EITB Radio Televisión Pública Vasca
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan. Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
12. Elkarrekin! 17.09.2025 8:45
Sara, Paul, Mario eta Izar, lokalean hasi dira abesti berria entseatzen. Gustura daude laurak, “Transformerrak”, berriro elkarrekin!
11. Zita bunkerrean 10.09.2025 10:31
Izarrek castingean egin zioten frogari buruzkoak kontatu dizkio Sarari. Mariok berriz Ferminen zitari buruz hitz egin dio Pauli. Ferminek eta Wendyk elkar ezagutu dute azkenean itsas labarretako bunker zaharrean…
10. Hurbilketa 03.09.2025 9:37
Wendy eta Fermin herriko bunkerrean geratu dira aurrez-aurre elkar ezagutzeko. Mariori ez dio graziarik egin hitzordu horrek. Izarrek, bere burua aurkeztu du filma baterako castingean.
9. Terapia 27.08.2025 8:40
Udaberria heldu da. Paulek amaitu du terapia psikologoarenean. Mario haserretu egin da Ferminek, isilka, Wendyrekin harremanetan aurrera jarraitu duelako. Paul entsegu lokalera joan da, bisitan, Izar eta Sararengana.
8. Etxera bueltan 20.08.2025 11:27
Paulen gurasoek serio hitz egin dute aspaldiko partez. Irtenbide bakarra Paul Euskal Herrira itzultzea da, mutikoa bere onera etorri dadin. Ferminek ere harremana izan du Wendyrekin. Paulek opari berezia izan du gabon gauean.
7. Korapiloak 13.08.2025 8:44
Paul Zaragozako ikastetxetik kanporatu dute. Izarrek nota onak lortu ditu Sarari eskerrak. Mariori foto beroa bidali dio Wendyk. Ferminek, inbidiak jota, Wendyk bera ere agregatu dezan eskatzera behartu du Mario.
6. Irtenbiderik? 06.08.2025 9:50
Medikuak amarekin hitz egin du, bakarka. Sara eta Izarrek ezin dute ulertu Mario eta Fermin lagun izatea. Mariori, Wendy delako neska batek mezu pribatu bat bidali dio. Laster Gabonak izango dira.
5. Aldaketak 30.07.2025 10:05
Fermin eta Mario adiskidetu egin dira herri eskolan elkarrekin dabiltzanetik. Ferminek bere Instagramerako, Marioren gisa, jarraitzaile piloa nahi luke. Sarak matematikako ariketekin laguntzen dio Izarri. Pauli, sendatu dela esan dio medikuak, baina…
4. Amorrua 23.07.2025 10:16
Sara kezkatuta dago Paulen egoerarekin. Izar eta biak bakardadeari buruzko abesti bat konposatzen hasi dira. Mariok gimnasioan ezagutu duen gizon batekin batera entrenatzen du. Aurrerapen handia egiten ari dira bere muskuluak.
3. Egonezina 16.07.2025 9:54
Medikuaren iritziz, Paulek hilabete osoa beharko omen du guztiz sendatzeko. Amarekin eta horren mutil-lagunarekin ez da ongi moldatzen. Aitarekin hitz egin du eta herrira itzuli beharra daukala azaldu dio. Ezin du gehiago!
2. Paulen borroka 09.07.2025 8:43
Sara eta Izar bunker zaharrera joan dira. Ongi pasatzen dute elkarrekin. Paulek beste borroka bat izan du eskolan eta egurtu ostean erietxera eraman behar izan dute anbulantzian.
1. Banaketa 02.07.2025 10:21
Paulek Zaragozako herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta bere mutil-lagun berriak jatetxea zabaldu dutelako bertan. Egun osoa bakarrik pasatzen du. Eskolan arazoak ditu ikaskideekin eta bullyingaren ondorioz borroka pare bat izan ditu. Mario bere kasa dabil herriko institutuan hasi denetik eta orain Instagrama eta kulturismoa dira bere helduleku bakarra.“Transformerrak” banandut...
0.Trailera Sara eta Paul: Denok elkarrekin! 01.07.2025 0:47
Uztailaren 2tik aurrera, Sara eta Paulen abenturen hirugarren denboraldiari ekingo diogu. Aurreko bi denboraldietan hazten ikusi ditugun Sara, Paul, Izar eta Mario, nerabezaroan murgilduta daude. Kasu honetan ordea ez daude elkarrekin eta taldearen indarra galdu dute zenbait arrazoi tarteko.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.