Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Gabonetan etorri diren gaztetxo ukraniarrak bihar itzuliko dira jaioterrira 18.01.2022

Lau dira Oñatin hilabetea pasa duten gaztetxo ukraniarrak. Horietako bi Judith Olalderen etxean daude eta gaur irratian izan ditugu. 2019ko udaz geroztik etorri gabe zeuden eta oso pozik pasa dituzte azken lau asteak Oñatin.

"The basque language, education and media" doktorego tesia 17.01.2022

Ihintza Palacin Mariskalek osatu duen lana da "Euskara, hezkuntza eta hedabideak" izeneko hori. Florentziako European University Instituten osatu du doktoregoa eta han aurkeztuko du tesia, otsailean. Baina Lege Soziologia Institutuko master ikasle izan zelarik Oñati Community sareko kide ere bada eta honen baitan tesiaren aurkezpen hitzaldia egingo du gaur arratsaldean . Aurretik, gurekin berba eg...

Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN 13.01.2022

Hainbat gai jorratu ditugu gaur izaro Elorza alkatearekin: osasun egoera, eskatu diren bitartekoak, hartu diren neurriak eta horietako zenbaitek sortu dituzten tirabirak, udal aurrekontueak Udanarako bidearen konponketak...

Errugbia ezagutzen 12.01.2022

Arrasateko errugbi emakumezkoen taldean dabiltzan oñatiarrekin hitz egin dugu, errugbia hobeto ezagutzeko. Proiektu honetan nola sartu ziren azaldu digute Onekak, Leirek eta Anotzek.

"Oñatin bizi nahi dut" 10.01.2022

Izenburu hori du etxebizitzen problematikaz osatu den dokumentalak. Alokairuaren arazoa jasotzen du nagusiki, alokairuan bizi direnei eta etxea alokatzen dutenei hitza emanez. Etxebizitzaren arazoa sakona da gurean eta dokumentala sentsibiliazazio fasean kokatu behar da. Ondoren, tailerrak egin asmo dira bai etxea behar dutenekin zein etxe jabeekin ere.

Aloña Mendiko atletekin 05.01.2022

Aloña Mendiko atletismo saileko lagunekin hitz egin dugu gaurko Kirolen txokoan. Urte berrirako helburuez galdetu diegu Eric, Malen eta Martini. Entzun zer kontatu diguten...

"Sendabelarrek dakitena" liburuaz 03.01.2022

Garbiñe Larreak osatu duen liburua da "Sendabelarrek dakitena -ezagutu, bildu eta erabili-". Oñatiko udalak diruz lagundutako lana ezagutu nahi izan dugu egilearekin berarekin berba eginda.

Maider Usandizagarekin 2021a errepasatzen 22.12.2021

Asfalto gainean pilotu gisa denboraldi osoa burutu du Maider Usandizagak. Urtean bizitakoak errepasatzen saiatu gara Kirolwen Txokoan.

2022ko udal aurrekontuak atalez atal 21.12.2021

Abenduaren 16an onartu ziren 2022ko udal aurrekontuak. Batzorde-buruek atalez ataleko azalpena eman zuten eta horixe berreskuratu dugu, datorren urtean udalak dirua zertara bideratuko duen argitzeko.

Madalen Etxegarai eta Uxue Oses txapeldun! 20.12.2021

Senior mailako binakako Gipuzkoako pilota txapelketa irabazi dute Madalen Etxegaraik eta Uxue Osesek. Kirolen txokoan izan ditugu gonbidatu.

Taupadak elkartasun azoka 2021 20.12.2021

Hurbileko GKE eta elkartasun taldeei luzatu zitzaien Taupada Elkartasun azokan parte hartzeko gonbidapena eta hala Ndank Ndank Bergarako taldea, Gurutze Gorria edota Hotz Oñatiko ordezkariekin berba egiteko aukera izan genuen plazan, larunbatean.

Esteban Arregi Goribarko errotondaz 16.12.2021

GI-2630 errepidean, Goribar auzoan egin asmo den biribilgune proiektuak kaltetuetako bat da Esteban Arregi. Orain arte ez du publikoki berba egin baina bere iritzia kaleratu nahi izan du.

Alain Anton, saskibaloi epaile 15.12.2021

Saskibaloi epaile ez ezik, Euskadiko federazioko epaileen koordinatzailea da Alain Anton oñatiarra. Kargurako proposamena zelan iritsi zitzaion, duen funtzioa eta abar azaldu digu gaurko Kirolen Txokoan.

