Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Juldain botikako sekretuak 05.10.2016 12:03
Juldain botika berritzerakoan pintatutako habeak eta XVIII. mendeko errezetak topatu dituzte. "Altxor" hauen inguruko argibideak eman dizkigu Lorea Juldainek gaur goizean.
Kirrineko denda, BIZITZA OSOAN gurekin 19.07.2016 28:42
Kontxi eta Tere Urtazarekin berba egin dugu. Biek, urteak daramatzate "Kirrineko" dendan. Egun mertzeria eta lentzeria lokal dena, garai batean harategia ere izan zela kontatu digute. Bietan aritu behar izaten zuten baina txandaka, harategiko lana ez baitzitzien gehiegi gustatzen. Barruko erropatan ere moda asko aldatu dela azaldu digute.
Ictusa 15.06.2016 10:50
Pake Leku elkarteak antolatutako Jubilatuen Astearen baitan ictusari buruzko hitzaldia eman zuen Juan Jose Sagarzazu medikuak. Hitzaldiaren ondoren, esandakoa laburtzea eskatu genion.
25. urteurreneko azken saio berezia Zubikoa kiroldegitik 13.05.2016 2:26:54
Astea itxiz, ostiralean egin dugu 25. urteurreneko azken saio berezia. Zubikoa kiroldegira hurbilduta kirola izan dugu hizpide nagusi. Alde instituzionala jorratu dugu, Aloña Mendi K.E.ren lana, bi kirolariren bizipenak eta eskola kirola jarduna ere aztertu ditugu.
25. urteurreneko laugarren saio berezia udaletxetik 12.05.2016 2:10:47
Udaletxeko areto nagusitik egin dugu Oñati Irratiaren 25. urteurreneko laugarren irratsaio berezia. Alkatearekin eta oposizioko buruarekin berba egin dugu. ELTZIAz eta Pake Leku Elkarteaz ere aritu gara, besteak beste.
Saio berezia Gaztelekutik 11.05.2016 2:09:20
Gaur justu, maiatzaren 11an, bete dira 25 urte Oñati irratiak bere lehen emanaldia egin zuenetik. Aste osoa daramagu ospatzen saio bereziekin. Gaur, Gaztelekutik egin dugu irratsaioa eta haur eta gazteria egitasmoez, herriko ikastetxeez edota Gaztetxeaz berba egin dugu, besteak beste.
Saio berezia kultur etxetik 10.05.2016 2:28:32
25. urteurreneko bigarren saioa Kultur Etxetik egin dugu. Kultura batzordeko kideak, teknikaria, liburutegiko arduraduna, Oñati Abesbatzakoak, Ganbara Kantu Eskolakoak eta irratia, orain 25 urte martxan jarri zenean egitasmoan parte hartze zuzena izan zuten udal ordezkari eta teknikoak izan ditugu gurekin.
25. urteurreneko saio berezia Turismo Bulegotik 09.05.2016 2:11:24
Turismoa hizpide nagusi izan dugu baina ostalariak, turismo teknikariak, merkatariak eta historialariak ere izan ditugu gaurko irratsaio berezian, Oñatik, alderdi horietatik ere zer eskaini ugaria baitauka. Oñati Irratiaren 25. urteurreneko lehen saio berezia izan da.
Gipuzkoako Protokolo Historikoen Artxiboan 25.04.2016 25:52
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Gipuzkoako Protokolo Historikoen Artxiboak ateak ireki zituen atzo. Dokumentu historikoen eta literaturaren arteko lotura azaldu zen itsasoa eta euskaldunak ardatz hartuta. Ramon Martin artxibozainak eta Jose Antonio Azpiazu ikerlariak gidatutako bisita aberatsa, Turismo Bulegoko teknikarien azalpenekin borobildu zen. Gaur, Ramon Martin artxibozainarengana i...
