Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Badator 22. Korrika 15.02.2022

Apirilaren 1ean Debagoiena zeharkatuko duen Korrikarako girotzeko herri-batzordea eratu zen atzo. Bilerara proposamen berezia ekarri zuen AEK-Debagoienak, Oñatik bere Korrika antolatu dezala eta Elorregin bat egin dezala Bergaratik etorriko den Korrika 22arekin. AEK-Debagoienako ordezkariekin berba egin dugu

2022ko ingurumen jardunaldiak 14.02.2022

Pasa den astean Natur eskolako ateak eta Kultur etxean kokatu den argazki erakusketa irekiz hasi dira 2022ko Ingurumen jardunaldiak. Baina hitzaldiak, dokumental emanaldiak, irteerak, zuhaitz feria eta arbola landaketak etortzeke daude. Guztiaz aritu gara Aimar Uribesalgorekin

Maddi Altzelai, emakumezko futbol taldeko jokalaria 11.02.2022

Kopa txapelketako liderra hartuko du Aloña Mendiko emakumezkoen futbol taldeak asteburuan Azkoagainen. Usurbil taldea orain arteko partida guztiak irabazita iritsiko da Oñatira. Etxeko taldea nola dagoean azaldu digu Maddi Altzelai jokalariak.

"Aita" laburmetraia lehiaketetara bidean 11.02.2022

Itsaso Polek 2021eko Aste Santuan Oñatin filmatu zuen lana amaituta dago. "Aita" 18 minutuko laburmetraia da. Orain, lehiaketetarako bidea urratzen ari da zuzendari oñatiarra. Itsaso Polek berak eman dizkigu argibide guztiak

Natur eskolara bisita gidatua 10.02.2022

Ingurumen jardunaldien baitan horixe eskaintzen dute Natur Eskolako hezitzaileek, berritu den eraikinera bisita gidatua egitea. Ekintzan parte hartu genuen atzo eta Idoia Bollarren azalpenez osatu dugu bisita horren "kronika"

Afizionatu mailako txirrindulariekin 10.02.2022

Hiru dira afizionatu mailan herrian dauzkagun txirrindulariak: Unai Cueva, Danel Casais eta Aimar Erostarbe. Hirurekin berba egin dugu hasi berri den denboraldiaz.

TANTAI baso jabe kooperatiba proiektua 08.02.2022

Iñaki Etxebeste da baso jabe kooperatiba izan nahi duen horren proiektua sustatzen ari denetako bat eta berak azaldu dizkigu orain arte emandako urratsak eta kooperatiba honen helburuak, besteak beste. Bihar aurkeztuko da Kultur etxean aipatu kooperatiba proiektua baina aurrerapena Oñati irratian izan dugu.

Ekaingo hezur industria 07.02.2022

Gai hori jorratuz artikulua argitaratu du Asier Erostarbe Tomek aldizkari zientifiko batean. Izan ere, hezur industria Magdaleniense garaian ikertzen ari baita doktorego tesirako. Halako lanak nola egiten diren eta aipatu argitalpenak zein garrantzia duen azaldu digu, besteak beste, Asier Erostarbe berak.

Otsailaren 7ko Kirolen Txokoa 07.02.2022

Asteburuko emaitza garrantzitsuenen errepasoa egin dugu kirolen txokoan. Besteak beste, Mikel Ruiz, Ainara Uribarri eta eskubaloiko senior mutilen taldeko Beñat Biain elkarrizketatu ditugu.

Otsaileko egitaraua Gaztetxean 04.02.2022

Musika nagusi izango da otsailean ere Gaztetxean, hala programatu dute behintzat, ikusi egin beharko da egungo osasun egoerak ahalbidetzen duen. Egitarauaren errepaso zehatza egin digute Kepak eta Mikelek. Bide batez, Antixena gaztetxearen 10. urteurreneko ospakizunak prestatzen hasiak direla ere esan digute.

Igeriketa txapelketak asteburuan 04.02.2022

Josune Odriozolak eman digu Bergaran eta Andoainen asteburuan izango diren igeriketa proba ezberdinen berri.

Altsasu antzezlanaz Ane Pikazarekin 03.02.2022

Altsasu antzezlana igandean Santa Ana aretoan ikusi ahal izango dugu. Baina... zer ekarpen berri egiten du antzazlanak, aurrez, hedabideetan jarraipen oso zabala izan duten istilu, atxiloketa, epaiketa eta kartzela zigorrak ekarri zituen Altsasu kasuari? Are gehiago, dokumentala edota telesaila ere egin direnean? Guzti horretaz, sortze prozesuaz, eszenografiaz eta artista taldeaz aritu gara Ane Pi...

Otsaileko ALKATEAREKIN BERBETAN 03.02.2022

Udana itxita dagoela eta autobus zerbitzuan izan diren aldaketa eta kexen inguruan berba egin dugu Izaro Elorzarekin, baita Korrikaz eta 2023ko Frantziako tourraz ere. Mankomunitateko langileek hondakinak batzerakoan inguruak, batzuetan, zikin uzten dituztenaz, paretetako pintadez eta Zubikoako pilotalekuan heldulekuak jartzeaz herritarrek egindako galderak ere erantzun ditu.

