Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2. Ulma-Challenge-a domekan 05.07.2024

Emakumezko txirrindularientzat proba berri bat sortzeko asmoz abiatu zen iaz Ulma-Challenge-a. Erlojuaren aurkako proba izango da goizean eta lineako lasterketa arratsaldean. Biak, emakume kadete eta juniorrentzat, Aitor Atorrasagastik zehaztu digunez.

"Herri politikak errazteko artea" liburua ondu du Miren Larreak 05.07.2024

Arantzazuko Gandiaga topagunean aurkeztu du liburua Miren Larreak, eguerdian. Aurrez, gurean presentatu digu.

Uztailaren 4ko ALKATEAREKIN BERBETAN 04.07.2024

Legegiltzaldiaren lehen urtebeteko balantzeaz, herri ondareaz, segurtasunaz edo Olakuan laster hasiko diren irisgarritasun lanez aritu gara gaurko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan.

Marina Etxegoienek hainbat haur liburu gomendatu dizkigu 02.07.2024

Haur liburutegiko zerbitzua helduen liburutegian egokitu da. Bertatik hiru liburu gomendatu dizkigu Marina Etxegoienek. Gaztetxoari zuzenduta, orokorrean, baina edonorentzat aproposak.

Mediterraneoko krisi humanitarioari buruzko hitzaldia eta erakusketa Ulman, bihar 01.07.2024

SMHko bi kide, Iñigo Mijangos eta Amaia Iguaran, Ulmako Zerbitzu Zentraletako auditoriumean izango dira bihar, 17:30etan, hitzaldia eskaintzeko. Zeri buruz arituko diren aurreratu digu Aita Mari ontziko kapitain Iñigo Mijangosek.

Torreauzoko 25. lasterketa, igandean 28.06.2024

Abixaran taldeko hainbat kide ari dira azken urteetan Torreauzoko krosa antolatzen. Ainara Diaz de Gereñuk ekarrik digu lasterketaren azken ordua.

Mauxka jatetxea BIDE BERRIAK urratzen 28.06.2024

Mauxka jatetxeak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaldu ditu eta gosariak eta hamabitakoa ematen hasi da, gainera, denda bat ere egokitu du, bertako produktuak saltzeko. Agus Otxoa-Aizpuruarekin aritu gara urratzen hasi diren BIDE BERRIAz.

San Martingo txondorraren bueltan! 27.06.2024

Larunbatean hasiko dira ikatza ateratzen San Martinen. Bertan dagoen txondorraren ezaugarriez, ikatza ateratzeko prozesuaz eta ikazkintzaren garrantziaz argibideak eman dizkigu Arantzazu Sagarzazuk.

Gazteentzako sukaldaritza tailerra egiten ari dira 26.06.2024

Gaztelekuak antolatuta, 16 eta 30 urte bitarteko 14 gazte ari dira sukaldaritza tailerra osatzen. Irakasle eta ikasleekin berba egin genuen Haitzalde elkartean, eguneko jarduna amaitu ondoren.

Nagore Indaren liburu gomendioak 25.06.2024

Liburuak eskutan bidaiatzeko proposamen ezberdinak bildu dizkigu Liburutegiko Nagore Indak gaurko. Bost liburu aipatu dizkigu.

"Txakolinaren ospakuntza" Upain txakolindegi aurreraldean, ostiralean 25.06.2024

Ganbara Faktoriaren ikuskizun berriak musika, hitza eta dantza uztartuko ditu, paraje paregabean. Gainera, herriko hiru txakolindegien partaidetzaz, txakolin dastaketa izango da.

Ane Madina Espainiako txapelketan izan da, asteburuan 24.06.2024

50m bizkarrean lehiatu da Aloña Mendiko igerilaria. Pozik azaldu zaigu lortutako denborarekin. Urtebete eman du AEBetan ikasi eta unibertistateko igeriketa taldearekin entrenatu eta lehiatzen.

Ander Murillo Goazen.11n ikusiko dugu 24.06.2024

Goazen telesailaren denboraldi berria osatuko duten atalak grabatzen ari dira pasa den astelehenaz geroztik. Basakabin oñatiar bat ikusiko dugu berriro: Ander Murillo. Fikzioan nor izango den eta zer pasako zaion aurreratu digu.

Udaleku irekiak astelehenean hasiko dira 21.06.2024

Hiart eta Aritz koordinatzaileekin egon gara, azken gomendio eta oharrak jasotzen. Aurtengo Udaleku irekiak nola antolatu dituzten ere aurreratu digute.

