Berria
Berriketan
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Ikurrin bat Kanadako lurretan 07.06.2026 16:13
Red Bay herria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kanadako arrantzale hiri horrek lotura estua du Euskal Herriarekin, XVI. mendean han ibiltzen baitziren euskaldunak balea arrantzatzen. San Joan baleontzia han hondoratu zen, eta haren erreplika hara eraman nahi dute orain. Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria Red Bayn izan da berriki, eta han ikusi eta entzundakoa...
Pediatren errezeta: pantailarik ez 04.06.2026 15:52
Pantailek adingabeetan eragiten dituzten kalteak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko Pediatren Elkarteak gida bat osatu du, kalte horiek zerrendatuz eta gomendioak emanez. Bilbon egindako jardunaldi batzuetan horri buruz aritu dira adituak. Kristina Martin BERRIAko kazetaria han izan da, eta horren berri eman digu. Bestalde, Edurne Begiristain BERRIAko kazetariak neurologoe...
Ez da horren mundiala 03.06.2026 14:32
2030eko Munduko Futbol Kopa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bilbok eta Donostiak hautagaitza bateratua aurkeztu dute bina partida jokatu daitezen Anoetan eta San Mamesen. FIFAren exijentzia zorrotzek eta halako ekitaldi bat antolatzeak izan ditzakeen ondorioek eraman ditu hautagaitza bateratua aurkeztera. Baina onuragarria al da halakorik antolatzea? Zein dira baldintzak eta kostuak? Ze...
Biktimen erritmoari jarraikiz 02.06.2026 15:28
Errenteriako sexu erasoen kudeaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Xenpelar bertso eskolako irakasle batek jazarpen psikologikoa eta zenbait sexu eraso egin dituela salatu du mugimendu feministak. Auzi horren sona aprobetxatuta, PSE-EEk publiko egin ditu Jon Maia Sein Kukai dantza konpainiako zuzendariari egotzitako sexu erasoak, nahiz eta biktimek erreparazio prozesua pribatuan egin n...
Baxoa euskaraz: partez eta 2028an 01.06.2026 13:27
Baxoa azterketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziako Gobernuak iragarri du 2028tik aurrera ikasgai baten azterketa eta ahozkoaren parte bat euskaraz egiteko aukera izanen dutela Ipar Euskal Herriko ikasleek. Aurrera pausoa da, baina oso txikia, kontuan hartuta 2019ko erreformaren aurretik bi ikasgai egin zitezkeela euskaraz. 2019tik bat ere ez. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kaz...
Baietz 300.000 gehiago izan 31.05.2026 12:08
Kontseiluaren pizkunderako erronka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pizkunderako Erronka 2036 txostena aurkeztu du Kontseiluak eta erronka bota du: euskalduntze erritmoa bizkortzea, 2036rako beste 300.000 euskaldun oso lortzeko. Erronka hori lortzeko bide orria ere zehaztu du euskalgintzaren erakunde nagusiak. Irati Urdalleta Lete BERRIAko euskara gaietako kazetariak aletu digu Kontseilu...
Geroz eta luzeago atxikiak 28.05.2026 16:15
Hendaiako atxikitze zentroa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Cimade elkarteak iazko datuen bilana eman du argitara, eta atxikitze zentroen «gehiegikeria orokortuaz» ohartarazi du. Geroz eta denbora luzeagoz atxikitzen dituzte migratzaileak, baina kanporatze gehiego egin gabe. Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak eman dizkigu Hendaiako atxikitze zentroaren inguruko xe...
Zer gertatzen ari da Ertzaintzan? (II) 28.05.2026 15:42
Errekaleorreko istiluak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzaren jokabideari buruzko bigarren atala da hau, eta Errekaleorren gertatutakoa aztertu dugu. Maiatzaren 12an eta 13an URSSA eta EGA fabrika abandonatuetan bizi diren etxegabeak Errekaleorren agertu ziren, eta liskarra izan zuten hango bizilagunekin. Bi aldeetako testigantzen arabera, Ertzaintzak bidali zituen hara, etxer...
