EITB Radio Televisión Pública Vasca
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
31. Iban Garcia, influencerra eta kotilla 25.04.2025 58:48
Telecinco telebista kateko “Los vecinos de la casa de al lado” realityko aurkezlea delako pozez txoratzen dago eta orain arte egindako ibilbideaz, harro. Iban Garcia influencerra horretarako jaio da, bai eta kotilleoa eta salseorako! Zenbat egi aitortuko dizkie Malen eta Aitziberri? Zein realitytan proposatu diote parte hartzea? “Supervivientes” saioan adibidez? Jende askok gelditzen ote du kalean...
30. FlakoFonki, Euskal Herriko Community managerra 18.04.2025 53:39
FlakoFonkik, Chill Mafia taldeak “azken” kontzertua eskaini eta gero zer egingo duen kontatu die Benetan zabiz?-eko neskei. Lanik gabe geratu da? Nola eramango du orain ogia etxera? Aurretik ere, ze lan arraro gauzatu ditu? Amerikan marihuana moztu? Irristaketa irakaslea? Orain burutuko dituen lanen artean, ETB 1eko “Linbo” late night saioko Community Managerra izango da eta bertan kolaboratzen ik...
29. Lur Errekondo, sakrifizioak 11.04.2025 1:01:08
Usurbildarra “El conquistador del fin del mundo” ETB 2ko saioko kamera atzeko kontuez aritu zaie Benetan zabiz?-tarrei. Bertan egiten duen aurkezle lanaz eta partaideekin duen harremanaz. Nola sentitzen da Lur astez-aste partaideak kaleratzen dituztenean? Nola suertatu zitzaion aurkezle izateko aukera? Realityan parte hartuko luke berak? Bestalde, kirolaz, sakrifizioaz eta Lurrek honekiko duen pas...
28. Leire Padilla, psikopatak eta krimenak 04.04.2025 59:56
Kriminologo baten egunerokoa eta lana ezagutzeko Leire Padilla gonbidatu dute Benetan zabiz?-en atal honetara Malen eta Aitziberrek. Zein da bere lana? Zer da krimen bat? Nork gauzatzen ditu? Zer egiten da hilketa bat gertatzen denean? Aski ezagunak diren kasuez aritu dira: José Bretón, Madeleine McCann eta Gabriel haurrei buruz. Psikopaten inguruan ere hitz egin dute. Zer da psikopatia? Jaiotzati...
27. Mirua, erabakietan “salda badago” 28.03.2025 59:58
Mirua taldeko Maitane Iruin eta Malentxo Zeberio tolosarrak betidanik ezagutzen dute elkar. Musikari ibilbidea lehendik hasia zuten Arrakalak proiektuarekin batera. Taldeko hirugarren M-ak, Mattinek, Malentxoren anaiak, musika elektronikoa sortzen zuen eta etxe berean bakoitza bere musika enseatzen iharduten zutenean, elkarren etsai izan baino, proiektuak batzea erabaki zuten. Atalaren bigarren za...
26. Andrea Arrizabalaga, kazetaria eta antiespezista 21.03.2025 1:04:18
Benetan zabiz?-en Andrea Arrizabalaga kazetaria izan dute gonbidatua! Kazetaria, albistegietako aurkezlea, antiespezista, eduki sortzailea… mundu begano baten alde ari da. Animalietatik eratorritako elikagai edo osagairik gabe bizi da eta horren aldeko apustua egiten du. Andrearen haurtzaroaz, kazetari lanaz, informazioaren arduraz, beganismoaz eta antiespezismoaz aritu dira hiru neskak solasean....
25. La Txama, artisten afterparty-a 14.03.2025 1:00:04
La Txama taldeko Martin (Tuli Elbachatuli) eta Aitor Valcarlos gonbidatu dituzte Aitziber eta Malenek Benetan zabiz?-era! Taldearen anekdotez, parrandetako istorioez, EHko beste talde batzuekin duten harremanaz, artista batzuen “soldata” eskasaz, “guilty pleasure” musikalez… aritu dira bi neskekin, beste gauza batzuen artean. Beste gai sakon bati ere heldu diote: obrak eta artistak desberdindu beh...
24. Ana Goitia, trepen aurrean “Katana” 07.03.2025 1:03:46
Bigaren aldiz gonbidatu dute Ana Goitia “Benetan zabiz?” podcastera! Sentimentala dela aitortu die Aitziber eta Maleni, eta tarteka; baldarra ere bai. Bere baldarkeriari lotutako hainbat anekdota barregarri kontatu ditu eta aitortu du gaur egungo gazteengan konfiantza handia duela. “Katana” bakarrizketa show berriaz aritu da ere eta sekretu asko kontatu ditu atalean zehar. Bestetik, “eskalatzaile...
23. Aiora Zulaika “Pirritx”, Inozientzia eta irrigintza 28.02.2025 1:01:28
Eszenatokien magaletik begirada botatzen dio orain pailasogintzari, 26 urtez ofizio izan duenari. Aiora Zulaikak denbora batez Pirritxen ileorde larrosa kendu badu ere gogo handiz aritzen da berean. Euskal-Irriko haur asko bezala, Malen eta Aitziber “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”-ekin hazi eta hezi dira eta gonbidatuak joko handia eman du: Nor izan zen lehenengo Pirritx? Eta nola hartu zuen lek...
