Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Ogiaren garrantziaz Amaia Diaz de Monasteriogurenekin 03.03.2020 9:10
Kulturalki garrantzitsua dugu ogia. Nutrizionalki, zer esanik ez! Amaia Diaz de Monasteriogurenek arratsaldeko ogitartekoaren garrantzia azpimarratu digu, besteak beste.
Ogiaz eta okinen lanaz berba egin dugu Mikel Uribeetxebarriarekin 03.03.2020 24:34
Karapaixo garaian gaude eta horrek ogiaz eta okinen lanaz galdetzera eraman gaitu Irazolara. Mikel Uribeetxebarria topatu dugu bertan, orain dela 8 urte ogia egin eta saltzea erabaki zuen laguna.
Ruper Ordorikarekin berbetan 13.02.2020 24:38
Domekan jaioterrira itzuliko da Ruper Ordorika, Santa Anan kontzertua ematera. Barruko tximeletak dantzan izango dituela aitortu digu musikariak. Disko berri baterako materiala grabatzen hasita dagoela ere aurreratu digu. Pozik dago Oñatira datorrelako berriro.
Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboa 12.02.2020 13:30
Euskal Errepublikaren aldeko EHUN taldeak antolatuta, Izarkom kooperatibari buruzko hitzaldia emango du arratsaldean Asier Garaialdek Kultur etxean (18:30). Telekomunikazio operadore kooperatiboa da Izarkom, telekomunikazioen arloan eredu burujabea oinarri eta helburu duena. Xehetasunak, Asier Garaialde berak eman dizkigu.
Bildotsa okelaz, Amaia Diaz de Monasteriogurenekin 04.02.2020 5:22
Bildotsa okelaren ezaugarriak eta prestatzeko bide osasuntsuak argitu dizkigu Amaia Diaz de Monasteriogurenek.
Bildots eta artalde kontuak azaldu dizkigu Maialen Madinak 04.02.2020 28:32
Gesaltzan dute artegia Maialen eta Mikelek. Gabonetatik hona, hainbat arkume jaio zaizkie. 35en bat artaldea berritzeko etxean utziko dituzte eta besteak, enpresa handi bati saldu dizkiote merkaturatzeko. Latxa muturbeltza arrazarekin hasi ziren lanean baina muturgorriez osatutako artaldera aldatzen ari direla adierazi digu.
Egiaren batzodeez Camilo Umañarekin 03.02.2020 25:45
"Comisiones de la verdad y justicia transicional" izeneko hitzaldia eman zuten urtarrilaren 21ean Camilo Umañak eta Stephan Parmentier irakasle eta ikerlariek, Lege Soziologia Institutuan. Munduan izan diren, eta diren, Egiaren batzodeez eta halakorik Euskal Herrian eratu ote daitekeenaz berba egin zuten. Gai horretaz aritu gara Camilo Umaña kolonbiarrarekin.
Jaturabe IX koban, zundaketa lanak egin dira azken bi urteetan 21.01.2020 18:41
Koba aztarnategia ote zen egiaztatu nahi zuten Naroa Garcia eta Ekaitz Arrieta histora lizentziatuek. 2018an egindako lehen zundaketak hala frogatu zuen eta 2019ko kanpainan, material gehiago topatu eta atera ahal izan zuten. Horrek zer esan nahi duen eta etorkizunera begira zein asmo dituzten azaldu digu Naroa Garciak, EHUko irakasleak.
Arrautzen propietateez Amaia Diaz de Monasteriogurenekin 07.01.2020 5:51
Arrautza proteina iturri garrantzitsua da, edozein adinetan, modu xamurrean, gozo zein gazi prestatu eta jan daitekeena. Elikagai txapeldun dela esan digu Amaia Diaz de Monasteriogurenek.
