Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Larunbatean aurkeztuko dira Xabi Mendizabalek sortu dituen erraldoi txikiak 19.09.2023

Bi Korpus dantzari irudikatu ditu Xabi Mendizabalek: neska, gona urdinez eta mutila, gona gorriz. Joanes Diezen laguntza izan du oraingoan ere, eta azken detaileak bakarrik falta dira Oñatiko bi erraldoi txikiak prest egon daitezen. Erraldoi berriak eramango dituzten mutikoek astean entsegatuko dute, pisu eta bolumenera egokitzeko.

AFAGI ezagutzen Iñaki Olalde elkarteko presidentearen eskutik 18.09.2023

AFAGI Alzheimerra, edo beste dementziaren bat, duten pertsonen eta beren senitartekoen elkartea da. AFAGIk bulegoa zabaldu eta gaixoei zuzendutako tailerra eskainiko du Oñatin, Udalarekin izenpetu duten lankidetza hitzarmenari esker. Xehetasunak asteazkenean emango dira udaletxean (18:30) baina hainbat kontu aurreratu dizkigu elkarteko presidente Iñaki Olalde oñatiarrak.

Mila lagun Oñatiko Mendi Martxan 15.09.2023

Herrian antolatzen den kirol ekintza jendetsuena bihurtu da Mendi Martxa. 8. aldirako mila lagunek eman dute izena. ibilbide luzea egingo dutenak 7:00etan irtengo dira plazatik eta ibilbide motzekoak, 8:00etan. Ibilbidea, anoa postuak, pultserak, gurasoen baimenak, kamisetak, argazkiak... zehaztapen guztiak eman dizkigu Iosu Lizarralde antolatzaileak.

Badatoz San Migel jaixak! 15.09.2023

Aurtengo jai egitarauaren aurkezpena egin da. 60 ekintza baino gehiago programatu dira, erdiak inguru herri eragileek antolatu eta sustatutakoak dira eta guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Iñaki Olalde kultura zinegotziak. Musika talde ezagunen emanaldi ugari izango dira aurten gurean, baina bestelako gustuak betetzeko eskaintza zabala prestatu da. Aurrekontuaz, sexu erasoen prebentziorako zer...

Iraileko ALKATEAREKIN BERBETAN 14.09.2023

Sei hilabeteko etenaren ondoren "Alkatearekin berbetan" saioari berrekin diogu eta herritrrek helarazitako galderak nagusi izan dira. Usako, autobus zerbitzu publikoa, tabernen terrazak, Gaztetxeko zarata edo ordutegia, osasun zerbitzuetan udan izan diren murrizketak... izan ditugu hizpide.

Gotzon Urzelai, entrenatzaile lanetan ilusioz 13.09.2023

Aloña Mendiko futboleko gizonezkoen talde nagusiko entrenatzaile lanetara itzuli da Urzelai, udan. Pozik dago Axier Ugarte laguntzaile izango duelako. Gorengoen mailan arituko den taldea gaztea dela, eta gogotsu daudela, esan digu. Oraindik egiten ari den talde da eta lasaitasuna eskatu du, liga txapelketa berriari hasiera eman bezperan.

Erasmus+ egitasmoan parte hartuko dute Gaztelekuko hainbat gaztek 12.09.2023

Erasmus+ programa zer den eta Oñatiko Gaztelekuaren parte hartzea nola gauzatu den azaldu digu Ion Lopez Haur eta Gaztedia teknikariak. Ibarrako Gaztelekukoekin batera elkartrukea egingo dute Italiako beste hainbat gazterekin.

Arrakastatsua gimnasia erritmikoko I.kanpusa 11.09.2023

Hala adierazi digu Lide Osinagak. Gustura eta eguneroko eskoletan zaila den kontzentrazioz aritu dira gimnasia erritmikoko I.kanpusean parte hartu duten neskatilak. Azken egunean sorpresatxo bat ere izan zutela kontatu digu Aloña Mendiko ordezkariak.

Etxeetara bazkaltzera itzuliko dira Haurren Eguneko partaideak, igandean 11.09.2023

51. Haurren Eguna "ohiko formatoan" egingo da igandean, Oñatzeko Julen Agirrek esan digunez. Haur guztiek herriko elkarteetan bazkaldu zuten iaz, talde burbuilak mantentzearren, baina etxeetara banatuko dira aurten, berriro. Haurrak bazkaltzera gonbidatu nahi dituzten herritarrek Oñatzekin jarri behar dute harremanetan.

RenHacer Jaialdia Arantzazun, irailaren 16an 08.09.2023

Kriptan eta Santutegian kontzertu bana entzun ahal izango dira larunbatean. Aurrez, irailaren 14an, San Martin egoitzan txelo eta eskusoinu kontzertua ere izango da. Guztia, Columbus fundazioak antolatuta. Musika emanaldiez eta Columbus Fundazioaz aritu gara.

Herriko bi txirrindulari lasterketak bihar eta datorren larunbatean 08.09.2023

Aitor Atorrasagastirekin berba egin dugu datozen bi larunbatetan herrian izango diren bi proben inguruan (LXV Mikel Deunaren Saria-Gary Baños III memoriala- eta XXXVI Oñati Proba). Gipuzkoako Txirrindularitza Elkarteek bizi duten egoera korapilatsuaz ere aritu gara Aloña Mendiko Txirrindularitza Saileko lehendakariarekin.

