Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Burrunda Faktoria kultur elkartea 23.10.2023

Larunbatean aurkeztu zen Burrunda Faktoria Antixena gaztetxean eta taldeko bi kide irratian izan ditugu gaur. Herriko musika eskaintzan eragiteko asmoz hasi zen taldea dela adierazi digute, baina kultura munduan, orokorrean, eragiteko asmoz dihardutela adierazi digute. Kultur programazio finko bat osatu eta mantentzeko bokazioz hasi direla zehaztu digute Julenek eta Enekok.

Herriko Futbol Txapelketa, indartuta eta gaztetuta 20.10.2023

13 talde arituko dira Herriko Futbol Txapelketan aurten. Horrek, hiruna partida asteburuko programatzea ekarriko du eta txapelketa bera luzatzea. Ordutegi kaxkarragoetan aritu beharko dute. Hala ere, txapelketa sendotu dela eta pozik dago antolakuntza batzordeko Mikel Biain.

Landa-turismoko herri onenen artean dago Oñati, Turismoaren Mundu Erakundearen arabera 20.10.2023

Oñatik "Best Tourism Village 2023" saria jaso zuen atzo Nazio Batuen Turismoaren Mundu Erakundeak Samarcandan egindako batzarrean. Sari hau kokatzen lagundu diezagun eskatu diotu Turismo batzordeburu Xabier Igartuari.

KAROI 2023 Debagoieneko II antzerki jaialdia 19.10.2023

Antzerkia debagoiendarrengana hurbildu eta eskualdeko antzerki programazioa sendotzea da KAROI 2023aren helburua, Debagoieneko Antzerki Plataformako kideek jaialdiaren aurkezpenean azaldu dutenez. Urriaren 20tik abenduaren 3ra bitartean antzerki emanaldiak, Ikusle klubak, tailerrak, mahai inguruak eta haurrentzako ekintza bereziak antolatu ditu DAPek, tokian tokiko beste eragile batzuekin elkarlan...

"Bularra eman eta lan egin:egin dezagun posible!" 19.10.2023

Lema hori zeahztu dute Debagoieneko emaginek Eduskitzearen Asterako. Bihar, Arrasaten, informazio mahaiak kalera aterako dituzte. Gaiaz berba egin dugu Mirari Bikuñarekin, Oñatiko matronarekin.

Malen Osa Italian da, World Serieseko finalean parte hartzeko 18.10.2023

Sasoian, gorputzaldi onarekin iritsi da Malen Osa World Serieseko finalera. 3. da sailkapen orokorrean baina lehenengo bosten artean amaitzea "arrakastatzat" du, lehenengo hamarretan sartzea zelako denboraldi hasierako helburua. Italiatik helarazitako hitzak jaso ditugu gaurko KIROLEN TXOKOAn.

"Kide berrien bila" Oñati abesbatzan 17.10.2023

Kide berriak topatzeko kanpaina hasi dute Oñati abesbatzan. Taldearen dinamika bertatik bertara ezagutarazteko entsegu-irekia egingo dute bihar, unibertsitateko kaperan (19:00). Asteburuan Talavera de la Reinara joango dira eta, handik bueltan, Gabonetako kontzertua prestatzen hastearekin batera, taldearen 60. urteurreneko ospakizunez arduratuko den lan talde berria martxan hasiko da. Argibideak e...

MEDIKU-KONTSULTAN: Gripearen eta Covid-aren aurkako txertoak 16.10.2023

Juanjo Sagarzazu medikua hilero etorriko da irratira osasun gai baten inguruko argibideak ematera. MEDIKU-KONTSULTAN sartuko gara, hileko hirugarren astelehenean. Gaur txertoak hizpide izan ditugu; Osakidetzak martxan duen kanpainaren haritik gripearen eta Covid-aren aurkako txertoez aritu gara.

Asier Osinagarekin igandean Arantzazun jokatuko den orientazio probaz 11.10.2023

Gipuzkoako Orientazio Ligako 5. proba izango da domekakoa eta hiru zailtasun mailatan parte hartzeko aukera izango da. Eskola kirolari ere irekitako proba dela azaldu digu Asier Osinagak.

"Arnasaldia" disko berriaz Iker Martinezekin 10.10.2023

Gaztelekuan igandean aurkeztuko dute Iker Martinezek eta "Zaldi herrenak" taldeak elkarrekin grabatu duten bigarren diskoa: Arnasaldiak. Taldeak elkarrekin eta aldi berean jotzen grabatu den lana dela azaldu digu Iker Martinezek eta grabazio prozesu horretan hartutako irudiez ikus-entzunezko bat ere osatu dutela zehaztu digu.

Esperientzien gela abiatzeko puntuan! 09.10.2023

Asteazkenean, Txinari buruzko hitzaldi batez hasiko da Oñatiko Esperientzia gelaren bigarren ikasturtea. Goienagusiko bazkide egiten direnek, Oñatiko hitzaldietara ez ezik, Arrasate edota Bergarakoetara joateko aukera izango dute, eta beste ekintza osagarrietan parte hartzeko bidea ere bai. Argibide guztiak eman dizkigu Goienagusiko buru Jesus Mari Ugartek, orain arteko balantzea egitearekin bater...

