EITB Radio Televisión Pública Vasca
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : guau.eus
Où écouter ?
Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponibleLes podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts
Épisodes
3. Nerea Garmendia, irribarreak ezkutatzen duena 16.10.2026 1:02:56
Atal honetako gonbidatuak hogei urte eman ditu bere jaioterritik kanpo eta, azkenean, etxera itzulita semea Donostian hazteko hartu duten erabakiak oso pozik jarri du. Nerea Garmendia beasaindarrarentzat ETBko “Vaya Semanita” saioa da proiektu bereziena, hogeita hiru urte baitaramatzate berau grabatzen. Beste humorezko saio batzuk ere egin izan ditu, "Akelarre" esaterako. Garmendiak aitortu du, ET...
2. Julian Iantzi, bost urte bere atzetik 09.10.2026 1:03:12
Bost urte bere atzetik eta azkenean, manipulatzaile deitu bazituen ere, denboraldia irekitzeko proposamena onartu du! Julian Iantzik polemikari errespetu handia dio, eta gai horrekin zabaldu dute “Benetan zabiz?” podcastaren atala. Nola ez, ETBko “El Conquistador del Fin Del Mundo” saioaz eta bere parte hartzeaz ere aritu dira. Zein da saio ezagunetik Iantzi gehien hunkitu duen unea? Telebistako p...
1. Zorriekin bueltatu gara 02.10.2026 59:49
Heldu da “Benetan zabiz?” podcastaren zazpigarren denboraldia! Zimurrik gabe eta inoiz baino “umeago”, gainera. Aitziber eta Malen zorriekin itzuli dira. Uda lasaiaren ostean, anekdotak kontatzeko gogotsu daude: uda “emozionalegia” eta ingurukoen errealitate desberdinak izan dituzte hizpide. Hilabeteotako polemikak ere komentatu dituzte: emakumeak gorroto dituen bizkaiko egunkari bateko kazetariaz...
36. Pausa txiki bat pikuak ukitzeko 26.06.2026 1:06:57
Denboraldiko azken atalarekin topo egin dute Malenek eta Aitziberrek! Hogeita hamabost atal eta gero ikasturte “piperroiari” agur esateko unea heldu zaie; eta horretarako “Benetan zabiz?” podcastetik igaro diren gonbidatuei laguntza eskatu diete! Atal honetan gonbidatuek botatako galdera “salseanteak” erantzungo dituzte: gonbidaturen batekin ligatu dute? Baten batek nagia eragin zien? Nola gestion...
35. Sua Enparantza, eguneroko zirkuaz 19.06.2026 1:06:21
Atal honetako gonbidatua: Sua Enparantza! Gure Zirkuan abeslari eta akrobata, “Irabazi Arte!” telesaileko aktorea eta “Ztanda” kantu lehiaketako epaimahaikidea azken denboraldian. Nola bizi da karabanan? Zeintzuk dira Gure Zirkuan dituen erronkak? Zein da sekula bizi izan duen momentu randomena? Nolakoa da “koman dagoen” pertsonaiaren papera antzeztea? Zer iragarri dio astrologoak hogei orriko pdf...
34. Herenegun, bizitzari aurpegia ematen 12.06.2026 1:04:09
“Benetan zabiz?” podcastaren lehen polemika gainditu berri, atal honetan Herenegun taldeko Jon Oiartzabal eta Joseba Alonso dira gonbidatuak! Antiguotarrek hamar urte daramatzate dagoeneko taldean; bertsioak eginez abiatu zuten musikan egin duten ibilbidea. Esan digutenez, ez dakite oso ondo nola iritsi diren egiten dutena egitera eta bizitzari aurpegia gehiago “emango” baliote hobeto joango litza...
33. Maruxak, fajak estu-estu gerrian 05.06.2026 56:37
Maruxak taldeko Katta eta Tani dira “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatuak! “Eskuminak” izeneko beren lanak Euskal Herria zoratu du, eta aitortu dute abestien bideoklipak hiru hilabeteetan egin zituztela. Horrek, antza, taldekideak ileetatik tira egitera eraman zituen tarteka. Euskal kultura eta tradizioa haien eguneroko espazioetan ere kokatzen dira, “modu naturalean atera zaigun...
Podcast Geltokian Tabakaleratik zuzenean, gain esposizioaz 02.06.2026 54:46
“Benetan zabiz?” podcastaren atal berezia zuzenean egin dute Malen Altuna eta Aitziber Gradosek Donostiako Tabakaleran 2026ko maiatzaren 29an. Podcast Geltokia jardunaldiek Madriletik kanpora egin duten aurreneko aldia izan da aurtengoa, Subterfuge Radio, Tabakalera eta EITB Mediak elkarlanean, eta testu inguru horretan egin da sareetako gain esposizioa izan da aztergaia. Horretarako gonbidatu ber...
