Berria

Berriketan

News EU ↓ 100 episodes

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.

Author

Berria

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 7, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Gaza, burua altxa ezinik 05.02.2026

Gazako zerrendako egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Su etena indarrean bada ere, lau hilabeteotan Israelek 500 palestinar baino gehiago hil ditu. AEBen arabera, bigarren fasera pasatu da Donald Trumpek ondu zuen plana. Atal honetan Gazako zerrendan bizi duten egoeraz, planaren faseez eta Trumpek sortutako Bakearen Batzordeaz aritu gara Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinat...

Pedalkadaka, lan duina lortu arte 04.02.2026

Glovoko langileen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Udan utzi zuen Glovok autonomo faltsuen eredua eta langileak soldatapean kontratatzen hasi zen. Horri esker, Iruñerrian langileen batzordea osatu dute, eta borrokaren bidez lan baldintzak hobetzea lortu dute. Paulo Ostolaza BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak azaldu digu zein diren Glovoko langileen egoera eta erronkak, b...

Ikusezin izateari uzteko paperak 03.02.2026

Migratzaileen ezohiko erregularizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Gobernuak hartu duen neurria da, eta Hego Euskal Herrian egoera irregularrean bizi diren 30.000 lagun baino gehiagori eraginen die. Edurne Begiristain BERRIAko gizarte gaietako kazetariak neurri horren nondik norakoak azaldu dizkigu. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lum...

Getxon udal gobernuak zutik dirau 02.02.2026

Getxoko Irurak Bat jauregiaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Babestutako jauregi da, eta hirigintza proiektu bat egiteko eraitsi zuten. Hori dela eta hamar lagun auzipetu dituzte, tartean, EAJko hiru zinegotzi. Amaia Agirre alkatearen dimisioa eskatzen duen mozioa onartu du udalbatzak, oposizioko alderdi guziek bat egin dutelako, baina alkate jeltzaleak ez du kargua utziko. Auzi...

Bat eta bat ez da beti bi 30.01.2026

Ikastetxeen elkarketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzak bateratzeak eginen ditu Bizkaiko 12 ikastetxetan, eta litekeena da halako gehiago gertatzea etorkizunean. Eskola segregazioa murriztea eta matrikula kopuru txikiari aurre egitea omen da helburua, baina sindikatuak, gurasoak eta langileak kezkatuta daude. Irati Urdalleta Lete BERRIAko hezkuntza gaietako kazetariak g...

ICE agenteen ehiza 29.01.2026

AEBetako migratzaileen kontrako operazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 'Metro Surce' operazioa abiatu du AEBetako presidenteak migranteen aurka. Minneapolisen ICE agenteak gogor ari dira migratzaileak jazartzen eta bi estatubatuar hil dituzte, tiroz. Han gertatzen ari dena bertatik bertara kontatu digu Peru Elorza migratzaileekin lan egiten duen laguntzaile juridikoak, eta gertakari...

Beste fase bat ofizialtasuna ardatz 28.01.2026

Euskal Konfederazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile nagusiak biltzen dituen konfederazioak fase berri bati ekin dio, ofizialtasunaren aldeko aldarria ardatz hartuta. Urte eta erdiko hausnarketa prozesuaren ondorioez eta berriki aho batez adostu duten txostenaz aritu zaigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetaria. Atal hau Nagore Arinek edita...

Autonomiaren kontrako setioa 27.01.2026

Mendebaldeko Kurdistango gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. SDFren eta Siriako gobernuaren arteko tentsioa areagotu egin da azken asteotan, armadaren presioarengatik. Izan ere, Damaskok kurduen administrazio autonomoa desegin nahi du. Su-etena indarrean bada ere, egoera gori-gori dago, eta noiznahi lehertu liteke. Mendebaldeko kurduek bizi duten egoera eta gatazkaren testuinguru hi...

Negua gorriagoa da karrikan 26.01.2026

Etxegabeen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian ehunka lagun bizi dira karrikan, eta neguan haien egoera makurragoa da. Baliabide publikoak ez dira aski, eta herri mugimenduen lana ezinbestekoa izaten da. Iruñeko Katakrak liburu dendan etxerik ez duten 16 gaztek hartu dute aterpe, Negu Gorriak kolektiboaren kanpainaren barrenean. Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaiet...

Gaztetxeak: ametsek okupatutako guneak 23.01.2026

Euskal Herriko gaztetxeen historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 40 urte hasi ziren sortzen gune autogestionatu hauek, eta ereduak, antolatzeko erak eta bilakaerak askotarikoak izan badira ere, bi ardatzen gainean eraiki dira denak: batzarra eta autogestioa. Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu jakin beharrekoak. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan pod...

Nork zaintzen du zaintzailea? 22.01.2026

Bilboko etxebizitza komunitarioetako zaintzaileen lan esplotazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. LAB sindikatuak 15 egoitzaren jabe den enpresaburu bat salatu du, berarentzat lan egiten zuten zaintzaileak esplotatzeagatik. Sindikatuak salatu duenez, gehien-gehienak emakume migratzaileak izanik, haien babesgabetasunaz baliatu zen negozioa egiteko. Hiru langileren testigantzak jaso ditug...

Trumpek showa aurrera doa (II) 21.01.2026

Donald Trumpen urtebeteko agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2025eko urtarrilaren 20an izendatu zuten AEBtako presidente, eta ordutik esan eta egin dituenekin hautsak harrotu ditu han eta hemen. Bi ataletan aztertu dugu Trumpen agintaldian gertatu dena, eta atal honetan nazioartean egindako eskuhartzeez aritu gara Julen Otaegi Leonet BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin. Atal...

