Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Barreterapiaz 26.01.2023 16:23
Barreterapia tailerra emango du bihar Manex Beristainek Eltzian (18:00-20:00). Baina zer da barreterapia?
Txirrindularitzako 2023ko errepideko denboraldia kolokan? 25.01.2023 30:43
Geroz eta zailagoa da eta, batez ere, garestiagoa txirrindularitza proba bat antolatzea. Egoera zertan den ezagutu nahian Aloña Mendiko, Euskadiko federazioko eta motorrean lotura lanak egiten dituzten lagunen iritzia ezagutu nahi izan dugu gaurko kirol tarte nagusian.
"Hondamendia" antzazlanaz Ander Lipusekin 24.01.2023 26:08
Santa Ana aretoan ikusi ahal izango da "Hondamendia" antzezlana, igandean, 19:00etan. Axut eta Artedrama konpainien azken muntaia da eta Zaldibarko zabortegiaren behera etortzea eta pandemia ditu ardatz nagusi, Ander Lipusek azaldu digunez.
Ainara Uribarrik Serradeles de Barxetako traila irabazi du 23.01.2023 7:42
Valentzian, Serradeles de Barxetako traila irabazi eta probako errekor berria ezarri du asteburuan Ainara Uribarrik. Protagonista elkarrizketatzeko aukera izan dugu Kirolen Txokoan.
Aiert Alberdi Elorza gonbidatu dugu 23.01.2023 38:25
Danbaka lehiaketan Publikoaren Saria jaso ondoren, epe ertain-laburrera dituen asmoen berri azaldu digu musikari gazteak. Luze eta zabal aritu gara.
Lagundutako entzuketa Glu-Glu taldearen igandeko antzerki emanaldian 20.01.2023 23:28
Entzumen eta ikusmen arazoak dituztenei ez ezik, euskara ulertzen ez dutenei edo antzezlanean "bisitatuko" diren herrialdeetako hizkuntza entzun nahi dutenei zuzendutako sistema da lagundutako entzuketarena. Glu-Gluk bere web atarian eskuragarri duen aplikazioa jaitsi eta mugikorra hartuta, wifi bidez konektatuko gara, antzezlana jarraitu ahal izateko. Sistemaren berri eman ditu Toño Pintok, konpa...
"Emakumien etxia eraikitzen" jarraitzeko saioa larunbatean Eltzian 19.01.2023 21:40
Gipuzkoako hainbat emakume etxe bisitatu ondoren, ikusitakoaz informazioa partekatzeko saioa egingo da larunbat goizean Eltzian, 11:00etatik 13:30etara. Informazio saioa zertan izango den eta nola antolatzen ari diren azaldu digu Jone Arriolabengoak, Berdintasuna udal teknikariak.
Aloñako mendi sailekoekin 18.01.2023 31:18
Aloñako mendi saileko lagunen bisita izan dugu gaur Oñati Irratian. Igandean estreinatu zuten hileroko irteeren egutegiaz eta 2023rako dituzten asmoez aritu zaizkigu.
Pentsionisten mugimenduak 5. urteurrena ospatu du 17.01.2023 31:55
Aldarrikapen eta ospakizun giroan joan zen atzoko pentsionisten elkarretaratzea plazan. 5 urte daramatzate astelehenero elkartzen. Tarte honetan hainbat lorpen izan dira baina beste eskakizun batzuk berre horretan jarraitzen dute. Lorpenei eta lortzear daudenei buruz berba egin dugu Jose Antonio Amundarainekin eta Joxefe Diaz de Tuestarekin.
Urtarrileko egitaraua Antixena gaztetxean 16.01.2023 16:57
Bi hitzaldi eta beste horrenbeste kontzertu antolatu dira Antixena gaztetxean urtarrilerako, bertako ordezkariak azaldu digunez.
Saskibaloi saileko bigarren taldeak lidertzatik puntu bakarrera amaitu du ligako lehen itzulia 16.01.2023 6:29
Saskibaloi saileko bigarren taldeko Joakim Egaña izan da eguerdiko kirol tarteko gonbidatua. Lidertzatik puntu bakarrera amaitu du lehen itzulia Mekalki Aloña Mendik. Emaitza hauek ikusirik, igoera helburu dutela onartu digu Egañak.
Ibon Martinekin "El ladron de rostros" liburu berriaz 13.01.2023 20:46
Oñatin kokatu du idazle donostiarrak bere liburu berria eta Oñatin, Santa Ana aretoan, aurkeztuko du gaur, 19:00etan. Halakoak nola egiten diren, eta liburuaren taxutze prozesua nola izan den azaldu digu Ibon Martinek berak.
Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 12.01.2023 34:14
Herritarrek helarazitako galdera ugari izan ditugu urteko lehenengo ALKATEREKIN BERBETAN saioan: Errege kabalkada, ONARO, San Lorentzoko errepidearen asfaltatzea, Olaitturri, San Martinerako sarrera...
Proiektu eta herrira etorritako kirolari berriak ezagutzen 11.01.2023 31:55
Soronea Ammma trail talde berriaren aurkezpena baliatuz, herrira bizitzera etorri diren Iban Agirrezabala eta Uxoa Irigoien ezagutzeko aukera izan dugu. Taldeko kide izango diren beste bi oñatiarren adierazpenak ere jaso ditugu saioan zehar
Negua eta deskantsua 11.01.2023 9:43
Hori da ongizatea, elikadura eta natura uztartuz osatzen ari den tailer zikloaren laugarren hitzorduan jorratuko den gaia. Hala argitu digute Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbe nutrizionistek. Larunbat goizean izango da, Natur eskolan.
Mundukiderekin bi oñatiar Brasilen 10.01.2023 40:26
Itziar Aranburu eta Xabier Etxebarria oñatiarrak Brasilen ari dira, Mundukiderekin, hainbat proiektutan parte hartzen. Zein lan egiten duten eta nola moldatzen diren azaldu digute, Gabonetako oporrak tarteko, herrira itzuli diren honetan.
Hide Dohino japoniarra ezagutzen 09.01.2023 28:31
Olabarrietan bizi da Hide iazko otsailetik. Euskaltegira eta Txinparta bertso eskolara joaten da, euskara hobetzeko helburuz. Japoniar euskaldun hau ezagutu eta elkarrizketatzeko aukera izan dugu Oñati Irratian.
Aimar Erostarbe Gipuzkoako txapeldun ziklo-krosean 09.01.2023 6:43
Ormaiztegin atzo jokatu zen ziklo-kros proban SUB 23 mailako Gipuzkoako txapela lortu zuen Aimar Erostarbek. Baque taldeko txirrindulari oñatiarrarekin berba egin dugu.
EUSKARALDIA kontzertua musika bandaren eskutik bihar 05.01.2023 16:07
Euskal doinuak eta euskal konposagileen lanak entzungai izango dira musika bandak bihar emango duen kontzertuan, Aitor Biain Bidartek azaldu digunez.
Afizionatu mailako Oñatiko txirrindulariak 04.01.2023 28:48
Aimar Madina afizionatu mailan lehiatzen hasiko da aurten, Caja Rural taldearekin. Maila berean daude beste hiru oñatiar ere: Unai Cueva, Danel Casais eta Aimar Erostarbe. Afizionatu mailako herriko lau txirrindulariekin berba egin dugu, denboraldi berrirako dituzten asmoez.
Eguberriko saio berezia 04.01.2023 1:47:00
Mikel Aranburuk atzerrian dauden hainbat oñatiarrekin berba egin du Eguberriko saio berezian. Txinan, Norbegian, Italian eta Madrilen dauden hainbat herritarrekin bat egin du eta Euskadi Irratian lanean diharduen Irati Barrena Bolinaga estudioetara etorri zaigu.
"Etxera bidea gertu" manifestazioa Bilbon, Sarek deituta 03.01.2023 25:10
Dispertsioa amaitzear dagoela uste du SAREk baina euskal presoekiko salbuespenezko neurriak ez dira desagertu eta elkarbizitzaren alde eragiten jarraitu behar da. Eskaera horiekin mahai-ingurua eta manifestazioa antolatu dira Bilbon larunbaterako, Joxe Mari Zugasti "Txiki"k azaldu digunez.
2022ko azken kirol protagonistak 02.01.2023 24:08
Gabonetako futbito eta saskibaloi txapelketetako eta San Silbestre lasterketako emaitzak eta protagonisten hitzak jaso ditugu urteko lehenengo kirol saioan.
Jose Antonio Urteaga, Pake Leku saria 2022 02.01.2023 23:00
Herrigintzan eta boluntariotzan egindako lana aitortzea du helburu Pake Leku Sariak. Lehen aldian Jose Antonio Urteagari eman diote, 50 urte luzetan egindako lana gogoan.
"Kirol boluntariotza kolokan" mahai-ingurua 22.12.2022 1:27:52
Udaleko Kirol departamentuak antolatutako solasaldian kirol boluntariotza gaia eztabaidatu da. Baieztapena edo galdera? Hori galdetu die Aratz Losada moderatzaileak lau gonbidatuei: Ainara Diaz de Gereñu ( Torreauzo-Abixaran), Aitor Biain (Aloña Mendiko eskubaloi saila), Ainhoa Zumalde (Aloña mendiko tenis saila) eta Iñaki Mugarza (Aloña Mendiko txirrindularitza saila)
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.