22. Ander Zumeta, drogen menpekotasuna 21.02.2025 1:03:48
Ander Zumetak drogekiko pairatu zuen menpekotasunaren bizipenetatik abiatuta, drogen kontsumoak pertsonengan izan ditzaketen ondorioez aritu dira Benetan zabiz?-en atal honetan. Nola eta zergatik hasi zen kontsumitzen? Nola bizi du uzteko prozesua? Zerk eraman zuen drogak kontsumitzeari uzteko erabakia hartzera? Non eskatu zuen laguntza? Nola jokatu beharko luke droga menpekoaren inguruneak? Ze fa...
21. Lorea Intxausti, lagunak eta kuadrillismoa 14.02.2025 1:01:09
Inoiz baino hobeto dagoela dio Lorea Intxaustik! Lanean pozik, “Bihar arte soilik” antzezlana oholtzan amaitu berri eta “Vaya Semanita” eta “Muertos SL” umore telesailetan dihardu egun. "Go!azen" telesailean aktore lanetan aritua, bertan parte hartzea “gutxietsi” egin ohi dela azpimarratu du. 2024an, lanbidea uztekotan egon zela aitortu die Aitziber eta Maleni. Benetan zabiz?-en atal honetako gai...
20. Zuhaitz Gurrutxaga, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa 07.02.2025 1:00:12
44 urteko krisian dagoela aitortu die Zuhaitz Gurrutxagak Benetan Zabiz?-tarrei! Futbolari ohia kirolean bizi zuen presioaz eta egoerak bultzatutako ondorioez aritu da. Nola bizi izan zuen garai hura? Nola darama nahasmendu obsesibo-konpultsiboa egun? Zerk lagundu dio aurrera egiten? Zertan baldintzatzen du nahasmenduak? Gurrutxagak, umoretik, bere egunerokotasuneko hainbat gauza kontatu ditu, bai...
19. Sara Cozar, norberarengan sinestea 31.01.2025 1:01:42
Aktore lanbidea ondo ezagutzen du Benetan zabiz?-eko gonbidatuak, Sara Cozar Valbuena ordiziarrak! Gidoiak alde batera utzi eta bere bizitzako tramak, edo dramak, mahaigaineratu ditu atalean zehar. Cozarren ikasteko afizioa, gidoiak barneratzeko erabiltzen duen marrazketa metodoa, errutinaren nagia, pantailan eman zuen lehenengo muxua, Alex Gonzalez aktorearekin izandako fikziozko harremana, "Goen...
18. Jon Fernandez, mainstream-a jarraitzen 24.01.2025 1:03:16
Fernandez kazetariak influencerren mundua ondo ezagutzen du eta Benetan Zabiz?-tarrei zurrumurru ugari kontatu dizkie atal honetan. Eduki sortzaileen artean, faltsukeria handia dago? Edukiak elkarri plagiatzen dizkiote? Nor da OT 2024 denboraldiko bere faboritoa? Zer gertatzen da Benidorm Fest jaialdian kameren atzean? Zein da inoiz izan duen zitarik lotsagarriena? Bestetik, eta Jonferren urteroko...
17. Julen Telleria, traumen motxila eta auzo-lotsa 17.01.2025 1:02:13
Benetan zabiz?-en 100. atalera haldu gara! Zenbaki garrantzitsua ospatzeko eta honen omenez, podcastera etortzeko irrikaz egon den hurbileko esataria eta aurkezle mitikoa da ataleko gonbidatua: Julen Telleria Lopetegi! Orainarte gonbidatu ez dutelako apur bat haserre ote dago? Malenek, Aitziberrek eta Julenek 2022ko udaberrian ezagutu zuten elkar. Bata-bestearekiko aurreiritziez, momentuko egoera...
16. Twin Melody, bikiak eta biralak 10.01.2025 1:01:50
Paula eta Aitana Etxeberria, Twin Melody atal honetako gonbidatuak! Haien hasiera eta ibilbideaz, sare sozialetan biralak izateaz, ahizpen arteko kontuez, haien arteko lehiakortasunaz eta bakoitzaren izaeraz aritu dira, besteak beste. Noiz konturatu ziren oso famatu egin zirela? Nolakoa da haien egunerokotasuna? Lehiakorrak dira? Elkarren artean konparatzen dituzte? Zer agertzen da TikToken haien...
15. Nerea Muñoz, Japonia ezagutzen 03.01.2025 59:51
Nerea Muñoz gazte nafarrari pandemia garaian sortu zitzaion Japoniarekiko jakin mina. Japoniera, bertako musika, animea… hori nahikoa izan zuen, lau urte geroago maleta hartu eta Japonian barrena bizitzeko! Hiroshima, Osaka, Kyoto… leku guztiotara bakarrik abiatu da eta esperientzia ugari kontatu ditu atalean zehar! Zergatik erabaki ote zuen Japoniara joatea? Zer moduz bizi da han? Nola ikasten du...
