Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Elkartasuna Txiapasekin elkartearen lana Mexikon 09.11.2020 32:40
Mexikoko bi GKErekin dihardu lanean Elkartasuna Txiapasekin elkarteak. Horietako bat MUTRAM da. Gaur, MUTRAM erakundeko Noelia Rodriguez Castañeda izan dugu gurekin, Chiapas eskualdeak egiten duten lanaren berri ematen.
Gaztaren ezaugarriak azaldu dizkigu Amaia Diaz de Monasteriogurenek 03.11.2020 9:40
Kultura guztiek dituzte euren gaztak. Idiazabal gaztaren ezaugarriez aritu zaigu Amaia Diaz de Monasterioguren eta mendiko gaztaren bereizgarriak ikertu direla ere esan digu.
Artzain lanaz eta gaztaz Nestor Altzelairekin berbetan 03.11.2020 28:44
Mendiko gazta etiketa eskuratuta, zazpi-zortzi hilabete egin ohi ditu Nestor Altzelaik mendiko itxabolan. Larre zabalak ditu 400 buruko artaldearentzat eta doan! Garrantzitsua da gastuak kontrolpean izatea, gaztaren prezioak gora egiten ez duenean. Baina gazta egitea ez du mendira mugatzen, artaldea Olabarrietan duenean ere gazta egiten jarraitzen du Nestorrek. Batetik bestera aldea dagoela azaldu...
Jose Angel Urkia "twitterra" ezagutu dugu 02.11.2020 22:50
Hiru urte dira jada Jose Angel Urkiak egunero mezua argitaratzen duela twitterren. Eguneko hiru lerro horiek osatu eta borobiltzeko hainbat informatzaile dituela esan digu. Sarean diharduten adituak ere ezagutu ditu eta esperientzia aberasgarria dela aitortu digu.
Urriko ERTZETIK saioa (2020-10-30) 02.11.2020 1:00:34
DUT taldearen inguruan liburua osatu dute eta azaroaren 18an Oñatin aurkeztuko dute. Aurrez. egileetako bat gonbidatu du Xabi Etxebarriak urriko ERTZETIK saiora.
Naiara Goia Imaz, Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko zuzendari 27.10.2020 23:35
42 urteko segurarra da Naiara Goia. Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko zuzendari izateko hautagaitza aurkeztu aurretik ari zen jada gizarte erronka berriei aurre egiteko hausnarketa eta berrikuntza foro ezberdinetan parte hartzen. Arantzazuko proiektua babesten duten erakunde garrantzitsuekin aritu ahal izateak eta Arantzazuk bere baitan biltzen duen ibilbide eta espirituak bereziki erak...
Oñatiko Turismo Plan Estrategikoaren diagnostikoaz Lourdes Romanorekin 20.10.2020 28:39
Beinke enpresako arduraduna da oñatiarra eta enpresa horri eskatu zion Udalak Oñatiko turismo plan estrategikoaren diagnostikoa. Bost ardatz nagusi hartu eta bakoitzaren indargune eta ahuleziak identifikatu dituzte, Oñatiko turismoaren egungo argazkirik ahalik eta osatuen eta errealena ateraz. Diagnostikoaren gaineko gogoeta eginda, Ekintza plana zehaztea izango da hurrengo urratsa.
Jose Antonio Urteaga errelebo eske 01.10.2020 27:53
Hermansoloñak Kale Zaharrean duen biltegirako arduradun berria behar da. Horretan aritu da ia 20 urtez Jose Antonio Urteaga baina erreleboa eskatu du. 2021eko uztailera arteko epea jarri du arduradun berria agertu dadin. Lana ez da zaila baina gutxieneko jarraipena egitea behar dela azaldu digu Urteagak berak.
ERTZETIK saio berria 01.10.2020 55:03
Xabi Etxebarriak moldatu eta aurkeztutako saioa da ERTZETIK. Gai baten bueltan osatutako irratsaioa izango da, hileko azken ostiraletan, 20:00tan. Estrainekoa da irailaren 25eko hauxe.
