Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Araotzeko ostatua ezagutzen 11.03.2022

Martxoaren 18tik 20ra irekiko dira Araotzeko ostatuko ateak edonork ikusi dezan. Baina auzotarrek astean erakutsi digute eta azken urteetan egin diren lanen berri zehatza eman digute. Mirari Ibabe auzo alkatearekin eta Izaro Elorza Oñatiko alkatearekin berba egin dugu

"Trapu zikinak" antzezlanaz 10.03.2022

Lore more talde nafarraren lehen antzezlan luzea da "Trapu zikinak", taldeko kide Maialen Diaz Urrizak azaldu digunez. Antzezlanaz, sortze prozesuaz eta Lore More taldeaz aritu gara Diaz Urrizarekin.

Emakumezkoen Euskadun txirrindulari txapelketaz 09.03.2022

Asteburuan hasi zen emakumezkoen Euskadun txirrindulari txapelketan bi oñatiar lehiatu ziren: Ainhoa Murillo, txirrindulari gisa, eta Garazi Erostarbe, talde zuzendari moduan. Biekin berba egin dugu bientzat berria zen esperientzia zelan joan zen jakiteko.

Zorione Galdosekin Anna "alabaz" eta Ukrainaz 08.03.2022

Larunbataz geroztik ez du Anna Metel "alabarekin" berba egin Zorione Galdosek. 13 urte ditu Annak eta azken zazpitan etorri da Oñatira, Zorioneren etxera, udan eta Gabonetan, Chernobil elkartearen bitartez. Anna eta familia Ukrainiatik irten eta Oñatira ekartzeko hegazkina txartelak hartzeko puntuan zeudela erasotu zuen Errusiak Ukraina. Orain ez dute haien berririk.

Miren Josune Bikuñarekin 07.03.2022

Elite mailako distantzia erdiko Espainiako duatloi txapelketan 7. postua lortu du Miren Josune Bikuñak asteburuan. Datorren astean Espainia mailako beste proba batean parte hartuko omen du baina herriko duatloian ere irtengo dela aurreratu digu.

Leire Fernandezekin Letraz taldeaz eta diseinu grafikoaz berbetan 07.03.2022

Diseinu grafikoa irakasten du EHUko Arte Ederren fakultatean Leire Fernandezek. Era berean, EHUko Letraz taldeko kidea da eta taldeak hainbat Anuaria 2021 sari lortu berri ditu. Guztiaz aritu gara oñatiarrarekin.

Iñigo Barrenarekin Aloña Mendiko lehen erregionaleko futbol taldeaz 04.03.2022

Kopa lehiatzen ari dira eta orain artean ez dute partidurik galdu, golik ere ez dute jaso. Taldea nola dagoen eta halako lorpenetara nola iristen den galdetu diogu Iñigo Barrena taldekideari.

Gaztetxeko martxoko egitaraua 04.03.2022

Egitarau betea antolatu dute Antixena gaztetxean martxorako. Emakumeen egunaren bueltan hainbat aldarrikapen-ospakizun izango dira baina hitzaldiak, liburu aurkezpenak, kontzertuak edota podcast baten zuzenekoa ere jaso dira hileko ekintzen artean. Aitorrek eta Aimarrek egin digute antolatutakoaren errepasoa.

Martxoko ALKATEAREKIN BERBETAN 03.03.2022

Gaur ere gai asko komentatu ditugu Izaro Elorzarekin osatu dugun hileroko elkarrizketan: kiroldegiko pilotalekuko helduleku beharra, igerilekuko aldageletako tenperatura, txakurrak lotuta eraman beharra, txakur gorotzak jasotzeko kontzientziazioa, landalurrak eta Emakumeen etxea egokitzeko lokal edo eraikin erosketak, Debagoieneko mankomunitatearen aurrekontua...

"Bidaide" antzezlanaz 03.03.2022

Idoia Baratarbiderekin berba egin dugu. Metrokoadroka kolektiboko kidea da eta "Bidaide" antzazlanean aktore eta zuzendaria. Larunbatean Oñatin eskainiko duten antzezlanaz ez ezik, Metrokoadro kolektiboaz ere aritu gara

Ainara Uribarrirekin 02.03.2022

Asteburuan estreinatuko du denboraldi berria Ainara Uribarri mendi laterkariak Kanaria Handian. Bertara joan aurretik Oñati Irratian izan dugu. Talde aldaketa izan du eta erronka berri honetan izango dituen helburuez aritu gara, besteak beste.

Martxoko Kontzejupetik aldizkariaz 02.03.2022

Murgialdaiko upategi berriak irekitzen du martxoko Kontzejupetik aldizkaria baina beste eduki batzuk ere landu dituela kontatu digu Iñigo Arregik.

