EITB Radio Televisión Pública Vasca
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
65. Ekologismoaren ama, misoginiaren jomuga 01.07.2026 26:47
Rachel Carsonen biografia normal hasten da. Estatu Batuetan jaio zen, (Pensilvania, 1907-1964) landa-eremuan, eta familian bazituzten abereak eta ingurune natural aberatsa. Zoologia eta genetika ikasketak egin zituen eta idazle trebea zen. Ozeanoari buruz idatzi zituen liburuek arrakasta handia izan zuten. Baina, batez ere, pestiziden kalteez ohartarazteko idatzi zuen liburuarekin lortu zuen oihar...
64. Hitz batean: klitoriaz 17.06.2026 24:08
Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena. Zutikorra da, eta plazererako atal zinez garrantzitsua: hura kitzikatzea da orgasmora heltzeko bide zuzenetako bat. Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dago; ia dena beste egitura batzuen azpian ezkutatuta. Agerian dagoen zatiak botoi-itxura du, eta aluaren gainean kokatuta dago. Zer da...
63. Homeopatiaz, argi eta garbi 03.06.2026 28:37
Espainiako Sendagaien Agentziak berretsi du homeopatia ez dela eraginkorra, ez daukala inolako oinarri zientifikorik. Duela gutxi kaleratu du homeopatiaren eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko txostena, eta bi ondorio hauek azpimarratu ditu: produktu homeopatikoak ez dira plazeboa baino eraginkorragoak eta kalteak ere sor ditzakete. Eragin larria sortu dezake, zientifikoki eraginkorrak dire...
62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak 20.05.2026 27:01
Adimen artifizialak datu-zentroak ugaritzea ekarri du. Datuak hodeian daudela esaten den arren, eta guk geuk ere horrela irudikatu, lurrean daude; makinaz eta kablez osatutako datu-zentro handietan. Munduan 10.000tik gora daude, eta sekulako abiadan ari dira ugaritzen. Adimen artifizial sortzailearen eztandak zerikusi zuzena du horretan, konputazio-ahalmen erraldoia behar baitu. Ondorioak ikusten...
61. Emakumetasunaren test genetikoa 06.05.2026 25:41
Olinpiar Batzordeak berriz erabaki du emakumeei azterketak egitea goi mailako lehian parte hartu dezaketela frogatzeko. Aurrez, azterketa ginekologikoak egiten zizkieten eta aurrera begira test genetikoak egingo dira “errespetuzko” tratuaren izenean eta “intimitatea” urratu gabe. Zehazki, Y kromosoman, eta soilik kromosoma horretan dagoen gene bat ote daukaten begiratuko dute emakumeen kategorian...
60. Espazioaren konkista 22.04.2026 27:25
Artemis2 misioa arrakasta osoz bukatu da bere helburu guztiak beteta. Irudi ederrak utzi ditu bidean eta une hunkigarriren bat edo beste. Hala ere, dena ez da izan biba eta txaloa. Misioak kritikak ere izan ditu, bereziki erabilera politikoarengatik. Izatez, Espazioko misioetan klasikoa izaten da, eta 2026an ere argi ikusi da, helburu zientifiko-teknologikoen gainetik zeudela Estatu Batuak ondo po...
59. Berriztagarriak bai, mesedez 08.04.2026 26:29
Energiaren erabilera klima-larrialdiaren eragile nagusia da. Horregatik, eragilea bera aldatuta, aldaketa handia egin daiteke klimaren bilakaeran. Helburu hori du energia trantsizioak: erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatzea. Argi dago hori ez dela nahikoa klima leheneratzeko, eta ezinbestekoa dela desazkundea ere, hau da, kontsumoa ahalik eta gehien murriztea. Baina berriztagarriak...
58. Kirola, hilekoa eta sexua 25.03.2026 27:06
Ariketa fisikoa gorputzaren osasuna eta ongizatea hobetzen eta mantentzen duen edozein jarduera fisikoa da. Kirola, berriz, araututa dago, planifikatuta, eta helburu eta egiteko modu zehatzak ditu. Goi-mailako kirolariek, besteok ez ditugun presio eta eskakizunak izaten dituzte, eta, horrek kezkak sortzen ditu batzuetan. Adibidez, emakume batzuek hilekoa galtzen dute, edo atzerapenak dituzte eta j...
