Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Emakumion Etxiaren barne antolaketa 13.07.2023

Hiru eztabaida saioren ondoren aurkeztu du Juntura Arkitekto taldeak Emakumion Etxiaren barne antolaketa aurreproiektua. Emakumeek azaldutako beharrak eta nahiak hiru solairuko etxean egokizen saiatu dira, eraikinaren ezaugarriekin eta indarrean den legediak agindutakoarekin uztartuta. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren Edurne Izagirre arkitektuarekin eta Ione Arriolabendoa Berdintasun teknikariarekin...

Tatarraz taldekoekin berbetan 12.07.2023

Tatarraz taldeko kide den Edurne Vicuña estudioetan izan dugu eta Aitor Vacas entrenatzailearekin telefono bidez jarri gara harremanetan. Patin elkarteak ikasturtea zertan amen duen errepasatu dugu biekin.

Sara Azurza bihar Lazarraga lorategian 11.07.2023

Oñatin eskainiko duen lehen kontzertua izango du biharkoa. Gaur elkarrizketa probestu dugu musikari donostiarra ezagutu eta biharko emanaldiaren inguruko hainbat xehetasun jasotzeko.

Donostia Cup-en Ameriketako talde batean jokatzen 10.07.2023

AEBtako "San Francisco Glens" taldearekin lehiatu dira hiru oñatiar: Izaro Allende, Naroa Igartua eta Maialen Txintxurreta. Gaur gurean izan ditugu esperientzia berezi horren berri ematen.

Arantzazun buluntario 10.07.2023

Astean bi boluntario talde etortzen dira Arantzazura, Santutegian eta inguruetan hainbat lan egitera. Ostegunetako taldean aritzen den Juan Joxe Larrañagarekin berba egin dugu.

Euskal Herriko udako igeriketa txapelketa 07.07.2023

Gaurtik igandera luzatuko da Euskal Herriko udako igeriketa txapelketa. Bertan parte hartuko duen Mattin Garai igerilariarekin berba egin dugu.

"Busti zaitez" 2023 kanpaina Oñatin 07.07.2023

Jose Luis Calvo ADEMGIko kidea arduratzen da Oñatin "Busti zaitez" kanpainaz, materiala hartu eta saltzeaz. Baina kanpaina materiala saltze hutsatik haratago doa, eslerosi anizkoitza ezagutzera eman eta agertzea da lehen helburua. Jose Luis Calvorekin berba egin dugu.

Txokolatezko bale-ontzia Oñatin ikusgai 06.07.2023

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan dago GOZOA elkarteak egin duen txokolatezko bale-ontzia. Abuztuaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera, ikusgai izango da bi bisita bereezietan: - 12:00etan, "Kakaoaren bidaia" Txokolateixakoek gidatuta - 13:00etan, "Balea txalupetatik txokolatera, historian zehar bidaia" turismo bulegoak gidatuta Erreserbak: www.oñatiturismo.eus; turismo bulegoan edo Tx...

Futbol asanbladaren laburpena 05.07.2023

Aloña Mendiko futbol sailak urteko asanblada egin zuen ekainaren 30ean. Esandakoaren laburpena osatu dugu Kirolen Txokorako. Gainera, DonostiCup-eko kontu bitxi bat ere azaldu dugu.

MIRUA musika taldea ezagutzen 04.07.2023

Malentxo Zeberio da MIRUA taldeko abeslarietako bat eta bihar Lazarraga lorategian entzun ahal izango dugun kontzertuaren eta taldearen berri eman diguna.

Oñatiko sortzaile sarituak 03.07.2023

Leire Derteanok eta Juan Antonio Unzurrunzagak badakite beraiek sortutako lanak saritzea zer den. Bat, ilustrazio eta kartel muntuan ari da, bestea, argazkigintzan. Biekin berba egin dugu.

Tourra Oñatitik 03.07.2023

Atzo izan genuen Frantziako Tourra bertatik bertara ikusteko aukera, Oñatitik pasa zelako. Aurreko karabana eta txirrindularien tropelak sortutako irrika eta iritziak soinu kronika berezian jaso ditugu.

Frantziako Tourra Oñatin 30.06.2023

Mugikortasun aldetik hainbat muga eta egokitu behar eragingo digu Tourrak domekan. Zalantzak argitzen saiatu gara Idoia Lapita udaltzaingburuarekin. Baina festarako bidea ere emango digu txirrinduzaleei. Olabarrietan azken ukituak ematen ari dira.

Uztaileko egitaraua Gaztetxean 30.06.2023

Martizinema programa bueltan da, uztaileko astearte gauetarako. Ekainean hasitako pintxo-poteari ere eutsiko zaio eta "biziraupen tailerra" eta beste pare bat kontzertu ere antolatu dira auzo jairik ez den asteburuetarako, Antixena gaztetxean.

