Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Agustinoen musika artxiboa ezagutzen 06.05.2019 32:28
Xabier Ugarte arduratzen da azken 20-25 urteetan agustinoen egoitzan dagoen musika artxiboaz. Bertan Aita Madina, Mallea, Sagasta eta bereziki Jose Azpiazuren ondarea gordetzen da. Ugarte, gitarrajolea den aldetik, bereziki maite du Jose Azpiazu gitarra irakasleak utzitako funtsa. Agustinoen artxiboan barrena gidatu gaitu Xabier Ugartek.
"Mila modu" egitasmoaz Xabi Yanizekin 03.05.2019 24:36
"Mila modu" egitasmo musikalari forma eman behar zaio oraindik. Gauza asko erabakitzeke daudela aitortu ditu Xabi Yanizek. Baina orain hilabete kaleratu zuten BOZA FREE kantuaren, eta bideoaren oihartzunak guztia arindu duela adierazi digu. Larraña aterpetxean dauden hainbat errefuxiatuekin elkarlanean grabatutako abestia da. Arrakasta handia lortu duen abestia.
"Etxean" Potx eta Lotx pailazoen ikuskizun eta disko berria 30.04.2019 16:39
Diskoa astelehenean, maiatzaren 6an jarriko dute salgai, ikuskizuna berriz, maiatzaren 19an estreinatuko dute Aretxabaletan. Pozik eta umoretsu agertu zaizkigu Potx eta Lotx pailazoak "Etxean" ikuskizun eta diskaren aurkezpenean. Lehen kantuaren aurrerapena ere egin digute bi lagun bihurriek.
Hauteskunde Orokorren emaitzen balorazioak 29.04.2019 21:57
Udalbatza osatzen duten bi taldeetako bozeramaleekin egon gara. Atzoko Hauteskunde Orokorren emaitzen balorazioa egitea eskatu diegu. Hara, Mikel Biainek eta Lourdes Idoiagak esandakoak:
Ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzu berria 28.03.2019 18:55
POZ izena jarri zaio anbulatorian zabalduko den ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzu berriari, hori baita helburua, erabiltzaileak aktibatuz pozik bizi daitezela. Sedentarismoari aurre egin nahi zaio.
"Zaporeak" GKE eta proiektua ezagutzen 25.03.2019 18:51
Oraitz Garciarekin berba egin dugu "Zaporeak" GKEaren jarduna eta beharrez. Elkartea protagonista dugu Oñatin aste honetan, erakusketa jarri delako Kultur etxean eta hitzaldia ere antolatu delako ostiralerako. Hotz Oñati taldearen laguntzaz antolatu diren ekitaldiak direla esan digu Garciak.
Xabi Gesalaga Lesbosen, Zaporeak-en sukaldean boluntario 04.03.2019 38:22
Otsailean hiru aste egin ditu Hotz Oñati taldeko boluntarioak Lesbosen. Zaporeak GKEak ireki berri duen sukaldean aritu da errefuxiatuentzako afariak prestatzen. 1300 errazio prestatzen dituzte egunero "janari duina pertsona duinentzat" aldarrikatuz. Sukalde berria martxan jartzeaz, ezagutu dituen pertsonez eta izan dituen bizipen ahaztezinez berba egin digu Xabi Gesalagak.
"Aralar, mundua leku den lurra" dokumentalaz 26.02.2019 29:07
Garazi Auzmendirekin berba egin dugu. Aralarren inguruan osatu den dokumental honen zuzendarietako bat izan da. Taldea lau lagunek osatu dute eta egin beharrekoak ere, lau baino gehiago izan dituztela azaldu digu. Aralarrek duen ondasun natural eta kulturaletik haratago, gogoeta eta hausnarketarako bidea zabaldu nahi duen ikus-entzunezkoa ei da hau,
INGO XONAU! proiektua martxan da 21.02.2019 28:32
Lehen elkarrizketak grabatzen hasi dira Oñatiko emakumeen noka tratamendua jasotzeko. Auzoetako nahiz herriguneko emakumeen elkarrizketak bildu dituzte orain arte, baina gizonezkoak ere sartzeko asmoa dutela dierazi digu Idoia Etxeberriak, horrela, noka-toka jokoa ere erregistratuta geratuko da. Proiektuaren nondik norakoak ere azaldu dizkigu Idoia Etxeberriak.
