EITB Radio Televisión Pública Vasca
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
41. Sexu basatia 26.03.2025 25:38
Bada jendea sexu-praktika jakin batzuk antinaturaltzat jotzen dituena, hori diote Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranerek. Naturan begiratuz gero, ordea, argi dago sexu-praktikak askotarikoak direla. Hori bai, kontuan izan behar da gizakiok animaliak antropomorfizatzeko joera dugula (nolabait, pertsona gisa hartzeko joera), eta, egiaz, oraindik asko dago ikertzeko, jakiteko z...
40. Munduaren amaiera 19.03.2025 20:46
Mundua suntsitu dezaketen fenomenoak, bereziki, asteroideen talkak, unibertsoaren hedapen azeleratua eta eguzkiaren bilakaera aztertu dituzte Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Zenbateraino gaude arriskuan? Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula” eta “Egunero ikasten da zerbait” atalek, eta mito zientifikoen baieztapenak edo ezeztatzeak osatzen dute atala.
39. Ahizpa neandertalak 12.03.2025 23:05
Neandertalak, gure espezie gertukoena, aztertu dituzte "Uhin Ultramorez" Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Ikertzaileek hasieran uste zutena baino antzekoagoak dira gugandik, eta hainbat alderditan frogatu da hori, portaeran, objektuetan, kulturan… Gainera, haien geneak ditugu gure DNAn; beraz, nolabait, ez dira desagertu."Denboraren kapsulan" aztergai interesgarria atal honet...
38. Metal toxikoak tanpoietan 05.03.2025 22:17
Emakumezkoek erabiltzen dituzten tanpoiek osagaietan dituzten metaletako batzuk toxikoak direla frogatu du aurreneko aldiz ikerketa zientifiko batek, eta “Uhin Ultramoreak” erabili nahi izan dituzte Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek atal honetan gai hori aztertzeko. Gainera, ikertzaileek salatu dute ez dagoela berariazko araudirik, nahiz eta produktu horiek emakumearen gorputzean barneratz...
37. Musika jaialdiak eta ekosistema naturalen albokalteak 26.02.2025 25:49
Alamar jaialdiaren ondorioz, "La Hoya" izeneko albaitaritza zentro zientifikoko hainbat animalia hil egin ziren 2024ko udan. Musika jaialdi handien ondorioz, hondakinek, garraioak eta kontsumoak, albo-kalteak eragiten dituzte ekosistema naturaletan. "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek gaia aztertzeko. Hirugarren denboraldia abiatzeko, "Denboraren kapsula" s...
36. Elikadura eta dietak, noren mesedetan? 29.05.2024 31:42
Esaerak dio "zer jan, hura izan". Askotan, ordea, ez dakigu zer komeni zaigun jatea, zer den guretzat eta ingurumenarentzat onena. Zalantza eta iradokizunak jaso dituztenez, denboraldiko azken atala elikadura eta dietari eskaini nahi izan diote Ana Galarraga Aiestaranek eta Alaitz Ochoa de Eribek. Izan ere, jaten dugunari buruzko kezka antzematen da, eta ez da harritzekoa elikagai-industriak eta g...
35. Lur eta Ilargi ahizpen harremana 15.05.2024 30:35
Lurra eta Ilargia batera jaio ziren, eta geroztik, harreman estua eta misterioz betea izan dute. Hipotesi zientifiko onartuenaren arabera talka baten ondorioz sortu ziren. Hipotesi horrek azaltzen du, artean eguzki-sistema gazte eta berde zenean, eta gazte gehienak bezala, nahikoa kaotiko eta desordenatua, Marteren neurriko objektu batek, Teiak edo Teak, Eguzkiaren inguruan zebilen Lur protoplanet...
34. Botiken bigarren aukera arrakastatsua 01.05.2024 26:55
Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa bularreko angina arintzeko erabiltzea zen. Hain zuzen sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta gizonen zakilean. Entsegu klinikoen parte-hartzaileetan eragin nabarmena zuela konturatuta, botikaren jomuga aldatzea erabaki zuten, eta erabilera a...
33. Merkatua osasunaren kontra 17.04.2024 32:57
Jakina da osasunean eta osasun-zerbitzuetatik jasotzen dugun arretan eragin zuzena dutela generoak, besteak beste, sexuak, jatorriak, adinak, bizilekuak, maila sozioekonomikoak, ikasketa-mailak, eta egoera legalak. Osasunaren baldintzatzaile sozialak dira. Baldintza gehiago ere badaude ordea herritarren osasunean eragiten dutenak, ekoizle handiek eta merkatuek herritarrengan eragiten duten presioa...
