Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Aloña Mendiko karatekak: Karmele Egaña eta Alazne Unzurrunzaga 17.11.2021 20:44
Gipuzkoako eta Euskadiko txapeleketetan domina eskuratu duten Karmele Egaña eta Alazne Unzurrunzaga karatekak bisitan etorri zaizkigu gaurko Kirolen txokora. Denboraldi hasieraz, sailaren egoeraz, helburuez... hitz egin dugu.
Klima aldaketa, basoak eta hauen ustiaketa ereduak 16.11.2021 34:45
Horixe da, laburrean, Julen Astigarragak ikertzen duena. Konkretutik, Oñatiko Artia eta Iturrigorri pagadiak, globalera, Espainiar estatua, Europa edo AEBtara begiratuta. Halako ikerketa lan bat nola egiten den azaldu digu Astigarragak eta Oñatiko pagadietan zein lan eta nola egiten ari diren zehaztu digu.
ASPACEk 50 urte 15.11.2021 35:04
Lukene Igartua, Urdin Mendiolaren ama, Aspaceko batzordeko kide da egun. Aspaceren egungo lan eta zerbitzuez xehetasunak azaldu dizkigu. Mikel Arenaza berriz, Asier Arenazaren anaiak, elkartearen lehen urte haietako lanez eta gurasoen ahaleginez berba egin digu.
Aloña Mendiko mendi saila 10.11.2021 15:42
Datorren urterako federatu kanpainan murgilduta dago Aloña Mendiko mendi saila. Seilaren egungo egoeraz eta ikasturterako dituzten erronkez, besteak beste, hitz egin dugu Mikel Oterorekin.
Urrexolako erlojua konpontzen ari dira 08.11.2021 22:15
Hala esan digu lan horietan laguntzen daharduen Josu Fernandezek. Orain aste batzuk desmuntatu zuten elizako kanpandorreko erlojua, eskolatxoan jarri zituzten pieza guztiak eta auzolanean garbitu dituzte. Baina batzuek konponketa txiki batzuk, doiketa batzuk behar dituzte, eta horiek ULMAn egingo ei dituzte. Asmoa, datorren urteko Andramari jaietarako erlojua muntatuta eta kanpaiak berriro entzun...
Senior nesken eskubaloi taldeaz 03.11.2021 19:41
Senior nesken eskubaloi taldea gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Liga hasiera gogorraz, pandemia garaiko gorabeherez... hitz egin dugu, besteak beste, taldeko kapitain Olatz Kortabarriarekin
"Baserritik zuretzat" egitasmoa ezagutzen 02.11.2021 22:32
Ederto harakinen elkarteak eta EHNE sindikatuak sustatutako ekimena da "Baserritik zuretzat" izenekoa, Jesus Odriozola harakinak azaldu digunez. Komertzio justuaren filosofiari jarraitzen diote; ekoizleek, gure baserritarrek , diru-sarrera duinak izan ditzaten. Horretarako ekoiztutako kalitatezko produktuak zabaltzeko sarea jarri dute Edertoko harakinek, bitartekoak ezabatuz.
Gipuzkoako Azoken Sarea 28.10.2021 25:30
Asteroko azoka duten Gipuzkoako 17 herrik sortu zuten Azoken Sarea, tartean Oñatik. Bakoitzaren kasuistika, behar eta erronkak identifikatuta, plan estrategikoa osatu dute. Lan ildo nagusiei buruzko informazioa eman digu bileretan parte hartzen diharduen Mª Karmen Iturbek, Debagoienako Landa Garapena elkarteko kideak.
Musika eskolaren norabidea zehazteko azterlana 27.10.2021 14:26
Hiritik At enpresari esleitu dio Udalak Jose de Azpiazu musika eskolaren etorkizuna finkatzen laguntzeko azterketa teknikoa. Nola eta zein epetan egingo den, nahiz ondoren eman asmo diren urratsen berri aurreratu zen atzo udaletxean egin zen agerraldian. Bertan esan zirenak laburbildu ditugu.
Kale garbitzaileek lan "extra" udazkenean 26.10.2021 9:19
Hostoak jausteko urte sasoia iritsi da, kale garbitzaileak gogaitzen dituen urte sasoia. Unai Pinto kale garbitzaileen taldeko buruarekin berba egin dugu.
Areto futboleko talde nagusiko kapitain Julen Carr 25.10.2021 6:34
Garaipen erosoa (2-8) lortu du asteburuan Aloñako gizonen areto futboleko talde nagusiak. Taldeko kapitainarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurko Kirolen txokoan.
Saskibaloiko gizonezkoen talde nagusia lehiatzera! 22.10.2021 7:24
Bihar hasiko du denboraldi berria saskibaloi saileko gizonezkoen talde nagusiak. Taldeko kapitainarekin, Jokin Atxarekin, hitz egiteko aukera izan dugu gaurko Kirolen txokoan.
Herriko futbol txapelketa abian da, bi urteko etenaren ondoren 20.10.2021 24:07
Asteburuan hasi da Herriko futbol txapelketa. Ia bi urtez geldi egon ostean gogotsu itzuli dira "beteranuak". Iker Jimenez batzordekideak aurtengo berritasunak azaldu dizkigu Kirolen txokoan.
