EITB Radio Televisión Pública Vasca
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
25. Izaskun Andonegi, dolua eta galera 08.03.2024 1:21:23
Aste honetako atalean, Izaskun Andonegi gipuzkoarra izan dugu Benetan zabiz?-en! Bidegin elkarteko sortzaile eta kidea da, doluan eta galera larrietan aholkulari aditua; erizaina izan da luzaro zaintza paliatiboetan. Hain zuzen ere, horixe bera da atal honetako gaia: dolua edo norbait/zerbait galtzearen ondorioz sortzen den mina. Zer da dolua? Zertan datza prozesua? Dolu mota desberdinak daude? No...
24. Joxe Mari Agirretxe ''Porrotx'', irri egiteaz haratago 01.03.2024 1:26:57
Kutxi Kutxi! Atal honetan... Joxe Mari Agirretxe da gonbidatua! Lasarte Oriatarra aski ezaguna da Euskal Herrian, adina edozein dela ere, nork ez baitu ezagutzen Porrotx pailazoa? 1987tik gaur egunerarte, Porrotxek Euskal Herriko txokoak alaitzen eta ume askoren erreferente izaten dihardu. Eta ez da haurren erreferente bakarrik... nagusientzat garrantzizkoak izan daitezkeen baloreak ere sostengatu...
23. Oizeder eta Isma: "El conquistador" errealitiaren fenomenoa 23.02.2024 1:31:08
Benetaz zabiz?-en atal honetan kotilleo eta saltsa ugari!"El Conquistador del Fin del Mundo", Euskal Herriko errealiti arrakastatsuenari buruzko galdera guztiak erantzutera etorri dira Oizeder Mayo eta Isma Pereira. Debateetan eta sare sozialetan aurpegi ezagunak izateaz gain, programaren barrunbeak inork baino hobeto ezagutzen dituzte, eta gure bi kazetari saltserek dena jakin nahi dute. Nolakoak...
22. Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon Aldaparena. Zerk molestatzen digu? 16.02.2024 1:25:45
Gazteako esatari ezagunak bigarren aldiz gonbidatu dituzte Malen eta Aitziberrek podcastera! Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon Aldaparena oso begiko dituzte Benetan zabiz?-eko neskek eta eguneroko kontuez hitz egitera gonbidatu dituzte. Dibertsioa, umorea eta barre askoren artean zalantza hauek argitu dituzte: Nola elkar ezagutu zuten laurek? Zein izan zen lehen inpresioa? Zer pasa zitzaien Junkal de...
21. Olaia Inziarte, ''mina baino lehenago'' 09.02.2024 1:23:46
Olaia Inziarte Benetan zabiz?-en! Oronozko abeslari arrakastatsuak gogotsu hartu du mahaingurua, entzulea baita. Aitziberrek eta Malenek podcastera gonbidatzen duten laugarren nafarra da eta gazteak bihotza zabaldu die. Zaurgarritasuna, adeitasuna, norberarentzat denbora hartzea… bizitza sentimendu eta emozioen zurrunbiloa da askotan! Inziarteren sekretu intimoak eta beldurrak ere ezagutu dituzte:...
20. Pello Reparaz eta deskontrola 02.02.2024 1:29:27
Pello Reparaz "Benetan zabiz?" ataleko gonbidatua! Sakanako hirugarren izarrak (lehenengoa Aitziber da eta bigarrena Joseba Ezkurdia) badu zer kontatu eta gai hauei buruz aritu da podcasteko bi neskekin batera: bere musika ibilbidea, Vendetta, Arbizu bezalako herri txikian bizitzea, "AAZTIYEN" lan berria, Sakanarekiko sentimendua… ez pentsa ordea, solasaldi osoa musikaren inguruan izan dutenik! Ko...
19. Eider Etxeandia eta "Operacion Triunfo" saioa 26.01.2024 1:28:23
Eider Etxeandia 2023-2024 denboraldiko "Operación Triunfo" telebista saioan lehiakide izateko ateetan geratu da. Hain zuzen, ia 14.000 pertsona aurkeztu ziren saiorako eta zornotzarra kasting finaleraino iritsi zen! Benetan zabiz?-tarrak OT saioko fandomaren parte dira eta aurtengo edizioaz hitz egiteko Heitxi abeslaria gonbidatu dute podcastera! Nolakoa izan zen kasting prozesuan parte hartzea? Z...
18. Txopet taldea: sindrome bat eta Bilboko kontuak 19.01.2024 1:14:50
Txopet musika talde bilbotarra "Benetan zabiz?" podkasteko atal honetan! Donosti Vs Bilbo beef-arekin jarraitzeko indarrarekin iritsi dira estudiora bi bizkaitarrak. Bilbotarren kontuez aritu dira lau gazteak eta iruzurgilearen sindromearen gaia hainbatetan aipatu dute. Sekulako gazta tarta ekarri dute Txopeteko Iñigo eta Andonik eta atala grabatu bitartean dastatu dute! Zein da hobea, Bilbo edo D...
