EITB Radio Televisión Pública Vasca
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
12. Eguberri on! Urtea zoragarri amaitu dugu 19.12.2025 1:01:03
Din-dan-don, din-dan-don, Eguberri on! Gabonak heldu dira eta Aitziberrek, Malenek eta Oihanek, elkarren artean “lagun ezkutua” egiteko aprobetxatu dute, opari garaia. Podcastaren hasierako denboraldietako egoerak gogoratu eta hauen aurrean erreakzionatu dute. Horren “maitatuak” diren data hauen inguruan ere aritu dira. Gustuko dituzue gabonak? Ba, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren 2025eko azk...
11. Nerea Mazo, gutizia askeak 12.12.2025 1:00:24
Antzerkiarekin topera dabil eta oraindik kontatu ezin duen Netflix-erako zerbait grabatzen ari da! Aitziber eta Malenek Nerea Mazo gonbidatu dute “Benetan zabiz?” podcastera eta aitortu die “nazioarteko aktorea” izan nahiko lukeela. Zinedine Zidane futbolariarengandik gertu mugitu da eta sekula proposatu dioten gauzarik heavy-ena zein den kontatu die. Haientzako gutizia askeak edo “libre albedrioa...
10. Jon Maia, belarrimotzak 05.12.2025 1:02:14
Alabak berak baino lehen ezagutu zuen “Benetan zabiz?” eta azkenean Jon Maia ausartu da podcastera etortzen! Alabak oparitutako “Así es la puta vida” Jordi Wild-en liburua irakurri duen jakiteko gonbidatu dute atalera Aitziberrek eta Malenek, baina hori ez da izan aztergai bakarra: senideen historia, immigrazioa, nor bere abizenekiko lotsa sentitzea, letra mitiko askoren sortzailea izatea, gaztetx...
9. Maren, artistaren katxea eta “oversharing”a 28.11.2025 1:00:56
Atal honetara Maren abeslaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek! Musikariaren egunerokoak motxila bati itsatsita egotera behartzen du eta ama ere izaten du egoera horietan bidelagun. Magisteritzako ikasketak musikari lanarekin uztartzen ditu eta aitortu du inspirazioa egun goibeletan topatzen duela. Marenen ibilbidea, “oversharing”a, dirua, artistek sare sozialetan izan behar duten presentzia...
8. Albina Stardust, queer eta identitate ez-binarioak 21.11.2025 59:12
Atal honetarako Albina Stardust gonbidatu dute Aitziberrek eta Malenek eta trabestien inguruan hausnartu dira. Queer izatea, trabesti hitzaz jabetzea, drag-queen eta trabestien arteko ezberdintasuna, harrotasuna, binarismoa eta “not all men” kontzeptua dira, besteak beste, mahaigainean jarri dituzten gaiak. Albinak neskak “drageatu” ditu gainera!“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?
7. Kaparrak, palmeroak gutxietsita daude 14.11.2025 59:07
Maritxu Kajoi biharamunean sekulako ajearekin eta erdi gaixorik heldu dira Kaparrak taldekoak “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetara. Hirugarren bat ere etortzekoa zen, baina autobus paradan loak hartu du. Edonola ere, gai ugari landu eta atal borobila atera zaie! Palmeroen mediokritateaz, gizonezkoez bakarrik osatutako taldeez zein musika egitarauez, Raimundo El Canastero taldearen zentsura a...
6. Beñat Uribe-etxebarria, HOLA aldizkariaren azalean 07.11.2025 1:01:46
Seigarren ataleko gonbidatua Beñat Uribe-etxebarria zinema zuzendaria da! Bere lehenengo filma 2022an egin zuen baina, tamalez, ez du argia ikusiko. Hala ere, pelikula horri esker HOLA aldizkari famatuan agertzea lortu zuen. Zergatik deitu zion atxilotuta zegoen aktore nagusiak komisaldegitik? Podcastera ez etortzeko aitzakiak, alferrikako zitak, HOLA aldizkarian agertu izana eta Zinemaldiko kotil...
5. Aitziber Garmendia, armairutik kanpo 31.10.2025 1:02:30
Aitziber Garmendia armairutik atera dute giltzapean egon eta gero eta denbora luzez “Benetan zabiz?” podcastera ez dutela gonbidatuko agindu diote neskek! Antsietateaz, gauzak perspektiba zehatz batekin ikustearen onurez, armairutik ateratzeaz, proposamenei beti baiezkoa emateaz… aritu dira, eta nola ez, umore askorekin! Jon Plazaolaren parte hartzea tartean, benetan zabiz galduko duzula?