"Arrano erreka" arrautza ekologikoen ustialekua ezagutzen 07.01.2020 35:35
Errekalde baserriko Aintzane Agirre eta Galder Azkue bikoteak arrautza ekologikoen ustialekura muntatu dute: Arrano erreka. Egiten duten lana bertatik bertara ikusten egon gara eta argibideak Galder Azkuek eman dizkigu.
Etorkizuneko Oñati irudikatzen azken bost alkateekin 20.12.2019 1:36:43
Oñatiko azken bost alkateak elkartu zituen Kontzejupetik aldizkariak abenduaren 17an: Angel Iturbe, Andoni Gartzia, Lourdes Idoiaga, Mikel Biain eta Izaro Elorza. Alkatetzara eraman zituzten arrazoiez, udalean topatutako egoeraz eta egindakoaz ez ezik, etorkizuneko Oñati irudikatzea eskatu zitzaien,nagusiki. Mahai inguruaren aurretik eta amaieran Aiert Alberdik abesti bana eskaini zuen. Urko Egaña...
Ingo xonau! etorkizunera begira 17.12.2019 14:10
Noka dakiten emakumeak identifikatu, elkarrizketatu, grabazioak landu eta ahotsak.eus webgunean zintzilikatu, aditz taula osatzeko informazioa batu.... Horiek dira Ingo xonau! proiektuaren baitan orain arte egin diren lanak, baina... aurrerantzean zer? Galdera hori egin diogu proiektuaren nondik-norakoak Santa Ana aretoan azaldu zituen Idoia Etxeberriari.
"Prostatako minbizia gai tabua da gizonezko askorentzat oraindik" 12.11.2019 15:23
Plaxido Ruizen hitzak dira, Movember mugimenduaren baitan ezagutu dugu eta orain 7 urte antzeman zioten prostatako minbiziaz eta bizitakoaz berba egin digu, arazorik gabe. Prebentzioaz eta geure osasuna zaintzearen garrantziaz jabetu beharraz berba egin digu.
Markel Irizar TXIRRINDULARI BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO 17.09.2019 1:03:00
Hile eta erdi igaro da Markel Irizarrek ziklista profesionala izateari utzi zionetik. Gaurko honetan, bere ibilbidearen errepaso sakon bat egin dugu ordubetez luzatu den elkarrizketa berezi honetan. Hastapenak, familia, taldekide ohiak...elkarrizketa guztia azpiko loturan entzun dezakezue.
Miren Zubeldia Lesbosen izan da hilabete 06.09.2019 33:20
Errefuxiatuekin yoga praktikatzen egon da Miren Zubeldia Lesbosen. Akroyoga proiektua abiatzeko aukera ere izan du eta "yoga sin fronteras" GKEarekin batera, Moriako kanpamenduan nerabe eta emakumeentzako yoga eskolak martxan jarri ditu. Boluntariotza lanean jarduteko gogoa zuen aspalditik eta abuztuan bete du. Bueltatzeko asmoz itzuli dela esan digu.
Mikel Sagarzazurekin berbetan 15.07.2019 34:38
Aktoretzat du bere burua Mikel Sagarzazuk. Gustatzen zaion lanbidea da, nahiz eta mundu zaila dela badakien. Horregatik, bikoizketa lantzen dihardu azken bi urteetan. Aktore tailerretan aritzeak besteekin harremantzeko dituen hainbat zailtasun gainditzeko tresnak eman dizkiola adierazi digu, lagungarri izan zaizkiola. Horregatik jarraitzen du antzerki maixu gisa lanean, besteei tresna horiek eskur...
Oñatiko Plan Orokorraz partaidetza teknikariarekin 18.06.2019 31:58
Diagnostiko fasea amaituta Aurrerapen faseari ekingo zaio gaur Kultur etxean egingo den lan-tailerraz. Herritar guztiak gonbidatzen dira saioan parte hartzeara, Plan Orokorrak, guztiongan eragiten baitu. Horixe erakusten saiatu dira orain arte udaleko partaidetza departamentutik, eta zentzu berean berba egin digu Onintza Andres teknikariak, orain arteko eta hemendik aurreragoko lanez aritu garenea...
