Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Udal diru laguntzen eragin soziala aztertzen 28.06.2018 19:56
Elhuyar aholkularitzak prestatutako metodologia aplikatuz egin zen proba pilotuan parte hartu du Oñatiko udalak; auzoak eta kultur arloko diru laguntzen eragin soziala neurtzea zen helburua. 2017an egindako azterketa berezi honen inguruan eta ateratako ondorioez aritu gara Nerea Zubia Kultura batzordeburuarekin
Oñati denontzako herria al da? 08.06.2018 22:38
Horixe da Eskola Agenda 21aren baitan herriko ikasleek aurten erantzun behar izan duten galdera eta horretarako biodibertsitatea eta kultur aniztasuna landu dute. Egindako lanaren emaitza pasa den asteazkenean aurkeztu zieten udal arduradunei. Proposamen ugari zerrendatu dituzte eta konpromisoak ere hartu dituzte Nerea Ibañezek, programaren koordinatzaileak azaldu digunez.
Zubillaga Olaburu zentroan bisitan 07.06.2018 34:04
Unai Kortabarria Enplegu teknikariaren eskutik Zubillagako Olaburu zentroa bisitatu dugu, zerbitzu eta enpresa modulu ezberdinak ezagutu ditugu eta bertan zein jarduera mota dauden jakin dugu.
Eraikinen IKuskaritza Teknikoez Suradesako Miren Argi Zeziagarekin 17.04.2018 28:44
50 urte baino gehiago duten erikinen Ikuskaritza Teknikoa egin beharko da ekainaren 27rako, izan herrigunean dauden etxebizitza eraikinak, izan, landa eremuan dauden familia bakarreko baserriak, hutsik nahiz okupatuak. Aurrerantzean gainera, 50 urte bete ahalaz eraikinen IT-a egin beharko da, edo lehenago, birgaitze edo hobekuntza lanen baterako diru laguntza publiko jaso nahi badugu. Eraikinen Ik...
Mugikortasun segururako hezkuntzaz Eñaut Unamuno udaltzainarekin 27.03.2018 30:39
Herriko ikastetxe guztietatik pasa ohi da Eñaut Unamuno urtarriletik maiatzera, haur eta gazteei mugikortasun segururako aholku eta gomendioak emanez. Era honetako hezkuntzan sentimentuetara jotzen duela esan digu, bestearen lekuan jartzeko modurik eraginkorrena ei da. Ikasleekin ez ezik, guraso berriekin ere lan egiten du eta bi hilean behin, anbulatoriora joaten da haurdun dauden emakumeei zuzen...
Nerea Moreno Perun Lankidetzan 30.01.2018 36:22
Gorputz heziketa irakaslea da Nerea Moreno eta lan hori egitera joan zen Peruko eskola batera. Hiru hilabete eman zituen han, Eusko Jaurlaritzak babesten duen Lankidetza programari esker eta bere esperientzia azaldu digu gaur. Ezer gutxi dutenen eskuzabaltasunaz berba egin digu, besteak beste.
Mexikora begira 23.01.2018 38:21
Chiapasen garapen egitasmo ezberdinak babesten urteak daramatza Oñatiko talde batek. Mexikoko kontraparteko ordezkari bat Euskal Herrian dagoela aprobetxatuz, Pablo Miguel eta Noelia Rodriguez irraitan izan ditugu Mexikoko egungo egoera eta etorkizuneko erronkei buruz berba egiten.
"Gasteizkoak" talde antimilitaristakoekin berbetan 22.01.2018 22:04
"Estas guerras son muy nuestras" liburua kaleratu zuten 2016an, armagintzan diharduten euskal enpresen inguruan. 100 baino gehiago dira nahiz eta asko ez ditugun ezagutzen. Zer-nola egin eta nola saltzen dituzten azaldu digu Mikel Lacalle taldeko ordezkariak.
Unai Beitia. Marokon boluntariotzan 08.01.2018 26:54
Hiru aste eman zituen Unai Beitiak boluntariotza lanetan Maroko hegoaldeko hiri batean. Haurren topagune izango zen eskola bat pintatzen eta haurrekin jolasean bete zituen hiru aste horiek. Boluntariotzaren inguruan zalantzak bazituen eta dituen arren, jasotako bizi-esperientzia ahaztezina izango dela azpimarratu digu.