Zer gertatzen ari da Ertzaintzan? (I) 27.05.2026 14:14
Ertzaintzaren jokabidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Larunbatean Global Sumud flotillako kideen aurka gogor oldatu zen, eta soka luzea ekarri du horrek. Ertzaintzaren jokatzeko manera berriz ere ezbaian jarri du gertakari horrek. Loiun gertatutakoa aztertu dugu Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinu...
Ugatzak gordetzen duena 26.05.2026 11:41
Ugatzen habiak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. CSIC Zientzia Ikerketen Espainiako Kontseilu Nagusiko ikerlari talde batek ugatzen habiak induskatu ditu, eta hegazti horiek ehunka urtez pilatu dituzten objektuak aurkitu dituzte. Ugatzaz eta haren habietan aurkitutakoaz aritu zaigu Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Ug...
Minaren memoria 25.05.2026 13:20
Martuteneko espetxea du hizpide du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 78 urte ireki zuten eta ekainaren 24an itxiko dute behin betiko. Eraikina bota eta han etxebizitzak egin nahi dituzte, baina zenbait taldek memoria demokratikorako leku izendatzea nahi dute eta eraikinaren parte batzuk mantendu. Iratxe Muxika Karrion BERRIAko gizarte gaietako kazetariak kontatu digu Martuteneko espetx...
Mantala zuriak karrikan 22.05.2026 14:58
Medikuen greba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herrian hilero astebeteko greba egiten ari dira medikuak Espainiako Osasun ministerioak estatutu propioa onartu diezaien. Horrekin batera, sektorearen lan baldintzak hobetzeko aldarriak luzatu dizkiete baita Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari ere. Jakes Goikoetxea BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu medi...
Sinisten zütüegu : aldarria zena egitate bihurtuta 21.05.2026 13:09
Laneko sexu jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sei emakumek lankide gizon bat salatu zuten Maulen sexu jazarpenagatik, eta orain Paueko Auzitegiak hamar hilabeteko kartzela zigorra paratu dio gibelapenarekin. Jende gehienak ez zien sinetsi, baina biktimek sare feministaren babesa izan dute hasieratik, eta hori funtsezkoa izan da auzibidean aurrera egin ahal izateko. Oihana Teysey...
Liburu klandestino bat zapata artean 20.05.2026 13:17
Maritxu Barriolaren bizitza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaltzale sutsua izan zen, 36ko gerran erbesteratua, eta, ondotik, familiako zapata denda eraman zuen Donostiara itzultzerakoan. Baina han ez zen soilik larrua lantzen, euskarazko liburuak legez kanpo argitaratu eta banatzeko sare klandestino baten egoitza izan zen frankismo betean, eta Barriola zen sarearen burua. Bere istor...
Tubos Reunidos: beste fase bat 19.05.2026 14:55
Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bukatu da greba mugagabea, eta langileak lanean hasi dira Amurrioko lantegian ere. Hodigintza enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu denez, egoera erabat aldatu da, eta orain konkurtsoaren administratzailearekin negoziatu beharko dute. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak eman dizkigu gatazkaren fase b...
Gimeno, lurrikaren epizentroa 18.05.2026 16:24
Iker Tubia (editatuta) Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilaria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hezkuntza alorreko sindikatuak kexaka ditu aspaldi, eta politika instituzionalaren alorrean ere ia-ia denak aurka paratu zaizkio. Hezkuntzan iragarri zuen murrizketak hautsak harrotu ditu Nafarroan, batik bat ikastolak kaltetzen zituelako, besteak beste. Azkenik, UPNren lege batek aurr...
Independentisten garaia 15.05.2026 16:50
Galesko eta Eskoziako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskozian SNP Eskoziako Alderdi Independentista gailendu da berriz, baina ez du gehiengo osorik izanen. Galesen Plaid Cymru alderdi abertzaleak irabazi du lehen aldiz, eta Rhun ap Iorwerth independentista izendatu dute lehen ministro. Dennis Sorondo EHUko ikerlari eta irakasleak hauteskundeei buruzko gakoak az...