32. Eider Saez, kartak mahai gainean 29.05.2026 59:47
Goierritarra izateaz harro dagoen pertsona “Benetan zabiz?” podcastaren aste honetako atalean, Eider Saez lazkaotarra! Nøgen taldeko abeslari ohiak, bakarlaria azken urteetan, “Sorginkeria” kantutzarra kaleratu berri du! Aitziber, Malen eta hirurak sareetan azken aldian birala egin denaz aritu dira: haietatik “inbidia ematen duten eta ematen ez duten” gauza eta egoerez hitz egin dute. Eider “A ze...
31. Bengo, show-a ematen duzunean! 22.05.2026 58:58
Bengo abeslari eta breakdance dantzari oiartzuarra Kolonbian izan da eta nobedadeak ditu. Album berriaren aurrerapena aurkeztu dute: “Bizirik gaudelako”, “Hemen gaude” eta “Beldurrik gabe” abestiak. Azkeneko hau Olaia Inziarterekin batera. Berritasunen artean, kolaborazio random bat izango dutela. Hala esan die Aitorrek Malen eta Aitziberri eta ez omen da bere lorpenez oso kontziente. Ze iritzi da...
30. Beñat Rodrigo “Kiliki”, inoiz baino frexkoago 15.05.2026 1:01:25
Giltzurrunetako arazoaz osatuta, Beñat Rodrigo saltseroa izan dute aste honetako atalean! Transplantearen ebakuntza baino lehen, Opus-en erietxeko apaizarekin hitz egiteko aukera eskaini zioten. Transplanteen mobidaren funtzionamenduaz hitz egin dute “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan. Horrekin eta heriotzarekin zerikusia duen “Iltze 1” Beñaten azken EPaz, Pokemoni buruz eta Habbo-z, Aitzib...
29. Aiora Renteria, negua joaten denean 08.05.2026 1:01:43
2027an hogeita hamar urte beteko dituzte, bai, hogeitahamar urte taldea sortu zutenetik. Geroztik, ez dira banandu eta lanean dihardute Euskal Herriari ereserkiak oparitzen. Zea Mays taldeko Aiora Renteria izan da gonbidatua “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan! Aitortu digu, taldekideak horrenbeste urte elkarrekin egoteko gakoa komunikazio ona izatea dela. Nola uztartzen du Aiorak musika tal...
28. “Plantoia” ematen dizutenean 01.05.2026 59:45
Gonbidatuak “plantoia” eman eta inprobisatzea beste aukerarik ez dute izan Aitziber eta Malenek! Nor zetorren, eta zergatik huts egin du? Jakingo al dute inprobisatzen? Zenbatgarren minututik aurrera da delitua puntualtasun eza? Bikotekideo ohien lagunen Instagrameko “lagunik onenetan” mantentzeari buruz aritu dira. Gaur egun ohikoak diren baina, gerora, gaizki zahartuko direla uste duten gertakar...
27. Karmele Jaio, harrizko bihotzak 24.04.2026 1:02:44
Karmele Jaio idazlearen azkeneko lanak, “Harrizko bihotza” liburuak, taupaden hiztegi zabala eskaintzen du. Gasteiztarraren arabera bere liburu pertsonalena da, haurtzarotik abiatutako pasarteak dira, alegia. Taupadatik taupadara kontakizunak inguruko istorioetan eta bizi esperientzietan oinarritu ditu, eta A letratik Z-ra mundu osoko irakurleek pasarte horietan haien burua ere topatu dute. Idazke...
26. Nafarroa 1512, historia egiten 17.04.2026 1:00:40
Nafarrak dira atal honetako gonbidatuak, Ulon eta Gaizka, Nafarroa 1512 taldeko gitarrajolea eta abeslaria! “Benetan zabiz? podcastari eskainitako elkarrizketa honekin historia egiten ari dira, ez baitizkiete horretarako eskaintza asko egiten. Benetan-zabiztarrek ordea, sakon ezagutu nahi izan dituzte: taldeari eskaintzen dizkieten tik-tokak, egiak eta gezurrak, tren bat galdu zutelako Berlinera i...
25. Maddalen Arzalluz, “ongietorria” ez zarenean 10.04.2026 1:03:28
2010ean ezagutu zuten atal honetako gonbidatua Aitziber eta Malenek biral egin ziren “Amari bertsoak” bertso-sortari esker. Maddalen Arzallus, bertsolari, itzultzaile eta telebista aurkezlea da! Uneren batean Doraemonen doinuarekin bertsoa kantatu izanaz damutu zen, baina aitortu du txikitatik izan dela lehiakorra. Arzallusek badaki, aurpegiak salatu egiten duela. Xilaban parte hartzea erabaki zue...
24. Egoitz Txurruka, lehenengo hitzorduen “trivial"a 27.03.2026 1:02:16
Egoitz Txurruka da “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatua. Espainiako Telebista Publikoko “Trivial Pursuit” saio berriko aurkezlea da eta beste saio baterako, “La Familia de la Tele” saiorako ere deia jaso zuela aitortu du atalean zehar. Nola egin du ordea ETB eta TVE telebista kateetarako aurkezle lanak aldi berean egiteko? Zergatik esaten du batzuetan Bilbotarra dela, bera Mallabi...