Trumpen showa aurrera doa (I) 20.01.2026

Donald Trumpen urtebeteko agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2025eko urtarrilaren 20an izendatu zuten AEBtako presidente, eta ordutik esan eta egin dituenekin hautsak harrotu ditu han eta hemen. Bi ataletan aztertuko dugu Trumpen agintaldian gertatu dena. Atal honetan ekonomiaren alorrari erreparatuko diogu Irune Lasa BERRIAko ekonomia saileko kazetariarekin. Atal hau Garazi Kar...

Mende eta erdi danborra jotzen 19.01.2026

Donostiako danborrada du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskura ditugun datuen arabera, duela 150 urte hasi ziren ospatzen. Mende eta erdiko historian aldaketak, bitxikeriak, gatazkak eta gorabeherak izan ditu danborradak, eta horiek guziak kontatu dizkigu Mikel Elkoroberezibar Beloki BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lu...

Ozeanoa zeharkatzeko bide librea: onura edo kaltea? 16.01.2026

EB-Mercosur hitzarmena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Merkataritza libreko akordio hau duela 26 urte hasi ziren negoziatzen, eta bihar sinatuko dute, Paraguain. Europako Batasuneko nekazari eta abeltzain asko protesta handiak egiten ari dira, haien kalterako izanen delakoan. Hitzarmenari buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko koordinatzaileak. Atal...

Ufa... geroz eta beroago! 15.01.2026

Copernicus txostena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bertan biltzen denez, 2025ean 1,47 gradura iritsi zen Lurraren beroketa, eta inoizko urte beroena izan da Antartikan. Azken hiru urteetan gainditu egin da 1,5 gradu zentigraduko batez besteko tenperatura anomalia. Txostena aletu eta beroketa globalari buruzko gakoak azaldu dizkigu Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako k...

Iran borborka 14.01.2026

Irango protestak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abenduaren 28an hasi ziren, krisi ekonomikoarengatik protesta egiten hasi ziren Teherango merkatariak, baina manifestazioak herrialde osora zabaldu ziren berehala, eta gobernuaren kontrako aldarriak batu zaizkio. Errepresioa handia eta odoltsua izan da. Gainera, AEBek mehatxu egin dute Iranen esku-hartu dezaketela. Protesten nondik nora...

PSN: lubakia prestatzen 13.01.2026

Nafarroako Gobernuko kontseilari aldaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maria Txibite lehendakariak gobernuko bozeramailea eta presidenteordea ordezkatu ditu, eta bere hurbileko politikariak sartu ditu gobernuan: Javier Remirez eta Inma Jurio. Aldaketa horietaz eta Nafarroako egoera politikoaz aritu gara Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariarekin. Atal hau Lara Madinabeit...

Nazioarteko zuzenbidea, paper errea? 12.01.2026

Venezuelaren kontrako erasoaren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. AEBek eraso egin zieten urtarrilaren 3an eta presidentea bahitu. Modu horretan nazioarteko zuzenbide arauak urratu ditu Donald Trumpen gobernuak. Erasoaren ondorioez eta geopolitikaz aritu gara Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin. Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan p...

Ez dute gehiago luzatu nahi 09.01.2026

Euskal presoen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, euskal presoen aldeko manifestazioa antolatu du Sare Herritarrak Bilbon, ETAk jarduera armatua utzi eta hamabost urtera presoen afera konpontzeko garaia delakoan. Gaur egun euskal presoen egoera zein den azaldu digu Iosu Alberdi BERRIAko politika gaietako kazetariak. Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko do...

Loaldian geldiarazita 08.01.2026

Loaren paralisia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Esnatzea eta gorputza ezin mugitzea: hori da loaren paralisia, eta uste baino ohikoagoa da. Iñigo San Martinek bere esperientzia kontatu digu, maiz izaten baitu loaren paralisia. Gaiari buruzko xehetasunak, berriz, Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak eman dizkigu. Atal hau Nagore Arinek editatu du. Xelin eta Maddi...

Kontinente osora azpiratzeko plana 07.01.2026

AEBk Venezuelari egindako erasoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtarrilaren 3an AEBetako armadako hegazkinek Venezuela bonbardatu eta Nicolas Maduro presidentea eta haren emazte Cilia Flores bahitu zituzten. Amerikako beste herrialdeetan esku-hartze anitz egin dituzte AEBk azken 200 urteotan; Monroe dotrina eta horren bilakaera dago jarrera inperialista horren atzean, beraz, testuingu...

Epaiketa atzekoz aurrera 23.12.2025

Zestoako sei lagunen aurkako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2018an gizon batek bere emakume bikotekide ohia eta haren bost lagun salatu zituen integritate moralaren kontrako delitu batengatik, baina epaiketako testigantzek bestelako errealitate bat agertu dute, akusatutako emakumeak esan baitu akusatzaileak tratu txarrak eman zizkiola, eta gainerako akusatuek babestu baizik ez...

Pizkundea: Aro berri baten argi 22.12.2025

Oldarraldia eta pizkundea ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte eskasean ehun sententzia baino gehiago eman dituzte euskararen normalizazioaren kontra, eta euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean, Kontseiluak euskalgintzaren indar erakustaldia eginen du abenduaren 27an, Bilbo Arenan, Pizkundea ekitaldiaren bidez. Euskararen egoeraz eta Kontseiluaren ekitaldiaz aritu zaigu Arantxa...

Azken ekitaldia: museoaren ehorzketa 19.12.2025

Urdaibaiko Guggenheim proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Proiektua bertan behera uztea erabaki du Bilboko Guggenheim museoaren patronatuak, korapilo legalak aipatuta, baina Guggenheim Urdaibai Stop plataformak herri mobilizazioari atxiki dio garaipena. Luze jo duen istorio honen azken berriak eta gakoak azaldu dizkigu Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak. Atal hau Lara M...

Listen to the Berriketan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.