EITB Radio Televisión Pública Vasca

Zure ilunetan

Society EU ↓ 6 episodes

“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar. Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Au...

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

Dec 22, 2025

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

5. Bideak 22.12.2025

Altzibar doktorearen azken grabaketak ezagutuko ditugu eta bere emaztearekiko maitasun istorioa, tragedia nola bilakatu den ulertuko dugu. Bitartean, ”Renata”ren mehatxua ia-ia gainean dute Mariak, Rafak eta Eiderrek. Ihes egitea beste irtenbiderik ez dago, nahiz eta Rafa oso ahul dagoen edozertarako.

4. Berostegiko lagina 15.12.2025

Eiderrek eta Rafak Maria garbitzailearekin egin dute topo. Amoniakoaren laguntzaz aurrera egiten duten heinean kanpoan kaosa lehertu da. Jesusen dei bat jasoko du Eiderrek, kezkak areagotuko dizkiona. Edonola ere, taldeak ezkutaleku bat aurkitu behar du baina Rafa gero eta okerrago dago eta dena amildegiaren ertzera hurbiltzen da.

3. Aspaldiko lagunak 08.12.2025

Eiderrek Karlos lankide ohiarekin topo egin du eta elkarrekin zaurituta dagoen Rafari laguntzera itzuli dira. “Renata” bakterioaren mehatxua gero eta gertuago dute. Eiderrek bere hainbat sekretu azaleratuko ditu. Kanpoan kaosa hedatzen den bitartean, hirurak iluntasunez beteriko dorrean barrena bizirik ateratzeko azken aukerari eusten saiatuko dira.

2. Limoferrum Renata 01.12.2025

Igogailuan harrapatuta eta Antton desagertuta, Eider eta Rafa izuak mendean hartuko ditu. Soinu likatsu ezezagun batek mehatxua zabaltzen du gainera. Ihes egiteko borrokan Eiderrek bere sekretuak agerian uzten ditu: “Renata” izeneko bakterio kolonia arriskutsu bat dago eraikinean.

1. Altzibar Doktorea 24.11.2025

1996ko irailaren 15 da. Ekaitzak gogor jo Donostia inguruan eta argindarra joan da kale askotan, ilunpetan utziz etxe eta enpresa ugari. Altzibar dorreko igogailu barruan atera ezinik geratu diren Eider, Rafa eta Antton berriketan hasi dira denbora pasatzeko norbait etorri bitartean. Euren bila etorriko dena beste zerbait izango dela susmatu gabe.

0. Teaser “Zure ilunetan”, igogailuan harrapatuta 20.11.2025

"Zure ilunetan" soinu-fikzioa Donostiako Altzibar dorreko igogailuan harrapatuta geratu diren hiru lagunen kontakizun intimista eta aztoragarria da. Igogailuko atea ezin da ireki, izaki ezezagun batek eraso baitu eraikina. Hortik aurrera pasarte mingarri, amets, beldur eta iraganeko zaurietatik abiatuta, egia bilatzeko borroka pertsonalean murgilduko dira protagonistak. Xabin Fernandezek idatzi du...

Listen to the Zure ilunetan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.