Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Apirilean ekitaldiak nonahi, Gaztetxeak antolatuta 09.04.2024

"Oñati Vizirik" diskoa aurkeztuta, mahai-inguruak eta kontzertu bira datoz orain. Baina bestelako musika eta hausnarketa egitasmo ugari ere izango dira Antixena gaztetxean zein herriko beste gune batzuetan, Gaztetxeak antolatuta, apirilean zehar.

"Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak" liburuaz 08.04.2024

Mikel Sarriegik osatu duen liburu honetan Oñatiko dantzei eta dantza-maisuei erreferentzia egiten zaie, behin baino gehiagotan. Liburuak, gainera, Oñatiko udalaren dirulaguntza jaso du.

Hide japoniarra badoa Oñatitik 26.03.2024

Bi urte eman ditu Hide Dohino jaoponiarrak Oñatin, Olabarrietan. Gasteiza doa, tesian kontzentratzeko asmoz. Herritarrak eta, bereziki, Boga tabernako lagunak agurtu ditu.

"Oporrak bakean" harrera familia izateko deialldia 25.03.2024

Saharako haurrak udan, bi hilabetez, etxean hartzeko gertu dauden harrera familiak behar dira. Halako esperientzia duen Olatz Lamarianorekin berba egin dugu.

Txistulari alardea, larunbatean 21.03.2024

Aita Madina txistulari taldeak alardea antolatu du, hainbat urteren ostean. Santa Ana aretoan izango da, larunbatean, 19:00etan. Xehetasunak Juan Ramon Barrenak eman dizkigu.

Eskubaloiko senior neskak, igoera fasean 20.03.2024

Construcciones Ugarte Aloña Mendi taldeak Euskal Ligara itzultzeko igoera faseari ekin dio astean. Lucia Arenaza jokalariarekin eta Iñaki Zabarte entrenatzailearekin berba egin dugu.

"Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek" hitzaldiaz 19.03.2024

Iñaki Iurrebasok emango du hitzaldia zine aretoan, gaur, 18:00etan. Aurrerapen laburra egin digu.

Dementziaz, Juanjo Sagarzazurekin 18.03.2024

Mediku kontsultan dementziaz luze eta zabal berba egin dugu, zer den, nola antzeman...

KORRIKA Pake Lekun 15.03.2024

Korrikaren lekukoa Pake Leku elkartean ikusi genuen atzo, Beatriz Irizarren eskutan. Euskalzaleari aitortza egin zitzaion, lekukoa eman eta Korrikaren petoa jantziz. Lekuko berezi horrek daraman mezua martxoaren 22an irakurriko da Pake lekun.

"Zirko gunea" musika bandaren eskutik 14.03.2024

Kontzertu pedagogikoa izango da musika bandak larunbatean eskainiko duena. Emanaldia jendetsua izango da oso, musika bandakoekin batera Aloña Mendiko gimnasia erritmikoko lagunak, musika eskolako ikasleak eta Banda Gazteko kideak egongo direlako, Aitor Biain zuzendariak azaldu digunez.

Koben eguna eta udaberriko turismo eskaintza 14.03.2024

Martxoarenn 16-17an Koben Eguna ospatuko da, Lurpea elkarteak antolatuta. Aurkezpenean parte hartu zuen Ikerne Altuberekin berba egin dugu. Bide batez, udaberriko turismo eskaintzaz ere aritu gara.

Madalen Etxegarairekin berba egin dugu, domekako final handiaz 13.03.2024

Enara Gaminderekin bikote egingo du Etxegaraik, emakumezkoen eskuz binakako Master Cup txapelketako finalean. Olatz Arrizabalaga eta Itxaso Erasun izango dituzte aurrez aurre Arrasateko Uharkape pilotalkuan izango den partidan.

Oñatiko emakume sortzaileen erakusketa 11.03.2024

Ostiralean ireki zen Kultur Etxean eta bertan ikusgai izango da martxoaren 22ra arte. Lanak aurkezten dituzten hainbat sortzailerekin berba egin genuen inaugurazio arratsaldean.