57. Zientziaren B aldea 11.03.2026 26:44
Zientzia-sistemak bere irizpideak, arauak eta mekanismoak ditu, gizarteratzen dituen emaitzak zuzenak direla ziurtatzeko. Baina gizakiok egindako beste edozein sistemak bezala, hutsuneak, akatsak eta alborapenak ditu, baita iruzur egiteko arriskua ere. Horren adibide dibertigarri eta esanguratsua zehazten da “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan. Argitalpen zientifikoen jokabide iruzurtia ag...
56. Zer jan, hura izateko 25.02.2026 25:21
Zer jan, noiz, zenbat, norekin, zer den beharrezko, zer kapritxo eta zer debeku, ez du fisiologiak bakarrik erabakitzen, baizik eta kulturak, batez ere. Eta gure kultura genero-bereizketan oinarrituta dagoenez, jateko kontuetan ere islatzen da. Adibidez: bi lagun daude, jatetxe bateko mahai batean; bata emakumea eta bestea gizona. Zerbitzariak txuleta eta entsalada daramatza mahaira, plater banata...
55. Adimen Artifizalaren sexismoa 13.02.2026 29:13
“Uhin ultramoreak” podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aukeratu dugu eta zuzeneko atala izan da jendaurrean Donostiako Aquariumeko Areto Nagusian. Adimen Artifiziala eta generoa izan da hizpide nagusia. Izan ere, AAko sistemak hedapen izugarria izan dute azken urteotan, baina hedapen hori ez da izan berdina denean: ikerketen arabera, nesk...
0. atala 05.09.2025 25:47
"Uhin ultramoreen" bidez, argi ikusgaiarerekin ikusezinak diren gauzak azalera ateratzen dira. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.
54. Ahizpatasuna zientzian 25.06.2025 28:42
Zientzialari batzuek lan nabarmena egin dute atzetik zetozen emakumeei eta baztertuei bidea leuntzeko. Ahizpatasunaren adibide ederra dira eta horietako kasu esanguratsu batzuk azaleratu nahi dituzte “Uhin Ultramoreak” podcastaren hirugarren denboraldiko azken atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Izan ere, oso eremu lehiakorra den arren, badira bestelako jokabideak eta balioak e...
53. Txertoen negazionismoaren jatorria 18.06.2025 25:06
Bereziki, Donald Trump AEBko agintera iritsi denetik, indarra hartzen ari da txertoen aurkako mugimendua. Eta beste leku batzuetara ere ari da zabaltzen, batez ere, pentsamendu konspiratzaileei eta alternatiboei lotuta. Uste oker horien arabera, txertoen ondorio kaltegarrietako bat autismoa da. Teoria horren atzean ordea, 1998ko artikulu bat eta zientzialari baten jokabide iruzurtia dago. Alaitz O...
52. Tximinoek guk baino lehenago 11.06.2025 26:55
Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpantzeek eta bonoboek ere badituztela gaitasun horiek. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak azaldu dutenez, azkenaldian egin diren ikerketek zalantzan jartzen dute pertsonari...
51. Hilezkortasunaren ametsa 04.06.2025 26:12
Zuk zer duzu nahiago, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Ba dago izaki hilezkorrik? Gizakia bihur liteke noizbait hilezkorra? Ari aldira esperimentuak egiten helburu horrekin? Badago emaitzarik? Hilezkortasunaren ametsari heldu diote “Uhin Ultramoreak”en atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin. Beste kontu jakingarri asko ere azaldu dituz...
50. Otsoaren balioa 28.05.2025 24:32
Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nolanahi, otso bat inguruan azaldu orduko pizten da eztabaida, haren aldekoen eta kontrakoen artean. Eztabaidari ihes egin gabe, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak otsoa berriro gure basoetan sartzea klima-aldaketari aurre egiteko...