TORTURAREN IKERKETA PROIEKTUAZ Paco Etxeberria auzi medikua 03.03.2016 19:55
Etxeberriak zuzentzen duen aditu taldea ari da egitasmoa gauzatzen Eusko Jaurlaritzaren enkarguz. Ikerketa 1960-2013 urte arteko epera mugatu dute. 5000 kasu baino gehiago zerrendatu dituzte jada. Nazio Batuen Erakundearen definizioz, tortura, edozein funtzinario publikok atxilotu bati eragiten dion min fisiko edo psikiko kasu oro da. Halakoen testigantzak egiaztatzeko Istabuleko protokoloa erabil...
2016-2019 plangintza orokorra osatu du Udal Gobernu Taldeak 28.01.2016 23:32
157 ekintza planifikatu dira agintaldi honetarako. Esanguratsuenen aurrerapena egin zuen Udal Gobernu Taldeak atzo arratsaldean. Landu den dokumentua, laster www.oñati.eus atarian ikusgai izango da.
Ikazkinen lanbidea, Andres Urzelairen eskutik 03.09.2014 22:57
FONOTEKAKO ALTXORRAK saila osatuz Andres Urzelairekin 1994ko uztailean egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Urzelaik, egur ikatza nola egiten zen azaldu zigun.
Etxerik etxe ibiltzen ziren joskinen lana Murguzurko Juanaren hitzetan 22.07.2014 14:55
FONOTEKAKO ALTXORRAK saileko hirugarren atalean, 1994ko uztailaren 11an egin genuen elkarrizketa berreskuratu dugu. Murguzurko Juanak joskin lanetan 60 urte egin zituela kontatu zigun. Joskinak eta modistak ez dira gauza bera. Joskinak, etxerik etxe ibiltzen ziren izarak eta bestelakoak konpontzen edo ezkongaien arrioa prestatzen.
Alpargata-egilearen lana Angeles Olaldek azalduta 15.07.2014 22:48
FONOTEKAKO ALTXORRAK ataleko bigarren emanaldi honetan, Silleroneko Angeles Olaldek kontatutakoak berreskuratu ditugu. 1994ko uztailean grabatutako elkarrizketa honetan, alpargatak eskuz nola egin eta josten ziren azaldu zigun Angelesek. Hainbat abesti eta kontakizun ere eskaini zizkigun.
Karretero lanak Joxe "Askonitzak" azalduta 08.07.2014 20:22
1994ko ekaina amaieran egindako elkarrizketa honek LANBIDE ZAHARRAK sorta ireki zuen. Galtzear zegoen belaunaldi batek bere ogibideez berba egin zigun. 20 urte beranduago FONOTEKAKO ALTXORRAK sailean berreskuratu ditugu.
Oñatiarrak ezagutzen 19 24.07.2013 2:46
Jerardo Elortzaren argibideak Madinabeitia anaiei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea.
Oñatiarrak ezagutzen 24 23.07.2013 3:42
Jerardo Elortzaren argibideak XX. mendeko kirolariei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Oñatiarrak ezagutzen 23 23.07.2013 4:19
Jerardo Elortzaren argibideak XX. mendeko elizgizon, frantziskotar eta beste fraideei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Oñatiarrak ezagutzen 22 23.07.2013 2:46
Jerardo Elortzaren argibideak XX. mendeko hainbat alkateei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Oñatiarrak ezagutzen 21 23.07.2013 8:07
Jerardo Elortzaren argibideak organujole eta beste musikariei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Oñatiarrak ezagutzen 20 23.07.2013 2:59
Jerardo Elortzaren argibideak Lizaur arkitektua eta XX. mendean eraikuntza arloan ziharduten beste oñatiar batzuei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Oñatiarrak ezagutzen 18 23.07.2013 3:48
Jerardo Elortzaren argibideak Jose Leon Mugartza eta beste karlista batzuei buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Oñatiarrak ezagutzen 17 23.07.2013 7:25
Jerardo Elortzaren argibideak Gomendio-Alzaa familiari buruz. 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Oñatiarrak ezagutzen 16 23.07.2013 6:27
Jerardo Elortzaren argibideak Oñatiko idazleei buruz (XVIII-XIX. mendeak). 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Oñatiarrak ezagutzen 15 23.07.2013 1:34
Jerardo Elortzaren argibideak Luis Manuel Zañartu Iriarteri buruz . 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.