Berria

Berriketan

News EU ↓ 100 episodes

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.

Author

Berria

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 7, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Hil ondotik ere, baliagarri 04.05.2026

Gorpua ematea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hil ondotik, gorpua erraustu edo lurperatu daiteke, baina halakorik egin aurretik, gorpu hori baliagarria izan liteke azkenengo aldiz, adibidez, medikuntzako ikasleentzat. 1.300 lagun inguruk izena emana dute haien gorpuak EHU edo NUP unibertsitateetan erabiltzeko. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu digu nola baliatz...

Gerraren kontra eta langileen alde 30.04.2026

Maiatzaren Lehena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu gehienek gerraren eta ideia erreakzionarioen kontrako, eta langileen eskubideen eta borrokaren aldeko mezuak zabalduko dituzte mobilizazioetan. Hegoaldean, nor bere aldetik; Iparraldean, sindikatu guziek bat eginik. Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko koordinatzaileak eman dizkigu aurtengo Langileen Nazioarteko Egunari buru...

Rol nagusia, Belokirentzat 29.04.2026

Zinemaldiko zuzendaritza aldaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maialen Beloki izanen da zuzendaria 2027ko urtarriletik aurrera. 2016. urtetik zuzendari ordeetako bat da, eta Zinemaldia alor askotatik ezagutzen du. Beraz, aurtengo Zinemaldia izanen da Jose Luis Rebordinosek zuzenduko duen azkena. Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak urtero jarraitzen du Zinemaldia eta Belokiren inguruan a...

Erregaiek piztutako sua apaldu nahian 28.04.2026

Erregaien etorkizunari buruzko konferentzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. COP gailurretan erregai fosilen auziari behar bezala ez diotenez heldu, Herbeherek eta Kolonbiak ekinbidea hartu dute Erregai Fosilez Haragoko Trantsiziorako Nazioarteko Lehen Konferentzia antolatuta. Kolonbiako Santa Marta hirian izaten ari da, egunotan. Gai horri buruz aritu gara Iñaut Matauko Rada BERR...

Ilargia kolonizatzeko bidean 27.04.2026

Artemis II misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. NASAk lau astronauta bidali ditu Ilargira, eta agerian gelditu da Txinarekin duen lehia espazio lasterketan. Ikuskizunaren atzean, zientifikoak ez diren beste helburu batzuk ere badaude misioaren alde ezkutuan. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu dizkigu misioaren nondik norakoak eta AEBek Txinarekin duten lehia....

Euskarak sufrituko duen murrizketa 24.04.2026

Nafarroako ikasgelen murrizketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako hezkuntza departamenduak 14 ikasgela kenduko ditu itunpeko ikastetxeetatik, diotenez jaiotza tasaren jaitsieragatik. Baina Carlos Jimeno kontseilariaren neurriak bereziki kolpatuko ditu ikastolak. Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak eman dizkigu auzi honen inguruko nondik norakoak. Atal hau Ainara Rodilek editatu du....

Tratu txarrak Jainkoaren izenean 23.04.2026

Vida Nueva zentro ebanjelista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ziritzan dago, Nafarroan, eta Newtrall hedabideak han egondakoen testigantza gogorrak zabaldu ditu. Ustez droga mendekotasunarekin, bazterketa sozialarekin edo osasun mentalarekin arazoak dituztenentzako harrera eta errehabilitazio zentroa da, baina han egon direnek salatu dute exorzismoak, tratu txarrak, konbertsio terapiak...

Erregularizazioa ez da guzientzat 22.04.2026

Migratzaileen ezohiko erregularizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Indarrean da Espainiako Gobernuak hartutako neurria, eta hasi dira eskariak tramitatzen. Hego Euskal Herrian egoera irregularrean bizi diren 30.000 lagun baino gehiagori eraginen die, baina ez guziei. Apatridek, sahararrek eta bakarrik bizi diren adingabeek ezin izanen dute erregularizazioa eskatu. Maddi Iztueta Olan...

Garaipen bete-betea 21.04.2026

Realaren Kopako garaipena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Atletico de Madrili penaltietan irabazita eskuratu zuen Realak Kopa, eta bi eguneko ospakizuna egin dute. Atzo zaleek harrera egin zieten jokalariei Donostian. Ainara Arratibel Gascon BERRIAko kiroletako koordinatzailearekin aritu gara partidaz, garaipenaz eta ospakizunaz.

Memoriaren aurpegiak 20.04.2026

Luzia Urigoitia 'Lutxi'-ren hilketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urigoitia ETAko kidea zen eta 1987an Guardia Zibilak tiroz hil zuen sarekada batean. Auzia zigorgabe gelditu zen eta haren memoria jazarria izan da. Auzi horri buruzko film dokumental bat aurkeztuko dute apirilaren 28an: 'Lutxi eta zuhaitza'. Lander Garro da zuzendaria, eta hark eman dizkigu auzi horri buruzko xehetasun...

Zortzigarrena izan nahi eta ezin 17.04.2026

Trebiñuko auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Araba erdian egon arren, administratiboki Burgosen menpe dago, eta horrek arazo handiak sortzen dizkie herritarrei beren egunerokoan. Trebiñu Araban integratzeko aldarriak indarra hartu du azken aldian, eta horren erakusle bihar Argantzonen ospatuko duten Trebiñu Eguna. Auzi honen inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Pe...

Ormuzko itsasartean harrapatuta 16.04.2026

Irango su-etena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ormuzko itsasartea ia erabat itxita dago, eta bien bitartean su-etena indarrean da AEBen eta Iranen artean. Lehenbiziko negoziazioak huts egin badu ere, aste bete dute oraindik zerbait adosteko. Israelek ez dio Libanori eraso egiteari utzi. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak egoera zertan den azaldu digu. Atal hau Lara M...