Zubillagako suhiltzaileen parkera "hurbildu" gara 08.03.2024

Martxoaren 8a Emakumeen Eguna ez ezik, suhiltzaileen eguna ere bada eta horren aitzakian Zubillagan suhiltzaile den Aitor Otamendi gonbidatu dugu gurera.

Martxoko ALKATEAREKIN BERBETAN 07.03.2024

Herritarrek helarazitako galdera ugariri erantzun die Izaro Elorzak gaurko elkarrizketan; kale garbiketaz, fatxadetan pilatzen diren telefonia kableez, Lapikogorri taberna zenekoaren terrazaz, autobus zerbitzuaz eta Elorregiko geltokiaren itxuraz edota udaltzainek pistola eraman beharraz aritu da, besteak beste.

"Larru Marruak" liburuaz aritu gara Ixabel Agirresaroberekin 05.03.2024

"Mattin" ilustratzaileak proposatu zion Ixabel Agirresaroberi Primi Erostarbe eta Maurizia Aldeiturriagaren inguruko liburua elkarrekin osatzea. Primi bera ezagutzeko zoria izan zuen Ixabelek, 5 bat urte zituela, eta orduan sortu zion zirraraz berba egin digu.

Elka Heziko EH3 taldeak StartInnova lehiaketa irabazi du 04.03.2024

Elkar Hezi ikastetxeko sei taldek ekin zioten StartInnova lehiaketari, udazkenean. Horietako bat, finalera ez ezik, lehen saria irabaztera ere iritsi da, EH3 taldea. Olaia, Jon, Maria eta Pablo taldekideekin berba egin dugu.

Martxorako egitaraua Antixena gaztetxean. 01.03.2024

Musika eta aldarrikapen nahiz salaketa tartekatzen dira martxorako antolatu diren ekintzetan.

Letagin taldearen "Zurrunbiloan" 29.02.2024

Letagin taldearen bigarren diskoa da eta bihar Tolosako Bonberenean eta etzi Antixena gaztetxean eskainiko dute. Taldeaz, diskoaz eta kontzertuez aritu zaizkigu, Julen Agirre, ahotsa, eta Iban Idigoras, bateriajolea.

Aloña Mendi K.E.aren 75. urteurrena 28.02.2024

"Oñatiko taupadia" lema dauka 75. urteurrenaren harira antolatu den egitarau eta kanpainak. Aurkezpen ekitaldian esan zirenak laburbiltzen saiatu gara.

"Esnearen kolorekoa" antzezlanaz Aitziber Garmendiarekin 27.02.2024

Maryren paper nagusia jokatzen du Aitziber Garmendiak "Esnearen kolorekoa" antzezlanean. Ttantaka Teatroaren lan berria igandean taularatuko da Santa Ana aretoan (19:00)

100 urte bete ditu Altuna estankoak 26.02.2024

Mende bat bete berri du Altuna estankoak eta 100 urteko historia hori errepasatu dugu egungo jabearekin, Ixiar Unamuno Altunarekin.

"Bai, koanto" ipuina sortu du Idoia Etxeberiak 23.02.2024

"Geuretik sortuak" sorkuntza bekaren harira idatzi du "Bai, koanto!" ipuina Idoia Etxeberriak. Bekaz, osatu dituen egonaldiez, sorkuntza prozesuaz eta ipuinaz aritu gara.

Matx, kirol aplikazio berria 22.02.2024

TOKIKOMek garatu du Matx kirol aplikazio berria. Kirolzaleak bildu asmo ditu, Gipuzkoako kirol taldeentzat tresna digital ere izan nahi duen honek. Xehetasunak, ekimenean parte hartzen duten bi oñatiarrek eman digute: Maria Balzategik eta Aratz Losadak.

Txirrindularitza sailaren aurkezpena 21.02.2024

Aloña Mendiko Txirrindularitza Sailak 51 lagun izango ditu kategoria ezberdinetan, aurten. Taldeen eta herrian izango diren lasterketen berri eman zen larunbatean eta gaur gurean azaldu dizkigute Aitor Atorrasagasti presidenteak eta Unai Cueva entrenatzaile berriak.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.