EITB Radio Televisión Pública Vasca

Uhin Ultramoreak

Society EU ↓ 66 episodes

Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

16. Plazeboak eta nozeboak 07.06.2023

Plazeboaren kontrakoa da nozeboa, alegia, eragin ahalmenik ez duen zerbaitek kalte egitea. Bi efektuei buruzkoa da "Uhin Ultramoreak" podcastaren 16. atala. Denok ezagutzen dugu plazebo-efektua zer den. Tratamendu edo substantzia batek gugan eragiten duen eragin baikorra. Zerbaitek on egingo digula jakiteak, garestia izateak, fisikoki sentitzeak... sortzen duten onura, tratamendu edo substantzia h...

15. Hegazkinen arrasto susmagarriak. Zer dira? Zer dago atzean? 24.05.2023

Hegazkinek zeruan uzten dituzten arrastoak susmagarritzat jotzen dituzte batzuek. Azkenaldian, chemtrailak hizpide dira. Zer dira benetan, eta zer dago haien atzean? Denetik entzun dugu: hegazkinek sortzen dituzten arrasto horiek klima aldatzen ari direla: euria eginarazten dutela; eta kontrakoa ere bai, lehortea eragiten dutela. Baita gaitzak hedatzen dituztela ere, COVID-19a bera, adibidez, edo...

14. Musikak emozio berak sortzen al ditu kultura guztietan? Zer da anhedonia? 10.05.2023

Musika da "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetako protagonista. Hain zuzen, musika unibertsala ote den aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Frogatu dute ea kultura guztietan berdin hartzen diren sehaska-kantak edo maitasunezkoak, adibidez. Anhedonia musikalaz ere hitz egin dute; hau da, musikarekin emozionatzeko ezintasunaz. Horrez gain, hainba...

13. Ondo lo egin! 26.04.2023

Ez duzu lorik hartuko, "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal hau entzuten. Zer da REM fasea? Noiz gertatzen dira ametsak? Zergatik da garrantzitsua lo ondo egitea? Loa aztertu dute Nagore Rementeria Argotek, Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko dibulgatzaileek. Loaren faseak azaltzeaz gain, gorputzeko funtzioetan duen garrantzia azaldu dute, eta lo gaizki egiteak dak...

12. Zein izan ziren espaziora joan ziren lehen emakumeak? 12.04.2023

Artemis misioak lehen emakumea eramango du Ilargira, baina aurretik izan dira espaziora joandako emakumezkoak eta haiek dira "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetako protagonistak. Lehen kosmonauta Valentina Tereshkova izan zen. 1963an joan zen errusiarra espaziora Vostok-6 ontzian. 20 urte geroago egin zuen bidaia lehen astronautak, Sally Ride estatubatuarra. Haien bien ibilerak eta kazetarie...

11. Sexua eta generoa gauza bera dira? Eta berdin eragiten dute? 29.03.2023

Askotan nahasten dira sexua eta generoa. Baina ez dira sinonimoak, eta haien eragina ere ez da berdina. Zertan bereizten diren eta zertan eragiten duten azaldu dute Elhuyarreko Nagore Rementeria Argotek eta Ana Galarraga Aiestaranek, adibide argigarrien bidez. Soinu misteriotsuak, albisteek eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzeak osatzen dute atala. Nagore Rementeria eta Ana Ga...

10. Zonbiak, kanibalak eta banpiroak. Zientziak badu zer esanik hauei buruz? 15.03.2023

"The last of us" telesailak modan jarri ditu biktima zonbi bihurtzen dituzten onddoak, baina, zientzialarientzat ez dira berriak. "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, gure artean bizi diren zonbi, kanibal eta banpiroen inguruko adibide eta istorioak kontatuko dizkigute Ana Galarraga Aiestaran eta Nagore Rementeria Argote Elhuyarreko dibulgatzaileek. Zientziaren ikuspegitik beti ere. Soinu...

9. Emakume zientzialariak. Zergatik da beharrezkoa zientzia feminista? 01.03.2023

Emakumeek egiturazko diskriminazioa jasaten dute zientziaren eta teknologiaren arloan. Horren ondorioz, arlo batzuetan lanean edo ikerketan ari diren emakumeen ehunekoa oso txikia da, eta, gainera, ez dira goiko postuetara iristen. "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, egoera horren arrazoiak eta ondorioak aztertu dituzte Elhuyarreko dibulgatzaileek eta garbi dute zein den irtenbidea: zient...