32. Menopausiaren tabuaren kontra 03.04.2024 28:44
Menopausia prozesu fisiko, psikiko eta soziala da. Azken hilekoa jeitsi denetik urte beteko epea hartzen du definizioz. Baina ez da data batera mugatzen, prozesu bat da, aldaketa hormonalak ekartzen dituena eta horrekin batera aldaketa fisiko eta psikikoak. Aldaketa horiek eragin zuzena dute emakumeen bizipenetan, emozionalki eta alderdi sozial eta kulturaletik ere bai. Eragin handiak dituen arren...
31. Mineral kritikoak 20.03.2024 28:51
Eskura ditugun gailu elektronikoetan eta energia berriztagarrien sorgailuetan, auto elektrikoetan... egun ezinbesteko egiten zaizkigun beste teknologia batzuetan osagai mineralak behar dira eta kritiko bilakatu dira. Datu bat: 2000. urtetik hona, 23 urteotan, historia osoan erregistratuta dagoen adina material erauzi dugu. Material kopuru handia behar da aurrera egiteko, eta leku gutxi batzuetan k...
30. Mina eta gabezia 06.03.2024 27:06
Inork ez du minik sentitu nahi. Baina badago mina sentitzeko gai ez den pertsonarik ere, eta ez pentsa hori gauza ona denik. Azken finean, mina ezinbestekoa da bizirauteko eta minik sentitzen ez duten pertsonek arazo larriak izaten dituzte; izan ere mina gure gorputzean zerbait ez dagoela ondo adierazteko modua da, egoerari neurria hartzeko adierazgarria. Arazo horren jatorriaz eta ondorioez, eta...
29. Sexu jazarpena zientzian 21.02.2024 28:26
Zientzia-mundua ez da burbuila bat, objektibotasunarekin eta neutraltasunarekin erlazionatzen da, eta zaildu egiten du gizarteak pentsatzea eremu horretan ere badagoela sexu-indarkeria, sexu-jazarpena edo boterekeria. Izan ere, zientziaren eremuak oso sistema hierarkikoa du eta gainera prekarioa, batez ere arlo feminizatuetan. Horregatik, emakume jazartuek, salaketa jartzeko ohiko zailtasunez gain...
28. Plastikozenoa 07.02.2024 29:41
Plastikozenoa terminoa asmakizuna da, "Uhin Ultramoreak" podcastaren atalerako asmatu dute Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek. Zehazki bi adierari buruz hitz egiteko: plastikozko ozeanoa, eta plastikoaren aro geologikoa. Hondartzetara iristen ari diren plastikozko ale, bolatxo, pellet edo pinportetatik abiatuta, plastikoek ozeanoetan sortzen dituzten arazoei buruz aritu nahi izan dutelako. B...
27. Ilargia zabortegi 24.01.2024 29:26
Orain arte, keinu erromantikoa izan da norbaitek ilargia oparitzea besteari. Opari pozoindua bilakatzen ari da, ordea, metatzen ari den zabor pilagatik. Izan ere, ilargian 200 tona hondakin dagoela kalkulatu dute. Zehatzago, hamar zentimetro baino gehiago neurtzen duten 23.000 objektu baino gehiago. Horien artean, Apolo misioetan eskifaiak sortutako gorotzak eta gernua biltzen dituzten edukiontzia...
26. Sinestesia, pertzepzio areagotua 10.01.2024 28:39
Imajinatu zerbait entzutean koloreak eta formak ere ikusten dituzula aldi berean entzutearen estimuluaren eraginez. Sinestesia dutenek berezkoak dituzte modu honetako esperientziak. Sinestesia zentzumenekin lotutako fenomenoa da. Estimulu batek gugan zentzumen zehatz bat pizten duen bitartean, adibidez, soinuak entzumena, sinestesia duten pertsonengan oinarrizko zentzumena ez ezik, beste bat ere p...
25. Galtzak jantzi behar, zientzia egiteko 27.12.2023 27:40
Ez hain aspaldi, zientzia egin nahi zuten emakumeek gizonezkoen itxura eta izena hartu behar izan zuten. Haien adibide dira Jeanne Baret eta Sophie Germain Frantziarrak. Baret botanikari aitzindaria, munduari bira eman zion lehen emakumea bilakatu zen 1774an, eta garaitsu berean, Sophie Germainek gizonezko matematikari ospetsuenen pareko ekarpenak egin zituen matematiketan eta filosofian. Baina, b...