14. Zer gertatuko da 2025ean? Entzun, epaitu gabe 27.12.2024 1:02:28
2024. urteak gauza askorako eman du eta Malen eta Aitziberrek beraien urtearen errepasoa egin nahi izan dute. Bizi dituzten gertaera ikonikoak, emozioak, lan ibilbidean aukera berriak, herrira itzultzea... guztiak kontatu dituzte 2024an beren norabidea finkatu duen podcastean! Urtetik urtera gainera, Malenek eta Aitziberrek haien laguntasuna uztartu dute, eta behin konfiantza errotuta: "Entzun, ba...
13. Izaro Andres, Gabonetan dir-dir 20.12.2024 1:02:24
"Invierno a la vista" dagoela esan dezakegu, edo zuzenean, negu gorrian sartu garela. "Cerodenero" eta Gabonak direla eta, Mallabia Carey gonbidatu dute Benetan zabiz?-en sutondora! Bai, asmatu duzue, Izaro Andres Zelaieta da atal honetako gonbidatua! Musika munduko hasierez, limoiek ekarritako buruhausteez, belodromoaz eta horrek eragindako tentsioaz, edota arrakastaz hitz egiten dute."Oh Happy D...
12. Onintza Enbeita, oldarkeriaren gazi-gozoa 13.12.2024 1:01:16
Bertsolaria, kazetaria, Euskal Herriko aurpegi ezaguna… Onintza, Malen eta Aitziber, modu desberdinetan jendaurreko esposizioak eragin dizkien albo-kalteen inguruan aritu dira. Hortaz eta emakumeok segurutzat sentitzen ditugun espazioen garrantziaz, gaia bertsolaritzara ekarrita, batez ere. Haurdunaldia ere mintzagai izan dute eta horren inguruko tabuak, erromantizazioa eta haurdunaldiaren erreali...
11. Kiliki Frexko, Agur eta Ohore Chill Mafia! 06.12.2024 1:01:25
Aitziberrek eta Malenek Chill Mafia musika talde disfuntzionalaz hitz egin dute Arrotxapeako gaztearekin. Ez hori bakarrik; taldearen amaiera, haien azken lana "Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida", taldeak egingo duen nazioarteko biraz, euskal talde mainstreamei buruz, norberarekiko maitasuna, almendrekiko obsesioa… gai horiek eta taldekide batek izan duen gaixotasunaz aritu dira. Zergatik amai...
10. Bengo, bakardadea eta seriotasuna autodefensa gisa 29.11.2024 59:59
Oiartzungo artista gazteak "Belharra" albuma kaleratu du eta Benetan Zabiz?-tarrek lan berria ezagutu nahi izan dute. Eta batez ere, abeslaria oholtzatik kanpo ezagutzeko gonbidatu dute! Norbere pertzepzioaz, bakardadeaz, seriotasuna autodefentsa gisa erabiltzeaz, Break Dance dantza estiloaz, artisten arteko lehiakortasunaz, Rap eta Hip-hopaz… aritu dira, besteak beste. Nolakoa da Bengo? Zer da ba...
9. Maria Redondo, errua, zaintza eta filmazioetako haran basatia 22.11.2024 1:01:24
Maria Redondo Mugica aktorea atal honetan! Legazpiarrak Matilde pertsonaia gorpuzten du itsasoak zeharkatu dituen "Valle Salvaje" telesail ezagunean. Filmazio prozesuen nondik norakoez, castingetako zailtasunez, gidoiak ikasteaz, pertsonaia desberdinak gorpuztu behar izateaz, eta horrek eragiten duen ibilbide emozional aldakorraz aritu dira. Horiek, eta Matilde pertsonaiak hezurmamitzen dituen ema...
8. Ibon Abad, suhiltzaile baten erronkak 15.11.2024 1:03:41
Ibon Abad suhiltzailea da atal honetako gonbidatua. Malen eta Aitziberrek suhiltzaileen eginbeharrak, erronkak eta zailtasunak hartu dituzte mintzagai Ibon Abad arabarrarekin. Lanbidearen zein suteen inguruko estigmen inguruan ere aritu dira. Etxeko suteei aurre egiteko hainbat aholku eman dizkie eta Euskadiko suhiltzaileen argazkiekin egindako egutegi mitikoen inguruko iritzia eman dute. Zer egin...
7. Fermin Muguruza eta Euskal Autotune erradikala 08.11.2024 1:03:01
Ferminek 2024ko abenduan abiatu du 40. urteurreneko bira, "Lau hamarkadaz zentsurari aurre egiten" leloarekin. Datozen hilabeteetan emango dituzten kontzertuek eragindako sentsazioaz, bere ibilibideaz, gaur egungo mainstream musikaz eta artistez, zentsuraz… eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira Malen eta Aitziber Muguruzarekin. Zer pentsatzen du gaur egungo artista gazteen inguruan? Autotun...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.