Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
"Depresioa" mediku kontsultan 15.01.2024 42:17
Depresioa zer den, zein maila bereizten diren eta nola tratatzen den edoeta lagundu genezakeen argitu digu Juanjo Sagarzazu medikuak.
Pentsionisten mugimenduak 6. urtea beteko du astelehenean 12.01.2024 31:48
Aparteko ospakizunik ez dute egingo urtarrilaren 15ean gurean, Gabonetako oporrak hartu aurretik jada elkarrekin mokadutxoa egin zutelako. Baina urteurrena gogoan hartuko da 12:00etan hasiko den elkarretaratzean. Oñati Irratian sei urte hauetan egindako aldarrikapenak eta lortutakoak errrepasatu ditugu Joxefe Diaz de Turesta eta Xabier Oregi pentsionistekin.
Haur ukraniar bat hartu du Egaña Saiz familiak Gabonetan 11.01.2024 31:13
Manu eta Martin aita-semeak gurean izan ditugu, esperientzia honen berri ematen. Andre, 11 urteko mutiko ukraniarra Gabonak aurtxoan iritsi zen Oñatira eta urtarrilaren 18an itzuliko da.
2024an ez da Oñatiko duatloia egingo 10.01.2024 18:09
Triatloi taldeko Andoni Correasekin berba egin dugu gaiaz. Hausnarketarako tartea hartu dute, antolakuntza taldearen lanak nola samurtu ikusi eta erabakitzeko, Helburua, 2025ean Oñatiko duatloia berriro egutegian jartzea da.
"Irakurketa erraza" taldea osatu nahi du Udal liburutegiak 09.01.2024 18:28
Ez da esperientzia berria, lehenago ere, antzerako taldeak izan direlako gurean. Baina pandemiaren ondoren egitasmoa berriro abian jarri nahi dute liburutegiko arduradunek. Irakurketa erraza tailerra zertan datzan azaldu digu Arantzazu Ibarrondok
Idoia Etxeberria saritua 08.01.2024 25:59
Karmele Igartua saria jaso berri du Idoia Etxeberriak "Arraroa da normalena" antzezlanagatik. Abendu hasieran berriz, "Izotz ondoko eguzki" liburua aurekeztu zuen Bergaran. Bi lanei buruz aritu gara sortzailearekin.
Urtarrila bete ekintza Antixena gaztetxean 05.01.2024 20:47
Kontzertuak, liburu aurkezpenak, ipuin kontaketa saioak eta Guda Zelaia jardunaldiak jaso dira Antixena gaztetxeko egitarauan urteko lehen hilabeterako, bertako lagunek adierazi digutenez.
Meltxor erregearekin berba egin dugu 05.01.2024 6:21
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Oñatin dira jada. Goizean San Martin egoitzara bisita egin eta Parrokiara hurbilduko dira haurren eskariak entzun eta hauen jostailuak jasotzera. Debagoieneko neska-mutiko guztiek oparia izan dezaten da beraien nahia. Meltxor erregearekin berba egin dugu, eguneko lanei ekin aurretik.
Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN 04.01.2024 29:35
Herritarren galdera ugari egin dizkiogu Izaro Elorzari, urteko lehen ALKATEAREKIN BERBETAN saioan: kale garbiketa zerbitzuaren plangintza, neguko plana, ondarea mantendu eta berritzeko plangintza... Udalak grabatzen dituen ikus-entzunezkoen eskuragarritasunaz edota mendiko txabolak artzainek ez ezik beste abeltzainek erabiltzeko aukeraz ere aritu gara.
TOP ZARTZUELAbandaren kontzertua, larunbatean 04.01.2024 27:25
Errege egunean, urtarrilak 6, izango da Oñatiko Musika Bandaren hurrengo kontzertua; berezia egunagatik eta berezia, baita ere, bandan 25 urte egin duten hiru lagun omenduko direlako. Zartzuela doinuz osatuko den egitaraua "sorpresa" batez amaituko dutela adierazi digu, Aitor Biain zuzendariak.
Asun Arzuagak Pake Leku Saria jaso berri du 02.01.2024 25:20
Ikusi Makusi antzerki taldearen sorrera, ibilbide eta etorkizunaz, Pake Lekuko tailerrez eta puntu taldeaz eta Asun Arzuagaren zaletasunez aritu gara Boluntariotza Pake Leku saria jaso berri duen lagunarekin.
Eguberritako irratsaio berezia 26.12.2023 1:46:15
Mikel Aranburuk prestatu eta aurkeztutako saioan, kanpoan diren hainbat oñatiarrekin egindako elkarrizketak entzuteko eta Iñaki Guridi kazetaria sakonago ezagutzeko aukera izan dugu.
Ganbara Faktoriaren Gabonetako asmoak 20.12.2023 10:20
Bi kontzertu eta Gabon batzeia egingo dute Ganbara Faktoriako talde ezberdinek datozen egunetan. Xehetasunak Aitor Biain Bidartek eman dizkigu.