17. Xabi Barandika eta Zesta Punta 12.01.2024 1:13:46
Hiru pelotarirekin batera kantxan eta txantxan aritu badira ere, kantxan jolasean jarraitzeko gogotsu dabiltza Malen eta Aitziber, eta atal honetan zesta puntaz arituko dira! Malenek gertuko gaia du eta zertxobait badaki, Aitziberrek ordea ez daki ezer kirolaz. Horretarako, Jai-alai zer den erakustera etorri da Xabier Barandika zestalari profesionala Benetan zabiz?-eko txokora! Antzekoak al dira p...
16. Kike Amonarriz eta euskararen jokoa 05.01.2024 1:32:34
Hogei urteen bueltan dabiltzan gazteek ondo ezagutzen dute Kike Amonarriz Mihiluzeren bidez. Lehiaketako aurkezle izandakoa, euskararen gurutzat daukagu eta euskararen gaiari lotuta galdera ugari egin dizkiote Aitziberrek eta Malenek. Euskararen egoera, gazteen ardura, hedabideak, euskalkiak eta batua…Zein da gaur egungo euskararen erabilerarenganako bere iritzia? Euskara batuaren aldekoa da? Heda...
15. Agur 2023! Ongi etorri 2024! 29.12.2023 1:22:56
Iritsi da "Benetan zabiz?" podcastaren 2023. urteko azken atala! Nolakoa izan da urtea Malen eta Aitziberrentzat? Podcastari lotutako gertaerak eta anekdotak errepasatu dituzte, eta pertsonalki nola dauden kontatu digute. Nola sentitzen dira orain, urte berria datorren honetan? Zeintzuk izango dira haien erronkak? Zerbait aldatu nahi al dute? Urte berriak bizimodu berria dakar? Maria Blanco kolabo...
14. Gabonez maite-minduta, Danel eta Enekorekin 22.12.2023 1:32:23
Euskadunak bitan banatzen dira gabonetan: gabonen maitale direnak eta grinchak. Aitziberrek eta Maialenek Danel eta Eneko gonbidatu dituzte Benetan zabiz?-en atal honetara. Zer aldetan kokatzen ote dira? Gabonak gogoko ditugu? Zer oroitzapen dugu haur gineneko gabonetatik? Zeintzuk ziren opari tipikoenak? Familiarekin elkartzea maite dugu edo ez? Nola igarotzen ditugu "zoriontsuak" beharko luketen...
13. Xabier Osa, erronkaz beteriko istorioa 15.12.2023 1:25:10
Xabier Osa da Benetan zabiz?-en atal honetako gonbidatua. Debarra, Crossfit egokituan atleta izateaz gainera bere kategorian Espainiako lehen postua eta mundu mailako hirugarrena lortu ditu. Kirolarekiko maitasunak bultzatuta, Anboto Crossfit lokalaren sortzailea ere bada, eta bertan dihardu entrenatzaile lanean. Aniztasun funtzionala, osasun mentala, bizitzak dakarrenari aurre egitea edota kirola...
12. Aloña Erauskin eta osasun mentala 08.12.2023 1:26:27
Benetan zabiz?-en atal honetan Aloña Erauskin gipuzkoarra gonbidatu dute Malen Altuna eta Aitziber Gradosek. Aloñak, gazte izanda ere, pairatzen duen gaixotasuna ezagutu eta osasun mentalaren garrantziaz hitz egin du. Bihotzeko kardiopatia, gaixotasunaren ondorio fisiko eta mentalak, egunerokotasunaren konzientzia, amatasuna, depresioa… gai horiek eta beste hainbeste mintzagai izan dituzte!"Beneta...
11. Nøgen taldea: Donostiako Santa Klara uhartea Eibarrena da? 01.12.2023 1:34:05
Euskal Herria bitan zatitzea lortu du atal honetan Nøgen musika taldeak: Bilbo edo Donostia, Donostia edo Bilbo. Nongoak dira izatez San Tomasak? Nongo jaiak dira hobeak? Non daude talo hoberenak? Badirudi Nøgeneko musikariek gehiago dakitela Euskal Herriko historiaz akordeez baino. Tira, akordeez ere asko dakite eta horri buruz ere sekretu asko kontatu dizkigute: estilo aldaketa prozesuan al dago...
10. Andoni Andueza eta Tanatopraxia 24.11.2023 1:26:05
Heldu da "Benetan zabiz?"eko bi neskek horrenbeste espero zuten atala eta gaia: tanatopraxia! Alorra aski ondo ezagutzen du Andoni Andueza tanatopraktoreak eta lanbidearen inguruko informazio guztia eman die. Zer da tanatopraxia? Nola zaintzen dira gorpuak? Zein da tanatopraktorearen lana? Tanatopraxia eta tanatoestetika gauza bera dira? Zeintzuk dira hilotzen inguruko kuriositateak? Hildakoekin l...
9. Bulego, ofizina bat eta azkoitiar bi 17.11.2023 1:24:03
Bulegotarrei ez zaizkie bulegoak gustatzen, baina kartulinazko ofizina arrosa batean amaitu dute: Benetan zabiz?-en! Taldearen izenaren jatorria aitortzeaz gain, sekretutxo gehiago kontatu dituzte Tom eta Xabik; hala nola, disko berria, letren jatorria, kontzertuetako pasadizoak eta taldekideen arteko harremanak! Horrez gain, meloi ugari zabaldu dituzte: pentsatu al dute inoiz erderaz abestea? Eta...
