Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
5 izarreko kontzetua bazkideentzat! 09.05.2024 29:37
Zine doinuak nagusi izango dira Ganbara Faktoriak maiatzaren 19an eskainiko duen Bazkideen kontzertuan. Faktoriako talde guztiek parte hartuko dute zuzeneko musika izango duen "La Noche de..." saio berezian. Dani Alvarez kazetaria izango da, telebistan bezala, aurkezle lanak beteko dituena.
Biotz Aloña Mendi saskibaloi taldeak kategoria galdu du 08.05.2024 16:23
Azken partidua falta du Biotz Aloña Mendik txapelketa amaitzeko baina matematikoki kategoria galdu du jada. Autonomikako esperientzia nola joan den Aitor Ugarte entrenatzailearekin komentatu dugu.
"Sonidos en el recuerdo" antzinako irratien erakusketa 07.05.2024 17:38
Javier Solerrek urteetan pilatu dituen irrati eta bestelako soinu aparatu ikusgai jarri dira Kultur etxean. Maiatzaren 19ra arte ikusi ahal izango dugun hori azaltzea eskatu diogu bilduma-egileari.
Argia ikusten hasi dira Beskoitzeko ikastolan 06.05.2024 24:17
Hori adierazi digu ikastolako guraso den Julen Jaureguyk. Domekako Herri Urrats jaia Beskoitzeko ikastolaren alde izango dela eta, Txantxiku ikastolarekin harreman estua duen ikastolaren egoeraren berri jakin nahi izan dugu.
Herriarteko pilota txapelketa hastear! 03.05.2024 5:25
Hirugarren urtez jarraian Amezketaren kontra lehiatu beharko du Oñatik Herriarteko pilota txapelketaren lehen joan-etorrian. Mikel Aramendia hautatzailearekin berba egin dugu eta Oñatik ze asmo dituen galdetu diogu.
"Txondorraren bueltan" egitasmoaren azken auzolan garrantzitsuak 03.05.2024 35:19
Oñatin egur-ikatza berriro egin eta prozesua dokumentatzeko helburuz abiatu zen "Txondorraren bueltan" egitasmoa. Ikazkinen txabola eta txondorra bera egiteko unea iritsi da eta horretarako hainbat auzolan deitu dira maiatzerako. Proiektua eta datozen auzolanak zertan diren azaldu digute egitasmoan buru-belarri ari diren Arantzazuk, Enrikek eta Txirlik.
Maiatzeko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 02.05.2024 30:43
Herrigintzaz, amiantoaren udal inbentarioaz, langabeziaz eta herriko enpresekiko harremanez... aritu gara gaurko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan.
Mila esker, Txutxin! 02.05.2024 10:32
Oñatiko azken Dantza-maisua hil zen atzo, Jesus Irizar "Txutxin". Heriko eta Korpus dantzen ondarea gorde eta transmititzen buru-belarri aritu den maisua.
Oñati abesbatza eta Madrilgo Euskal Etxeko orfeoia, Xabier Ugarteren omenezko kontzertuan 30.04.2024 27:49
Maiatzak 4, larubatarekin izango da Oñati abesbatzaren eta Madrilgo Euskal Etxeko orfeoiaren kontzertua Bidaurretako elizan, Xabier Ugarteren omenez. Bi taldeetako zuzendariekin, Mirengu Plazaolarekin eta Esteban Urzelairekin berba egin dugu.
Aloña Mendi-Real Sociedad beteranoen futbol partida bihar Azkoagainen 30.04.2024 5:26
Aloña Mendi K.E.ren 75. urteurreneko ospakizunen baitan antolatu da biharko beteranoen futbol partida. Aloña Mendiren kamisetarekin arituko den Irantzu Mugarzarekin berba egin dugu.
XIX. Aloñako Igoeraren kronika 29.04.2024 15:51
Ibai Larreak eta Oihana Kortazarrek irabazi zuten XIX.Aloñako Igoera, atzo. Larreak gainera, probaren errekord berria jarri zuen, bi ordutan. Xabi Lete eta ainara Uribarri izan ziren, berriz, helmuga zeharkatzen lehengo oñatiarrak. Antolatzaileak eta partaideak pozik ikusi genituen lasterketa amaieran.
Parrokiako Kanpandorreari buruzko liburua ondu du Jose Ramon Arrazolak 29.04.2024 19:23
240 urte dira Mikel Goiangeruaren Parrokiako kanpandorrea jasotzen bukatu zela. 5-6 urtetan egindako lanak 320 orriko liburua osatzeko bidea eman dio Jose Ramon Arrazolari. Liburuaren aurkezpena parrokiako kapillan egin zuen olabartarrak.
Potx eta Lotx Makusi plataforman, ostiralero 26.04.2024 28:56
EITBk gaur aurkeztu du Makusi, haur eta nerabeentzako plataforma berria. Potx eta Lotx pailazoek eta beren lagunek parte hartuko dute ostiralero eskainiko diren saioetan. Xehetasunak azaldu dizkigute Josu Zubiak eta Danel Teranek.
