Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Eskubaloia eta futbola 06.04.2022 25:36
Aitor Biain eta Endika Ruiz entrenatzaileekin hitz egin dugu Kirolen Txokoan. Eskubaloian, Espainiako fase finalean sartzeko aukerarik gabe gelditu dira, eta futbolean, liderra hartuko dute igandean Azkoagainen.
Elkar Heziko talde bat IV. filosofia olinpiadetan irabazle 05.04.2022 21:09
EHUk antolatutako IV. filosofia olinpiadetan parte hartu dute Elkar Hezi ikastetxeko lehenengo batxilergoko ikasleek, ikus-entzunezkoen atalean. 10 taldetatik 4 ostiraleko finalerako sailkatu ziren eta horietatik bi azken aurkezpen saioan aritu ziren; batzuk lehenengo saria irabazi zuten eta besteek hirugarrena. Lehen saria eskuratu duten Maddi, Paula eta Urdinekin egon gara.
Markel Irizar 2022ko itzuliaren hasieran 04.04.2022 6:16
Trek Segafredo taldeko zuzendari lanetan arituko da Markel Irizar aurtengo Euskal Herriko itzulian. Hondarribiako erlojupekoa hasi aurretik berarekin berba egiteko aukera izan dugu.
"Geure mitologia. Potx eta Lotxen ibilerak" 04.04.2022 27:37
Alabaren andereñoak eskatutako kopla batzuek sortzetik hasi zen abentura liburu-ikus-entzunezko bihurtu du Urko Egañak. Josu Zubia izan du bidelagun, beste hainbatekin batera: Potx eta Lotx pailazoak, Leire Derteano, Arantza Martin... "Geure mitoak. Potx eta Lotxen ibilerak" lanaren aurkezpenekoa Ataungo herri antzokian egingo dute asteazkenean, apirilak 6, 18:00tan.
Apirileko egitaraua Antixena gaztetxean 31.03.2022 15:05
Korrikaren inguruko ospakizunak ez dira falta Antixenako apirileko egitarauan, baina horrezaz gain, bestelakorik ere izango dela aurreratu digute Beñatek eta Aimarrek, gaur eguerdian.
Irungo Harrera Sarea 31.03.2022 28:22
2018an sortu zen Irungo Harrera Sarea, Frantziarako bidean hirian atseden hartzen geratzen ziren migranteei laguntzeko asmoz. Egun, zeregin horretan jarraitzen dute 40-50en bat lagunek. Nola lan egiten duten, zein baliabide dituzten eta zein laguntza eskaintzen duten adierazi digu Ion Aranguren Sareko kideak. Bihar Kultur etxean egongo da gaia azaltzen.
Kirol egokitua denontzat 30.03.2022 24:30
Hori da Oñatiko Eskola Kirolak larunbaterako antolatu duen jardunaldiaren izena: Kirol egokitua denontzat. Elkarteko koordinatzaile Isma Zubiarekin eta Antxintxika Triatloi Taldeko Aitor Rementeriarekin berba egin dugu gaurko Kirolen Txokoan
Apirileko Kontzejupetik aldizkariaz 30.03.2022 15:45
Astebeteko aurrerapenez dator apirileko Kontzejupetik aldizkaria eta bihar hasiko dira etxeetara banatzen. Portadako argazkian Espainia eta Euskadiko alpinista gazteen teknifikazio taldeetarako hautatu dituzten bi oñatiarrak ditugu protagonista: Iñaki Mendizabal eta Jon Etxarri. Horren haritik, herriko hilabetekarian kirol edukiek beti isla dutela komentatu dugu Iñigo Arregi lankidearekin. Bestela...
"Broken legacy" taldearen disko berria ezagutzen 29.03.2022 42:35
Ortzimuga du izanburu "Broken legacy" taldearen bigarren diskoak. Udan grabatu zuten Asuan eta urtarriletik hainbat abesti-aurrerapen zabaldu dituzte sare sozialetan. Larunbatean egingo dute lan berriaren aurkezpen kontzertua Antixena gaztetxean, Letagin eta Galahea taldeekin batera. Aitor Atxa eta Pello Uriarte Broken legacyko abeslari eta gitarra joleetako bat izan ditugu gaur Oñati Irratian.
Saioa Arkonada lehenengo Donostia-Hondarribia talaia bidean 28.03.2022 5:44
Donostia-Hondarribia Talaia Bidea traila irabazi du Saioa Arkonadak asteburuan. Garaipenari eta momentuko sasoi onari buruz berba egin dugu korrikalariarekin.
Dolua ERESIA ikuskizunaren oinarri eta abiapuntu 28.03.2022 20:38
Hala adierazi digu Oier Zuñigak, orain bost urte hil zitzaion amaren doluak sortutako beharretik abiatu zuela ikuskizuna eta jorratzen duen gai nagusia ere dolua bera dela. Ez da ohiko antzerki lana, ikuskizuna baizik, antzerkitik baduena baina dantzatik, performancetik eta kantutik ere baduena, Zuñigaren esanetan.
Eskolarteko txirrindulari proba bihar 25.03.2022 6:28
Eskolarte mailako proba antolatu du biharko Aloña Mendiko Txirrindularitza sailak. Klubeko harrobiko neska-mutiko gaztetxoenek izango duten hitzordu honen gaineko xehetasunak eman dizkigu Aitor Atorrasagatik.