Fan hemendik eguna, zapatuan 20.06.2024

Lan talde berri bat eratu da IX. Fan Hemendik eguna antolatu eta dinamikari jarraipena emateko. Taldeko bi kide izan ditugu gurean, aldarrikapenaren arrazoiak eta egitaraua azaltzen.

Mielanjel "Agerre"n omenezko herri kirol desafixua, zapatuan 19.06.2024

Larunbateko desafioaren harira, herri kirol talde bat eratu da gurean eta jardunari jarraipena emateko asmoa dutela adierazi digu Joakim Egaña partaideak. Zapatuko desafixua zertan izango den ere azaldu digu.

Artzain-makila jaso duten bi lagun elkarrizketatu ditugu 18.06.2024

Laura Urdin eta Aritz Bengoa Arantzazuko Artzain Eskolan ikasi duten azken ikasleetako bi dira. Beraien ikaskideekin batera artzain-makila jaso dute gaur eguerdian. Zein helburuz hurbildu ziren eta zein asmorekin doazen azaldu digute.

Familia edo etxeko medikuen garrantzia azpimarratu du Juanjo Sagarzazu medikuak 17.06.2024

Denboraldiko azken MEDIKU KONTSULTA osatu dugu gaur eta familia edo etxeko medikuen garrantzia azpimarratu digu Juanjo Sagarzazu medikuak. Urteetako jardunean alboan izan dituzten herritarrei eskerrak emateko ere baliatu dute saioa Mari Carmen Sacristanek eta Juanjo Sagarzazuk.

Gimnasia erritmika erakustaldia, arratsaldean 14.06.2024

Ikasturte amaierako erkustaldian, gimnasia erritmikako partaide guztiak arituko direla argitu digu Lide Osinagak. Urteko ekintza nagusia da baina ikasturtean zehar beste hitzordu garrantzitsu batzuk ere bete dituzte.

Musikoterapia, Musika eskolako eskaintza berria 14.06.2024

2024-2025 ikasturtera begira, astelehenean irekiko da Musikoterapian izena emateko epea. Arantzazu Saizek hartuko du horren ardura eta nolako eskaintza izango den, horretarako nola prestatu den eta zein esperientzia duen azaldu digu. Ikasturtea amaitzeko puntuan, kurtsoa nola joan den ere galdetu diogu Jaione Intxausti zuzendaritzako kideari.

Top Williams, Musika Bandaren eskutik 13.06.2024

Hainbat film ezagunetarako musika sortu zuen John Williamsek eta horietan oinarrituta osatu du Musika Bandak larunbatean eskainiko duen kontzertu berezia, Aitor Biainek, zuzendariak azaldu digunez.

Esperientziak trukatzeko ekitaldia egingo da bihar Eltzian 13.06.2024

AMS elkarteak eta Bergara eta Arrasateko Garaguneek antolatuta esperientziak trukatzeko ekintza egingo da Eltzian, Nikaraguatik etorri diren hainbat lagunekin. Ekintza irekia da eta herritarrak bertaratzera gonbidatu ditu Elena Zaratek, Arrasateko Garaguneko arduradunak.

3X3 saskibaloi txapelketa herrikoia, larunbatean 12.06.2024

Benjamin, alebin, infantil eta kadete kategorietako neska eta mutilei zuzenduta egingo da 3X3 saskibaloi txapelketa. Hiru edo lauko taldeetan eman behar da izena eta taldeak, mistoak izan daitezke. Izen-emate orriak kiroldegian eskuratu eta utzi daitezke. Bihar da izena emateko azken eguna, Pablo Zubia antolatzaileak esan digunez.

"Metrorrelatos" lehiaketa irabazi du Iñaki Goitia Lucasek 11.06.2024

Madrilgo Metroak eta Idazleen Eskolak antolatu duten mikroipuinen lehiaketa da "Metrorrelatos". Aurtengoa bigarrena izan da eta oñatiarrak irabazi du. Pozik azaldu zaigu.

Inklusio programaz aritu gara Iñigo Ugarterekin 10.06.2024

Udaleko Haur eta Gazteria, Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuen departamentuek elkarlanean "Inklusio programa" martxan jarri zen 2022ko urte akaberan. Urte eta erdi pasa den honetan, nola lan egiten duten azaldu digu Iñigo Ugarte hezitzaileak.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.