Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Bihotz-biriken suspertzea eta desfibriladoreak 16.03.2021

Lehen sorospenak oso garrantzitsuak dira, zer esanik ez bihotza gelditu denean. Udalak bost desfibriladore jarri ditu herritarren eskura 24 ordutan, baina erabiltzeko orduan jarraitu beharreko protokoloa ezagutzea oinarrizkoa da. Argibide horiek eta beldurra kentzeko ahalduntzeaz arituko dira hiru erizain bihar Santa Ana aretoan, 18:30tan. Horietako batekin, Gema Bikuñarekin berba egin dugu.

Amaia Diaz de Monasterioguren, zertan ari da egun? 11.03.2021

Amaia Diaz de Monasteriogurenek 24 urte daramatza jada dieta eta nutrizio arloan aholkulari lanak egiten. Tarte horretan gauzak aldatu dira eta Amaia bera ere bai. Gaur egungo bere jardunaz aritu gara.

Adineko emakumeei hitza ematen 08.03.2021

Zaintza eta lana ixilik egin duen emakume belaunaldiari hitza eman nahi izan diogu martxoaren 8. honetan. 85-95 urte bitarteko lau emakumeren arratsaldeko kafe tertulian egon gara garai bateko ohitura eta bizimoduaz berba egiten. Lan ugari egin dute laurek baina hazi duten familiaz harro azaldu zaizkigu. Hori bai, gaur egun dakitena orduan jakin izan balute....

Arantza Atxa Mendigoizale eta abenturazalea ezagutzen 08.03.2021

Emakumeen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, herriko kirolean aitzindari izan den emakume bat ezagutzeko aukera izan dugu gaurko kirolen txokoan. Arantza Atxak munduko txoko ezberdinetako tontor ugari zapaldu ditu eta gaur egun, erretiratuta badago ere, kirola oso presente dauka bere egunerokoan. Kirolaz, idatzi dituen liburuetaz, bizi izandako esperientzitaz mintzatu zaigu.

Elkarzabal proiektua ezagutzen 02.03.2021

Caritasera hurbiltzen ziren migranteekin elkarlanean diru-iturri izan zitekeen egitasmo gisa hasi zen Elkarzabal. Urrintxo inguruan utzitako ortu bat lantzen hasi ziren orain 8-9 urte eta egun Zubillagako Erguña Etxebarri baserriko terrenotan ari dira lanean. Pozik daude, salmentak handitu dira eta bertan lanean ari direnen egoera hobetzeko modua ikusten dute. Protagonistekin, Pototo, Alama eta Ju...

"Artza"ren lekukotasuna 1976ko martxoaren 3ko gertakariez 02.03.2021

Gasteiztarra da Xabier Infante "Artza". 1976ko martxoan 17 urte zituen eta magisteritza ikasten hasita zegoen. Martxoaren 3an San Frantzisko elizan zegoen greba orokorra zen egun hartako asanbladan parte hartzen. Poliziak eliza inguratu zuen eta ke poteak bota zituen jendez gainezka zegoen eraikina hustutzearren. Nonbaitetik onik ihes egitea lortu zuen Artzak baina gutziek ez zuten zorte bera izan...

MTV antenatik at! 6. Ertzetik saioa 01.03.2021

Otsailaren 26an antenaratu zen Oñati Irratian 6. Ertzetik saioa, Xabi Etxebarriak taxutu eta aurkeztuta. Izenburua: MTV antenatik at!

Kirol podologiaz Miren Ugarterekin 24.02.2021

Eskubaloian jokatzen ezagutu genuen Miren Ugarte eta horretan aritu zen Bartzelonan ere, podologia ikasten ari zen bitartean. Esperientziaz galdetu diogu. Baina kirol-podologia masterra egiten ari den honetan, kirol jardunean oinak ondo zainduta izatearen eta oinetako egokiak erabiltzearen garrantziaz luze eta zabal aritu gara.

Eskerrik asko Gary! 22.02.2021

Gary Bañosen heriotza kolpe gogorra izan da familia eta lagunentzat. Lagun asko utzi ditu bai bizitza partikularrean zein ibilbide profesionalean. Horietako askok bere testigantza eskaini digute Oñati Irratian egin nahi izan diogun omenaldi xumea osatzeko. Eskerrik asko Gary!

Txakolina, ardo eta mahatsaz Amaia Diaz de Monasteriogurenekin 02.02.2021

Akaso ez da egokiena nutrizionista bati alkoholdun edariez berba egitea proposatzea, baina Amaiak garbi utzi digu, nutrizionista-dietista baino lehen pertsona dela eta berari ere ardoa gustatzen zaiola. Jana eta edana ekintza emozionala dela argitu digu eta bai txakolina nahiz bestelako ardoen oinarrian mahatsa dagoela. Berba egin dezagun beraz mahatsaren ezaugarri eta onurez...

"Belaskua" txakolinaz Jon Urzelairekin 02.02.2021

XIX. mendean jada mahastiak zituzten Belaskua baserrian, baina etxea berritu ondoren eta ganaduzalea ez zenez, bide horren aldeko apustua egin zuen Jon Urzelaik. Egun, etxe inguruko hiru sailetan, bi hektarea eta laurden mahasti ditu. Mahats bilketa amaituta udazken lasaia izan eta gero, kimatze edo poda betean dabilela esan digu.

Ertzetik (V) 01.02.2021

Ertzetiken bostgarren saioan AEBetako komunitate beltzak polizia gehiegikeriak salatzeko sortutako musikaren lagin txiki bat errepasatu dugu.