4. Xabier Madariaga, gatazkaren fokuan 24.10.2025 1:01:46
“Benetan zabiz?” podcastean, Xabier Madariaga!22 urte zituela abiatu zen Jerusalemera korrespontsal gisa, eta geroztik izan duen kazetari ibilbideaz aritu dira atalean zehar. "Ur Handitan" dokumental saioak jorratzen dituen gaien sakontasunaz, Palestina jazotzen ari den genozidioaz, informazioaren objektibotasunaz, gatazka guneetan lan egitearen garrantzia zein arriskuaz…aritu dira harekin! Beneta...
3. Zuriñe Hidalgo, neska* ekintzaileak 17.10.2025 1:01:29
Lau urtez musika sortu gabe egon eta gero Zuriñe Hidalgo bueltan da! Kala Naiz musika proiektuaz, “Enraizadas” emakumeentzako* erretiro espiritualez eta feminismoari ustezko “etekina” ateratzeaz ere aritu dira hiru neskak “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan. Autotunea “ez zaiola gustatzen” eta kanta berriak ateratzearena “lasaitasunez” hartzen ari dela azaldu die Zuriñek. Ekintzailetzaren ga...
2. Julen eta Antton Telleria: Anaitasunak dakarrena 10.10.2025 1:02:47
Denboraldiko lehen gonbidatuak: Telleria anaiak! Julen eta Anttonek, txikitatik gaur egunera arte izan duten harremanaz hitz egin digute “Benetan zabiz?” podcastean. Haien anaitasuna etxetik, lantokira ere eraman dute. Nola daramate egoera hori? Zer moduz daude? Nork jotzen zuen nor? Asko haserretzen dira? Zein anaiak eman zion besteari neskekin ligatzeko gomendioa? Arrosali kolaboratzaileak eztab...
1. Zer ez genioke galdetuko sekula besteari? Hemen erantzun denak 03.10.2025 1:02:12
“Benetan zabiz?” podcastaren 6. denboraldiari hasiera emateko unea heldu da, bai eta udazkenari hasiera ematekoa ere! Uda osoa elkar ikusi gabe eman dute Aitziber eta Malenek eta eguneratu behar izan dute. Zergatik ez dute elkar ikusi? Haserretu egin dira akaso? Atalean zehar oporrei amaiera eman eta bidaietako anekdotei buruz aritu dira. Zer esan zion entzule batek Aitziberri Conilen? Zergatik ez...
44 . Mingainak berotuta, azkena eta etxera 25.07.2025 59:58
Denboraldiko azken atala bero-bero bukatu dute Aitziber, Malen eta Oihanek! Lan urtean zehar jazo diren gertaera eta kotilleo guztien informazioa eman dute, kamera atzerako ezer gorde gabe. Jaialdietako batean, nor ibili zen neskekin ligatu nahian? Nork eman zuen gau osoa ingurukoak kritikatzen? Maria Blanco kolaboratzailearekin batera “Zuzendariari gutuna” tartea egin dute, neskak aztoratzen ditu...
43. Jon Plazaola, bizitzaren jolasaz 18.07.2025 1:00:19
Bigarren aldiz gonbidatu dute neskek Jon Plazaola “Benetan zabiz?” podcastera! Urretxuarrak oraingo honetan ere, asko izan du kontatzeko. Nola dago emozionalki? Zein da eman dien esklusiba? Zergatik agobiatu zen horrenbeste bere “Tu-Tum; Platz!” bakarrizketaren lehenengo boloan? Pelikularen batean ikusiko dugu laster? Profesionalki, zein da Jon gehien betetzen duen lana? Zein pertsonaia interpreta...
42. Itziar Atienza, jausiko ez ginatekeen propaganda 11.07.2025 59:51
Atal honetako gonbidatua Itziar Atienza aktorea izan da! Aitziber eta Malen luzaro egon dira galdakoztarraren atzetik, eta azkenean, lortu dute. “Desagertuta” telesailaz hitz egin dute eta, zergatik interpretatu ditu hainbeste polizia? Oraindik interpretatu ez duen ze paper egitea gustatuko litzaioke? Aktorea izan baino lehen zertan egin izan du lan? Atalaren erdialdetik aurrera, neskak jausiko ez...
41. Jon Kareaga, sareekin harreman toxikoa 04.07.2025 59:50
Une honetan ondo dagoela dio baina bolada gorabeheratsua igaro duela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Jon Kareagak. Sare sozialekin batzuetan izaten duten harreman toxikoaz aritu dira solasean: eduki sortzaileek jarraitzaileak lortzeko egin dezaketenaz, horren albo kalteaz, arropa marka askoren gardentasun faltsuaz eta alfonbra gorri, zein sari banaketetan gertatzen direnez. Aipatu duten best...
40. Mutiko & Tatta, “itsatsita” egotea 27.06.2025 59:39
Atal honetako gonbidatuak Arrasatetik etorri dira eta musika urbanoan ezagunak dira oso. Musika sortzeko duten egoeraz hitz egin dute eta musikarien artean sortzen duten kuadrillaz: Denso, Fane, Axeri, Etxepe…Norekin dute beefa? Nor uste dute gehiegi baloratzen dela? Zer eskatzen dute kamerinoan daudenean? Nor jo zuen Densok, eta zergatik? Juergaz eta parrandaz ere aritu dira eta anekdota ugari ko...