"Gerraren oihartzunak" bihar plazako frontoian 29.06.2023

Ganbara Faktoriak prestatu duen ikuskizuna da, Aitor Biainek azaldu digunez. Hots eta Ganbara abesbatzekin batera, Miel Guridi arituko da narratzaile lanetan, Amaia Zipitria pianoa jotzen eta XAbier Regueiro aire akrobaziak egiten. Testuak berriz, Josu Zubiak idatzi ditu. Gerra gai generiko moduan hartuta, hiru bloketan banatutako ikuskizuna izango da.

Nola bizi dute Oñatiko txirrinduzaleek Tourraren iritsiera? 28.06.2023

Profil eta adin ezberdineko lau ziklismozalerekin berba egin dugu eta lauei Frantziako Tourraren inguruko galdera berberak egin dizkiegu.

Uda 2023 Turismo kanpaina 27.06.2023

Udaleko Turismo departamentuak martxan du udako kanpaina berria. Eskaintzaz, promozioaz eta aukera bereziez berba egin dugu Ikerne Altube teknikariarekin.

Bi filatelia erakusketa eta hitzaldi bat 26.06.2023

Lanpetuta dabil egun hauetan Luis Mª Maiztegi, bi erakusketa eta hitzaldi bat prestatzen aritu baita afizio duen filateliaren inguruan. Txirrindularitzari buruzko erakusketa jarri du Kultur Etxean, eta txantxikuei buruzkoa, Pake Leku elkartean. Bihar gainera, gaiaz hitzaldia emango du jubilatuen elkartean.

"Peruanxs Euskal Herrian" kolektiboa ezagutzen 23.06.2023

Euskal Herrian bizi diren 20-30en bat peruarrek osatzen dute "Peruanxs Euskal Herrian" kolektiboa. Perun bizi den egoera eta demokazia falta salatzen dute. Musika eta solasaldia antolatu dute Antixena gaztetxean biharko (12:00-16:00). Peruko egungo egoeraz, kolektiboaren aldarrikapenaz eta biharko ekitaldiaz berba egin dugu Roberto Awanari perutarrarekin.

Udaleku irekietako koordinatzaileekin 22.06.2023

Astelehenean, ekainaren 26an, hasiko dira udaleku irekiak, Eltzian. Ia 600 haur, 72 hezitzaile eta lau koordinatzaile izango dira aurten. Koordinatzaile horiekin berba egin dugu, prestaketa lanez eta gogoan hartu beharreko gomendio eta aholkuez.

Torreauzoko krossa, igandean 21.06.2023

Antolakuntza taldeko Ainari Diaz de Gereñu izan dugu gonbidatua gaurko Kirolen Txokoan. Herrian daukagun proba ezberdin eta berezia da Torreauzoko krossa. Igandean jokatuko da eta azken ordua zein den ezagutzen saiatu gara Abixaran taldeko kidearekin.

Zaintza aringarrien inguruan Iñaki Peña medikuarekin 21.06.2023

"Zaintza paliatiboak" hitzaldia emango du Iñaki Peñak Santa Ana antzokian, bihar (18:30). Zeri buruz arituko den eta zaintza aringarriak aipatzean zer ulertu behar dugun galdetu diogu Arrasateko ospitaleko "zaintza paliatiboak" arloan diharduen medikuari.

Elkartasun yoga saio musikatua, bihar 20.06.2023

Miren Zubeldiak antolatu du, Tommaso Galati, Izar Etxeberria eta Iñigo Ugarte musikariekin batera. Saioan jasotzen den dirua @yadullahmousawi errefuxiatu afganiarraren Yadu-Yoga proiektura bideratuko da. Gaur pertsona errefuxiatuen nazioarteko eguna da, eta bihar, yogaren nazioarteko eguna eta udako solstizioa. Hirurak eskutik, elkartasun yoga saio musikatuan!

Izaro Elorzarekin, alkate berraukeratu berritan 19.06.2023

Larunbatean aukeratu zuten Izaro Elorza Arregi Oñatiko alkate, bigarrenez, aldeko 11 botorekin (EAJren 6 hautesik zuri bozkatu zuten). Gaur goizean elkarrizketatu dugu udaletxeko bere bulegoan.

Axier Alonso 3. Camille Extreme mendi lasterketan 19.06.2023

Atzo jokatu zen Izaban @CamilleExtreme mendi lasterketa ezaguna. Axier Alonso oñatiarra hirugarrena izan zen helmugan. Protagonistarekin hitz egin dugu.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.