8. Josune Arakistain, Süne: trikitixa eta musika elektronikoa 10.11.2023 1:31:26
Josune Arakistain Itziartarra Benetan zabiz?-en atal honetako gonbidatua! Huntzako abeslari gisa murgildu zen musikaren munduan eta bakarkako proiektuari ekin zion 2022an: Süne. Nolakoa izan ote da taldean lan egitetik bakarkakora pasatzea? Zergatik amaitu zen Huntza? Zer izan ote da kontzertuetan gertatu zaion gauzarik bitxiena? Nolakoa da musikari baten bizitza barrutik? Euskal musikaz, trikitix...
7. Karmele Gisasola, herri kirolak eta autoexijentzia 03.11.2023 1:11:17
Karmele Gisasola herri kiroletako ikur handiak, aizkora etxean utzi du baina egurra ematera etorri da Benetan zabiz?-era. Euskal kulturaren parte direnez, herri kirolez, hitz egitera gonbidatu dute Aitziber Gradosek eta Malen Altunak. Herri kirolez eta horiek inguratzen duten guztiaz: kirolaz, autoexijentziaz, presioaz, estereotipoez, beldurrez...Herri kiroletan emakumeentzat lekua dago? Familiati...
6. Iñaki Olaskoaga, hipnosiaren teknikaz 27.10.2023 1:09:02
Hipnosia psikologia terapietan erabiltzen den teknika aski ezaguna da, baina badakigu zer den berez? Zeintzuk dira hipnosiaren gaineko mitoak? Nola erabiltzen da? Edonork aplika dezake? Zer sentitzen da hipnotizatuta gaudenean? Gaiak sortzen dizkigun zalantza guztiei erantzuteko, Iñaki Olaskoaga psikologoa gonbidatu dute Malen Altuna et Aitziber Gradosek atal honetara. Terapia kontsultetan pazient...
5. Jon Plazaolaren aldartea 20.10.2023 1:19:49
Irrikaz jaso zuen Jon Plazaolak Benetan zabiz?-era etortzeko gonbidapena eta Malen Altunak eta Aitziber Gradosek pozik agurtu dute Urretxuko aktorea. Aldarteaz hitz egin dute eta norberak arazoei aurre egiteko daukan moduaz. Jakina, "Itxaso" telesailaz hitz egin dute, surfaz eta aita berriarekin aitatasuna bezalako gai potoloei ere heldu diete. Zer pentsatzen ote du Jonek gure podcastaz? Hain jato...
4. Elordi eta Altuna, kantxatik kanpoko buruz burukoa 13.10.2023 1:37:06
Frontoian gogor dabiltzan bi pelotariak konfort gunetik atera eta Benetan zabiz?-eko mamarratxeora gerturatu dira, pelotaz eta pelota ez denaz aritzeko. Lehiakortasuna, autoexigentzia, kantxako istorioak, maniak eta ohitura arraroak mintzagai. Zerk ematen die zorte ona bi pilotariei? Pilotekekutik kanpora lagunak dira? Nolakoak izaten dira partida aurreko minutuak? Zer sentitzen dute harmailetatik...
3. Mikel Pagadi, faltsukeria eta militarrez janztea 06.10.2023 1:19:10
Zuzenbidea ikasita zuzen zihoan bere bide profesionala, telebistak berarekin topo egin zuen arte. Legeak utzi eta mikrofonoa, metraileta edo eta abanikoa (fokoen beroagatik) eusten ditu egun. Aurkezle, aktore eta umoregile xelebrea da, eta militar batailen afizionatua dela kontatu digu. Atal honetan faltsukeriaz hitz egin dugu, batez ere. Izan ere, "Herri Txiki Infernu Handi" saioaren aurkezleak o...
2. Leire Martinez eta inbidia 29.09.2023 1:22:42
Noizbait inbidiarik sentitu al duzu? Eta zuganako inbidiarik igarri? Nondik dator emozio hori? Eta nola kudeatu daiteke era osasuntsuan? Atal honetan galdera horiei erantzuna ematen aritu gara Leire Martinezekin batera! Izan ere, inbidiaz ez da askorik hitz egiten, baina guztiok daukagu bizitako esperientzaren bat edo hausnarketaren bat plazaratzeko. Bestalde, neskon arteko lehiakortasuna are gehi...
1. Gure hasierak: ikasturte berria, bizitza berria 22.09.2023 1:19:38
Uda atzean utzita, errutina berriak, ardura eta helburu berriak, esperientzia berriak eta abar datoz. Askorentzat dena da berria. Hasiera desberdinak aipatuz, nolakoak izan ziren eskolako aurreneko egunak? Unibertsitateko lehen eguna? Lan berrian hastea? Oroimena jarri dute marxan! Argi dago hasiera hitzak anekdota ugari dakartzala berekin, onak zein txarrak. Txikitako kontuak mahaigaineratu dituz...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.