Elikadura eta ongizate fisiko eta emozionala ikasleekin lantzen 02.02.2022

Horretan dihardute POZ zerbitzuaren baitan Pello Uriartek eta Amaia Diaz de Monasteriogurenek, herriko ikastetxeetan dauden neska mutilekin tailer ezberdinak egiten. Zertan ari diren eta ikasleak nola hartu dituzten azaldu digute gaurko Kirolen Txokoan.

Otsaileko Kontzejupetik aldizkariaren edukia 02.02.2022

Iñigo Arregik aurreratu digu bihar banatzen hasiko diren Kontzejupetik aldizkarian irakurri ahal izango ditugun hainbat kontu: Ingurumen jardunaldiak eta Joseba Yarza Ertamerikan barrena egiten ari den boluntariotza-bidaia berezia.

Etorkizuneko musika eskola irudikatzen 01.02.2022

Udal gobernu taldearentzat proiektu estrategikoa da etorkizuneko musika eskola, baina nolakoa izan behar du? Zein proiektu pedagogikori erantzun behar dio edota nolako gobernantza eredua izan behar du? Guzti horretaz eztabaidatzeko lanketa saio irekiak egin dira. Horien balorazioaz eta eman beharreko hurrengo urratsez galdetu diogu Iñaki Olalderi, kultura batzorde-buruari.

Jon Beitia saskibaloi jokalariarekin 31.01.2022

Garaipena lortu du asteburuan Aloña Mendiko saskibaloi talde nagusiak. Sailkapenean bigarren postuan kokatu dira. Datorren asteburuan liderraren bisita jasoko dute Zubikoan. Jon Beitia saskibaloi taldeko jokalariarekin berba egin dugu.

Santa Ageda koplak prestatzen harrapatu ditugu Aloña abesbatzakoak 31.01.2022

Santa Ageda koplak kantatzera irtengo da Aloña abesbatza ostiral goizean; 11:00tan San Martin egoitzatik abiatuko dute erronda. Gaur, entsaiatzen harrapatu ditugu Pake Leku elkartean eta ilusio handiz ari direla azaldu digute abeslariek eta Ainhoa Galdos zuzendariak.

"Eskubideen alde" taldea ezagutzen 28.01.2022

Covid ziurtagiriari ez! lemapean elkarretaratzea deitu du biharko "Eskubideen alde-Oñati" taldeak. Deialdi horrek eratu berri den taldea ezagutzeko aukera eman digu. Edurne eta Asier izan ditugu irratian.

Debagoieneko Antzerki Plataforma. 2022rako asmoak 27.01.2022

DAP, Debagoienako Antzerki Plataforma indartu egin da azken urtean eta zehaztu dituen bost lan ildo nagusiak aurkeztuz, prentsaurrekoa egin du astean. Bide batez, datozen hilabeteetarako asmoak ere jakinarazi ditu.

Eskalada kontuak Kirolen Txokoan 26.01.2022

Eskaladari buruz aritu gara gaurko Kirolen Tzokoan, eskalada eskolako monitore diren Ane Erostarbe eta Iñigo Agirrerekin. Zubikoako instalazioak berritu zirenetik kirol berezi honen egoera zein den ezagutu nahi izan dugu.

Garaipen garrantzitsua areto futbolean 24.01.2022

Gizonen senior mailako areto futbol taldeak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan Zalbidiko taldearen aurka (4-3) Garaipen honi esker bigarren kokatu dira salkapenean. Mikel Urkia elkarrizketatu dugu eguerdiko Kirolen txokoan.

Edurne Urteaga FITURen egon da 24.01.2022

Turismo bulegoa eta Arrikrutzeko koba kudeatzen dituen Oinatur enpresako kide da Edurne Urteaga eta FITUR azokan egon da, Oñatiko turismo aukera eta baliabideak aurkeztu eta eskaintzen. Turismoaren sektoreak bereziki sufritu du pandemian. Sufritzen jarraitzen du pandemia baina agenteak itxaropentsu daudela adierazi digu Urteagak.

Oñatiko txistulariak Madrilera asteburuan 21.01.2022

Madrilgo Euskal Etxearen gonbidapenez joan dira Oñati eta Legazpiko hainbat txistulari Madrilera; bihar kontzertua eskainiko dute San Inazio elizan (19:00) eta igandean, Euskal Etxeak Iñaki Gabilondo kazetariari egingo dion omenaldian parte hartuko dute. Ez da ohikoa halako irteerak herriko txistularientzat eta gogoz eta iluzioz beteko dutela esan digu Aitor Madinak, Aita Madina txistulari taldeko...

Futbol kontuak 19.01.2022

Auritz Larrea Aloña Mendiko futbol jokalaria elkarrizketatu dugu Kirolen txokoan. Peronea hautsi berritan, lesioaz hitz egin dugu. Eta saioan zehar, Martxel Aiastui eta Endika Ruiz ere entzun ditugu. Lehen itzuliaren balorazioa egin digute hirurek.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.