Korrikaren ahizpak 14.05.2026 15:50
Korrikaren antzeko egitasmoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Korrika bukatuta, udaberri honetan gutxiagotutako hizkuntzen aldeko hiru lasterketa izan dira: okzitanieraren aldeko La Passem, katalanaren aldeko Correllengua Agermanat eta bretoieraren aldeko Ar Redadeg. La Passem Angelun bukatu zen, maiatzaren 9an, eta Ar Redadeg larunbatean bukatuko da, Naoneden. Ane Elordi Korrikako ko...
Sareko xenofobia atzemateko radarra 13.05.2026 13:27
Xenometer modeloa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Adimen artifizialaren bidez, sare sozialetan zabaltzen diren mezu xenofoboak atzemateko gai den tresna sortzen ari dira zenbait unibertsitate, tartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Oraindik tresna elikatzen eta entrenatzen ari dira, eta ingelesa eta gaztelania ari dira erabiltzen horretarako. Itsaso Jauregi BERRIAko kazetariak eman...
Jo bai, baina hondoratu ez 12.05.2026 14:18
Global Sumud Flotillaren bigarren misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Apirilaren 30ean 175 kide bahitu zituen Israelek, eta haietako bi Israelen izan ditu, gatibu igandera arte. Aurreko misioan baino gogorrago aritu da Israel oraingoan. Hala ere, 60 ontzi inguru Gazara bidean dira oraindik. Patxi Calleiras da Euskal Herritik abiatutako ekintzaileetako bat. Orain etxean dago eta gerta...
Tiroak karlismoaren bihotzean 11.05.2026 16:24
Montejurrako hilketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte bi karlista gazte hil eta 30 lagun zauritu zituzten eskuin muturreko kideek Montejurrako erromerian. Argazkiek, dokumentuek eta bertan zirenek kontatutakoek ez dute zalantza izpirik uzten: Espainiako Gobernua zegoen horren atzean. Aurten Lizarrako Udalak biktima horiek aitortzeko eta oroitzeko ekitaldia egin du lehenbizi...
Lizeoko ikasleen lezioa 08.05.2026 15:34
Baxoaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriz ere 'Baxoa euskaraz' aldarrikatzea dagokie Ipar Euskal Herrian. Etxepare lizeoko ikasleek desobedientziaren bidea hartu eta matematikako proba euskaraz eginen dutela jakinarazi dute. 175 irakaslek babesa eman eta laguntzeko prest agertu dira. Baxoaren auziari buruzko xehetasunak eta Seaskari paratutako oztopoak azaldu dizkigu Ekhi Er...
Pantailetara kateatuta 07.05.2026 18:08
Pantailek adingabeetan duten eragina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pantailaz inguratuta bizi dira, asko erabiltzen dituzte, eta adituen arabera ondorio kaltegarriak dituzte haien osasunean. BERRIAk gai horri buruzko mahai ingurua antolatu zuen maiatzaren 5ean, Donostian. Mirene Beriain Osakidetzako lehen mailako arretako pediatra, Maitane Ormazabal psikologoa eta Iñigo Martinez...
Lehendakari nafarra 06.05.2026 14:58
Carlos Garaikoetxea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Francoren diktaduraren ondoko lehenbiziko lehendakaria izan zen, eta Euskal Herriko politikan itzal handiko gizona izan da. Jaurlaritzan ia hutsetik hasi ziren eta erakunde nagusiak orduan sortu zituen. Ondoren, EAJrekin hautsi eta EA alderdia sortu zuen. Haren ibilbideari buruz aritu zaigu Elixabete Garmendia kazetaria, berak idatzi b...
Arrain haztegia zauriaren orbanean 05.05.2026 15:46
Lemoizko zentral nuklearreko proiektuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzak mihi-arrain haztegi bat eginen dutela iragarri du, baina inguru zabala da eta atea irekita utzi du bestelako proiektu batzuk egiteko. Aurretik egindako proposamenak dira, adibidez, natura gune babestu izendatzearena edo memoriari lotutako leku bat egitea. Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariak az...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.