24. Inoiz egin behar ez ziren esperimentuak 13.12.2023 28:53
Historia ezagutzea beharrezkoa da aurrez egin izan diren akatsak ez errepikatzeko. Bistakoa da egin diren esperimentu batzuk inoiz ez zirela egin behar. The Lancet aldizkari medikoak txostena atera du, esanaz, gaurko medikuntza eta ikerketarako funtsezkoa dela Nazien medikuntza ezagutzea; berriro ez gertatzeko sekula gertatu behar ez zirenak. "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, esperiment...
23. Txatbotaz maiteminduta 29.11.2023 26:59
Adimen artifizialaren bidezko programak gai dira gure emozioetan eragiteko. Haietaz maitemintzera ere irits gaitezke? Zer ondorio ditu horrek? Spike Jonzeren "Her" filman gizon bat adimen artifizialeko programa batez maitemintzen da. 2013an, filma estreinatu zenean, zientzia-fikzioa zen. Gaur egun, ordea, errealitatea da. Horren atzean zer dagoen eta zer arrisku dituen aztertu dute Alaitz Ochoa de...
22. Fentaniloaren krisia 15.11.2023 26:45
Fentaniloa, opioide sintetikoa da, oinazearen kontra eraginkorra dosi txikietan, baina arrisku handikoa oker erabilita utzi ditzakeen albo-kalteengatik. Dagoeneko krisia eragin du AEBn eta Kanadan, eta milaka pertsona hiltzen ditu urtero, gaindosiz eta beste droga batzuekin nahasteagatik. Europan ere piztu da alarma dagoeneko. British Medical Journal aldizkariak 2023ko urrian ohartarazi zuenez, fe...
21. Hilekoaren negazionismoa 01.11.2023 24:22
Hilekoa munduko biztanleen erdiek beren bizitzaren herenean izaten du eta hala ere gai ezezaguna da, zientzialari askorentzat ere. Zenbait ikerketa argitaratu dira azkenaldian. Harrigarrienak ez dira emaitzak, orain arte ikerketu ez izana baizik. Adibidez, zergatik ditugun apetak edo kapritxoak janari jakin batzuekiko, justu hilekoa jaitsi aurretik. Edo zein den hilekorako produktuen eraginkortasu...
20. IgNobel sariek ipurdia bistan 18.10.2023 27:20
Alternatibotzat jotzen dira IgNobel sariak, Nobel sarien beste aldea erakusten dutenak. Nobel Sarien aldean, IgNobel Sariei umorea eta zorroztasun zientifikoa aitortzen zaizkie; aurrena barrea eragin eta gero pentsarazi egiten omen dutelako eta haiei eskeinitakoa da "Uhin Ultramoreak" podcastaren hogeigarren atala. Saritutako ikerketak aztertuta ordea, zenbaitek zer pertsatua eragin bai, baina gra...
19. Argaltzeko farmako miragarriak 04.10.2023 24:50
Sare sozialetan bolo-bolo dabiltza argaltzeko botika miragarriak. Hainbesteko eskaerarekin, diabetikoek, benetan farmakoak behar dituztenek zailtasunak izan dituzte hauek eskuratzeko. Eta ez da hori sortzen duten arazo bakarra, ezta gutxiagorik ere. "Uhin Ultramoreak" baliatu dituzte farmako horiek aztertzeko Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, umorea eta zorro...
18. Giza espeziearen diseinu akatsak 05.07.2023 28:03
Nolatan daude hain agerian gizonen genitalak horren zaurgarriak izanda? Zergatik dira hain mingarriak erditzeak emakumeontzat? Eboluzioak funtzio jakinetarako diseinurik egokiena lortu du. Batzuetan, baina, diseinu horrek albo-ondorioak ditu, ez hain egokiak. Diseinu-akatsak dira, nolabait. Hala, giza espeziearen diseinu-akatsak aztertu dituzte "Uhin Ultramoreak" podcastaren 18. atalean Elhuyarrek...
17. Bikini operazioa: ''Osasuna gorputz forma askotan egon daiteke'' 21.06.2023 29:32
Argal egotea eta osasuntsu egotea sinonimotzat jotzen dira, beti ez da horrela izaten, ordea. Uda atarian ohikoa da bikini operazioa egitea. Haren helburua pisua galtzea eta itxura aldatzea izaten delarik. Argal egoteak, ez du esan nahi, ezinbestean, osasuntsu egotea. Eta gainpisua izatea ere ez da beti osasunerako txarra. Kirolariak dira horren adibide garbia. Dieta egitearen atzean dauden uste o...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.