39. Jone Laspiur, eskapistak eta mugak 20.06.2025 59:53
Jone Laspiur aktore donostiarra gonbidatu dute atal honetara! Intxaurrondokoak Goya batekin saritzean zer sentitzen den azaldu die Aitziber eta Maleni. Aitortu du, Goyaren oroigarria, Nakar taldearen diskoen ondoan daukala, amaren etxean. Laspiur gehiago ezagutu dute eta haren ibilbideari lotuta anekdota ugari kontatu dizkie. Gai gehiago ere aipatu dituzte: arrakastaren albo kalteak, lan eremuetan...
38. Brigade Loco, erabakien politikaz 13.06.2025 57:32
Atal honetan Brigade Loco taldeko Alex Arteaga eta Manex Egaña izan dituzte! Taldeko lehen entsegua desastre bat izan zela aitortu duten arren, “Bide baten esanahia” azken laneko birarekin dabiltza aretoak betetzen eta arrakastatsu. Ofizioz irakasleak diren Egaña eta Arteaga, oholtza atzeko kontuez, egiten duten musikaren aldarrikapenez, punk-rockaz, letra eta esanahi hutsalez, taldean hartzen dir...
37. Lur Olalde, mediuma eta heriotza osteko arimak 06.06.2025 59:20
Lur Olalde beasaindarrak heriotza osteko arimekin harremana izateko gaitasuna du, gida espiritualen laguntzaz bera izaten da komunikaziorako kanala. Txikitatik sorginak ikusten zituen alboan eta beti uste izan du desberdina zela, landu daitekeen gaitasun honetaz jabetu zen arte. Mediumtasunaz hitz egiteko gonbidatu dute podcastera! Zein da bere lana? Desberdinak dira bidenteak eta mediumak? Zer tr...
36. Alex Padilla eta EHko “salba nazazu” 30.05.2025 59:38
Txutxu-mutxu eta saio saltseroak aldarrikatzeko, Alex Padilla kazetaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek “Benetan zabiz?” podcastera. Horretan aditua da eta farandulako artista zein famatu asko ezagutzen ditu. Bai eta “pop kultura”-ko erreferentzia guztiak ere! Arrosaliren tartean famatuak protagonista diren jokoan aritu dira eta “Salvame” saioko pertsonaia guztien inguruko informazio pribat...
35. Josune Arakistain, Süne, eta “Amaineman” 23.05.2025 59:46
Azkeneko urtean aldaketa asko bizi izan dituela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Josune Arakistain Itziartarrak. Süneren azken lanak dioen bezala, “Amaineman”, alegia, amain ematen ikasten ari da eta horretaz aritu dira Josune, Aitziber eta Malen solasean. Nolakoa da Josune eta nolakoa Süne? Nola izan ohi da gogorik edo indarrik ez dagoenean, publikoaren espektatibak bete behar izatea? Nola e...
34. Iker Vicente, aizkolaria eta munduko txapeldunordea 16.05.2025 56:31
Iker Vicentek beste bi domina irabazi ditu aizkoran 2025eko apirilean, Australiako Munduko Txapelketan, abiadura modalitatean. Munduko aizkolari onenetakoak, txapeldunordeak, txikitatik ezagutzen du aizkora. Ikerrek txapelketa asko eta asko irabazi ditu eta onenen artean egoteak sortzen duen presioa nola kudeatzen duen galdetu diote Aitziber eta Malenek. Orohar, kirol ibilbideaz aritu dira gonbida...
33. Ane Rot, “Elite” telesaila eta mendekua 09.05.2025 59:24
Txiki txikia zenetik artista izan nahi zuela bazekien; hori eta gauza gehiago deskubritu dituzte atal honetan Aitziber Grados eta Malen Altunak. Ane Rot arrasatearra ezagutu dute: ETB 1eko “Kantugiro” saioan irabazten hasi, gero “Bagoaz” musika saiotik igaro, kriminologia gradua ikasten hasi, Madrilera abentura berriak probatzera joan eta 4 hilabetera “Mickey Mouse Squad” saioa aurkezten hasi zen....
32. Aitor Nieto, polimaitasun harremanak 02.05.2025 59:39
Aitziber eta Malenek podcastera gonbidatzen duten laugarren Markina-Xemeindarra da. Aitor Nieto polimaitasunaz hitz egitera gonbidatu dute. Zer da polimaitasuna? Nola bizi du Nietok? Zer desberdintasun dago polimaitasuna eta harreman irekien artean? Zer iritzi du harreman monogamoen inguruan? Zer uste du polimaitasuna ligatzeko erabiltzen dutenez? Zer da “polifake”?Polimaitasun harremanetako akord...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.