49. Emakumeen gutxiespen “zientifikoa” 21.05.2025 28:40
Historian, zientzia aitzakia modura erabili izan da emakumeen adimena eta gaitasun fisikoak gutxiesteko, eta gaitzak asmatzeko, adibidez, histeria. Emakumeei buruzko gezur “zientifikoak” ugari, beraz, zientziaren berezko ezaugarritzat hartzen dira objektibotasuna eta neutraltasuna ahaztuta.“Uhin Ultramoreak” podcastaren atal honetan, ordea, tesi hori ezeztatzen duten hamaika adibide jaso dituzte A...
48. Jevonsen paradoxa 14.05.2025 23:35
Sistema baten eraginkortasuna handitzeak ez dakar kontsumoa jaistea, kontrakoa pentsa litekeen arren. Hori da Jevonsen paradoxa. Izan ere, ematen du prozesu baten efizientzia hobetzeak berekin ekarriko duela kontsumoa gutxitzea. Adimen artifizialeko sistema berriek ere hori agintzen dute. Gero, ordea, ez da hala gertatzen, alderantziz baizik: kontsumoa zabaltzen da, eta, azkenean, gehiago kontsumi...
47. Miniaturazko laborategiak 07.05.2025 27:21
Haurdunaldi-testei, alkoholimetroei eta COVID-19aren eta gripearen test diagnostikoei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Hain dira erabilerrazak, hain ohikoak, merkeak eta eraginkorrak, ez garela ohartu ere egiten, izatez, miniaturazko laborategiak direla. Nola funtzionatzen duten azalduko dugu "Uhin Ultramoreak" podcasteko atal honetan. Bide batez, egia al da asuna hartzean, arnasari eusten bad...
46. Iraganean dena ez zen hobea 30.04.2025 26:44
Oso zabalduta dago iraganean dena garbia eta osasungarria zelako ustea. Alabaina, historia arakatu dugu "Uhin Ultramorez", eta ikusi dugu Erromatar Inperioaren garaian airea erabat kutsatuta zegoela, ur kutsatuak milaka heriotza eragin zituela Atenasen, eta elikagaien bidezko kutsadurak ohikoak zirela, mende batzuk geroago ere. Eta medikuntza? Batzuetan, kalte handiagoa egiten zuen medikuak, gaitz...
45. Bakardadea 23.04.2025 27:07
Europar Batasunak osasun publikoko arazotzat jo du bakardadea. Izan ere, gero eta gehiago dira bakarrik sentitzen direnak, eta horrek ondorio fisikoak, psikikoak eta sozialak sortzen ditu. Bakardadearen eta osasunaren arteko erlazioa, gainera, bi noranzkoetakoa da. Gaiari heldu diote Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, eta garbi diote: “Gera zaitez gurekin”.Hor...
44. Komuneko ur salatariak 16.04.2025 23:36
Ur beltzak gutaz informazio asko ematen dute. Hain zuzen, droga-kontsumoari jarraipena egiteko balio dute komunetatik araztegietara eta erreketara joaten diren urek, baita gaixotasun batzuk detektatzeko ere populazio jakin batean. Ur salatarien bidea egin dute Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana Galarragak "Uhin Ultramoreak"en atal honetan.
43. Luzatu, murrizteko 09.04.2025 27:04
Telefono mugikorren eta ordenagailu eramangarrien bizitza erabilgarriari buruzko txosten bat aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Hain zuzen, zaharkitze programatuaren ondorioz, azkar ordezkatzen ditugu produktu horiek, bertsio berriengatik. “Erabili eta bota” filosofia irauli, eta, horren ordez, “luzatu, murrizteko” leloa proposatzen dute: produktu...
42. Eboluzioaren gaizki-ulertuak 02.04.2025 24:59
Teoria bat ez da iritzi edo uste bat, baizik eta gai bati buruz egindako hipotesiak, behaketak eta ikerketak bildu, eta sistemikoki azaltzen dituzten eredu fidagarrienak, zorrotzenak eta osoenak. Hori argi utzi nahi izan dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Eboluzioaren teoria da teoria ezagunenetako bat, baina hari buruz uste oker asko daude zabalduta jendartean. "Uhi...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.