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Udalak eta Musika Bandak 19.10.2021 20:27
Sinatze ekitaldia probestu da Oñatiko Musika Bandak dituen asmo berriak aurkezteko. Kontzertu denboraldia prestatzen hasiak dira, musika eskolarekin lankidetzan jarraituta musika banda gaztea sortuko da eta bandaren jarduera espazio berrietara zabaltzeko asmoa dutela adierazi dute Aitor Biain zuzendari berriak eta Iñigo Ugarte bandako lehendakariak.
Oñatiko Jabetze Eskola 2021-2022 14.10.2021 16:44
Urritik maiatzera luzatuko da emakumeentzako jabetze eskolaren eskaintza. Amatasunaren inguruko espazio iraunkorra, 11 ikastaro -6 luze eta 5 motz- eta hitzaldi/solasaldiak hilero antolatu dira aurten. Berrikuntza gisa, neska gazteei zuzendutako ikastaroak aipatu behar. Atzo egin zen aurkezpenean esandakoak laburbildu ditugu.
Irati Usandizagaren "Urrezko gazta" 14.10.2021 21:18
Julen Arburua lekaroztarraren bikotea da Irati Usandizaga arantzazuarra. Zuen lana utzi eta lanbidea eta bizitza proiektua bikotearekin partekatzea erabaki zuen orain urtebete. Otsailean egindako gaztarekin Ordiziako "urrezko gazta" irabazi zuten atzo, lehenengo saria eta hirugarrena ere bai.
Mexikoko Chiapasera begira, CEIBA-Mutram eta Elkartasuna Txiapasekin lagunen eskutik 05.10.2021 32:43
CEIBA-Mutrameko ordezkaria Oñatin dela aprobetxatuz Oñati Irratian izan da Noelia Rodriguez, Elkartasuna Txiapasekin elkarteko Pablo Miguelek lagunduta. Azken urte honetako lanen berri eman digu eta dituzten arazoak azaldu dizkigu. Pablok Mexikora bidaiatuko duela ere aurreratu digu.
Iñaxio Ibarrondok bandaren zuzendaritza utziko du domekan 28.09.2021 44:59
42 urtez jardun du Iñaxio Ibarrondok Oñatiko musika banda zuzentzen. Baina herrikoa ez ezik beste banda batzuk ere zuzendu dituela, eta beste banda batzutan jo duela argitu digu, zerrenda luze bat osatuta. 6 urte zituela hasi zen danborra jotzen Oñatiko bandan, eta "bere instrumentua" klarinetea bada ere beste hainbat musika tresna jo izan ditu.
Aloña Mendiko emakumeen futbol talde nagusiak liga txapelketa hasi du 20.09.2021 7:35
Goierri Gorriren kontra neurtu zen larunbatean, Ordizian, eta 4-1 galdu zuen. Partidaren eta taldearen berri eman digu Nerea Arregi kapitainak.
"Hegaldiak" diskoa Iker Martinezen eskutik 16.09.2021 45:27
Iker Martinezek eta Zaldi herrenak taldeak osatu duten diskoa da "Hegaldiak". Bihar arratsaldean, 19:30tan, aurkeztuko dute Kultur etxeko zine aretoan. Bide batez, diskoko kantuetako bat oinarri duen bideo-klipa ere proiektatuko da. Diskoaz, Zaldi herrenak taldearekin elkarlanaz eta bideo-klipaz aritu gara Iker Martinezekin.
Ganbara faktoriak ikasturte berria aurkeztu du 08.09.2021 16:47
Ganbara kantu eskolak, Ganbara abesbatzak eta Hots abesbatzak 2021-2022 ikasturterako dituzten asmoen berri eman dute Aitor Biainek eta Aitor Garitanok, gaur goizean. Ikasturtea datorren astelehenean hasiko dutela argitu dute eta izen-emate epea zabalik dagoela gogoratu.
ULMA taldeko lehendakari Lander Diaz de Gereñurekin berbetan 07.09.2021 34:47
Talleres ULMA kooperatiba eratzeko akta sinatu zela 60 urte beteko dira bihar, irailaren 8an. Momentu egokia iruditu zaigu ULMA taldeko lehendakaria gonbidatu eta taldearen eta negozio kooperatiba bakoitzaren egungo egoeraz eta erronkez aritzeko. Lander Diaz de Gereñu izan dugu gurean.
"Juan Sebastian Elkano: ingurua, ibilbidea, epika" liburuaz 06.09.2021 35:40
Jose Antonio Azpiazuk eta Javier Elorzak elkarlanean osatu duten liburua da. Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren 5. mendeurrenaren harira osatu dute eta aurrez ikertu gabeko arloak edo jatorrizko dokumentuen berrirakurketatik ezagutzen ez ziren, edo oker interpretatu zirenak biltzen saiatu direla azaldu digu Aose Antonio Azpiazuk.
Natura ezagutzen (4) 23.07.2021 16:42
Aimar Uribesalgoren eskutik herri guneko eta inguru hurbileko natura aberastasuna errepasatzen aritu gara ostiralero. Gaur, zikloa osatzeko, gune grisa, hau da, eraikinen gunean dagoen fauna eta floraz berba egin dugu.
"Errausak" egitasmoa boluntario eta koordinatzaile banaren hitzetan 22.07.2021 31:44
Barrutik "bizitzen" eta "egiten" ari dira Erreusak proiektua boluntarioak eta koordinatzaileak. Halako birekin egon gara eta aste honetan egin duten lanaren berri eman digute.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.