Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

"Cultural shake" Erasmus+ egitasmoaz protagonistekin 24.11.2023

Oñatiko 9 gaztek parte hartzen dute Ibarrako eta Italiako gazteekin partekatzen duten egitasmo berezi honetan. Hiru etorri zaizkigu esperientziaren berri ematera.

A30 greba orokor feminista 23.11.2023

Gaur zortzirako deituta dagoen greba orokor feministaren arrazoi eta helburuak argitu dizkigu Oñatiko Sare Feministako kide den Irati Garaik.

Mikel Ugarte lehiatzen hasi da berriro 22.11.2023

Ibizan mundialean lesionatu ondoren hainbat astez geldik egon behar izan du Mikel Ugart triatletak. Baina gainditu du eta lehiatzera itzuli da. Mexikon, Cozumeleko ironmanean parte hatu eta etxera iritsi berritan elkarrizketatu dugu.

"Osasun mentala eta elikadura nahasmenduak" 21.11.2023

Hori da ACABEk gaur arratsaldean (18:00) emango duen hitzaldiaren izenburua. Hizlaria Mari Jose Arruti psikologa izango da eta berarekin berba egin dugu.

Lo egin ezinaz edo insomnioaz mediku kontsultan 20.11.2023

Insomnioa zer den, ondorioz, ondo lo egitea zer den argitu digu Juanjo Sagarzazuk gaurko Mediku kontsultan. Gure egunerokoa aldatu edo moldatuta hobeto lo egin dezakegula adierazi digu eta hainbat aholku eman dizkigu.

Disko berria aurkeztuko du Ramada Inn taldeak, bihar 17.11.2023

"Real tree" da Ramada Inn taldearen bigarren diskoa. Uztailean grabatutako lanaren aurkezpen kontzertua egingo dute bihar Antixena gaztetxean. Grabazioaz, diskoaz eta biharko kontzertuaz berba egin dugu Juan Valls abeslariarekin.

NOBELA GUNEA, Oñatiko Musika Bandaren kontzertua 16.11.2023

Literaturari keinu egingo dio Musika Bandak igandeko kontzertuan. Zer nolako piezak eskainiko dituzten, eta bakoitzaren atzean zein istoiro gordetzen den azaldu digu Aitor Biain zuzendariak.

Elkartasun kontzertua Aspanogiren alde egingo du Ganbara Faktoriak 16.11.2023

Fair Saturday ekimenera batuz Aspanogire elkartearen aldeko elkartasun ekontzertua egingo du Ganbara Faktoriak azaroaren 25ean. Aspanogik beraren 25. urteurrena ospatuko duen egun berean. Aspanogi elkartearen lana azaldu du Nekane Lekuona gizarte langileak eta kontzertuaren ingurukoak xehetu dizkigu Aitor Biainek.

Behobia-Donostian helburua bete du Iñaki Igartuak 15.11.2023

Orain sei hilabete probatu zuen handbike-a Iñaki Igartuak eta ordutik entrenatzen eta lasterketa ezberdinetan parte hartzen ari da. Torreauzoko krosa izan zen lehena eta Behobia-Donostia egitea helburu zuela aurreratu zuen. Domekan egin zuen eta ordubetean osatzeko helburua beteta gainera, 46'43" denbora egin baitzuen. Oso pozik azaldu zaigu.

"Aireportuan" ikuskizuna Oñatin berriro 14.11.2023

Erasmus+ egitasmoan parte hartzen ari diren gazteek antolatuta Potx eta Lotx pailazoak Santa Ana aretora itzuliko dira "Aireportuan" ikuskizuna beste bi aldiz eskaintzera. Izan ere, iazko abenduaren 28an areto berean izan baitziren herritarrei lan berria erakusten. Orduko aurkezpen prentsaurrekoan esandakoak eta urtebeteren ostean Josu Zubiak adierazitakoak jaso ditugu muntaia honetan.

Beskoitzeko manifestaziora autobusa Oñatitik 13.11.2023

Txantxiku ikastolak antolatu du Beskoitzen, larunbatean egingo den manifestaziorako autobusa. Bihar amaitzen da izena emateko epea. Beskoitzeko eta Oñatiko ikastolek harreman berezia dute, azken urteetan bereziki sendotu dena, Jabi Agirre ikastolako irakasleak azaldu digunez.

"Arestian, egun!..." ikuskizunaz Andoni Salamerorekin 10.11.2023

Andoni Salamero izan da ikuskizunaren sustatzailea baina oholtzan, Andoni Egaña bertsolaria eta Aitor Furundarena musikaria lagun izango ditu. Gabriel Arestiren ekarpen aberatsaz eta gaurkotasunaz aritu zaigu Zumarragako olerkaria.

Euskal Herriko I. Hika Topaketa Oñatin 09.11.2023

Eltzian egingo da bihar, azaroak 10. Hitanoa berreskuratu eta indartze aldera han-hemenka egiten ari denaren topaketa izango da. Elkar ezagutu, beste esperientzia batzuk azaldu eta elkarlanerako aukerak aztertzeko foro izan nahi dute Euskal Herriko I. Hika Topaketa hauek, Idoia Etxeberriak esan digunez.

