Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Doluaz Arantzazun 16.12.2022

"Gabonak... eta etxean aulki bat hutsik " izenburupean doluaren inguruko hitzaldi-solasaldia egingo da bihar Arantzazun, Asis Topagunean (10:30). Gidari arituko den Izaskun Andonegirekin berba egin dugu.

Elikadura kontziente tailerra Gaztelekuan, domekan 15.12.2022

Gaztetxeoei zuzenduta egingo dute Amaia Diaz de Monasteriogurenek eta Amaia Aierbek elikadura, natura eta ongizatea uztartzeko abenduko tailerra. Gaztelekuko kuboan izango da, igandean, 17:00etatik 19:00etara.

'Nerabeak zirikatu, familiak zirikatzeko' jardunaldiaz 14.12.2022

'Nerabeak zirikatu, familiak zirikatzeko' jardunaldia antolatu du biharko udaleko POZ zerbitzuak. Proiektuko kirol orientatzailea eta psikologoarekin hitz egin dugu eguerdiko kirol tartean.

Hator-Hator 2022 kontzertua aurkeztu da 13.12.2022

Berrikuntzekin dator Hator-Hator 2022 Gabonetako kontzertua: Oñati abesbatza berriro batu da eta Zubikoako pilotalekuan izango da, abenduaren 18an, 12:30etan. Partaidetzari eta berrikuntzei buruzko xehetasunak eta batuko den diruaren helburuak azaldu dira aurkezpen agerraldian.

Gari Nuñez futbol entrenatzailearekin 12.12.2022

Emaitza dinamika negatiboan mulgilduta dago azken jardunaldietan Aloña Mendiko futboleko gizonezkoen talde nagusia. Gari Nuñez entrenatzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu kirol tartean.

"Izan inurri" elkarteko oñatiarrak 12.12.2022

Minbizi ginekologikoa duten eta izan duten hainbat emakumek osatzen dute Izan inurri elkartea. Oñatin, 14-15 bat biltzen dira. Elkartea ezagutzera emateko, eta finantzazioa lortzeko, bertso musikatu saioa antolatu dute abenduaren 16rako Santa Ana aretoan (19:00). Guztiaren berri eman digute Argiloiainek, Gemak, Laurak eta Nekanek.

Erik Fuente pilotu 07.12.2022

Rally batean pilotu gisa debuta egin du Erik Fuentek, asteburuan. Lehen esperientzia horren berri eman digu Kirolen Txokoan.

Euskararen Eguna. Irratsaio berezia 05.12.2022

Ikasle kazetarien partaidetzarekin egin genuen abenduaren 2ko irratsaioa, Euskararen Nazioarteko Eguna bezperan ospatuz. Herriko hiru ikastetxeak gonbidatu genituen parte hartzera eta Elkar Hezi eta Txantxiku ikastolako ikasleak lankide izan genituen.

Abenduko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 01.12.2022

EH Bilduk 2023rako aurkeztu duen udal aurrekontu proposamenaz aritu gara gaurko saioan baina herritarren galderak ere ekarri ditugu: Elorregiko bus geltokia eta komuna, Oñati-Bergara/ Oñati-Donostia autobus zerbitzu zuzenaz, Zubikoa pilotalekuko barandaz edo etxeetan balkoiak edo terrazak irekitzeko aurkeraz berba egin dugu, besteak beste.

Aloña Mendiko karate saila 30.11.2022

Aloñako karate saileko ordezkariak gonbidatu ditugu gaurko Kirolen Txokora. Euren egunerokoaz, txapelketez, urteotan izan dituzten gorabeherez.... mintzatu gara Kevin, Alazne eta Claudiarekin.

Lehenengo maratoia egin du Joseba irizarrek 28.11.2022

Futbolean urteak eman eta gero, kirol ibilbideko lehenengo maratoia osatu zuen atzo Donostian Joseba Irizarrek. Bizitako esperientziaren berri eman digu eta une honetan zelan dagoen azaldu digu.

HYGGE, Aitor Regueiroren lehen bakarkako diskoa 21.11.2022

Bihar kaleratu eta Antixena gaztetxean igandean aurkeztuko du Aitor Regueirok bakarkako lehen lana: HYGGE. Pop musikaren eta etxeko goxotasunean diskoa osorik entzutearen aldeko aldarriarekin dator Regueiro bere bakarkako lehen diskoan.

Ander Kortabarria saskibaloi taldera itzuli da 21.11.2022

Ander Kortabarriarekin berba egin dugu gaurko kirol tartean. Denboraldi hasieran saskibaloia uzteko erabakia hartu zuen arren, berriz ere itzuli da kantxetara. Erabakiaz, asteburuko partiduaz eta beste hainbat kontuez hitz egin dugu berarekin.