Udalbatza eratu eta alkate berria aukeratzeko Osoko Bilkuraren kronika 17.06.2019 12:35
Larunbat eguerdian egin zen Udalbatza eratu eta alkate berria aukeratzeko Osoko Bilkura berezia. Batzarrak eman zuena eta Izaro Elorza alkatearekin eta Ainhoa Galdos oposizioko bozeramalearekin egindako elkarrizketak jaso ditugu kronika honetan.
Andoni Ugarte Oviedoko lehen taldera 14.06.2019 6:51
Astean eman du jakitera Oviedok, datorren urtean lehen taldera igoko dituen jokalarien zerrenda eta horien artean dago Andoni Ugarte oñatiarra. Atzelariak denboraldi bikaina egin du Vetusta filialean eta 24 urterekin, urrats garrantzitsu bat emango du bere kirol ibilbidean. 2.A mailan arituko baita. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur eguerdian.
ENARAK liburuaren aurkezpena 14.06.2019 30:13
Udalak sustatzen duen "Jerardo Elortza" bildumako bigarren alea da "Enarak". Amagoia Gurrutxaga kazetariak osatu du eta 60-70. hamarkadetan Oñatira migratu zuten hainbat lagunen testigantzak biltzen ditu. Liburua salgai dago Txokolateixan eta herriko liburu dendetan
"Industrializazioa Oñatin" egitasmoa, matrikula kanpaina eta beste 12.06.2019 16:52
Ganbara Faktoriak hainbat egitasmo ditu eskuartean ikusturte amaiera honetan: "Oñati ezagutzen: industrializazio Oñatin", 2019-2020 ikasturterako matrikula kanpaina eta datozen egun eta asteetarako kontzertuak. Guztiaren inguruko argibideak eman ziren atzo Turismo bulegoan egin zen prentsaurrkoan.
Lanbide Heziketako Euskadi Saria eman diote Jose Luis Fdez. Maureri 11.06.2019 29:02
Ingeles irakasle moduan hasi zen Maure Lanbide Heziketan. Ondoren, ikasleak atzerrira eramateko egitasmoaren ardura hartu zuen eta Elgoibarko Lanbide Eskolan hasitako esperientzia beste zentro batzuetara eta beste esparru batzuetara zabaltzeko lanean jarraitu zuen. Azkenaldian, Tnika-ko Nazioartekotze programa zabalaren arduradun zen, azaldu digunez.
"Allie projecto" ablazioari aurre egiteko 30.05.2019 18:27
LEINNeko lau ikaslek bideratu duten egitasmoa da "Allie project". Helburua, ablazioa edo emakumeen genitalen mutilazioa saihesteko dirua batzea. Horretarako, poltsa eta nezeser bereziak egin dituzte baina produktuak merkaturatzeko finantza bide moduan crowdfunding-a aukeratu dute. Aste honetan jarri ditu martxan. Dena ondo, batzen den diruaren erdia "Munduko medikuak" erakundeari emango diote, Eus...
Udal hauteskundeen emaitzen balorazioa hautagaiekin 27.05.2019 17:17
Izaro Elorza (EH Bildu) eta Ainhoa Galdos (EAJ) izan ditugu gaur gurean, udal eta foru hauteskundeen emaitzak baloratzen.
Sanprubusa, San Prudentzioko bus geltokiko zerbitzu berria 07.05.2019 16:35
Jon Mujika elorregitarrak abiatu duen zerbitzua da Sanprubusa, propio egokitutako autobus batean taberna-kafetegia muntatu du eta San Prudentzioko autobus geltokian aparkatu du. Gurpildun taberna-kafetegi berezi honek bus geltokira doazenei ez ezik, bidegorrian dabiltzatenei eta auzotarrei zerbitzua eman asmo die, astelehenetik domekara. Jon Mujikarekin berba egin dugu.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.