SOS Arrazakeria-Debagoiena zerbitzua ezagutzen 19.12.2017 16:33
Arrasaten du bulegoa SOS Arrazakeriak. Irailean ireki zuten eta eskualdeko herri nagusietan ezagutzera ematen ari dira. Oñatin aurkezpena gaur arratsaldean egingo dute Kultur etxean. Aurrez, bulegoko arduradunarekin, Nora Ugartebururekin berba egin dugu.
Sara Zubia Nikaraguan 12.12.2017 35:01
Abuztuan joan zen Sara Zubia Nikaraguara Madrilgo GKE baten proiektuan parte hartzera. Baina bere kooperazio esperientzia lehenago hasi zen, amesten zuen bizipen hori gauzatzeko aukera emango zion erakundea bilatzen hasi zenean. Bilaketaren eta Nikaraguako esperientziaren berri eman digu.
Sara Ezkati Indian hiru hilabetez 13.11.2017 29:52
Eusko Jaurlaritzako "Gazteak lankidetzan" egitasmoan parte hartu du Sara Ezkati Ibarrondok. Kalkutatik 80 Km.ra dagoen kristau eskola batean pasa zuen uda. Beste neska euskaldun batekin egon zen eta hori oso lagungarria gertatu zitzaion hain ezberdina den kultura, heziketa eta jokaerari aurre egin ahal izateko. Bere esperientzia azaldu digu.
OLALAN cowork gunea ezagutzen 06.11.2017 27:30
Gaur inauguratu da Olakuako dorrean "Olalan" elkarlanerako gunea. Ekintzailetza eta enpleguaren inguruan udalak dituen azpiegitura eta zerbitzuak osatzera datorrela esan du Irati Etxeberria zinegotziak. Elkarlanerako espazio hau, formazio eta bestelako ekintzez osatu asmo dela ere esan dute inaugurazio ekitaldian. Ondoren, Irati Etxeberria zinegotzia eta Unai Kortabarria enplegu teknikaria irratia...
Leire Ugarte Mugarza, Senegalen lankidetzan 16.10.2017 37:50
Eusko Jaurlaritzako "Gazteak lankidetzan" egitasmoko partaide izan da Leire Ugarte Mugarza, medikuntza ikaslea. Senegal iparraldean, Mauritaniako muga egiten duen komunitate bateko osasun beharrak ikusten aritu da, anbulategietan laguntzen zuen bitartean. Aste honetan aurkeztuko dio Euskal Herriko elkarteari han ikusitakoa. Guri, hitzez azaldu digu.
Oñatiko etxebizitzen parkeaz azterketa 06.10.2017 17:21
Gislan kooperatibak osatu duen azterlan mardula da. 110 orriko txostenean herriko soziodemografia, etxebizitzen parkea eta bereziki herrigune historikoaren azterketa egin da, etorkizunera begirako prospekzio lanarekin batera. Oñati bere osotasunean jaso da, herrigunea eta auzoak. Dokumentuak, udalaren etorkizuneko esku hartze eta interbentzioetarako oinarri objetiboa izan nahi du.
Oñatiko bizkotxoak 21.09.2017 23:06
Oñatiko bizkotxoen erreferentziak topatu dira XIX. mendeko errezeta liburu batzuetan eta baita prensa artikulu eta bestelako argitalpenetan. Baina oinarrizko errezeta hura egungo gustuetara egokituta bizkotxo berriak sortu dira. Anton Azpiazu eta Raul Fernandez eskutik aritu dira lan honetan. Atzo aurkeztu eta dastatzera eman ziren Oñatiko bizkotxoak kultur etxean. Igandetik aurrera berriz, salgai...
Javier Bikuña hargiñarekin berbetan 18.07.2017 34:40
Igeltsero moduan hasi zen lanean Javier Bikuña baina harriak asko erakartzen zuen eta hargintzari ekin zion Mikel Goiaingeruaren Parrokia zaharberritzeko lanak tarteko. Ofizioa lanean ikasi zuela esan digu baina aitajauna ere hargina zuela eta hari zor ei dio langintzan hastea. Parrokian ez ezik Sancti Spiritus unibertsitatean, Donostiako katedralean eta Santa Maria elizan eta beste hainbat tokita...