"Gaztainaren harira" Unai Bikuñarekin 15.11.2022

Gaztainek eta gaztainondoek Euskal Herrian historikoki izan duten garrantzia aitortu eta bistaratzeko gaztainondo baten enborrarekin egin den monumentua jarri da Eltzia aurrealdean. Arbol berezi honen inguruko hitzaldi-solasaldia eta irteera ere antolatu dira aste honetarako. "Gure bazterrak" kultur elkartearen ekimen berezi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu Unai Bikuñak.

Hizkuntzen erabileraren Oñatiko kale neurketaz 10.11.2022

Iazko irailean eta urrian zehar egin zen kale neurketa herriko hiru zonaldetan, 1989an zehazten hasi zen metodologiari jarraipena emanez. Soziolinguistika Klusterrak gurean osatu duen hirugarren kale neurketa izan zen eta emaitzak Klusterreko kide Maialen Iñarrak laburbildu dizkigu. Orokorrean, euskararen kale erabilera igo egin da eta bereziki haur, gazte eta heldu gazteen artean; gizonezkoek geh...

"Oñatiko unibertsitatea" arkeotopaketak 23.05.2022

Maiatzaren 25etik 27ra egingo dira Lehen "Oñatiko unibertsitatea" arkeotopaketak Sancti Spiritus unibertsitatean, Historiaurreko harrizko lehengaietan aditu diren 32 unibertsitate irakasle eta ikerlari elkartuko dira eta "harrizko lehengaiak Pirineotako historiarurrean" gaiaz egindako lanak partekatuko dituzte, Alvaro Arrizabalagak aurreratu digunez.

Ludotekako ortu txikiaren "estreinua" egingo da gaur arratsaldean 20.05.2022

Txaloka ludotekan egon gara gaur goizean bertako hezitzaile Ainhoa eta Aritzekin berba egiten. Ludoteka ondoan duten ortu-lorategiaz eta hau inauguratu edo estreinatzeko antolatu dituzten ekintzez aritu gara. Udazkenean hasi ziren lehen landaketak egiten Ortu txikian, eta udako landaketak egingo dituzte arratsaldean, ondoko murala margotzen bukatzearekin batera. Herriko haur eta familia guztiak go...

Oinarrizko lanbide ziklo eskaintza Larraña institutuan, lehenengo aldiz 19.05.2022

Administrazio zerbitzuen oinarrizko lanbide zkloa egin ahal izango da Larraña institutuan, euskaraz, datorren ikasturtean. 15-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta amaieran, oinarrizko lanbide titulua ez ezik, DBH titulua eskutan irtengo dira. Argibide guztiak Larraña Institutuko idazkari Larraitz Barandiaranek eta Oñati BH institutuko zuzendari Itziar Agirrek eman dizkigute.

Herriarteko txapelketaz, pilotariekin 18.05.2022

Oñatiko pilotariak elkartu ditugu eguerdiko Kirolen txokoan. Larunbatean jokatuko dituzte Herriarteko final zortzirenetako itzulerako partidak eta markagailuan atzetik joan arren, baikor daudela onartu dute.

Eskola agenda 2030aren balorazioa 17.05.2022

BASOAK izan dute jorragaia herriko ikasleek Eskola agenda 2030 programaren baitan. Egindako lanak, ateratako ondorioak, zehaztutako proposamenak eta hartutako konpromisoak errepasatu ditugu programaren dinamizatzaileetako bat izan den Ana Garciarekin.

Europa mailako beste domina bat Marisol Ramosentzat! 16.05.2022

Marisol Ramos atleta beteranoa elkarrizketatu dugu eguerdiko kirol tartean. Zilarrezko domina eskuratu zuen atzo, maratoi erdiko (W60 mailako) Europako txapelketan.

II. Komunikazio campusa antolatu dute MUk eta Goienak 16.05.2022

Uztailaren 4tik 8ra eta 11tik 15era egingo da Komunikazio campusa, DBH-4 eta batxilergoko 1.go maila egin duten gazteei zuzenduta, Mondragon Unibertsitateak eta Goiena taldeak antolatuta. Iazko lehen esperientzia positiboki baloratuta, gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza berriro antolatzea erabaki dutela adierazi digu Unai Portillak, MUko irakasle eta campusaren koordinatzaileak.

Europa mailako beste domina bat Marisol Ramosentzat! 16.05.2022

Marisol Ramos atleta beteranoa elkarrizketatu dugu eguerdiko kirol tartean. Zilarrezko domina eskuratu zuen atzo, maratoi erdiko (W60 mailako) Europako txapelketan.

Herriarteko pilota txapelketaz Mikel Aramendiarekin 13.05.2022

Herriarteko pilota txapelketan Amezketa izango du Oñatik lehen aurkari. Kanporaketari han ekingo diote pilotari oñatiarrek. Amezketara joan aurretik gure estudioetan izan da Mikel Aramendia hautatzailea.

Lodifobiaz Mijo Lizarbururekin 13.05.2022

"Lodifobiaren ikuspegi politikoa feminismo intersekzionaletik" izeneko hitzaldia emango du gaur arratsaldean, 18:00tan, Mijo Lizarburuk. Zeri buruz berba egingo duen galdetu diogu.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.