Emakumeak lekua hartzen: Mª Luisa Maiztegi Arabaolaza 22.09.2020 35:14
"Emakumeak lekua hartzen" saioko protagonista Maria Luisa Maiztegi Arabaolaza margolaria dugu Emakume berezia izan zen Maria Luisa Maiztegi, arteekiko, orokorrean, interes handikoa, eta garairako aurreratua. Halaxe deskribatu du Mikel Ugartek, Maiztegiren azken urteetan lagun izan zuenak. Bizitza aurrera ateratzeko joskintza tailerra jarri zuen Bilbon, eta aldi berean, margolanak saltzeari ekin zi...
Igeldoko Arrano Etxea ezagutzen 18.09.2020 24:26
Babesik gabe utzitako edo zauritutako basa-animaliak zaindu eta osatzen saiatzen dira Arrano Etxean. Orain 35 urte hasi ziren bi lagun, modu partikularrean, zaintza lan hori egiten eta hala jarraitzen dute. Gaur egun, Foru Aldundiarekin lankidetzan ari dira baina boluntariotza lanean oinarrituta jarraitzen dute. Arrano Etxea martxan jarri zuen bikotearen alabak, Artitza Albisuk eman digu bere fami...
Oñatiko merkataritzaren diagnostikoa 17.09.2020 29:47
Oñatiko Mertkataritza Biziberritzeko Plana osatzen ari da Udala eta horren baitan diagnostikoa egitea eskatu zion Siadecori. Uztailean udalari eta dendariei aurkeztu zitzaien txostenaren berri eman digu Siadecoko Jom Arrugaetak
Arantzazuko Milikua tabernak itxi egin du 23.07.2020 33:11
Edo zuzen esanda, otsaileko oporren ondoren ez du berriro ireki. Bizpahiru urte barru itxi asmo zuten baina pandemiak erabakia aurreratzea ekarri du, Angel Mari Milikuak azaldu digunez. Milikuatarren hirugarren belaunaldia da Angel Marirena Arantzazuko ostatuan, bere aitajaunak 1920an hartu baitzuen. Lehenagoko eta hortik aurreragoko historia zehaztasun handiz kontatu digu.
EMAKUMEAK LEKUA HARTZEN: Miren Galartza botikaria 21.07.2020 36:38
Eli Galartzak urteak eman zituen Miren ahizpari botikan laguntzen. XX. mendeko 40-50. hamarkadetako botika lanak eta gaurkoak oso ezberdinak zirela esan digu: botikak prestatu egin behar ziren, bakoitzaren berri zehatza "errezetario" liburuan jasotzen zuten, Gizarte Segurantzarik ez zegoen, botikak leihatila batetik banatzen zituzten...
Juana Arriaran Arantzazuko "beatia" 14.07.2020 20:17
Alargundu ondoren Santa Marinako ermitako serora ei zen Juana Arriaran. Ama Birjina agertu eta berehala hasi zen Arantzazu erromes-leku gisa indartzen. Orduan joan zen Juana Arriaran beste beata-lagun batzuekin Arantzazura, eta orduan hasi zen erlijio-ordenen bateko fraideak bertan egon zitezen bitartekoak egiten. Kortean egon zen eta mirariak egiten zituenaren fama ere bazuen Juana Arriaranek. Je...
Batxilergo duala Elkar Hezi ikastetxean 09.07.2020 33:51
AEBko "Academica" erakundearen bitartez Oñatiko ikasleek High School diploma eskuratu dezakete. Eskolaz kanpoko jarduera gisa antolatuta dago eta ingelesez landu eta aurkeztu beharreko lanetan oinarritzen da. 2017-2018 ikasturtean abiatutako egitasmo hau osatu duen lehen promozioak aurten amaitu du.
Emakumeak lekua hartzen: Josefa Antonia Garikano eta Nizeta Candaudap 07.07.2020 38:08
"Juanitosa" denda ireki zuten ama-alabak dira Josefa Antonia eta Nizeta. Atzeko kalean, egun Boga taberna dagoenaren aldameneko etxe batean zabaldu zuten denda. Ondoren, "Urrutxu" etxea zenera aldatu zuten eta azkenik, "Juanitosa" dendak mendea pasa bete zuen lokalera. Gerrak eta familia aurrera atera beharrak estuasun ugaritan jarri zituen Garikano hura eta bere ondorengoak. Baina hainbat belauna...