Cristina Valek 20 urte Gaztelekuan hezitzaile 08.11.2023

Aldi baterako hutsunea betetzeko kontratatu zuten Cris Gaztelekuan, orain 20 urte. Topalekua eta Gazte Informazio Puntua besteik ez ziren orduan. 20 urtetan, zerbitzua bera eta joan-etorrian ibili diren neska-mutikoak hazten ikusi ditu.

"Gurasotasun positiboa" tailerra 8-12 urte arteko futbolarien gurasoentzat 08.11.2023

Aloña Mendiko Futbol sailak bat egin du Alex Remiro eta Futbol Mas fundazioarekin gurasoei zuzendutako tailer hau Oñatin eskaintzeko. Futbol eskola, alebin, infantil eta kadete mailako neska-mutikoen gurasoei zuzenduta dago, mezu positiboetan oinarrituta, inguru seguruak eta babesleak sortu eta haurren eta gazteen ongizate emozionala bermatzeko.

Elikaduraz eta ongizateaz aritzeko tailer berria larunbatean 07.11.2023

Amaia Aierbek eta Amaia Diaz de Monasteriogurenek Natur Eskolarekin batera antolatutako tailer zikloa osatuko da larunbatean. Udazken-neguko elikaduraz arituko dira, beti ere naturak markatutako erritmoari erreparatuz eta gure ongizatea helburu. Zeri buruz arituko diren aurreratu digu Amaia Deiaz de Monasteriogurenek.

Gaur abiatuko da Mendi Astea 06.11.2023

Hamabost egunez luzatuko diren ekitaldiak bildu dira aurtengo Mendi Astean; ikus-entzunezkoen emanaldiak, solasaldiak, irteerak, erakusketa eta federatu txatelen kanpaina jaso dira azaroaren 6tik 19ra arteko kartelean. Aloña Mendiko Mendi saileko Bea Aranak eta Mikel Oterok eman dizkigute xehetasun guztiak.

Zer da Gaitu proiektua? 03.11.2023

Horixe galdetu diogu udaleko euskara teknikari Xabier Zabaletari. Makina eta inteligentzia artifizialari euskara "irakastea" da xedea eta horretarako euskarazko esaldiak grabatzea eta balioztatzea eskatzen zaigu euskaldunoi.

Azaroko ALKATEAREKIN BERBETAN 02.11.2023

Tabernetako musika neurgailuez, ikasle-egoitza baten bideragarritasunaz, etxebizitzen alokairuaz, etxebizitza hutsei aplikatu ohi zaien errekargoaz, 2024ko udal ordenantza fiskalez edota euskararen erabilera mugatzen duten azken epaiez berba egin dugu Izaro Elorzarekin gaurko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan.

Azaroko "Kontzejupetik" aldizkariaren aurrerapena 31.10.2023

Azaroaren 30erako deituta dagoen greba orokor feministari eskaini dio azala Kontzejupetik aldizkariko azaroko aleak. Mobilizazio horren arrazoi eta helburuak, aurreko prestaketa eta beste zenbait azaltzen dira aldizkariaren barrualdean. Kale Zaharreko 43an egon zen "Castillo" tabernaz edota egur ikatza lortzeko txondorra egitako asmoaz ere argibideak ematen dira ostegunean banatzen hasiko diren al...

"Haurrak ekinean" liburuaz Mikel Fernandezekin 30.10.2023

Mikel Fernandez irakaslea da eta hezkuntzan duen esperientziatik idatzi du "Haurrak ekinean/niños y niñas en acción" liburua. Ikasteko beste era bat aldarrikatzen du eta proiektu bidezko ikaskuntza proposatzen du.

"Oñatz, gorputza eta arima" erakusketa berria 27.10.2023

Ilunpetan taldeko Asier Egañak osatu duen argazki bilduma da "Oñatz, gorputza eta arima". Igandean irekiko da Parrokiako klaustroan eta abenduaren 3ra arte mantenduko da. Hori bai, lrunbat eta igandetan eta 11:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango da, egileak berak azaldu digunez.

Sara Arregi, Eltziako dinamizatzailea 26.10.2023

Eltziako kolektibo ezberdinen arteko elkar-ezagutza eta elkarlanean eragitea da dinamizatzailearen zeregin nagusia. Udatik ari da horretan Sara Arregi. Lehen emaitzak etorri dira: TOPAGUNEA egitasmoa eta larunbatean ospatuko den Eltzia Eguna.

TOPAGUNEA, Oñatiko Musika Bandaren denboraldi berria 26.10.2023

Azaroan hasi eta ekainera bitartean sei kontzertu eskainiko ditu Oñatiko Musika Bandak. Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean arituko dira denboraldi berri honetan ere. Auzoetan eskainiko dituzten kontzertuez eta Valentziako banda batekin osatuko duten elkartrukeaz borobilduko dute TOPAGUNEA denboraldia. Xehetasunak Aitor Biain zuzendariak, Iñigo Ugarte presidenteak eta Iñaki Olalde Kultura...

Liburutegien Eguna 2023 24.10.2023

Gaur da Liburutegien eguna eta "komunitatea ehuntzen" lema aukeratu dute liburutegi publikoek beraien egunean aldarrikatu eta ospatzeko. Lema horren arrazoiez eta Oñatiko udal liburutegiaren ospakizunez berba egin dugu Arantzazu Ibarrondorekin.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.