23. Kattalin Barcena, J Martina, “clean look” gehiegi 20.03.2026 59:06
J Martina taldeko Kattalin Barcena izan da atal honetako gonbidatua. Larrabetzuko taldeak etenaldia egin du eta forma artistiko berriak ezagutzen dabilela aitortu du Barcenak. Euskal Herriko musika panorama interesgarria zaio, baina elektronika egiten duten artista euskaldunen lana eta garrantzia jarri nahi izan ditu mahai-gainean. Mainstream diren talde asko, ez dira “bustitzen”, eta taldean hart...
22. Skabidean, talde terapia beharrezkoa da 13.03.2026 1:03:28
Hamalau urte zituztenean Iturramako Institutuan elkar ezagutu zuten eta bertan eman zuten lehenengo kontzertua. Hamabi urte eta gero, ibilbide luzea egin dute elkarrekin eta une politak bizi izan dituzten arren, aldapa gora egin zaie askotan. Talde arazo larri bat izan zuten, eta talde terapia nahiko bortitzarekin konpontzen saiatu ziren. Skabidean taldeko Antonio eta Imanolek “Benetan zabiz?” pod...
21. Urteekin, aldatzen garen ahala, damutzen garenaz 06.03.2026 1:03:30
Malen eta Oihaneren urtebetetzeak ospatu dituzte “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan eta aitzakia horrekin hogeita hamar urteen inguruko krisiaz hitz egin dute. Adin horretara gerturatzearekin batera nola sentitzen diren, ama izateko presioa sentitzen duten edota haien gurasoen zahartzeak larritzen dituen.“Nor da ohikoago” jolasera jolastu dira: hiruetatik nor ez litzateke jabetuko hondamend...
20. Iker Iribarren eta Janire Atxurra, “hater” handienak ezagunak dira 27.02.2026 1:03:05
Eduki sortzaileak dira Iker eta Janire, nork bere edukia sortzen du, bakarka. Zaletasunak batzen ditu eta lagunak dira. Biek, umoretsu hitz egiten dute kamera aurrean eta aitortu dute haien “hater” handienak ezagutzen dituzten pertsonak direla. ”Euskal” eduki sortzaile etiketarekin ez datoz oso ados. “In” eta “out” dauden gauzen inguruan aritu dira “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan: “Triat...
19. Aimar Z, pijama festa bat: gure aitorpen fuerteenak 20.02.2026 1:00:50
Tik-Tok bidez denbora laburrean sekulako arrakasta lortu du Aimar Z-k, bai eta sortu dituen “temazoei” esker ere. “Entzun dezatela” abestia Euskal Herritik kanpo heldu zen, bere Bartzelonako ex-ari ere heldu zitzaion. Abestiak bere harreman pertsonaletan oinarritzen ditu, eta, aitortu du, “Z” izeneko diskoa izan zuen hiru hilabeteko harreman batek inspiratu zuela. Esperantza galdu du? Maitasunean...
18. Janus Lester, azken trena hartzea 13.02.2026 1:01:58
Jokin Pinatxok, “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatuak, musika industrian denbora gutxi darama baina daramana oso bide oso intentsua izan da. Txikitatik izan nahi zuen pop izarra, Larrungo azken trena hartzen zuenean ere bai. Nondik dator Janus Lester izena? Zer da kimikari buruz ez dakiguna eta jakin beharko genukeena? Zer pentsatzen du besteen istorioak kantak egiteko erabiltzear...
17. Oihana Fernandez de Barrena, bikoitza demostratu behar izatea 06.02.2026 1:02:15
Bere kirol ibilbideko garaipenik handiena lortu berria du atal honetako gonbidatuak! Donostiako Urrezko Kopa irabazi ondoren dauzkan sentimenduak partekatu ditu Malen eta Aitziberrekin. Aizkolaria, baserritarra, dibertigarria, abenturazalea… Oihanak aurpegi ezberdin asko ditu eta horiek aztertu dituzte “Benetan zabiz?” podcastean. Aizkora uztear egon zen, baina gehiegi maite du etena egiteko. Base...
16. Iñigo Etxezarreta, ETS eta makro-aren arrakasta 30.01.2026 1:02:36
Luzaro ibili dira bere atzetik eta azkenean lortu dute Iñigo Etxezarreta “Benetan zabiz?” podcastean izatea. Hogei urteko ibilbidea eta gero aitortu du “Konkista” izeneko albumarekin urduri egon dela, esaten duenez, iruzkin txarrak jaso ditu lehenengo aldiz. Madrilen eta Bartzelonan diskoa aurkezteko egin dituzten kontzertuez hitz egin dute eta musika zuriaz ere bai. Zer da mainstreama izatea? Nol...
Podcasts similaires
Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics