EITB Radio Televisión Pública Vasca
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
6. Kai Nakai, kantzelazioa eta gaupasan kebapa jatea 01.11.2024 1:01:00
Gasteiztarrak "Gaupasa" izeneko disko berria kaleratu du eta izenak joko handia eman die. Gaupasaz eta gaueko ordu txikietan kebabak jateaz, proiektu zein kantu berriak sortzeko prozesuaz, gaur egungo musika eszenaren egoeraz eta beste euskal artista batzuekin kolaborazioak egiteko arazoez aritu dira hiru neskak, besteak beste. Sonny Angelen unboxinga egin dute gainera! Nola sentitzen da Kai beste...
5. Izaskun Moyano. Zeintzuk dira galderak egiteko herririk txarrenak? 25.10.2024 1:01:07
Atal honetako gonbidatua: Izaskun Moyano! Bermeoko kazetaria azken urteetako "urrezko erreportaria" izendatu dute, eta lanbideaz aritu dira berbetan. Euskal Herriko txokoak kartografo batek baino hobeto ezagutzen ditu Izaskunek. ETBko "Biba Zuek" saioaren zuzenekoak egiteak anekdota ugari utzi dizkio. Zein da inkestak egiteko herririk okerrena? Zer gertatu zitzaion berrehun usorekin? Zein da kamer...
4. Irati Apraiz, Tarota bizitza bideratzeko tresna gisa 18.10.2024 1:02:01
Irati Apraiz tolosarrak tarot ebolutiboaz asko daki, eta horretaz gain eskulanak, dantza eta astrologia oso gogoko ditu. Benetan maite du kartak botatzea, eta gainera bere ofizio bilakatu da. Zer da tarota? Zertan oinarritzen da? Zenbateko egiazkotasuna du? Zer behar da tarotista izateko? Kartak edonork bota ditzake? Nolakoak dira kartak? Zer esan nahi dute? Zer dira arkano handiak? Zein da pertso...
3. Urdax Magunazelaia: Haur prodijio baten albo-kalteak 11.10.2024 57:56
Benetan zabiz?-en atal honetako gonbidatua Urdax Magunazelaia Agirre da. Abadiñoarra 106 kiloko harria jasotzen hasi zen 11 urterekin, eta 15 urte betetzerako 215 kilokoa altxatzeko gai zen. Hainbat errekor lortutako harri-jasotzailea da eta bere ibilbide profesionalaz aritu da Malen eta Aitziberrekin. Era berean, afizio horrek nabarmen baldintzatu dio bizitza pertsonala ere, eta horrek eragindako...
2. Miren Nogales, astroak lerrokatzen direnean 04.10.2024 1:01:49
Denboraldiko aurreneko gonbidatua: Miren Nogales Sagartzazu. Uda frenetikoaren ostean hiru neskak aurrez aurre eseri dira eta haien barrenak hustu dituzte. Zer moduz dago Miren? Nola itxi ohi ditu bizitzako etapak? Nolakoa da familiarekin duen harremana? Eta bikote ohiekin? Mirenez gain, zein beste pertsonek egin zuten "Herri Txiki Infernu Handi" saiorako castina? Proba egin eta zergatik pasa zuen...
1. Striptease emozionala eta txikitako gure bertsioari mezua 27.09.2024 1:01:27
Denboraldi berriari hasiera emateko: argiak, kamera, akzioa! Eta luxuzko bi gonbidatu! Malen Altuna eta Aitziber Grados indartsu lurreratu dira, eta Benetan Zabiz?-tarrak beldurrik ez dute biluzteko. Haien txikitako bertsioari mezua bidali diote eta striptease emozionalarekin batera… tariro tariro! Nola daude? Zein izan dute bizitzako unerik baxuena? Zer uste dute eskaintzen diotela euren gertukoe...
44. Azken arnasa, momentuz! 18.07.2024 1:07:07
Heldu da azken atala eta ezetz asmatu: Aitzi eta Malen dira gonbidatuak, beti bezala! Baina lanurteko azken atalean ez dira bakarrik txutxumutxuez eta bizitzaz arituko, denboraldiari agur berezia eman nahi diotelako. Podcasteko momenturik gogoangarrienak izan dituzte hizpide, eta baita beraien urte honetako emozio eta sentsazioak ere. Gainera, botilako azken mezuak irakurri dituzte! Aurrerapena: e...
43. Mikel Perez, iluntasunaren beldur eta labana bat 12.07.2024 1:10:49
Atal honetako gonbidatua… Mikel Perez Artola! Oiartzuarra pantailatik kanpora ezagutu dute Aitziberrek eta Malenek eta bere bizitzako gauza asko azaldu dizkie: Non bizi da? Zergatik da arraroa bere etxeko dekorazioa? Zeri dio beldur? Nola egin aurre iluntasunari? ETBko "Bikote Bionikoa" saioan eta "El Conquistador del Fin del Mundo" realityan ikusi genuen eta telebistaren harira pairatu behar izan...
42. EHko artista gainbaloratuenak eta gonbidatuen ''crushak'' 05.07.2024 1:13:27
Atal honetako gonbidatuak… Aitziber, Malen eta zorigaiztoko botila! Heldu da gehien esperotako momentua! Urte osoan zehar gonbidatuen iritziak eta txutxumutxuak botilan gordetzen joan ostean, botila zabaldu eta barruko sekretuak argitara atera dituzte! Nork aurkeztu ote ditu Elkar Sariak barruko arroparik gabe? Nori ez zaio Bulego taldea gustatzen? Eta nori gustatzen zaio Nogeneko Markel? Nork esa...
41. XSakara, mikrofonoaren atzean 28.06.2024 1:26:07
Atal honetan Xsakara izan dute Benetan zabiz?-en! Bermeotik zuzen zuzenean etorri da mamarratxeora. Nolakoa da Xabi? Zer beste izen jarri behar zioten jaio zenean? Zer motatako ikaslea izan zen? Nolakoa da bere egunerokotasuna? Nola zaintzen du ile kizkur hori? Zer marrazki bizidunen bibrak ditu? Musikaz ere aritu dira eta hurrengo galderei erantzun diete: zer da rapa? Eta trapa? Zeintzuk dira ber...
40. Marcos Tedin, argentinarra eta euskalduna 21.06.2024 1:19:56
Marcos Tedín Uriburu argentinarra gonbidatu dute Benetan zabiz?-era! Argentinan jaioa eta hazia, Euskal Herriarekiko interesa izan zen Marcos hona erakarri zuena. Itsasoaren beste aldean hasi zen 2018. urtean bere kontura euskara ikasten, eta konturatu denerako Berria egunkarian dihardu lanean. Euskal Herrian Master ikasketak egitetik, ETB 1eko kultura orokorreko lehiaketa batean parte hartzeraino...
39. Igotz Hofe eta amodioa 14.06.2024 1:16:06
Atal honetan Igotz Hofe izan da podcastean! Artista gazteak eta bi neskek hainbat gai izan dituzte mintzagai: maitasuna, harreman irekiak, polimaitasuna, abestiak sortzeko prozesua… Bide batez, aspaldian armairuan gordeta zuten gezur detektagailuari hautsa kendu diote Malenek eta Aitziberrek eta martxan jarri dute berriro! Hofek gezurrak esaten badaki? Adarrik jarri al du noizbait? Zer animalireki...
38. Maitane Gabiola, apego emozionala eta harreman afektiboak 07.06.2024 1:15:42
Benetan Zabiz?-en atal honetako gaia apego edo atxikimendu emozionala da. Horretarako, Maitane Gabiola psikologoak kontzeptua azaldu eta gaiari buruzko galdera guztiak erantzun ditu. Zer da apegoa? Nolako atxikimendu motak daude? Nondik datoz? Aldatu al daitezke? Nola eragin dezakete apego mota desberdinek bikote harremanetan? Nola jakin daiteke norberaren apego mota zein den? Horrez gain, harrema...
37. Libe Osa, sexologia eta sexu-harremanak 31.05.2024 1:27:45
Libe Osa sexologoa atal honetan! Emaize elkarteko kideak bi urte daramatza sexu-hezkuntzan eta sexu-aholkularitzaren esperientzian. Sexu-heziketa, desira, orgasmoak, jostailu sexualak, termino berrien beharra sexuan, asexualitatea, squirtinga, amatoria… Sexuari dagokionean informazio anitza elkarbanatu digu eta hurrengoak bezalako galderak erantzun ditu: Gaur egungo heziketa sexuala egokia da? Noi...
36. Gonbidatuen sekretu fuerteenei erreakzionatzen 24.05.2024 1:26:00
Aste honetako atalean Malen eta Aitziber! Aurreikusitako gonbidatuak azken orduan kalabazak eman zizkien eta… zer erremedio! Biek bakarrik egin behar izan dute aurrera. Benetan Zabiz?-tarrentzat ez da arazoa hori, hitz egiteko gai ugari baitzituzten: ZEID festeko kotilleoetatik hasita, zoriontasunaz, diru kontuez eta haien heriotzaz hitz egiteraino. Mikel Lizarralde famatuarekin grabatutako atalar...
35. Aitziber Garmendia eta ''alua zerbitzatzea' 17.05.2024 1:11:50
Aitziber Garmendia gonbidatu dute neskek Benetan zabiz?-era, bigarren aldiz. Bigarren aldia bai, baina podcastera etorri behar izateaz nazkatuta dagoenik ez du aipatu. Eskerrak, ze Malenek eta Aitziberrek asko maite dute Zaldibiarra. Gai ugariren inguruan aritu dira hiru neskak, batez ere, eta izenburuak adierazten duen moduan "alua zerbitzatzearekin" dute zerikusia horietako askok. Nolakoak izan...
34. Aissa Intxausti, Bertsolariak ukiezinak dira? 10.05.2024 1:27:44
Aste honetako atalean Aissa Intxausti bertsolaria gonbidatua! Lekeitiarra eta bi neskak bertsolaritzaz aritu dira eta zer esan handia eman die gaiak. Nola hasi zen bertsotan Aissa? Zer motako saioak dira bere gustukoenak? Lehiatzeko garaian emakumeei eta gizonezkoei berdin exigitzen zaie? Nola sentitzen da oholtzara igotzeko garaian? Errimak eta zutabeak ez ezik, beste hainbat hausnarketa plazarat...