8. Zertan da edizio genetikoa? Lortu al da gizakia klonatzea? 15.02.2023

"Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, Nagore Rementeria Argotek hartu dio lekukoa Alaitz Ochoari eta Ana Galarragarekin batera manipulazio genetikoaz aritzea erabaki dute. Manipulazio genetikoak aplikazio miragarriak ditu, baina mamuak ere pizten ditu. Elhuyarreko dibulgatzaileek edizio genetikoaren tekniken oinarriak eta haien aplikazioak aztertu dituzte, adibide deigarri eta esanguratsuen...

7. Hedy Lamarr, Magdalena Moujan Otaño eta Berenice Abbott, nor baino nor 01.02.2023

Hiru emakume zientzialari eta artistaren biografiak aztertu dituzte "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetarako Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek. Bi ezaugarri horiek batzen dituztelako aukeratu dituzte: zientzialari edo asmatzaile ez ezik, artista ere badira. Hedy Lamarr da lehena: haririk gabeko komunikazioaren aitzindaria eta Hollyw...

6. Ez gara espezie adimentsu bakarra; badira bestelako adimenak 18.01.2023

Ikuspegi antropozentrikotik, giza adimenak ez du parekorik. Alabaina, beste espezie batzuek ere adimen handia dute: olagarroek, elefanteek, beleek, inurriek… Haien garunek, gureekin alderatuta, egitura oso desberdinak badituzte ere, konplexutasunean pertsonaren garunaren antzekoak dira, eta guk ez ditugun gaitasun batzuk ere badituzte. Horrez gain, gizakion garuna txikitzen ari dela ikusi dute zie...

5. Geure buruak gu engainatzeko erabiltzen dituen amarruak, eta alderantziz 04.01.2023

Gure buruak engainatu egiten gaitu. Isuri edo alborapen kognitibo deitzen zaie horretarako erabiltzen dituen mekanismoak, eta komeni da haiek ezagutzea, haien eragina neutralizatzeko. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek isuri ohikoenak azaldu dituzte, adibide argigarriekin. Eta antidotoa zein den ere esan dute: pentsamendu kritikoa. Hain zu...

4. Zertan bereizten dira fusioa eta fisioa? Zer egin hondakin nuklearrekin? 21.12.2022

Zentral nuklearrek fisio-energia baliatzen dute, elektrizitatea ekoizteko. Fisio-erreakzioek, baina, energia asko askatzeaz gain, elementu erradioaktiboak ere sortzen dituzte prozesuan. Fusioa modu kontrolatuan egitea lortu berri dute, modu esperimentalean eta laborategian oraingoz. Urte asko beharko dira oraindik, hondakin erradioaktiborik gabeko energia mota hau, modu erabilgarrian eta denon esk...

3. Mito sexualak eraisteko prest, zientziaren laguntzaz 07.12.2022

Giza ugalketaren ikuspegi klasikoan, arrek (gizonek eta bere espermatozoideek), emeek (emakumeek eta bere obuluek) baino protagonismo eta esanahi handiagoa izan dute. Ikuspegi hori matxista eta okerra dela erakutsi dute, ordea, gaur egungo zientzialariek. Dena dela, matxismoak indartsu jarraitzen du, eta horren erakusgarri dira gizonen antisorgailuak. Horri guztiari heldu diote Alaitz Ochoa de Eri...

2. Existitzen dira estralurtarrak?, Noizbait egingo dugu topo haiekin? 23.11.2022

Gizakiak betitik galdetu dio bere buruari egongo ote den bizirik Lurretik kanpo. Are gehiago, balizko estralurtarrak aurkitzeko saiakerak ere egin ditu, eta egiten ditugu gaur egun ere. Hori bai, azken hamarkadetan, asko aldatu da estralurtarrekiko zientzialariek duten irudia eta haiek bilatzeko moduak. "Uhin Ultramoreak" baliatuta, bilakaera hori aztertu dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana...

1. Adimen artifizialaren bidez egindako artea benetan da artea? 09.11.2022

Podcastaren estreineko atalean, adimen artifizialaren erabilerari erreparatu diote, puri-purian dagoen arlo batean: artean. Horrez gain, gaurkotasun zientifiko-teknologikoari errepasoa, mito batzuk argitu eta soinu misteriotsua zerk sortzen duen asmatzera gonbidatu nahi zaituzte. Izan ere, joko hori proposatuko digute atal bakoitzean Alaitzek eta Anak. Uhin ultramoreen bidez, argi ikusgaiarerekin...

Listen to the Uhin Ultramoreak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.