Oñatiko nekazaritza eskola (1851-1869) 29.06.2017 22:47
Pello Berriotxoak landu du gaia eta horren inguruko hitzaldia eman zuen ekainaren 28an kultur etxean. Oñatiko nekazaritza eskola estatuko lehenengoa izan zen eta luzaroenen iraun zuena ere bai. Unibertsitatea eta institutua itxita Oñatin eskaini zen formakuntza berezia izan zen. Goi mailako irakasleak izan bazituen ere, ikasle gutxi zituela eta, 19 urteren buruan itxi zen.
"Oñati eta bere altxorrak ezagutuz" egitasmoa 22.06.2017 23:05
Aisialdia eta ezagutza uztartu nahi dituen ekimena da "Oñati eta bere altxorrak ezagutuz". Ingurumen zientziak edota geografía arloko formazioa duten hiru gazte elkartu dira beste batzuei aisialdi aukera hau eskaintzeko. Ingurumenarekin erlazionatutako hainbat gai oinarri hartuta mendi irteerak antolatu dituzte Oñatiko txoko ezberdinetan barrena.
Gipuzkoako Ondare Gordailua ezagutzen 12.06.2017 26:40
Dozena bat oñatiarrek bisitatu zuten larunbatean Irunen dagoen Gordailua. Arrikrutzeko lehoiaren hezurdura dago bertan eta lehenengoko aldiz osorik muntatu zen oñatiarrek bertatik bertara ikusi zezaten. Baina Gordailua bera ere erakutsi zitzaien. Gaur, bisita, hitzez, Carlos Olaetxearekin egin dugu, Gordailuko zuzendariarekin.
Oñatin egin den euskararen erabileraren azken kale neurketa 11.05.2017 18:22
Soziolinguistika klusterreko kide den Asier Basurtok laburbildu dizkigu pasa den iraila-urrian egin zen kale naurketaren emaitzak. Bide batez, hainbat puntu esanguratsuren inguruan berba egin digu.
Steven Spielberg-ek Aita Mortararen istorioa zinera eramango du 21.12.2016 12:38
Zuzendari estatubatuarraren proiektu berria David Kertzerrek idatzi zuen "The kidnapping of Edgardo Mortara" liburuan oinarritzen da. Idatzian, haurra zela, inkisizio katolikoak bahitu zuen Edgardo Mortararen historia eta semea berreskuratzeko guraso judutarren ahalegin eta borroka jasotzen da. Edgardo, Oñatin kalea duen Aita Mortara da.
San Juan Artiari buruzko kontu jakingarriak 14.11.2016 15:18
San Juan Artian egiten ari diren indusketaren harira, ingurura bisita gidatua antolatu zen urriaren 12an. Ibilaldian zehar Arantzazu eta San Juan Artiari buruzko kontu jakingarri ugari azaldu zituzten Imanol Biain eta Jerardo Elortzak. Horietako batzuk laburbildu dira erreportaje honetan.
Arantzazun barrena Imanol Biain eta Jerardo Elortzaren eskutik 27.10.2016 20:56
Arantzazu Oñatiko auzorik altuena ez ezik, berriena ere bada. Berriena, aurreko mendean oraindik Uribarri auzoko zati zelako eta berriena baita ere, bertako baserri gehienak XIX. mendean eraiki zirelako. Baina zergatik hori? Korta lekua zela gogoan hartu behar da. Baina zer ziren Kortak? Imanol Biainek eta Jerardo Elortzak hainbat azalpen eman dizkigute.
San Juan Artiako indusketan 13.10.2016 23:59
San Juan Antiako ermita industen ari dira. XVIII. mendean eraitsi zen eraikinaren lehen aztarnak begi bistan daude jada Iosu Etxezarragak zuzentzen duen taldeari esker. XVIII. mendean eraitsi zen baina noiz eraiki zen argitu nahi da eta horren haritik, ermita soila ote zen ala hilobiratze eta bestelako zerbitzuak eskaintze zituen Parrokia ote zen. Hala balitz, giza asentamentu bati, herrixka bati...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.