Kriptoprofetak 15.04.2026

'Kriptobro'-ak eta pop faxismoaren aurpegi berria ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskuin muturrak sare sozialak erabili ditu bere ideiak eta diskurtsoak bestelako itxura batekin zabaltzeko, eta plana ongi atera zaie. 'Kriptomundu' horrek nork osatzen duen eta nola funtzionatzen duen azaldu digu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak. Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriket...

Abertzale bat Elkargoaren buru 14.04.2026

Alain Iriarten izendapena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bera hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari, eta lehenbiziko aldiz ezkerreko abertzale euskaldun batek gidatuko du erakunde hori. 2017an sortu zutenetik Jean Renne Etxegarai Baionako auzapeza izan da elkargoko lehendakaria. Iriarten ibilbide politikoaz, bere hautaketaz eta Euskal Hirigune Elkargoan izanen dituen erron...

Ihesa, amnistiaren preludioa 13.04.2026

Segoviako ihesa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte 29 presok Segoviako kartzelatik ihes egitea lortu zuten, baina soilik lauk zeharkatu zuten muga. Guardia Zibilak 24 iheslari atxilotu zituen eta Oriol Sole hil. Gertakari horrek amnistiaren aldeko borroka hauspotu zuen. Josu Ibargutxik eta Enrique Gesalagak ihesean parte hartu zuten, eta gertatutako guzia kontatu egin digute.

Aberri Egunak 27.03.2026

Aberri Egunaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herria Batera plataformak sei urte darama Aberri Egun bateratua eskatzen, eta bihar ekitaldia eginen du Lizarran. Aberri Egunaren historian salbuespena izan da abertzaleek bat egitearena, eta aurten ere lau ekitaldi izanen dira apirilaren 5ean. Ekhiñe Atorrasagasti EHBatera egitasmoko bozeramaileak azaldu digu haien...

Hizkuntza eskubideetan, betiko lepotik burua 26.03.2026

Behatokiaren txostena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2025ean 883 kexa jaso zituen hizkuntza eskubideen urraketengatik, eta azken 25 urteetan alor horretan «aurrerapauso nabarmenik» ez dela eman salatu du. Arantxa Iraola BERRIAko euskara gaietako kazetariak eman digu txostenaren nondik norakoen berri. Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lum...

Epaileek onartzea falta da 25.03.2026

Torturaren zazpi biktimaren ekinbide judiziala du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainia torturak ez ikertzeagatik. Orain, hamar kasu horietako zazpi lagunek ekinbide judiziala abiatuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalak haien kontrako torturak iker ditzan. Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak eta Martxelo Ota...

Herriko etxeak, argituta 24.03.2026

Herriko bozen bigarren itzulia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dagoeneko argitu da hurrengo sei-zazpi urteetako herriko etxeen konfigurazioa Ipar Euskal Herrian. Orain, hirugarren itzulira begira paratu dira hautetsiak, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria aukeratu beharko baitute. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak bozen emaitzen analisia egin du. Atal hau Pello Gorrotxategi...

Ikusi-makusi, non ikusi? 23.03.2026

ETB3 katearen itxiera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Martxoaren 17an ETB1 ON katearengatik aldatu zuten marrazki bizidunen katea, eta erabakiak polemika piztu du, euskararen normalizazioari kalte egin diezaiokeelakoan. Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariak azaldu dizkigu gai horri buruz jakin beharrekoak. Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko do...

Abiadan, Korrika 20.03.2026

24. Korrika du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Atzo Atharratzen hasi zen, eta Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Lehenbiziko egunaren kronika egin digu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak, Atharratzetik bertatik, eta CCOOrekin gertatu dena azaldu eta testuinguruan paratu digu Arantxa Iraola BERRIAko euskara gaietako kazetariak. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan...

Bigarren itzuliari begira 19.03.2026

Herriko bozak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iragan igandeko lehenbiziko itzulian aukeratu ziren Ipar Euskal Herriko 158 herrietako auzapez gehienak, baina 11 herritan bigarren itzulia eginen dute igande honetan. Arreta handia piztu dute Baionako, Miarritzeko, Urruñako, eta Kanboko bozek. Bi itzulien artean pausa egin, eta hauteskundeen analisia egin du Ekhi Erremundegi Beloki...

Lantokiak hustu eta karrikak bete 18.03.2026

Greba Orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba eguneko soinu kronika da hau, karrikan bildutako soinuekin, iritziekin eta sindikatuen mezuekin prestatutakoa. Atalaren bukaeran greba egunaren balorazioa egin dute Iker Aranburu eta Imanol Magro Eizmendi BERRIAko Ekonomia saileko kazetariek . Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berrike...

Euskarari galga emateko taldea 16.03.2026

Euskara eskakizunen aurkako aktibistak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Argia aldizkariaren ikerketa lan batean jaso dutenez, talde antolatu bat ari da lan eskaintza publikoen aurkako helegiteak paratzen, hizkuntza eskakizunen harira bertan behera utz ditzaten. Zigor Olaberria Oleaga Argiako kazetariak sinatu ditu artikulu nagusiak, eta auziaren xehetasunak kontatu dizkigu. Atal hau La...

Munstro bat gelaren erdian 13.03.2026

Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktimak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dagoeneko 26 emakumek salatu dute sexu abusuak egin zizkiela Donostiako La Salleko ikastetxean irakasle aritu zen garaian. Arartekoak bitartekaritza egin du biktimen eta La Salle kongregazioaren artean, baina bigarrenak uko egin dio biktimen erreparazio kolektiboari. Jakes Goikoetxea BERRIAko gizarte gaietako kazet...

Listen to the Berriketan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.