Parrokiako Misio taldeak proiektu berria babestuko du Afrikan 18.02.2019 26:01
Ginea Conakry-n eskola baten eraikuntza diruz lagunduko du Misio taldeak. Telimele izeneko hiritik hainbat kilometrotara dagoen landa-gunean eraikiko da. 3 modulu eta irakasleentzako eraikin txikia izango ditu eskolak. MIsio taldeak, eskolaren planoak eta aurrekontua eskuratu du. 40.000 € inguru beharko dira baina altzariak erostearen kostua ere batu beharko zaio. Misio taldeak 30.000€rekin lagund...
Ikasle pisuak 12.02.2019 13:16
Gasteizen eta Logroñon ikasten ari diren bi oñatiar gaztek ikasle pisuen inguruan berba egin digute. Nola bilatu eta zein baldintza bete behar dituzte pisuok, nolakoa da beste pisukideekin elkarbizitza... Ainhoa Igartuak moldatu duen erreportaia.
Txirrinkak agur esan du 01.02.2019 24:42
18 urteko jardunaren ondoren indarrik gabe geratu da Txirrinka taldea. Bidean, hainbat lorpen alde eragin du: bidegorri sare polita, bizikleta mugikortasunerako tresna gisa ikustea, bizikletaren erabilera handiagoa eta anitzagoa... Baina hutsuneak ere badaude, oinezko-bizikleta-motordun ibilgailuen arteko elkarbizitzaren alde asko dago egiteko. Daniel Enparantza taldekidearen eskutik 18 urte hauet...
Liburua argitaratu du Jose Antonio Villarrek 29.01.2019 31:23
"Nacionalismo/Nacionalismos. La acción comunicativa del periodismo actual" da Jose Antonio Villarrek argitaratu duen liburuaren izenburua. Egungo kazetaritzaren jarduera salatzen du, kontzeptuen definizio faltan oinarrituta, askok, maltzurkeriaz jokatu eta berriak manipulatzen dituztela leporatuta. Liburuaren aurkezpena bihar asteazkenez egingo du Kultur etxean (19:00). Aurretik, gurean egon da.
Biltzarrak Gandiaga Topagunean 28.01.2019 27:04
30en bat lan bilera eta biltzar antolatzen dira Gandiaga Topagunean urtean. Baina iaz kopurua bikoiztu egin zen, bertako langileak ere ezustean harrapatuz. Lan bilera eta biltzarrak nola antolatzen dituzten azaldu digu Olatz Fernandezek. Bide batez, 2019a, kulturalki, oso indartsu datorrela aurreratu digu.
Arantzazuko musika artxibo zaharra katalogatzen ari da Eresbil 18.01.2019 24:09
Eresbil, Musikaren Euskal Artxibategia, iaz hasi zen Arantzazuko frantziskotarren musika funts zaharra katalogatzen. XVII, XVIII eta XIX. mendeko funtsa da, Arantzazu 1835ean erre aurretik frantziskotarrek interpretatzen zituzten lanen bilduma. Batzuk, bertako fraileek sortutakoak dira, beste batzuk, kanpoko konposagileen lanen kopia eta moldaketak. Eresbilen egiten ari diren lanaren berri Jon Bag...
Gipuzkoako Artxibo Historikoa bisitatu dugu Garazi Garaioren eskutik 17.01.2019 19:29
Sancti Spiritus unibertsitatean zegoen Protokolo Historikoen Artxiboa Ibarra Zelaiko eraikinera aldatu zen abenduan. Dokumentuak ez ezik, bertara joan dira baita artxibozaina eta administraria ere, lau laguneko lan-taldea osatuz. Gipuzkoako Artxibo Historikoa ezagutzeko gonbidapena hartuz, Garazi Garaiorekin egon gara eta berak hitzez azaldu digu jasota duten altxor garrantzitsua eta lan egiteko m...
Nola egiten da Arantzazuko takoa? 28.12.2018 19:36
Jose Mari Arregik iaz hartu zuen Arantzazuko Andre Mariaren Egutegia koordinatzearen ardura. Nola egiten duten azaldu digu. 2019a hasteke dagoen honetan 2020koa prestatzen hasi dira jada, Arantzazuko frantziskotarrek argitaratzen duten 74.a izango da.
"Jerardo Elortzarekin berbetan" liburuaz 27.12.2018 18:17
Jerardo Elortza bilduma irekitzen duen lana da Iñigo Biain Berraondok osatu duena. Abenduaren 19an aurkeztu zen udaletxeko areto nagusian. Bertan esan zirenak laburbildu ditugu.
MERKATARI aplikazioaz dendari eta arduradunekin 11.12.2018 25:43
Orain 15 egun aktibatu zen MERKATARI aplikazioa Oñatin. Komertzio txikiak eta bezeroak harremanetan jartzea du helburu. Duten katalogoa zintzilikatu edota promozioen berri eman eta zabaltzeko aukera ematen die dendariei eta informazio osagarria eskuratzeko aukera berriz, bezeroei. Orain arteko esperientziaz galdetu diegu proiektuko arduradunei eta dendariei.
Arreta Gabezia arazoa ezagutzen Gurutze Agirrerekin 27.11.2018 23:55
Gurutze Agirre ADAHIGI elkarteko pedagogoa da eta Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin (edo Gabe) trastornoa zer den azaldu digu. Susmoa izanez gero zer egin, medikazioa behar ote den eta beste zalantza batzuk argitu dizkigu. ADAHIGI elkartearen lana ere azaldu digu, non dauden zehaztuz.
Errekalde eskolako sotoa eraberritu dute 22.11.2018 22:33
Eraikinak zuen hezetasun arazoa konpondu eta sotoa egokitzeko lanak egin dira azken hilabete hauetan. Lanak amaitzear daudela ikusi dugu. Lehen bi areto handiak erabilgarri dituzte jada, ez bakarrik Urgain Errekaldeko ikasleek, baita Eskola Kirolean diharduten gainontzeko haurrek ere. Ines Zubiak, ikastetxeko zuzendariak, gidatuta gaitu bisitan.
Herritarren 16 proposamen txertatuko dira 2019 eta 2020ko udal aurrekontuetan 13.11.2018 28:25
Partaidetzazko Aurrekontuak prozesuaren emaitzak eta lehen balorazioa egin zen atzo udaletxean. 1150 herritarrek parte hartu dute Bozka fasean, Oñatin erroldatutakoen % 11ak. Aukeran zeuden 38 proposamenetatik 16 izango dira 2019 eta 2020ko udal aurrekontuetan txertatuko direnak. Atzoko agerraldian erabaki zen gainera, Olabarrieta-Asentzio eta San Pedro-Madalena ibilbideetan erabilera publikoko ko...
Mila Alvarez irakaslearekin "baimendu gabeko sexualitatea Gipuzkoan, XVI-XVIII mende artean" 29.10.2018 32:36
Izenburu hori zuen hitzaldia eskaini zuen EHUko irakasleak larunbatean, Gipuzkoako Artxibo Historikoan. Egungo legedia eta XVI, XVII eta XVIII. mendeetan zegoena aurrez aurre jarri zituen, Gipuzkoako hainbat dokumentutan irakurritakoa oinarri hartuta. Hitzaldiaren amaieran Mila Alvarez Urzelairekin berba egin genuen.
Patxi Lostra Jauregi, euskal amerikano bat Oñatin 22.10.2018 25:37
Patxi Lostra Jauregi orain 40 urte etorri zen lehen aldiz Oñatira, Boiseko unibertsitateko ikasle taldearen arduradun gisa. Euskal Herria hain gustuko izan zuen beste bi urtez geratu zirela bera eta emaztea bertan bizitzen. Gerora, sarritan itzuli dira oporretan, baina erretiroa hartu ondoren egonaldi luzeagoa egiteko asmoz etorri ziren, udaberrian. Sei hilabete egin dituzte gure artean eta Boiser...
Oñatiko anfibio eta narrastiez Ion Garinekin 18.10.2018 21:41
Ion Garinek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko beste bi lagunek eskuratu zuten Udalak emandako Ingurumen beka Oñatiko anfibio eta narrastiak ikertzeko. Lanaren emaitza atzo aurkeztu zuen Garinek Kultur etxean. Herrian topatu dituzten anfibio eta narrastien inbentarioa osatu dute, interesekoguneak identifikatu dituzte eta babestutako zonalde eta babestu gabekoen arteko konparazioa egin dute.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.