"Ikusezinak. Oñatiko emakumeak lanean" 14.12.2021

Artixa elkarteak osatu duen azken liburuaren izenburua da, eta horren haritik, Kultur etxean ireki den argazki erakusketarena ere bai. Lana osatzen Josefe Diaz de Tuesta eta Joxe Fernandez aritu dira nagusiki eta biekin berba egin genuen liburuaren aurkezpen eta erakusketaren irekiera ekitaldiaren ondoren.

"Arantzazuko benta" liburua 13.12.2021

Jose Ramon Arrazolak osatu du Arantzazuko bentaren historia biltzen duen liburua. Kontzejuak sortua Maiztegitarren jabetzara nola iritsi zen jaso du, besteak beste. 500 urte luzeko historia du Arantzazuko bentak

"Erbestea ezagutu genuen, babesleku al gara?" hitzadiaz 09.12.2021

Josu Chuecak egingo du hitzaldia Santa Ana aretoan, bihar, 19:00tan. CEAR, Elkarzabal, Caritas eta Hotz Oñatik antolatu duten hitzaldiaren aurrerapena egin digu hizlariak berak.

Euskararen Nazioarteko Eguna. Saio berezia 03.12.2021

Elkar Hezi ikastetxea, Oñati institutua eta Txantxiku ikastolako kazetari gazteekin elkarlanean egin dugu gaurko irratsaio berezia.

Abenduko ALKATEAREKIN BERBETAN 02.12.2021

Gaur ere herritarren galderei erantzun die Izaro Elorzak: Urbieta baserritik hurbilDiputazioak aurreikusten duen errotondaz, San Juan kale inguruan dagoen aparkaleku eskasia arazoaz, Oñatitik Donostiara joateko autobus gabeziaz, pintadez eta kiroldegiko bazkide txartelen garestitzearen zergatiaz aritu da, besteak beste.

Kepa Aldeko eta Ane Madina igerilariekin 01.12.2021

Castelloko nazioarteko igeriketa txapelketan lehiatuko dira asteburuan Ane Madina eta Kepa Aldekoa, Aloña mendiko igerilariak. Oñati irratian izan ditugu eta nola dauden eta astebururako ez ezik, denboraldirako zein asmo dituzten azaldu digute, besteak beste.

Ikusle klubak sortzen 29.11.2021

EHAZE Antzerkizaleen Elkartearen ekimena da antzerki ikusle klubak sortzea eta gurean Debagoieneko Antzerki Plataformak hartu du erronka bere gain. Halako taldeak abian jartzeko bi proposamen zabaldu dituzte, abenduaren 3 eta 4an Oñatin eta Bergaran izango diren antzerki emanaldien haritik. Egitasmoa zertan den azaldu digu Josu Zubiak

"Gu gabe ere" liburuaz Itziar Ugarterekin 26.11.2021

Pasa den ostegunean Donostian aurkeztu eta gero igandean Gaztetxean presentatuko du Itziar Ugartek "Gu gabe ere" bere lehen poesia liburua. Liburuaren eta aurkezpen horren inguruan aritu gara berarekin.

Urbieta baserrikoek sinadura bilketa hasi dute 25.11.2021

GI-2630 errepidean, Goribar auzoan, biribilgune bat egiteko proiektua dauka Foru Aldundiak. Urbieta baserritik oso hurbil kokatzen da proiektatutako errotonda eta eragingo dizkien segurtasun, zarata eta kutsadura arazoak aurreikusita biribilgunea bertan egin ez dadin sinadura bilketa bati ekin diotela adierazi dgute Andoni Elkoroiribek eta Agurtzane Etxebarriarteunek.

POZ zerbitzuaz Peio Uriarterekin 24.11.2021

Ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzuan ari da Peio Uriarte, monitore lanetan. Zerbitzuak hainbat berrikuntza izan ditu, eta izango ditu datozen aste-hilabeteetan, eta guztiaz aritu gara Uriarterekin.

Erreusak proiektua zertan da? 23.11.2021

Horixe galdetu diogu Arantzazu Sagarzazuri gaur goizean. Herriko 78 interesgunetan jasotako objektuen fitxak digitalizatu eta datu base batean bildu dituztela esan digu. Horren argitalpena egin nahiko lukete datorren urtean.

Eskubaloiko mutilen taldea lidergoan sendo 22.11.2021

Aitor Biain Barrena, Fagor Industrial Aloña senior mailako gizonezkoen taldeko entrenatzailearekin berba egin dugu. Asteburuan garaipen berria lortu dute eta lidertza sendotzeko aukera eman die horrek. Helburua, hortxe mantendu eta igoera lortzeko borrokan sartzea dela esan digu.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.