Urteurren borobilak Ganbara Faktorian, 2023-2024 ikasturtean 07.09.2023

Orain arte egindakoak eta ikasturte berrirako asmoak azaldu dituzte Ganbara Faktoriako talde ezberdinetako arduradunek prentsaurrekoan. Urteurren borobilak izango dituzte: Kantu eskolak 20. ikasturteari ekingo dio eta Ganbara Abesbatzak 30 urte beteko ditu 2024a. Eta asmo berri ugari ere bai, San Martin egoitzan "etxeko abesbatza" martxan jartzea, adibidez.

Basoko arku tiraketa XV. San Migel Saria, igandean 06.09.2023

Txantxiku arkulariak taldeak antolatu du domekako saria. Taldeko kide Gorka Bikuñarekin berba egin dugu, basoko arku tiraketa XV. San Migel Sariaz eta arku tiraketa kirolaz.

Jai-egitarauko azaleko irudiaz Ane Galdos egilearekin 05.09.2023

Lehiaketara aurkeztu eta, gerora, saria irabazi duen irudia nahikoa garbi ikusi zuen Ane Galdosek hasieratik. Lagunen gomendioa jarraituz kanpandorrea marraztuta osatu zuela aitortu digu. Profesionalki diseinu grafiko arloan murgiltzeko asmoa duela ere azaldu digu aurtengo jai egiraraua irudikatuko duen sortzaileak.

Euskal Herriko bertako tomateen lehiaketa 04.09.2023

Aretxabaletan izango da lehiaketa igandean, irailaren 10ean. Tomate ekoizle orok izango du parte hartzeko aukera, produkzio handia edo etxerako egiten duela ere. Baina aurrez izena eman behar da, asteazken eguerdira bitartean. Oñatiarrak parte hartzera gonbidatu ditu Agurtzane Diazek, Deba Garaia elkarteko ordezkariak.

40. San Migel Pilota Txapelketa 04.09.2023

Irailaren 5etik urriaren 1era jokatuko da San Migel Pilota Txapelketa, gazteak eta 23 urtez azpikoak kategoriatan. Dena prest dutela adierazi digu Ander Biainek.

Aratz Losadaren AGURRA 21.07.2023

Bi hamarkadaren ostean, agur esango dio gaur Aratz Losadak, Oñati Irratiko kirolen txokoari.

Ane Madina Espainiako txapelketan lehiatuko da berriro 21.07.2023

Goizean egon gara Aloña Mendiko igerilariarekin. Datorren astean jokatuko diren Espainiako txapelketarako nola dagoen azaldu digu. Ikasturte berria AEBn hasiko duela ere esan digu igerilari oñatiarrak.

Iñaki Galdosen "bilduma" ezagutzen 21.07.2023

Ez ei da bildumagilea Iñaki Galdos baina herri-ondare zabala du, Oñatin desagertutako negozioen fakturak, aldizkarietako iragarkiak eta bestelako materiala baitauka. Zer duen eta nondik-nora bildu duenari buruzko hainbat xehetasun eman dizkigu.

"Argentinako diasporako euskal prentsaren azterketa" egin du Kepa Zelaia Bolinagak 20.07.2023

Kepa Zelaiaren doktore tesia da "Argentinako diasporako euskal prentsaren azterketa" lana. Pasa den astean defendatu zuen epai-mahaiaren aurrean, gaur guri aurkeztu digu.

Xake-monitoreekin elkarrizketa 19.07.2023

Uda kanpinaren baita xakea irakasten aritu diren hiru monitoreekin berba egin dugu, udarako ez ezik, ikasturte berrirako dituzten asmoez. Helburua, Oñatiko haur eta gazteek ere xakean ikasi dezaten da.

D'Capricho bikote kubatarra San Lorentzoko ermitan, bihar 18.07.2023

Dana Moya da D'Capricho bikoteko kideetako bat, bestea, Dani ahizpa. Gazteleraz bezala euskaraz kantatzen dute bi kubatarrek. Musika zaletasunaz, sortze prozesuaz, lan egiteko moduaz eta Euskal Herrian egiten ari diren biraz berba egin dugu egun Bizkaian bizi den Dana Moyarekin.

Txokolatezko baleontzia: bi bisita, bi gidari 17.07.2023

Gipuzkoako Artxibo Historikoan dagoen txokolatezko baleontzia ikusteko bi bisita gidatu egiten dira egunero, astelehenetik ostiralera; bat Txokolateixako teknikoak gidatzen du, bestea, turismo bulegokoak. Biekin berba egin dugu: Amaia Diaz de Monasteriogurenekin eta Edurne Urteagarekin. Bakoitzak gidatzen duen bisitan zer azaltzen duen adierazi digute.

Iñigo Markinez Aloña Mendiko futbol taldera itzuliko da 17.07.2023

Alona Mendiko Preferente mailako lehen fitxaketa izango da Iñigo Markinez. Futbola utzita zeukan arren, itzultzeko erabakia hartu du. Asteburuko emaitzak errepasatu ostean, Aloñako jokalari berria elkarrizketatu dugu.

Txirrinduan dator larunbata Oñatira 14.07.2023

Txirrindularitzak protagonismo berezia hartuko du bihar gurean. Goiz eta arratsaldean, Ulma Challengearen I. edizioa jokatuko da. Iluntzean berriz, Kantoikrit probaren 8. ekitaldia. Bi lasterketetako antolatzaileekin berba egiteko aukera izan dugu.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.