Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Gipuzkoako Futbol Sariak gala, Oñatin 07.06.2024

Santa Ana aretoan, 19:00etan hasiko den gala berezi honen ingurukoak azaldu dizkigu, Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente Manu Diazek.

Pintxopote musikatuak, ekaineko eskaintza Gaztetxean 07.06.2024

Hala adierazi digu Antixena gaztetxetik etorri den lagunak, ekainean eta uztailean, ostegunero, pintxopotea izango dutela. Tribial jokoa ere antolatu dute datorren ostiralerako.

Ekaineko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 06.06.2024

Herritar askok helarazitako galderak izan ditugu gaurko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan: Usako eta bainu-denboraldi berriaz, Olakuako urmaelaz, tabernetako terrazez, lotuta eraman beharreko txakurrez eta Zubikoako gimnasioan egiten ari diren sinadura bilketaz aritu gara, besteak beste.

Gotzon Urzelai, zorionak! 05.06.2024

Horixe esanez hasi dugu igoera lortu berri duen Aloña Mendiko futbol taldeko entrenatzailearekin egin dugun elkarrizketa. Denboraldiaz eta lorpenaren gakoez aritu gara, besteak beste.

Nadia Ghulamen hitzaldia izango da gaur Kultur Etxean 04.06.2024

Erei elkarteak eta Hotz Oñati taldeak elkarrekin antolatu duten hitzaldiaz eta hizlariaz hainbat argibide eman dizkigute Miren eta Arantazu Zubeldia Plazaola ahizpek. Bide batez, Erei Elkartasunerako elkartearen beste asmo batzuk ere aurreratu dizkigute.

Txutxin gogoan, Korpus atarian 31.05.2024

Oñatz dantzarien "Korpus-maratoia" hasi da goizean. Aurretik, Ane Irazabalekin berba egin dugu. Eta atzoko Osoko Bilkuran Txutxini buruz esandakoak ere berreskuratu ditugu.

Arantzazu Afrikarekiko topagune izango da bihar 31.05.2024

Afrika gogoan, urteroko jardunaldiak izango dira bihar, goiz eta arratsalde, Gandiaga Topagunean. Egitarauaren berri eta bestelako xehetasunak eman dizkigu antolakuntzan diharduen Iñigo Odriozolak.

Korpus prozesioaren inguruko hainbat debeku, Parrokiako liburuetan jasota 30.05.2024

Parrokiako "Cuentas de fabrica" liburuetan, elizaren diru kontuak eta abar jasotzen dira. Asko dira Korpus prozesioari erreferentzia egiten diotenak.

Korpus prozesiñorako jantziak gertu dituzte Santa Anako mojek 30.05.2024

Idoia Moiua moja klaratarrarekin berba egin dugu eta Korpus prozesiñoan parte hartuko duten San Migel eta apostoluen jantziak gertu daudela azaldu digu. Arropa, oinetako, kareta eta bestelakoak nola zaintzen dituzten kontatu digu.

Deskantsua hartu eta abuztuan Polonian berriro lehiatzeko prestatzea, Malen Osaren helburuak, orain 29.05.2024

Zegama-Aizkorri maratoian bizitakoak asimilatzen jarraitzen du Malen Osak. Lasterketa amaituta belauneko mina sentitu zuen eta deskantsua hartuta, errekuperatzea espero du. Hurrengo helburua, Polonian abuztuaren 18an izango duen lasterketa berria ondo prestatzea izango dela esan digu, Zegama-Aizkorrin bigarren egin baina inoiz irabazteko ametsa duen oñatiarrak.

Emakumion Etxia, ondorioen aurkezpena bihar 28.05.2024

Azken hilabeteotan luzatu den parte-hartze prozesuaren ondorioak aurkeztuko dira bihar, Eltziako Topagunean, 19:00etan. Prozesuaz, ondorioez eta hurrengo urratsez berba egn dugu Jone Arriolabengoa, Berdintasun teknikariarekin.

Debagoiena bailara taldeak liga amaitu du 27.05.2024

Aitor Guridi "Txisto" entrenatzailearekin berba egin genuen ligako azken partidaren amaieran, larunbatean. Denboraldi gogorra izan da taldearentzat baina amore eman gabe, gogotsu aritu direla azpimarratu digu, hurrengo denboraldian entrenatzaile jarraituko duen "Txisto"k.