Ainhoa Ugarte Ramos mediku da Bartzelonako Clinic ospitalean 11.06.2020 26:14
Bartzelonako Clinic ospitalean artatu zuten Covid-19ak eragindako penintsulako lehengo gaixoa. Ikerketa klinikoetan, Evola eta antzerako eritasun kutsakorretan, transplanteetan... erreferentziazko ospitalea da estatu mailan. Baina koronabirusak gogorren astindu duen garaian, horretara esklusiboki zuzendu behar izan dira ospitaleko profesional guztiak. Egoera nola bizi izan duen azaldu digu Ainhoa...
Aztazi ile-apaindegia behin betiko itxi da 08.06.2020 30:15
Maribi Korkostegi Artazi ile-apaindegiko bazkideetako bat zen. Gabonak inguruan erabaki ei zuen erretiroa hartzea eta momentua iritsi da, maiatzaren 30ean itxi zuten. 45 urte eman ditu ofizioan Maribi Korkostegik eta zenbait bezero hasieratik izan dituela adierazi digu. Horiei agur esateak pena eman diola aitortu digu.
Ortuzabala proiektua ezagutzen 02.06.2020 35:02
Eñaut Uribesalgorekin egon gara Ortuzabala ortuan. Lan handieneko urte sasoia dutela esan digu, oraintxe egin behar baitira uda eta udazkenerako ereite eta landaketa lanak. Neguko eta udaberriko produktuak amaitzen ari dira eta ondorioz, kontsumo taldeko kideei otarrak banatzeko lau asteko etenaldiari ekin diote. Duten ortuaz, proiektuaz, zailtasun eta erronkez aritu zaigu
Bizarro taldea 11.05.2020 24:08
Bost abestiko grabazioa prestatu du Bizarro taldeak. Marketing estrategia berezia asmatu dute alarma egoerari aurre egiteko: abesti bana zabalduko dute sare sozialen bidez egunero eta garora, kontzertuak hasteko modua dagoenean, USB bidez eskuragarri jarriko dituzte, bideo eta argazki osagarriekin. Bizarro taldeaz eta "Deshumanizazioa" lan berriaz aritu gara Iban Idigorasekin.
Selma Huxley-ren ikerketa metodikoak eman dio atentzioa Ramon Martini 05.05.2020 19:14
Selma Huxleyk orduak eta orduak eman zituen unibertsitatean gordetzen ziren Protokoloen Artxiboko dokumentuak aztertzen. Eta beste artxibo eta museo batzuetan topatutakoekin kontrastatuz historia haria osatzen joan zen. Lan egiteko era metodiko horrek atentzioa ematen dio Ramon Martin Sukiari, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoko arduradunetako bati. Egungo artxibo zerbitzua ere Selmari zor...
Jerardo Elortzarekin Selma Huxleyri buruz 05.05.2020 20:16
Bizilagun izan zuen Selma eta bere familia Jerardo Elortzak 20 urtetan. Harreman handia izan zuten, eta mantentzen dute gaur egun ere. Ikerlanetan ere adiskide izan zirela azaldu digu eta Selmaren eskutik Baionako museoan gordetzen den lapurtera klasikoan idatzitako olerkia topatu zuen Elortzak.
Juanjo Sagarzazu medikuarekin, erretiroa hartu berritan 16.03.2020 38:54
Ia 42 urte eman ditu Juanjo Sagarzazuk oñatiarren mediku gisa. Martxoaren 9an hartu zuen erretiroa, nahiz eta medikua beti mediku dela esan digun. Oso eskertuta dago herriari eta egun, oñatiar bat gehiago dela adierazi digu. Oñati bizitzeko eta familia osatzeko herri ona dela dio Sagarzazuk eta hautu hori egin zutela berak eta bere emazteak. Baina 42 urte hauetan herria, osasungintza, bizitza asko...
"Aleka" proiektua ezagutzen 09.03.2020 13:11
Gure baserrietan gorde diren hazi zaharrak eta kanpotik ekarri baina gurera oso ondo moldatu direnak bildu eta ekoiztean datza Aleka proiektua. Orain bizpahiru urte abiatu zuten hainbat baserritarrek, zapatuko Zuhaitz ferixara hurbildu zen ordezkariak adierazi zigunez.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.