Mila Modu taldearen INTRA disko berria 01.03.2022

Ostiralean aurkeztuko du Mila Modu taldeak INTRA bigarren diskoa; goizean prentsaurrekoa egingo dute Donostian eta arratsaldean aurkezpen akustikoa Kultur etxean. Aurrez, Xabi Yaniz izan dugu gurean disko berriaz berba egiten.

Madalen Etxegarai txapeldun! 28.02.2022

Asteburuko protagonista nagusienetakoa izan dugu Madalen Etxegarai Zelaia, Eusko Label pilota txapelketa irabazi baitu Olatz Ruiz de Larramendirekin bikotea osatuz. Aloña Mendiko pilotaria estudioetan izan dugu.

Izan gaitezen babesleku 28.02.2022

Hori aldarrikatuz sentsibilizazio kanpaina egingo du Hotz Oñati taldeak martxoan. "Izan gaitezen babes: bide seguruak eta legalak, orain" lemapean hainbat hitzaldi eta dokumental emanaldi izango ditugu Kultur etxeko zine aretoan datozen egunotan. Begoña Murguzurrek eta Maialen Altunak eman dizkigute kanpaina honen xehetasunak.

Uxue Oses eta Madalen Etxegarairekin egon gara 25.02.2022

Hitzordu garrantzitsua dute bi pelotari gazteok igandean, binakako Eusko Label Txapelketako final nagusian arituko dira elkarren aurka. Atzo arratsaldeko lan saioaren ondoren berba egin genuen bi oñatiarrekin.

Antzerki inprobisazioaz Egoitz Aizpururekin 24.02.2022

Egoitz Aizpuruk emango ditu Debagoieneko Antzerki Plataformak antolatu dituen antzerki inprobisatu ikastaroak. Madrilen bizi da egun oñatiarra eta, hain justu ere, antzerki inprobisazioa lantzeko asmoz joan zen bertara, orain hiru urte.

Errepideko denboraldi berria prestatzen 23.02.2022

Aloña Mendiko txirrindularitza sailak aurkezpena egin zuen larunbatean. Txirrindulari talde ezberdinak eta errepide denboraldi berrirako asmoak azaldu ziren. Hala egin dute gaurkoan gurean gazte mailako zuzendariak eta bi txirrindularik.

Harri-minak antzezlanaz 22.02.2022

Geuretik sortuak ekimenaren baitan Bonbon beltza taldeak sortu duen antzezlana da "Harri-minak". Zuloa ei da lanaren abiapuntua baina ideia nola garatu duten azaldu digute Josune Gorostegik eta Dominika Recalt, Titikak. Lan sortu berriaren estraineko emanaldia Santa Ana aretoan eskainiko da ostiralean, otsailaren 25ean, 19:00tan.

Marisol Ramosek txapel berria jantzi du Portugalen 21.02.2022

Europako W60 mailako kros txapeldu berria da atzotik Marisol Ramos. Portugalen jarraitzen du eta bertan harrapatu dugu.

Oñatiko iñauteriak konpartsaren 10.urteurreneko irteera larunbatean 21.02.2022

2013an irten zen lehenengoko aldiz Oñatiko iñauteria konpartsa. 10.urteurrenean bai ala bai irten nahi zutela esan digute Mirarik eta Arkaitzek. Pandemiak eraginda ordea, goizera mugatuko da ospakizuna.

Eskubaloiko senior nesken taldeaz Ander Ugarterekin 18.02.2022

Eskubaloiko senior neskek jaitsiera fasea abiatuko dute bihar Donostian. Fase erabakigarri honen aurrean, taldeko entrenatzaileetako bat den Ander Ugarterekin berba egin dugu.

Jose Antonio Urteagak ultimatum-a eman du 18.02.2022

Kale Zaharreko arropa biltegiko ardura uzteko ultimatuma eman du Jose Antonio Urteagak. Ekainaren 30ean utziko du, erreleboa izan ala ez. 21 urte luzez aritu da biltegia koordinatzen eta osasun arazoak tarteko behin betikoz uzteko erabakia hartu du. Pena du, zerbitzua bizirik dagoelako eta jende askok erabiltzen duelako, baina arduradun berria agertu dadin ekaina amaiera arteko azken epea jarri du...

Keia taldea 17.02.2022

Ane Arrutiren proiektu berri gisa aurkeztu da Keia taldea baina zarauztarrak argitu digu lau musikarien talde eta proiektu berria dela, hau da, Ane Arruti, Iñigo Ibarrondo, Egoitz Olalde eta Iker Martinez de Zuazoren proiektu berria dela. Musika munduan eskarmentu handia duten lau musikarik sortu dute Keia eta 10 abestiz osatutako "Erregaia" diskoarekin egin dute salto eszenatokietara.

Espeleologia taldeko ordezkariekin 16.02.2022

AMET taldeko bi ordezkari etorri zaizkigu bisitan, aspaldiko partez. Urte hasiera honetan espeleologia taldekoak zerta ari diren ezagutu ahal izan dugu.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.