Wikiemakumeok egitasmoa ezagutzen 25.01.2021

Wikiemakumeok egitasmoaren inguruko aurkezpen-solasaldia egingo da asteazkenean Kultur etxean, 18:00tan, Emakumeentzako Jabetze Eskolaren baitan. Egitaldian izango den Marisa Barrenarekin berba egindugu proiektua azaldu diezaigun.

Esteban Urzelai Espainiako Koru Nazionaleko zuzendariorde 15.01.2021

Bere burua ezagutzera eman eta zuzendari-gonbidatu moduan aritzeko aukera izate aldera aurkeztu zen Esteban Urzelai Espainiako Koru Nazionaleko zuzendariorde deialdira, lanpostua lortzeko esperantza handirik gabe. Baina lortu du eta otsailaren 8an Madrila joango da.

Xabier Mendizabalek erraldoi bat egin du! 04.01.2021

Erraldoiek txikitatik liluratu dutela aitortu digu zubillagatarrak eta taila eta urreztatze teknikak ikasita, praktikara eraman ditu Sebastian erregea sortzen. Orain beste amets bat du, Zubillagako edo Oñatiko jaixetan bere erraldoia dantzan ikustea! Ea laster den...

Eguberri eguneko saio berezia 04.01.2021

Munduan barrena saltoka ibili gara, batera eta bestera, oñatiarren bila. Etxera etorri gabe Gabonak Australian, Polonian, AEBtan eta Kanariar Uharteetan pasako dituzten hainbat herritarrekin berba egin dugu eta azkenean, Irlandatik Oñatira itzuli den beste gonbidatu bat ere izan dugu. Ahaztu gabe, urte berriari hasiera emango dioten 12 kanpaikadak telebistaz kontatuko dituen Zuhaitz Gurrutxaga ere...

Ertzetik 3 02.01.2021

Oraingo honetan Mikel Sotoren "Suak pizten direnean" olerki bilduma eduki dugu mintzagai. Urtarrilaren 8an, liburua aurkezteko poesia errezitaldia egongo da Antixena Gaztetxean. Mikel Sotoz gain, Irati Jimenez eta Harkaitz Cano ere etorriko dira.

Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatearen historia soziala 15.12.2020

Izenburu hori dauka Jose Antonio Azpiazuk argitaratu duen liburu berriak eta "iparraldeko" unibertsitatearen inguruan sortu ziren harremanak eta gora behera sozialak biltzen ditu, bai Oñatin, baita inguru zabalago batean ere. 5.000 biztanle inguruko herria izan zitekeen Oñati XVI-XVII. mendeetan eta horietako 300-500en bat ikasleak. Unibertsitatea "kerik gabeko fabrika" bihurtu zen, diru-iturri ga...

1515ean euskaraz idatzitako olerki bat topatu dute Gipuzkoako Artxibo Historikoan 03.12.2020

Ramon Martin Sukiak eman digu orain hilabete batzuk topatutako idatzi horren berri. XVI. mende hasieran euskaraz idatzitakoa, egun gordetzen diren euskarazko olerki zaharrenak dira. Maitasunezko bi olerki dira eta eskribau izateko ikasten ari zen gazteren batek idatzitakoak direla uste da.

Larru beltzak taldekoak Ertzetik irratsaioan 30.11.2020

"Larru Beltzak" taldearekin hizketaldia osatu zuen Xabi Etxebarriak azaroaren 27ko iluntzean, Ertzetik saioaren hirugarren emanaldian.. "Nork epaituko du epailea?" diskako hainbat kantu "primizian" eskaini zituzten. .

POZ zerbitzuaz Iñigo Murgiondorekin 25.11.2020

Herritarren bizi ohitura osasuntsu eta aktiboak sustatzeko zerbitzua da POZ. Athlon enpresak kudeatzen du Oñatin eta programak izan dituen berritasunei buruzko azalpenak emateko Iñigo Murgiondo gonbidatu dugu.

Arkaitz Carracedo CIC BioGUNEko ikerlariarekin 24.11.2020

Debagoieneko Movember taldeek egin dituzten musukoen salmentatik lortzen den dirua CIC BioGUNEra bideratuko da, ikerketan inbertitu dadin. Baina zer lan egiten da ikerketa zentru honetan? Bertan diharduen Arkaitz Carracedok azaldu digu. Bide batez, dibulgazioan egiten duten ahaleginaren berri ere eman digu.

Oñatiko sahararrak gerrarako gertu 20.11.2020

13 familiak eta 50-55 bat lagunek osatzen dute Oñatiko sahararren komunitatea. Hiru ordezkari etorri zaizkigu Oñati Irratira, mendebaldeko Saharan pasa den ostiralean piztu zen gerraren arrazoiak azaldu eta igandean, Oñatiko plazan egingo den elkarretaratzerako gonbidapena egiteko.

MOVEMBER: Jose Manual Molinero "Moli"ren testigantza 11.11.2020

Movember mugimenduaren eskutik prostatako minbizia izan zuen Jose Manuel Molinero "Moli"ren testigantza jaso dugu gaurko saioan. 2015eko apirilaren 21ean operatu zuten, oso gogoan du eguna!! Oñati, Arrasate eta Gasteizko Santiago ospitaleko profesionalei oso eskertuta dago baina bereziki familiaren babesa azpimarratzen du.

Argazkigintza, Santi Mendiolaren zaletasuna 10.11.2020

Edo zaletasunetako bat, esan beharko genuke, bidaiatzea eta artea ere oso gustoko dituelako oñatiarrak. Canariasera zihoala eskatu zion aitari argazki kamera bat ekar ziezaion, 1974an. Ordutik, kamera alboan dabil beti. Baina ez argazkiak zoro-zoro egiteko, ez, bidaien antzera, aurrez ondo "pentsatu eta prestatzen" baititu atera nahi dituen irudi horiek.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.