Badator Korrika! 25.03.2022 15:30
Berezia izango da aurtengoa, Korrika ofiziala ez da Oñatira sartuko baina horrek Oñatiko Korrika antolatzeko aukera eman du. Bidegorritik egingo da Oñatiko Korrika eta Elorregin Bergaratik etorriko denarekin bat egingo du, Ikuska Lizarraldek, Debagoieneko Korrikaren dinamizatzaileak argitu digunez. Beste hainbat xehetasun ere eman dizkigu.
Abbadia saria jasoko du Fagor taldeak bihar 24.03.2022 15:09
Fagor taldeko kide da, besteak beste, Oñatiko Fagor Industrial. Bertan diharduen Euskara batzordeko koordinatzaile Danel Etxagibel Altunarekin berba egin dugu.
Axier Alonso eta Aitor Otxoa Altitoyn 23.03.2022 25:27
Binakako mendi eskiko Euskal Herriko txapela irabazi du Axier Alonsok asteburuan Altitoyn. Aitor Otxoa berriz, hirugarrena izan zen. Bi eskaiatzaileak izan ditugu gaurko Kirolen Txokoan.
Rosa Aierberekin Oñatiko armarria eta banderaz 22.03.2022 17:20
Egungo Oñatiko armarria heraldika arauetara egokitzen ote den edo zuzendu behar den jakin asmoz jo zuen Udalak Eusko Ikaskuntzara eta Rosa Aierberengana. Armarria ez ezik, Oñatiko banderak ere nolakoa izan beharko lukeen argitzea eskatu zion. Osatutako txostenaren berri eman zuen Aierbek atzo Santa Ana aretoan eta ondoren, gure galderei erantzun zien.
Asteburuko kirol protagonistak 21.03.2022 18:32
Asteburuko kirol emaitza garrantzitsuenen errepasoa egin dugu gaurko Kirolen Txokoan eta protagonisten adierazpenak jaso ditugu.
Greziako errefuxiatuen testigantzak lehen pertsonan 21.03.2022 34:45
Testigantza horiek jasotzeko helburuz egon dira Grezian Arantzazu eta Miren Zubeldia Plazaola ahizpak. Erei Elkartasunerako elkarteak eskuartean darabilen proiektua da. Etxera bueltan irratian izan dira azalpenak ematen.
Sexberdinak antzezlana igandean 18.03.2022 16:17
Ttantaka teatroaren produkzioa Ibarrako Gipuzkoako Artxibo Historikoan eskainiko da igandean (19:00), leku irekia eskatzen baitu "Sexberdinak" antzezlanak. Arrazoia eta lanak jorratzen dituen gaiak Telmo Irureta aktoreak eta lanaren gidoi-egileetako batek azaldu dizkigu.
"Peru eta otsoa" kontzertu pedagogikoa igandean 17.03.2022 12:25
Musika bandako zuzendari Aitor Biainek eman dizkigu igandeko kontzertu pedagogikoaren inguruko xehetasunak. Bi zati izango ditu: lehenean, "Peru eta otsoa" obra joko dute, narratzaile baten laguntzaz, eta bigarrenean, marrazki bizidunetako doinuak asmatzeko jolasa proposatuko dute.
Parrokiako misio taldea Ginea-Konakryn 17.03.2022 35:22
Eskola txiki bat eraikitzeko egitasmoa bere gain hartu zuen Parrokiako misio taldeak orain bizpahiru urte. Bertatik, eskola tailer moduko bat egiteko proposamena iritsi zaie eta horri ere baiezkoa ematea erabaki dutela argitu digu Manu Egañak. Ginea-Konakryri buruz, hango proiektuei buruz eta misio taldearen lan egiteko moduari buruz argibide ugari eman dizkigu.
Oñatiko duatloia zapatuan jokatuko da 16.03.2022 30:01
Andoni Correas, antolakuntza taldeko ordezkaria estudiora gonbidatu dugu eta proba irabazteko aukera handiak dituzten hainbat kirolariren hitzak ere jaso ditugu gaurko saioan. Larunbat arratsaldean jokatuko den Oñatiko duatloiaren aurre-kronika zabala osatu dugu.
ArantzazuLab-en lehen urteurrena 14.03.2022 22:08
Iazko martxoan inauguratu zen ArantzazuLab, Gizarte Berrikuntzako Laborategia, Gandiaga topagunean. Lehen urtebete honen balantzea eta etorkizuneko erronkak errepasatu ditugu AantzazuLab-eko zuzendari nagusi Naiara Goiarekin.
Martxoaren 14ko Kirolen txokoa 14.03.2022 16:27
Oñatiarrek emaitza positiboak izan dituzte asteburuan eta Ainara Uribarri, Axier Alonso eta Saioa Arkonadaren hitzak entzun ditugu gaurko emanaldian, bakarkako zein taldekako emaitzak errepasatzearekin batera.
Herriko futbol txapelketa 11.03.2022 7:14
Herriko futbol txapelketako koparen finala zein bi taldek jokatuko duten erabakiko da asteburuan. Txapelketaren puntu honetara iritsita, denboraldia nola joan den komentatu nahi izan dugu antolakuntza batzordekoekin. Iker Jimenezekin berba egin dugu
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.