Iruña-Veleiaz hitzaldia, ostegunean 27.05.2024

"Iruña-Veleia martxan" taldeko kide den Jose Mendiak emango du hitzaldia, eta indusketei buruz eta grafitoen auziari buruz arituko dela aurreratu digu. Indusketa lekuan hondeamakina batekin ari direla ere salatu du. Argazkiak, ostegunean, maiatzak 30, Kultur etxean emango duen hitzaldian erakutsiko ei ditu.

Areto futboleko Gipuzkoako finalak bihar Oñatin 24.05.2024

Kopa eta liga txapelketetako kadete, jubenil eta senior mailako zortzi finalak jokatuko dira bihar Zubikoa Kiroldegian. Aloña Mendi elkartearen 75. urteurrenaren haritik animatu dira finalak gurera ekartzera, eta arratsaldeko finalen atsedenaldian, gainera, Aloña Mendiko gimnasia erritmikako lagunek erakustaldia eskeiniko dute. Xehetasun guztian Santi Bernalek eman dizkigu.

Energiaren gaia bigarren urtez landu da Eskola Agenda 2030an 24.05.2024

Herriko ikastetxe guztietako 1500 ikasle inguruk parte hartu dute Eskola Agenda 2030 programan. "Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea" gaiaren bueltan aritu dira, iazko diagnostikotik abiatu eta ekintza plan bat garatuz. Egindako lanaren berri eman digu Arazi elkarteko Nerea Ibañez koordinatzaileak.

Caritasen "Taupagunea" Oñatin 23.05.2024

Gabonetan Donostian gauzatu zen kanpaina berezia da "Taupagunea". Caritas elkartea bera eta Gipuzkoan lantzen dituen egitasmoak ezagutzera emateko topagunea da. Maiatzaren 27tik 31ra, Foruen Enparantzan kokatuko den karpan garatuko da.

"Afrika-Europa. Klima aldaketaren nor-nori-nork" 21.05.2024

Mundukidek gaurko antolatu duen hitzaldiaren izenburua da. Mozanbiken 15 urte egin dituen Beñat Arzamendik emango du eta zeri buruz arituko den aurreratu digu.

"Bertigoak" hizpide MEDIKU KONTSULTAN 20.05.2024

Bertigoak beste gaitz baten sintoma direla argitu digu Juanjo Sagarzazu medikuak gaur. Kasu gehienetan, jatorrian, aparteko arazo larririk ez badago ere, medikura joan eta kontsulta egitea gomendatu digu.

"Olabartarrak" liburua ondu du Ander Lizarraldek 17.05.2024

Ahozkotasunean oinarritu du lana. Baserrietan eta etxeetan gordetako argazkiak izan dira abiapuntua eta, horiek aurrealdean, adinekoen testigantzek osatu dute libururako mamia. euskara batua eta bertakoa uztartuta.

Elkar Heziko ikasleek ETIKASI saria irabazi dute 16.05.2024

Betxilergo-1eko ikasleek parte hartu eta irabazi dute Euskadio Gazteriaren Kontseiluak antolatutako ETIKASI lehiaketa. Saria, hainbat formazio saio eta Poloniara bidaia dira. Taldeko bi kiderekin, iratirekin eta Uxuerekin berba egin dugu.

Naroa Garairekin berbetan 15.05.2024

Ointxe saskibaloi taldean dihardu oñatiarrak eta Espainiako 2. mailara igotzeko Final Four-a jokatzeko txartela eskuratu dute asteburuan. Granadan jokatuko den fasearen inguruko argibideak eman dizkigu Naroa Garaik.

Bigarren eskuko azoka, ekainaren 8an 14.05.2024

Prestaketa lanetan hasi da hiru laguneko taldea eta salgaiak eraman asmo dituztenei beraiekin harremanetan jartzeko eskaera egin du gurean Lierni Arregik

4-2 galdu du Oñatik Herriarteko Pilota Txapelketan 13.05.2024

Hirugarren urtez Oñati eta Amezketa aurrez aurre aritu dira Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen joan-eotrrietan eta hirugarren aldiz, Oñati gainditu egin dute amezketarrek. Mikel Aramendia oñatiarren hautatzailearen hitzak jaso ditugu.

Saharako haurrentzat materiala biltzen hasi dira 13.05.2024

Oporrak bakean egitasmoaren baitan udan Oñati eta Bergarara etorriko diren sei haurrentzat arropa eta material bilketa egiten hasi dira gaur. Zer behar den eta non utzi litekeen azaldu digu Laida Bengoak.

Puntaik punta jaialdia Elgetan 10.05.2024

Ibon Unzetabarrenetxea Elgetako alkatearekin berba egin dugu astebururako antolatu den jaialdiaren inguruan. Hainbat gomendio ere egin dizkigu.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.