33. Olatz Salvador, ustezko entxufismoa eta bajoiak 03.05.2024 1:10:55
Aste honetako atalean Olatz Salvador izan da Benetan zabiz?-en! Psikologoa, abeslaria eta kantautorea gai ugariren inguruan hitz egitera ausartu da: dantza egiteari beldurra gainditzea, famatu batekin duen konfidentzialitate kontratua, familiagatiko ustezko entxufismoa…Donostiarra aski ezaguna da sortzen dituen abestietako esanahiengatik; askotan sakonak. Erdipurdiko letrak, mediokreak, ere gustok...
32. Paulo Azpiazu, fitnessa eta Llados-en ''sekta'', barrutik 26.04.2024 1:21:43
Paulo Azpiazu bergararrak fitnessa ondo ezagutzen du. Fitness coacha da gaur egun, online klaseen bitartez haren ikasleak aholkatzen ditu eta hauen aldaketa fisikoak zein garapenak Instagram eta YouTube bitartez partekatzen ditu. Behin bere komunitatea sortua zuela, Llados ezagunaren "sektan" parte hartzen hasi zen, bere aurreko negozioa eta jarraitzaileak galduz. Sektatik ateratzea lortu zuen, al...
31. Miren Arrieta, casting-ak, ''ego''A eta B planak 19.04.2024 1:27:36
Benetan zabiz?-en aste honetako atalean Miren Arrieta izan da protagonista. Aktore donostiarrak txikitatik zekien aktore izan nahi zuela. Garaiko Miren txikiak, beharbada ez zekiena da bidea ez zela erraza izango. Geroztik gaur egunera, ilusiorik ez du galdu. Hain zuzen bere aktore ibilbideaz, gaur egungo aktoreen prekarietateaz, "B" planak prest izateaz eta ezagunen unibertsoan existitzen den ego...
30. Neomak, sorginkerietan 12.04.2024 1:17:00
Benetan zabiz?-en atal honetan… Neomak taldea! Amets Ormaetxea eta Alaitz Eskudero gonbidatu dituzte Aitziber eta Malenek eta gipuzkoarrez osatutako taldearen inguruan aritu dira. Nola ezagutu zuten elkar? Nolakoa da Kepa Junkerarekin lan egitea? Euskal "Tanxugueiras"-ak dira? Haien burua sorgintzat dute? Garrantzitsua al da haientzat taldearen eta emanaldien estetika? Zer dago bizitzaren ostean?...
29. Merina Gris, gehiegi kexatzen gara? 05.04.2024 1:09:54
Merina Gris musika taldeko Julen eta Sara izan dira Benetan zabiz?-en! Aitziber eta Malen haien fan sutsuak dira, taldearen orijinaltasunak arreta pizten die. Zergatik ote dira anonimoak? Zein da aurpegia ez erakustearen arrazoia? Funtzionatzen ote die? Nola lortzen dute magia mantentzea? Horrez gain, tarotari eta adikzioei buruz jardun dira. Zeren menpeko dira? Horoskopoarekin obsesionatuta daude...
28. Palmira Dual, ijitoa, emakumea eta euskalduna 29.03.2024 1:15:53
Atal honetan, Palmira Dual irundarra izan da! Bera, emakume ijitoen elkarte feministako koordinatzailea da eta Aitziberrek eta Malenek Benetan zabiz?-era gonbidatu nahi izan dute arrazismoaz eta ijitoen inguruko estereotipoez hitz egiteko. Zer da Pigmalion efektua? Nola irudikatzen ditugu ijitoak? Nolakoa da ijitoen errealitatea legeei dagokienez? Eta gizarteari begira? Erromintxeletik datozen ber...
27. Ariana Alberdi, transexualitatea eta espiritualtasuna 22.03.2024 1:25:45
Atal honetan Ariana Alberdi oriotarra izan dugu Benetan zabiz?-en!2022. urtean Miss Gipuzkoa izan zena, ETB 1eko "Abiapuntua" saioan ezagutu zuten Aitziberrek eta Malenek. Gaur egun sareetan eduki sortzailea da eta transexualitatearekin loturiko edukia sortzen du, besteak beste. Egun sare sozialetatik bizi da? Zer nolako harrera izaten dute bere bideoek? Transfobia pairatzen du? Nola bizi izan zue...
26. Eire tadea, seguru gaude, baina gero ez? 15.03.2024 1:22:02
Eire Salegi eta Eire Maia Zumaiatik zuzen-zuzenean gerturatu dira Benetan zabiz? podcastera azken asteetan gertatu zaienari buruz aritzeko; Gaztea Sariak, azkenaldiko famaren gorakada, bien laguntasuna, oso gaztetatik musika egiten hastea, izen originala izatea… honetan bai, bizitzaz, orokorrean! Zeintzuk dira momentuko esaldi eta memeak? Zer diote Jordy Wilden "The wild project" saioaren inguruan...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.