Kolesterolaz aritu gara "mediku kontsultan" 18.12.2023 30:26
Kolesterola hizpide izan dugu Juango Sagarzazuren "mediku kontsultan". Zer den, zein neurritan mantendu behar dugun eta kolesterol altua ez izateko zaindu beharrekoaz hainbat aholku eman dizkigu.
Abenduko egitaraua Antixena gaztetxean 15.12.2023 14:10
Ospakizun berezia dute Antixenan abenduaren 23an, gaztetxearen 11. urteurrena. Baina urte akaberan "klasiko" diren beste ekintza batzuk ere berrituko dira: Potx magoaren emanaldia , Txuletonsen kontzertua eta urte zaharreko jaia.
"Selma Huxley. Euskaldunen aztarnen bila Terra Novan, XVI. mendean" 14.12.2023 18:14
Bilboko Itsas Museoan ikus daitekeen aldi baterako erakusketa da. 2024ko apirilera arte mantenduko dela adierazi digu Jon Ruigomez museoko zuzendariak. Selma Huxleyri buruzko erakusketa hau zergatik eta nola antolatu duten azaldu digu, eta, bide batez, Itsas Museoan zer beste gauza ikusi daitezkeen aipatu digu.
Hator,Hator-2023 kontzertua, igande eguerdian 12.12.2023 17:38
Elkartasun izaera izango du aurten ere Gabonetako kontzertuaz eta Parrokiako Misio taldeak babesten duen proiektura bideratuko da kontzertuaren sarreretan jarriko diren itxulapikoetan batzen den dirua. Ginea-Konakrin neska gazteentzat joskintza eskola bat egiteko proiektua du Misio taldeak. Proiektuaren inguruko argibideak eta Gabonetako kontzertuaren inguruko azalpenak eman dizkigute Manu Egañak...
"Vasco-navarro trena Oñatin" 12.12.2023 19:54
Izenburu hori duen hitzaldia emango du arratsaldean, 18:00etan, Juanjo Olaizola historialari eta ikerlariak, Kultur etxean. Euskotren museoko zuzendariarekin berba egin dugu eta arratsaldean azalduko dituen hainbat kontu aurreratu dizkigu.
"Azken galdera amari" liburuaren aurkezpena bihar 11.12.2023 25:58
Manex Beristainek doluari buruzko ipuina idatzi du, 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Ipuinaren aurkezpena egingo du bihar haur liburutegian (18:00), helduez lagundutako haurrentzat eta haurrik gabe joaten diren helduentzat. Musikaz eta txontxongiloz lagunduta egingo du aurkezpena. Manex Beristainekin berba egin dugu, doluaz, erantzunak jasotzeko haurrek duten beharraz eta ipuin-aurkezpenaz.
Zapata magikoekin joango dira Potx eta Lotx Durangoko azokara 05.12.2023 29:10
Hala aurreratu digute Itzairrek eta Josuk. Saguganbaran aurkeztuko dute "zapata magikoa", ostegunean, 16:30etan. Baina azokan egunero izango dira, Artekale 13an apaindu duten stand-ean.
Abenduaren 4ko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 04.12.2023 28:00
Mugikortasunaz eta garraio publikoaz, udal aurrekontuez, San Martingo argiteriaz edo hosto pilaketak sortzen duten arazoez eta Olakuako urmaelaz aritu gara, besteak beste, abenduko ALKATEAREKIN BEBETAN saioan.
Euskararen Eguneko irratsaio berezia 01.12.2023 1:58:29
Txantxiku Ikastola, Elkar Hezi ikastetxea eta Oñatiko Institutuko kazetari gazteak lankide izan ditugu gaur. Domekarekin etorriko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira irratsaio berezia osatu dugu, herriko ikastetxeetako ospakizunak azalduz eta hainbat lagun elkarrizketatuz.
Markel Irizarrek lehen maratoia osatu zuen igandean 29.11.2023 13:57
Txirrinduaren gainean ezagutu genuen Markel Irizar, baina profesionala izateari utzi zionetik kirol ezberdinak praktikatzen ditu. Atxintxika ere badabil eta domekan, Donostian, bere lehen maratoia osatu zuen.
Javier Arzuagaren "A la medianoche" liburua euskarara itzuli du Jon Aranok 28.11.2023 26:15
"Gauerdi minean" da Jon Aranok bere itzulpen lanari jarri dion izenburua. Formatu digitalean booktegi.eus-en zintzilikatu da. Itzulpenaz eta Javier Arzuaga oñatiarrak Kuban bizitakoak jasoz osatu zuen jatorrizko lanaz berba egin dugu Jon Aranorekin.
Murgialdai txakolindegian bisitan 27.11.2023 28:19
Aritz Galdos gidari izan dugu, Mugialdaiko mahastian, lehenik, eta txakolindegian, ondoren. Txakolina lortzeko kanpoan zein barruan egin beharreko lanez xehetasunak eman dizkigu.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.