EITB Radio Televisión Pública Vasca

Sona

Society EU ↓ 10 episodes

“Sona” euskal musikari desberdinak ezagutzeko tokia eta Euskal Herriko mapa musikala osatzera datorren podcasta da. Bakarlari edo taldeen proposamen musikal, artistiko eta estetikoak ezagutuko ditugu zuzeneko emanaldi batekin batera. Era berean, beste euskal artista baten bertsioa egingo dute. Jokin Bereziartuak gidatzen du podcasta."Sona" podcasta ABAO Komunikazio Agentziak ekoitzi du EITB Mediarentzat.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

Jul 8, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

10. Musikarekin bidea egiten 08.07.2026

Arbasoek ere musikarekiko zaletasuna zutela esan diote Olaia Inziarteri eta bera ere bidea egiten ari da. Elizetan sentitzen duen energia berezia aprobetxatu nahiko luke sorkuntzarako, baina, momentuz, bulkaden bidez konposatzea gustatzen zaio. Osasun mentala, euskañola, hego-zentrismoa zein makro kontzertuak hizpide izan ditu kantari oronoztarrak. Zuzenekoan, “Kasu maitia” abestia eskaini du, eta...

9. “Pop bizkaitarra” baina Gasteiztik 01.07.2026

Gasteizen hard rock, metal, punk edo rapa bogan badaude ere, Mirotz taldeak pop “bizkaitarra” egiten du. Markel eta Haritz Ibabe anaiek eta Julen Ziarrustak osatzen dute taldea, eta cumbiatik nahiz euskal rocketik edan dute. Aitortzen dute ez dutela ahots ona, baina zerbaiterako dago autotunea! Kontzertuetara goiz joaten ikasi behar izan dute eta ezinbestekoa: aurretik musean aritzea. Zuzenean jo...

8. Paretak botatzera datorren taldea 24.06.2026

Gurina bezalakoa da Silitia, eta, horregatik, euskal eszena gozatzera dator musika talde bizkaitarra. Gozotasunetik, “Lorearena” kantua eskaini diote Ibairen amari, eta bertsioaren tarterako, Sal del Coche taldearen “Herriko Plaza” kantua aukeratu dute. Pelukarik gabe, baina, estiloari eutsiz aritu dira “Sona” podcastean Ibai Silikato eta Xabi Barrutia.

7. Loratu den abeslaria 17.06.2026

Pertsona sentikorra da Julie Rouault eta bere kantatzeko eran argi geratu da hori. Duela 10 urte euskara ikasi zuen alzheimerra zuen amonarekin mintzatzeko era bakarra baitzen. Etxean txikitan entzundako doinuekin jolasean hasi eta “Eklore” izena duen diskoa kaleratu du uztariztarrak. Kabaretean ere abeslari, Baionako zezen plazan abestea du amets.

6. Abestira gero eta zailago iristea 10.06.2026

Izaki Gardenak taldeko Jon Basagurenek Martxoren 3ko kontzertuaren harira gertatutakoa gogoratu du. "Herio" kantua jotzear zirela entzule baten mobila jotzen hasi eta une intimoa erabat zapuztu zen. Irrifar batekin gogoratu du une hura, baita gaztetxoa zela sortu zuten Akatu metal taldearen hasiera ere. Kantuetara iristea gero eta zailagoa zaiola ukatu gabe, "Hibernazioa" kantua jo du akustikoan,...

5. Amari abesteko kemenarekin 03.06.2026

Hamar urterekin hasi zen rapeatzen, ondoren bertsolari, eta orain, rapero hutsa da Odei Barroso. “Goizegi hiltzeko” diskotik “Nun da Wally” kantua, eta amari idatzitako “Itsasoan laino dago” bertsio hunkigarria abestu du jendaurrean lehenengo aldiz. Rapa terapia ere bilakatu da eta idaztea pasioa da beretzat. Oñatin emandako kontzertu bat ezin ahaztu, Euskal Herrian rapari tokia egitea asko kostat...

4. Bedroom pop, bollerak 27.05.2026

Etxeko logelan hasi zen dena, edo amonaren ganbaran? Taldeari izena jartzea ez zen zaila izan, biek Eire izena baitute. Desberdintzeko: Eire Maia, “Eirema” da, eta Eire Salegi “Eiresa”. iPad kid belaunaldikoak direla ukatu gabe, Punk-Oi! mugimendua desfasatua dagoela uste dute. Zuzenekoan, txakur bati eskainitako “Bow” kantua abestu dute, eta asko miresten duten Anariren “Piromania” bertsionatu du...

3. Chill Mafiaren ondorengo Flako Fonki 20.05.2026

Etapa berria hasten ari da Flako Fonki. Orain, Chill Mafiaren etapa ez luke errepikatuko, baina aitortzen du garai polita izan zela, epikoa. Lasai eta presiorik gabe ari da musika egiten, noizbait aterako duen diskoaren abestiak egiten. Argi du lan berria euskaraz izango dela, eta euskal kantutegi tradizionaletik edango duela. Chill Mafiaren garaian idatzitako “Atzerrian” abestia jo du Xabi Esparz...

2. Endika De Tena eta Markel Elortondo: Kaparrak, runba eta furgoneta 13.05.2026

Kaparrak musika talde runbazaleak furgoneta erosi du. Hala ere, 9 lagunentzat tokia du, eta taldean 10 dira. Hazten ari dira, baina diote beraien helburua ez dela BEC-en kontzertuak ematea. Taldeko Endika eta Karapak sorterria duten Aretxabaletari buruz eta gaztetxeen sareak duen garrantziaz hitz egin dute. Baina ez dena serio hartu, txantxetan aritzea gustuko dutela argi geratu baita.

1. Bi ahizparen patua: berriro hastea 05.05.2026

J Martinako Ane eta Kattalin Barcena ahizpak kantu berriak egiten ari dira, baina ibilbide berria lasai hartu nahi dute. Ahizpatasunari eskaini diote kantu berria eta elkarrizketan ere bien arteko lotura argi geratu da. Euskal Herriko proposamen berriez, feminismoaz, autozentsuraz edo musika elektronikoaz aritu dira. “Ahizpa bi” kantua aurkeztu dute podcastean, eta bestetik, Belakoren “Saguzarren...

Listen to the Sona podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.