Elikadura eta natura uztartuz tailer berria,bihar 06.10.2023

Neguari egoki aurre egiteko birikak bereziki zaindu behar ditugu. Barrura begira jartzeko urte-sasoia dugu udazkena eta horretarako prestatzeko, lekaleak, pure eta zopak jaten hasi behar dugu berriro. Naturaren erritmoetara elikadura, natura eta ongizatea uztartuz osatuko den 8. tailerra 11:00etatik 13:30etara egingo da bihar Natur Eskolan, Amaia Deiaz de Monasteriogurenek azaldu digunez.

Urriko ALKATEAREKIN BERBETAN 05.10.2023

Hainbat gai aipatu ditugu Izaro Elorzarekin gaur egin dugun elkarrizketan: pasa berri diren jaien balorazioa, OKKE taldearekin sinatu den hitzarmena, tren "txokolatera2ren zeharberritzea, EUDELen hartu dituen ardurak...

Urriko Kontzejupetik aldizkariaz 04.10.2023

Irailaren 30ean 100 urte bete zituen Oñatiko trenari eskaini dio Kontzejupetik aldizkariak urriko portada. Barrualdean, gaia landuz Jabi Bujandak osatu duen azterlanaren berri ematen da, beste xehetasunekin batera. Ganadu lehiaketak, Eltzian abiatu den dinamika berria, udal albisteak eta agenda deialdi ugari ere jaso ditu bihar banatzen hasiko diren herriko aldizkariaren urriko aleak.

Sorotan bele gogoan 28.09.2023

Sosotan bele taldearen doinuak eskainiko ditu Oñatiko Musika Bandak domeka gauean, plazan. Emanaldian, Sorotan bele taldea osatu zuten lau musikari ere izango dira. Horietako batekin, Gorka Sarriegirekin berba egin dugu.

Tapia eta Leturia band domekan, Txosnagunean 28.09.2023

Tapia eta Leturiak ezagun egin zituzten doinuak "ukitu bereziarekin" entzungai izango dira igandeko emanaldian. 11 laguneko banda handia eratu dute trikitilari bikotearen betiko doinu gogoangarriak eskainitzeko, Joseba Tapiak esan digunez.

Oñatiko dultzainero gazteak 28.09.2023

Txantxikuaren jaitsiera girotuko dute gaur "Zorotxoak" konpartsako dultzaineroek. Dani eta Jon ezagutu ditugu.

Mozorroa erabakitzeko hainbat ideia 27.09.2023

Hainbat mozorro ideia eman zituzten Unai Iturriagak, Aitor Bizkarrak, Nerea Elurtondok eta Sustrai Colinak Zubikoa kiroldegian, ostiraleko bertso saioan. Oraindik erabaki ez duenari lagungarriak gerta dakizkioke.

Nola garbitzen dira kiroldegiko igerilekuak? 27.09.2023

Mantenu zerbitzuko Mikel Korkostegik azaldu digu Zubikoako igerilekuak nola garbitzen dituzten. Garbitu ez ezik, beste lan batzuk egiteko aprobetxatzen dute urteko itxialdi programatu hau.

63. nazioarteko artzain txakur txapelketaren kronika 27.09.2023

Santa Lutziako zelaian jokatu zen 63. artzain txakur txapelketa, irailaren 24an. Txapeldunen txapelketa Fidel Alonso arabarrak eta LIS txakurrak eskuratu zuten. Berarekin eta beste hainbat protagonistekin berba egin genuen.

"Elkar zainduz"autolaguntza taldea, doluari aurre egiteko 25.09.2023

Arantxa Kortabarriaren ekimenez abiatu zen "Elkar zainduz" autolaguntza taldea, urtarrilean. Taldearen helburuez, dinamikaz eta balantzeaz, nahiz gaur arratsalderako antolatu duten hitzaldiaz, aritu gara Kortabarriarekin.

Unai Aranburu, bolo txapelketako "speaker"a 22.09.2023

Ahots "potente" eta egokia zuela esanez konbenzitu zuten Unai Aranburu herri mailako bolo txapelketan aurkezle-esatari lanetan hasi zedin. Txapelketa ez ezik, aurreko "subasta" ere girotzen du.

19. Ageriko pintura lehiaketa jokatuko da igandean 22.09.2023

Bixente Elgero antolatzaileak azaldu digu nola antolatzen duten ageriko pintura lehiaketa eta zein zailtasun dituen, margolana 5 ordutan egin behar delako.

Haurren danborradako entseguan 21.09.2023

Larunbatean, haurren danborradan parte hartuko duten hainbat neskatilekin berba egin genuen astearteko entsegu orokorrean. Antolatzaile taldeko kide Maialenekin ere bai.

Txirrindularitza: Unai Cuevak bizikleta utziko du eta Aimar Erostarbe talde berria izango du 20.09.2023

Afizionatu mailan Oñatik izan dituen lau txirridularitatik birekin berba egin dugu gaurko saioan, denboraldi berrira begira jarrita aldaketa esanguratsuak izango dituztelako: Unai Cuevak txirrindularitza uzteko erabakia hartu du, nahiz eta ziklokrosean lehiatzen jarraitzeko asmoa duen, eta Aimar Erostarbek talde berria izango du, Baqueren desagerpenaren ondorioz.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.