Musika Bandaren "Familia kontzertua", igandean 25.04.2024 28:41
Musika eskolako ikasleek, instrumentua aukeratzekotan daudenek, banda barrutik ezagutzeko bidea izango dute domekan. Eta gainontzeko entzuleok, kondairetan barrena eramango gaituen kontzertua disfrutatzeko modua izango dugu. Aitor Biainek TopKondairak saioaren nondik-norakoak azaldu dizkigu.
Aloñako igoerarako faboritoak eta Malen Osaren adierazpenak 24.04.2024 12:40
Mendira begira osatu ditugu gaurko KIROLEN TXOKOko minutu gehienak; Aloñako Igoera izango da domekan eta parte-hartzaile eta faboritoen inguruko xehetasunak entzun ditugu Pablo Arejolaleibaren hitzetan, eta probaren errekorra duen emakumearen adierazpenak ere jaso ditugu. Malen Osa Asian da, Golden World Trail Series zirkuitoan parte hartzen.
Mikel Sanchezek eta Oier Sotok Spainsklill lehiaketan zilarrezko domina irabazi dute 23.04.2024 25:31
Bergarako Miguel Altunako ikasleak dira Mikel Sanchez eta Oier Soto eta zilarrezko domina irabazi dute SPAINSKILLS 2024 lehiaketako Mekatronika modalitatean. Lehiaketaren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Mikel Sanchez oñatiarrak.
Jose Antonio Azpiazuk liburu berria kaleratu du 22.04.2024 28:52
"El cerdo en la historia de los vascos" da liburuaren izenburua eta etzi aurkeztuko du Kultur Etxean. Gaur, Oñati Irratian aurreratu digu.
Ainhoa Borrero saltzaileak ONCEren omenaldia jaso du 19.04.2024 11:38
22 urte bete zituen iaz ONCEko saltzaile moduan Ainhoa Borrerok eta 11 eta 22 urte bete dituzten beste saltzaileekin batera elkartearen omenaldia jaso du. Plaza ondoko salmenta puntura hurbildu gara Ainhoarekin berba egitera.
Amaia Madina hauteskunde batzordeko kide da 18.04.2024 20:34
Bergarako eskualdeko hauteskunde batzordea bost kidek eta idazkariak osatzen dute. Hiru kide epaileak dira eta beste bi bokal ez judizialak. Halako izendapena du Amaia Madina oñatiarrak. Batzordeko kide izatera nola iritsi den eta zein ardura dituen azaldu digu abokatuak.
Berritasun ugarirekin dator XIX. Aloñako igoera 17.04.2024 23:33
Aloñako igoeraren aurkezpena egin zen atzo arratsaldean. Berritasun ugarirekin dator: streaming bidez eta ETB1-en zuzenean eskainiko da, Salomon zirkuituan sartu eta "Golden trail national series"eko proba izango da eta 9:30etan hasiko da.
Emakumeak eta arkeologia III. Arkeotopaketetan 16.04.2024 18:32
"Oñatiko unibertsitatea" III.Arkeotopaketak bihar hasi eta ostiralera arte luzatuko dira Sancti Spiritus unibertsitatean. Emakumeak eta arkeologia izango da aztergai nagusia eta horretaz aritu gara Arkeotopaketen antolakuntzan diharduen Naroa Garcia ikerlariarekin.
Artrosiaz aritu gara gaurko MEDIKU KONTSULTAN 15.04.2024 33:32
Artrosiari buruzko argibideak eman dizkigu Juanjo Sagarzazu medikuak gaur. Baina hasteko trokanteritisari buruz aritu zaigu, entzule batek hala eskatuta.
"Arantzazu, 36 zm, 5 mende, herri 1" dokumentala 12.04.2024 21:28
Pello Sarasuak zuzendu du dokumentala, Arantzazulab eta Arantzazu Gaur Fundazioak eskatuta. Frantsikotarrekin elkarrizketa sakonak grabatzeko enkargua jaso zuen eta lana, dokumental bihurtu zen gerora. 70 minutuko dokumentala gaur aurkeztuko da Santa Ana aretoan eta asteburuan ikusgai izango da Kultur etxeko zine emanaldietan.
Apirileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 11.04.2024 36:17
Plaza ondoko jolaslekuaren konponketaz eta lorategiaren berrantolaketa asmoaz aritu zaigu gaur Izaro Elorza alkatea; Kiroldegiko kantxa urdinean egin asmo diren lanez, Eltziako hornidura berriaz edota Urrutxuko zigilatze lanez ere aritu gara. Hasierako izaeraz onartu den Zirkulazio ordenantzaz ere hainbat argibide eman dizkigu, beste hainbat gairen artean.
Txirrinduaz disfrutatzen ari da berriro Danel Casais 10.04.2024 15:01
Afizionatu mailara salto egin zuenetik osasun arazo eta zailtasun ugari izan ditu Euskadiko Kutxa taldeko txirrindulari oñatiarrak. Aurtengo aurredenboraldian ere bizkarreko minez egon zen. Baina arazoak atzean utzi ditu jada eta jarraipenez entrenatzen ari da egun, disfrutatzen. Hauxe Danel Casaisekin egin dugun elkarrizketa.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.