . Esan deuskunez, gaurko egunaren garrantzia azpimarratu ostean, 251 postu egongo dira-eta, Bizkaiko 1.000 bat nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategik lehortearen ondorioetarako laguntzak jasoko dabez , milioi bi euroko plan baten barruan: "Eguaztenean jakingo da ust...
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos