EITB Radio Televisión Pública Vasca
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
16. Lehenengo azkena? 30.12.2022 1:17:36
Zenbat gai, zenbat pertsona eta zenbat kontu pasatu diren orain arte Benetan zabiz?-eko txokotik, ezta? Atal honetan emozioak besterik ez: Nola gaude? Ondo sentitu gara? Zein izan da gehien gustatu zaigun gaia? Eta kameren atzean gertatutako sekretutxoak kontatzen baditugu…?Melankoniaz beteriko atal honetan ez dago gonbidaturik, gu geu baikara protagonistak! Baina ez gu bakarrik, zuek bidalitako i...
15. Ainhoa Arroitajauregi eta sortzaile izatea 23.12.2022 1:24:59
Zer da sormena? Sortzailetzat duzu zeure burua? Zer sortzen duzu? Imajinazio asko duzula esango zenuke? Ainhoa Arroitajauregi musikaria eta Gazteako lankidea gonbidatu dute Benetan zabiz?-tarrek sortzaile izateari buruz hausnartzeko. Sormena nondik ote datorren galdetzen hasi, eta euskal famatuei moteak jartzen amaitu dute! Mote orijinalak asmatzea ere sormena izatea dela esan, eta sekretutxo asko...
14. Ainhoa Vitoria eta gabonak 16.12.2022 1:39:07
Gabonak eta urteko ospakizun garrantzitsuenek dakartzatenak hemen ditugu: familiarteko afari eta bazkariak, parrandak, opariak, gabonetako "zoriontasuna", bidaiak, argiak, oporrak…Kontsumismoaz estalitako zoriontasunaz, norbere tradizioez eta gabonetako urduritasunaz aritu dira Benetan zabiz?-tarrak Ainhoa Vitoria Gaztea irratiko kazetari eta esatariarekin batera. Hurrengo galderei erantzungo diet...
13. Zigor Egiarte, beldurrak eta fobiak 09.12.2022 1:16:13
Zeren beldur gara? Fobiak ditugu? Gauza berdina da beldurra eta fobia? Zer motatako fobiak ditugu? Zeintzuk dira ezohikoenak? Nola gainditu ditzakegu? Fobien esanahiez, kasuez, adibideez eta terapiaz aritu dira Malen Altuna eta Aitziber Grados atal honetan. Zigor Egiarte psikologoa gonbidatu dute Benetan zabiz?-en txokora eta hainbat sekretu azaleratu dira. Haien beldur propioak aitortzeaz gain, p...
12. Kai Nakai, tradizioa, euskal musika eta regetoia 02.12.2022 1:31:31
Zer da tradizioa? Eta tradizionala izatea? Zer tradiziok egiten gaituzte euskaldun? Benetan zabiz?-tarrek zeintzuk sentzitzen dituzte haien parte? Euskal musikaren barruan, regetoia dagoela pentsatzen dute? Askotan betiko ohiturei jarraituta, gaur egungo berritasun eta musika genero berriei izkin egiten diegu? Tradizioez, tradizionala izateaz, euskal musikaz, regetoiaz, ahalduntzeaz, kritikak jaso...
11. Aitziber Garmendia eta ezaguna izatea 25.11.2022 1:26:34
Aukera izango bazenu, pertsonaia ezaguna izan nahiko zenuke? Zeintzuk dira famatua izatearen alde onak eta txarrak? Zeri egin behar dio aurre ezaguna den horrek bere egunerokotasunean? Erreferente izatekotan, norberarenganako presioa sortu lezake gizarteak? Paparazziak, "sekretupeko" zita erromantikoak, interesak, famaz aprobetxatzea, musuen eszenen grabaketak, alfonbra gorria… horretaz aritu dira...
10. Jone Maguregi, kirola, gorputza eta obsesioa 18.11.2022 1:19:03
Zergatik egiten dugu kirola? Osasuntsu egoteko, geure burua hobeto ikusteko, terapia delako… Arrazoia edozein dela ere, kirola egiten dugunean, fokuetako bat geure gorputza da. Kirola eta gorputzen arteko harreman estuak beste gai batzuri zabaltzen die atea: itxurarekiko obsesioei, forma fisiko zein mentalari, dietak egiteari eta beste askori. Horregatik, Benetan zabiz? podcastaren hamargarren ata...
9. Irati Agirreazkuenaga, autoestimua eta segurtasuna 11.11.2022 1:17:10
Nola esango zenukete dagoela zuen autoestimua une honetan? Batetik hamarrera bitarteko nota jarri beharko bazenute, zer nota jarriko zeniokete zuen autoestimuari? Malenek eta Aitziberrek ez daukate garbi beraiena non kokatzen den, baina argi dago hausnarketa pertsonalerako momentua iritsi dela Benetan zabiz?-en. Autoestimua, segurtasuna, ondo sentitzea, jendaurrean hitz egiteari aurre egitea… garr...
8. Nerea Zabala eta loaren psikologia 04.11.2022 1:31:28
Zer pasatzen da loaren bost fasetako bakoitzean? Zenbat ordu egiten ditugu lo? Ona al da lo asko egitea? Zer egin ondo lo egiteko? Zer nolako ametsak izaten ditugu? Ohikoa da ametsak txuri-beltzean egitea? Zergatik ametsetan sortzen ditugu existitzen ez diren leku eta pertsonak? Loak eta osasunak harremana dute? Zer da "loaren paralisia"?Loaren gaiaren inguruko ezjakintasuna nabarmena da, eta lehe...
7. Ainhoa Etxebarria eta entretenimendua 27.10.2022 1:26:36
Zer da entretenimendua? Guztiok entretenitzen gaitu ekintza berak? Euskal Herrian gazteentzako entretenimenduzko saio nahikoa daude? Aktore izatetik, entretenimenduzko saio bateko aurkezle izatera saltoa nabarmena al da? Bigarren kasu horretan ere interpretazioa garrantzitsua da? Entretenimenduaren alorrean aski ezaguna den Ainhoa Etxebarria ondarrutarra, kazetari eta aktorea dugu Benetan zabiz? p...
6. Maite Eskarmendi, moda, janzkera eta norberaren estiloa 21.10.2022 1:24:38
Zein da zure estiloa? definitzea beharrezkoa da? Estiloa izaeraren ispilua da? Zer da modara joatea? Jendearen janzteko moduen inguruko aurre iritzien esklabu gara? edo geure itxuraren esklabu, akaso? Maite Eskarmendi kazetari eta aurkezlea izan dugu atal honetan, modaren esparrua kuttuna baitu. Modaz, janzkerez, norberaren estiloez, janzten dugun horrekin aske sentitzeaz eta jendearen inguruko au...
5. Mikel Lizarralde, Mediuma izatea, hildakoen munduarekin harremana eta izpirituak 14.10.2022 1:33:22
Zer da mediuma izatea? Zer dago heriotzaren ostean? Bizi al duzu inoiz esperientzia paranormalik? Jarri al zara sekula harremanetan hildakoen munduarekin? Zer itxura dute izpirituek? Nola jarri ohi dira gurekin harremanetan? Mikel Lizarralde medium eta etorkizun igarlea da "Benetan Zabiz" podcastaren atal honetako gonbidatua. Alorrean aski ezaguna da Mikel urretxuarra, haratagoko munduarekin harre...
4. Maria Blanco eta umorea 07.10.2022 1:29:36
Bizitzan gauzak umorearekin hartzea baino hobeagorik ez dagoenez, eta podcasteko filosofia hori denez, umoreaz aritu dira atal honetan Aitziber eta Malen. Umoreak mugak izan beharko lituzke? Umore beltza gustatzen zaigu? Norbere izaerari edo itxurari buruzko txisteak egitean edota kolektiboren bat diskriminatzen denean, grazia egiten dugu? Dena dela, gaia borobiltzeko Maria Blanco umoregile zestoa...
3. Danelicious, maniak, ohitura bereziak eta sinesmenak 30.09.2022 1:18:40
Zenbat mania ditugu? Zer nolakoak? Zergatik norbaitentzat arraro izan daitekeena, beste batentzat ohikoa da? Zertan sinesten duzu? Katu beltz bat ikusterakoan egurra ukitzen duen horietakoa zara? Nahiago duzu andamiopetik ez igaro? Sinesten al duzu ispilu bat apurtu eta zazpi urtetan zehar zorte txarra izango duzun kontakizun hori? Atal hau mania, ohitura kurioso eta sinesmenen inguruko solasaldia...
2. Albina Stardust eta drag queen izatea 23.09.2022 1:08:21
Drag Queen mugimenduaren inguruko atala da "Benetan Zabiz?" podcastaren bigarren hau. Albina Stardust drag euskalduna biluztu egin da dragen inguruan aritzeko, eta gaiaren lekukoa hartzeko. Hasierak ez omen dira errazak izaten, eta horregatik, mundu honetan sartu nahi duten gazteentzat baditu gomendioak Albinak. Gainera, bere prozesu pertsonalean tarteko izan dituen kontakizunak ere kontatu ditu....
1. Ane Lindane eta haterra izatea 16.09.2022 1:58:05
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua. Ane Lindane gonbidatu dute estreineko atalera "hater"-tasunaz hitz egiteko. Izan ere, zerk amorratzen gaitu bizitzan? Amorruz pentsakerakoan zer etortzen zaigu burura? Eta zer gorrotatzen dute Aitziberrek eta Malenek? Euria gorrotatzetik, gizonkeria gorrot...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.